SlideShare a Scribd company logo
1 of 16
Download to read offline
 
2. PROIEKTUA  
 
Ikusmen urritasuna / 
ezgaitasunak 
 
 
 
 
 
 
 
Zailtasunak garapenean eta 
ikaskuntzan 
Gasteizko Kirol eta Hezkuntza Fakultatea 
HH 2. MAILA 
Andrea Antúnez 
Sara Arrizabalaga 
Irati Frias 
AURKIBIDEA
Aukeratutako gaia eta zergatia 2
Gaiaren ezaugarri orokorrak 3
Baliabideen zerrenda 5
Kontuan hartzeko 13
Bibliografia 14
1
Ikusmen urritasuna
1. AUKERATUTAKO GAIA ETA ZERGATIA
Aukeratutako gaia ikusmen urritasuna da, urritasun honek ikusmen funtzio edo
eremuaren mugatzea dakar eta honekin batera ikusmenaren galera (azkarra). Ikusmen
urritasunaren diagnostikoa egiteko bi faktore izan behar ditugu kontutan; ikusmen
zolitasuna eta ikusmen eremua. Zolitasuna distantzia jakin batean formak eta detaileak
antzemateko gaitasuna izango litzateke eta bestalde, ikusmen eremua, begiak puntu
finko bati erreparatzean hautematen duen eremua da.
OMEken aburuz, ikusmen urria duenak 0’3tik beherako gehieneko zolitasuna dauka, eta
0’05etik gorako gutxienekoa; itsutasunean, berriz, gehienez 0’05ekoa da zolitasuna.
Gerta daiteke argirik ez hautematea edo ikus-eremuaren murrizketa 10 gradutik
beherakoa izatea finkatze-puntuaren inguruan.
Gai honen hautapena hainbat arrazoiengatik egin dugu:
Gaur egun gure hezkuntzaren aldaketaren parte hartzaile bezala, eta eskola inklusiboa
eraikitzeko grinaren sustatzaile gisa, hezkuntza premia bereziak dituzten haurretan
arreta jarri beharko genukeela uste dugu. Dakigunez, arlo honetan hamaika alderdi
ditugu baina guretzat , ikas-irakaste prozesu honetan esanguratsuenetarikoa ikusmen
urritasunarena​ dela deritzogu.
Mundua beste ikuspuntu oso ezberdin batetik hautematen dutelako horrelako egoeran
dauden pertsonek. Halaber, hezitzaile moduan zer jarrera eta zer nolako egokitzapen
eta baliabide eskaini diezaiekegun, ikasi edota sakontzea gustatuko litzaiguke.
Horregatik, eta esandakoa aintzat hartuz, lan honen abiapuntu bakarra informatzean
eta gaiari buruz egun gure gizartean ditugun kasuak aztertzean datza.
Gizartearen rola, horrelako egoera baten aurrean oso garrantzitsua da, haurra
integratua, errespetatua eta estimatua sentitu behar delako. Askotan entzun dugu
edonolako ezgaitasuna duen pertsona ezin izango dituela besteak bezalako gauzak egin.
2
Baina hori gaizki esanda egongo litzateke;inguruak, honen heziketan laguntzen badu
,(zainduz, mimatuz, baliabideak eskainiz…) gainerako haurrak dituzten xedeak lortzera
iritsiko da. Aldaera bakarra helmuga horretara iristeko, beste era batean lan egingo
duela izango da.
Errespetuaren joera, egoera hautematen den momentutik eman behar da. Lehen esan
bezala, ez dira haien aukerak mugatu behar baizik eta animatu eta baliabideak
ahalbidetu haien bidea eraiki ditzaten. Kasu orotan, hezkuntza, autonomia sustatzeko
baliabiderik garrantzitsuena da. Horregatik haur hauen kontzientzia indartzeko,
inguruko alderdi denetan eman beharko da eskolatik hasita, etxean, parkeetan etab.
2. EZAUGARRI OROKORRAK
Garapen motorea
● Haur itsuek zailtasunak dituzte eskuak esplorazio tresna gisa erabiltzeko
horretarako entrenatuak ez badira.
● Psikomotrizitatean atzerapena daukate, motibazio faltagatik, hau da, itsua ez den
edozein haurrek objektu erakargarri bat ikustean beregana joaten da edo joateko
ahalegina egiten du, horrela bere gorputza mugituz. Itsuek berriz, objekturik
ikusten ez dutenez ez daukate motibaziorik mugiarazteko.
● Itsuentzat exploratzeko forma bakarra ukimen eta entzumenaren bitartez.
● Itsuek ez dute momentuan objektu bat identifikatzen, nolakoa den ez ikusten,
hots, begitik zuzenean bere itxura ez sartzean, esfortzu eta denbora gehiago
behar dute objektua bere osotasunean identifikatzeko.
Garapen kognitiboa
● Jaiotzetik ikusmen urritasuna duten haurrak, ikusteko gaitasuna osotasunez
garaturik duten haurrekin alderatuz atzerapen nabarmena izan ohi dute garapen
