SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
IRITZI ARTIKULUA:
hezkuntza
ANDREA ANTÚNEZ RONCERO
Soziologia
Gasteizko Irakasleen U.E.-
Euskal Herriko Unibertsitatea
Gasteizen, 2015eko azaroaren 16ean
2
HEZKUNTZARI BURUZ SOLASTEN
Gaur egun gure mundua bizitzen ari den momentua aldaketaz eta
zailtasunez beterik dagoela aipatu zuen beste egunean Pérez Reverte
handiak. Informazioaren garaia izan arren eta edozer eskura izanda
ere, ez gara zoriontsu. Baina, galdera bakarra etortzen zaigu burura
etorkizunean pentsatzen dugun unean: Zer nolako mundua nahi dugu
ondorengo belaunaldientzat? Nola alda dezakegu mundu kapitalista eta
materialista hau? Zertaz baliatu gaitezke?
Galdera zaila dirudi eta agian askok erantzun gabe utziko zuten
azterketa batean, denok erantzuna ondo jakin arren: “HEZKUNTZA”.
Egun dugun lanabes bakarra da gure gizarteko oinarria aldatzeko eta
eredu berri bat sortzen hasteko. Horregatik dira hain garrantzitsuak
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako graduak, irakasleen bidez
bakarrik alda daitekeelako egoera penagarri eta atsekabegarri hau.
Azken 70 bat urteetan, II.errepublika oparoa igaro eta diktadura bat
inposatu ondoren, “Europar Batasuneko” kideen artean hezkuntza
erreforma gehien egin dituztenetarikoak garela esan dezakegu. Horrek,
gure gizarteak aldaketa soziopolitiko astunak jasatea eraman gaitu.
Askotan, erreforma hauek aplikatu eta urte bat pasa baino lehen
(ondorioz, eraginkorra den edo ez, behatzeko denbora izan gabe ) berri
bat inposatzen digute goikoek*. Azkenekoa Wertek LOMCE deitu du, eta
askoren ustez ikasleen gatibotasuna sustatu eta haien “askatasun
akademikoa” mugatzera edota murriztera jotzen du. Bere xede
nagusiak; hazkunde ekonomikoari, merkatu globaleko lehiakortasunari
eta enplegagarritasun profesionalari ekarpena egitea direlarik. LOMCEk
kalitatea ikasleen emaitza onekin lotzen du. Kontzeptu honetan beraz,
berdintasuna eta sozializazio-prozesua ez ditu kontuan hartzen eta ezta
kooperazio eta talde-lanak ere.
Finlandiako hezkuntza eredugarria kontuan harturik, ebaluatzeko
erak ere gure herrialdean tradizionalki ez dutela asko eboluzionatu aipa
dezaket, hala nola azterketen balioa gehiegizkoa dela azpimarratuko
nuke. Ikasleoi enpresak bagina bezala tratatzen gaituzte askotan, lehia
sustatuz, hoberenak izatera bultzatuz. Honekin batera; Francesco
Tonucciren hausnarketa bat nahiko nuke islatu irabazleen efektua
deritzona. Hau honela azalduko nuke; ebaluaketan oinarritzen badugu
gure hezkuntza sistema, gure xede nagusitik aldentzen ari gara,
hezkuntza definizioz gure gaitasunak garatzeko balio duelako,
bakoitzaren beharrak asetzeko. Horregatik hezkuntza sistema on bat ez
da bakarrik emaitzetan oinarritu behar pertsonen atzean sentimenduak
baitaudelako eta horrekin batera sozializazio garapen bat.
Goikoak* : erreformak gauzatzeko botere edo ahalmena dutenek, ministro eta
pedagogoak gehienbat. Irakaskuntza alorrean ibiltzen ez diren oro- eskolak ematen
ez dituztenak eta umeekin kontaktu zuzenean ez daudenak-.
3
Horri lotuta, gure gizartean eta 1.munduan batik bat hainbat
desberdintasun sozioekonomiko eta politiko ikusten dira. Lehenengoa,
sexu ezberdintasuna dugu; XXI.mendean egon arren eta oso
aurreratuak gaudela esaten dugun arren gizonen eta emakumeen
artean desberdintasunak ikusten ditugu. Hauei rol anitzak inposatuz,
familia tradizional eta baita kontserbadoreak ohikoenak direla sustatuz
eta arrotza ikusten dugu hori ez den guztia (homoparentalak, ama bat
edo aita bat baino gehiego direnak…). Eta hori noski hezkuntzatik
bideratzen jakin beharko genuke berdintasuna eta errespetua
sustatuz,honen helburu garbira iristeko: gizartearen ordena mantendu
(baina betiere bakoitzak bere bizitzarekin nahi duena egiteko
askatasuna eta aukeratzeko abagunea izanez).
Bestalde, ohitura edota norma hauen barneratzeko momentuan beste
hainbat alorretan murgildu gaitezke, adibidez etorkin edo
emigranteenetan. Gaur egun pil-pilean dagoen gai bat da “errefuxiatu
Sirioak” direla eta. Baina gauza bat argi eta garbi behar dugu izan,
arazo hau ez da azken 5-10 urteetan sortu. Arazo hauek duela ehunka
urtez daramatzate aktibo, eta gure presidente eta gobernuburuen
erabakiek arazoak astunagoak suertatzea lortu dute.Gainera, arazo
hauek guztiak oihartzun handiagoa egiten dute komunikabideez
baliatzen badira, askotan informazioaren manipulazioa eta egia ez
esanez jarduten dutelako. Berdina aipa genezake telebista saio
ugariekin (gure izaera kritikoa isilarazten eta nola izan behar duen
gizartearen pentsaera inposatzen dutelarik). Honen harira esan beharra
dago, gure munduak interesetan (orokorrean ekonomikoetan)
oinarritzen diren berriez bakarrik kontziente egiten gaituela.
Berdin gertatzen da Parisen gertatutako atentatu terroristekin.
Batzuen ustez, Estatu Islamikoa , terroristen finantziazio txarretik sortu
zen eta kapitalismoak du hor paperik handiena. Azken finean, tradizioz,
sozializazioaz baliatuz herrialde ezberdinetako kultura edo ohiturak
jasotzen ditugu jaiotzen garen momentutik. Askotan ez ditugu kontuan
hartzen, gure hezkuntzak eta herrialdeak berez barneratu ez dituelako.
Baina, momentu bat iristen da non gauza hauetaz ohartzen garen gure
kabuz, eta nire aburuz ikastolen eta ikastetxeen xedea guri txikitatik
egoera hauek transmititzea izan beharko zen. Bestalde, erlijio eta
bakoitzaren sinismenek ere izugarrizko garrantzia dute baloreetaz hitz
egiten badugu. Bakoitzak jatorriz hainbat kontzeptu barneratzen ditu
fedeari dagokionez eta hauek askotan inposatuak direnak, beren
bizitzan zehar aldatuak izaten dira. Horrela bakoitzaren aukeramena
airean utziz.
4
Nire iritzi apalari dagokionez, baloreetan oinarritu beharko lirateke
gaur egungo eskola, lanbide heziketa eta unibertsitateetako klaseak.
Izugarrizko “eraldaketa akademikoa” urtero jasaten dutelako ikasleek.
Aitzitik, magisteritzako graduak goraipatu nahiko nituzke , lehen aipatu
dudan moduan, haiek direlako gure gizartea aldatzeko har dezakegun
bide bakarra.
Interesgarria iruditzen zait hausnarketa txiki batekin amaitzea:
“Tropezamos con el pasado al avanzar” hau da; sozializazio prozesu edo
egoera orotan gure atzetik dagoenarekin topo egingo dugu. Askotan,
hori ez da agian onena izango, horregatik gure kritikotasunaz baliatuz
erabakiak hartu beharko genituzke gauzak aldatu nahi baditugu.
Andrea Antúnez Roncero

More Related Content

Similar to Iritzi artikulua hekuntza sozializazioa

Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaainaraa28
 
Informazioaren Gizartea eta Ikaskuntza Dialogikoak
Informazioaren Gizartea eta  Ikaskuntza DialogikoakInformazioaren Gizartea eta  Ikaskuntza Dialogikoak
Informazioaren Gizartea eta Ikaskuntza Dialogikoakdokumentatzaileak
 
IKT aurkezpena
IKT aurkezpenaIKT aurkezpena
IKT aurkezpenanereehu
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaGanuzasil
 
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...Irekia - EJGV
 
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_etxiotxio
 
Rafael mendia inklusioaz
Rafael mendia inklusioazRafael mendia inklusioaz
Rafael mendia inklusioazunaipic
 
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010Iñaki Agirre
 
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010Iñaki Agirre
 

Similar to Iritzi artikulua hekuntza sozializazioa (20)

XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutua
 
A4
A4A4
A4
 
Paulo Freire
Paulo FreirePaulo Freire
Paulo Freire
 
Legeen Taula
Legeen TaulaLegeen Taula
Legeen Taula
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
Informazioaren Gizartea eta Ikaskuntza Dialogikoak
Informazioaren Gizartea eta  Ikaskuntza DialogikoakInformazioaren Gizartea eta  Ikaskuntza Dialogikoak
Informazioaren Gizartea eta Ikaskuntza Dialogikoak
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 
INFOR
INFORINFOR
INFOR
 
Guía de coeducación euskera
Guía de coeducación euskeraGuía de coeducación euskera
Guía de coeducación euskera
 
IKT aurkezpena
IKT aurkezpenaIKT aurkezpena
IKT aurkezpena
 
Erreformak
ErreformakErreformak
Erreformak
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
 
A5
A5A5
A5
 
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
 
Rafael mendia inklusioaz
Rafael mendia inklusioazRafael mendia inklusioaz
Rafael mendia inklusioaz
 
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
 
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
 

Iritzi artikulua hekuntza sozializazioa

  • 1. IRITZI ARTIKULUA: hezkuntza ANDREA ANTÚNEZ RONCERO Soziologia Gasteizko Irakasleen U.E.- Euskal Herriko Unibertsitatea Gasteizen, 2015eko azaroaren 16ean
  • 2. 2 HEZKUNTZARI BURUZ SOLASTEN Gaur egun gure mundua bizitzen ari den momentua aldaketaz eta zailtasunez beterik dagoela aipatu zuen beste egunean Pérez Reverte handiak. Informazioaren garaia izan arren eta edozer eskura izanda ere, ez gara zoriontsu. Baina, galdera bakarra etortzen zaigu burura etorkizunean pentsatzen dugun unean: Zer nolako mundua nahi dugu ondorengo belaunaldientzat? Nola alda dezakegu mundu kapitalista eta materialista hau? Zertaz baliatu gaitezke? Galdera zaila dirudi eta agian askok erantzun gabe utziko zuten azterketa batean, denok erantzuna ondo jakin arren: “HEZKUNTZA”. Egun dugun lanabes bakarra da gure gizarteko oinarria aldatzeko eta eredu berri bat sortzen hasteko. Horregatik dira hain garrantzitsuak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako graduak, irakasleen bidez bakarrik alda daitekeelako egoera penagarri eta atsekabegarri hau. Azken 70 bat urteetan, II.errepublika oparoa igaro eta diktadura bat inposatu ondoren, “Europar Batasuneko” kideen artean hezkuntza erreforma gehien egin dituztenetarikoak garela esan dezakegu. Horrek, gure gizarteak aldaketa soziopolitiko astunak jasatea eraman gaitu. Askotan, erreforma hauek aplikatu eta urte bat pasa baino lehen (ondorioz, eraginkorra den edo ez, behatzeko denbora izan gabe ) berri bat inposatzen digute goikoek*. Azkenekoa Wertek LOMCE deitu du, eta askoren ustez ikasleen gatibotasuna sustatu eta haien “askatasun akademikoa” mugatzera edota murriztera jotzen du. Bere xede nagusiak; hazkunde ekonomikoari, merkatu globaleko lehiakortasunari eta enplegagarritasun profesionalari ekarpena egitea direlarik. LOMCEk kalitatea ikasleen emaitza onekin lotzen du. Kontzeptu honetan beraz, berdintasuna eta sozializazio-prozesua ez ditu kontuan hartzen eta ezta kooperazio eta talde-lanak ere. Finlandiako hezkuntza eredugarria kontuan harturik, ebaluatzeko erak ere gure herrialdean tradizionalki ez dutela asko eboluzionatu aipa dezaket, hala nola azterketen balioa gehiegizkoa dela azpimarratuko nuke. Ikasleoi enpresak bagina bezala tratatzen gaituzte askotan, lehia sustatuz, hoberenak izatera bultzatuz. Honekin batera; Francesco Tonucciren hausnarketa bat nahiko nuke islatu irabazleen efektua deritzona. Hau honela azalduko nuke; ebaluaketan oinarritzen badugu gure hezkuntza sistema, gure xede nagusitik aldentzen ari gara, hezkuntza definizioz gure gaitasunak garatzeko balio duelako, bakoitzaren beharrak asetzeko. Horregatik hezkuntza sistema on bat ez da bakarrik emaitzetan oinarritu behar pertsonen atzean sentimenduak baitaudelako eta horrekin batera sozializazio garapen bat. Goikoak* : erreformak gauzatzeko botere edo ahalmena dutenek, ministro eta pedagogoak gehienbat. Irakaskuntza alorrean ibiltzen ez diren oro- eskolak ematen ez dituztenak eta umeekin kontaktu zuzenean ez daudenak-.
  • 3. 3 Horri lotuta, gure gizartean eta 1.munduan batik bat hainbat desberdintasun sozioekonomiko eta politiko ikusten dira. Lehenengoa, sexu ezberdintasuna dugu; XXI.mendean egon arren eta oso aurreratuak gaudela esaten dugun arren gizonen eta emakumeen artean desberdintasunak ikusten ditugu. Hauei rol anitzak inposatuz, familia tradizional eta baita kontserbadoreak ohikoenak direla sustatuz eta arrotza ikusten dugu hori ez den guztia (homoparentalak, ama bat edo aita bat baino gehiego direnak…). Eta hori noski hezkuntzatik bideratzen jakin beharko genuke berdintasuna eta errespetua sustatuz,honen helburu garbira iristeko: gizartearen ordena mantendu (baina betiere bakoitzak bere bizitzarekin nahi duena egiteko askatasuna eta aukeratzeko abagunea izanez). Bestalde, ohitura edota norma hauen barneratzeko momentuan beste hainbat alorretan murgildu gaitezke, adibidez etorkin edo emigranteenetan. Gaur egun pil-pilean dagoen gai bat da “errefuxiatu Sirioak” direla eta. Baina gauza bat argi eta garbi behar dugu izan, arazo hau ez da azken 5-10 urteetan sortu. Arazo hauek duela ehunka urtez daramatzate aktibo, eta gure presidente eta gobernuburuen erabakiek arazoak astunagoak suertatzea lortu dute.Gainera, arazo hauek guztiak oihartzun handiagoa egiten dute komunikabideez baliatzen badira, askotan informazioaren manipulazioa eta egia ez esanez jarduten dutelako. Berdina aipa genezake telebista saio ugariekin (gure izaera kritikoa isilarazten eta nola izan behar duen gizartearen pentsaera inposatzen dutelarik). Honen harira esan beharra dago, gure munduak interesetan (orokorrean ekonomikoetan) oinarritzen diren berriez bakarrik kontziente egiten gaituela. Berdin gertatzen da Parisen gertatutako atentatu terroristekin. Batzuen ustez, Estatu Islamikoa , terroristen finantziazio txarretik sortu zen eta kapitalismoak du hor paperik handiena. Azken finean, tradizioz, sozializazioaz baliatuz herrialde ezberdinetako kultura edo ohiturak jasotzen ditugu jaiotzen garen momentutik. Askotan ez ditugu kontuan hartzen, gure hezkuntzak eta herrialdeak berez barneratu ez dituelako. Baina, momentu bat iristen da non gauza hauetaz ohartzen garen gure kabuz, eta nire aburuz ikastolen eta ikastetxeen xedea guri txikitatik egoera hauek transmititzea izan beharko zen. Bestalde, erlijio eta bakoitzaren sinismenek ere izugarrizko garrantzia dute baloreetaz hitz egiten badugu. Bakoitzak jatorriz hainbat kontzeptu barneratzen ditu fedeari dagokionez eta hauek askotan inposatuak direnak, beren bizitzan zehar aldatuak izaten dira. Horrela bakoitzaren aukeramena airean utziz.
  • 4. 4 Nire iritzi apalari dagokionez, baloreetan oinarritu beharko lirateke gaur egungo eskola, lanbide heziketa eta unibertsitateetako klaseak. Izugarrizko “eraldaketa akademikoa” urtero jasaten dutelako ikasleek. Aitzitik, magisteritzako graduak goraipatu nahiko nituzke , lehen aipatu dudan moduan, haiek direlako gure gizartea aldatzeko har dezakegun bide bakarra. Interesgarria iruditzen zait hausnarketa txiki batekin amaitzea: “Tropezamos con el pasado al avanzar” hau da; sozializazio prozesu edo egoera orotan gure atzetik dagoenarekin topo egingo dugu. Askotan, hori ez da agian onena izango, horregatik gure kritikotasunaz baliatuz erabakiak hartu beharko genituzke gauzak aldatu nahi baditugu. Andrea Antúnez Roncero