kognitiboan.
Garapen Sozio-afektiboa
● Ama eta inguruarekin sorturiko harremanak funtsezkoak dira garapen afektibo
egoki bat edukitzeko. Ikusmen urritasuna duten haurrek, amarekin
harremanetan jarri eta kontaktua izateko zailtasunak dituzte, izan ere honek ez
3
du beste umeen berdin erantzungo ama hurbiltzean, hitz edota barre egitean;
gogor, geldi, ez du ahoskatuko eta ez du espresiorik adieraziko.
● Seinaleei erantzuteko zailtasunak dituzte eta askotan, gertatuko dena ezin izaten
dute aurreikusi.
● Aurre hartzeko gaitasuna funtsezkoa da lehenengo jolas sozialetan
parte-hartzeko. Ondorioz, ikusmen urritasuna duten haurrekin bokal-hotsak
edota beste objektu batzuen bitartez eginiko soinu bidezko joko egoerak aurkitu
behar dira. Haur hauek parte-hartzeko lehenengo ezagutu egin behar baitute, eta
ondoren parte-hartzen hasiko dira.
● Pertsona ezezagunen aurrean, ihes jokabidera jo ordez, geldi eta
adierazkortasunik gabe erantzuten dute.
● Jokabide estereotipiak dituzte; gorputza kulunkaz mugitzea, “blindismo”
(atzamarrak begiko orbitetan sartzea). Hauek harreman sozialak izaterako
orduen ez diote mesederik egiten.
● Autonomia pertsonala eta soziala lortzeko, ahalegin gehiago egin behar dute,
hauen ikaskuntza ez baitute, besteak beste; baso bat heldu, sardexka eta labana
erabiltzen ikasi, jantzi eta garbitasun ohiturak
Komunikazio eta Hizkuntza Garapena
● Ikusmen urritasuna duten haurrek beren intentzio komunikatiboak adierazteko
gaitasunean muga handian dituzte eta baliabide desberdinak erabiltzen dituzte.
● Ohiko keinuak ez dituzte erabiltzen; seinaleak, eskaerak, gauzak eskaintzea…
● Ama eta haur baten artean komunak diren jolasetan ez dute parte hartzen.
● Hizkuntzaren agerpen eta hau menderatzeak mesede handia, ama, familia zein
berdinkideekin komunikatzeko funtsezko instrumentua da beraientzat.
● Haur hauek beste haurrekin alderatuz informazio gutxiago jasotzen duten arren,
hizkuntzaren garapen egokia lortzen dute
● Ikusmen Urritasuna eta autismoa daukaten haurren hizkuntzarekiko
ezaugarriak antzekoak dira; atzerapena izenordainen erabilera produktiboan.
(portzentaje handi batek, ez guztiek)
● Gaitasun eskasa dute elkarrizketetan parte-hartzeko
● Estilo gestalikoa dute; esaerak, hitzezko formulak, imitazioak eta aurretik
esandakoaren errepikapenak erabiltzen dituzte.
4
3. BALIABIDEEN ZERRENDA
Lehenik eta behin, baliabideak aukeratu baino lehen ikasle bakoitzaren kasua eta
itsutasun maila izan beharko genituzke kontutan. Hala ere, denontzat erabilgarri edota
lagungarriak izan daitezkeenak ditugu:
Ordenagailu egokituak
● Ahotsa aurrez grabatzeko aukera ematen duenez, ipuinak, liburuak...irakurri
ordez, irakasleak edo ordenagailua sortu duen norbaitek haurrak erreproduzitu
beharko duena sartuko du eta haurrak hitz klabe bat esango duenean
ordenagailuak informazio hori jaso eta haurrak behar duena erraztasunez
lortzeko gai izango da.
Honetaz aparte, ordenagailu horiek erabili ahal izateko (letrak, zenbakiak….)
teklatu berezi bat izango dute non braille hizkuntza erabiliko den. Haurra
betidanik itsua izan baldin bada braille hizkuntza jada barneratuta izango du,
bestela baliabide hauekin martxan jarri aurretik hainbat kontzeptu ikasi beharko
ditu.
● Honetaz aparte, ordenagailuak teklatu aparte bat izan beharrean, askotan
teklatuan bertan, letra bakoitzaren gainean dagokion braillez idatzitako kodea
dago.
5
● SIAFU. Ohiko ordenagailuek bezala, monitore handi bat izan ordez, siafuk tablet
moduko bat dauka txertatuta teklatu gainean. Tablet hori testuak ahoz
irakurtzeko kapaza da eta irudiak erliebearekin sortzeko. Horretarako, buztin
magnetikoa izeneko materiala erabiltzen da (Material sintetikoa da, olioz
osatutakoa eta bere itxura nahi beste alda daiteke).Honen eginkizuna,
ordenagailuak bidalitako aginduak betetzea da eta baten bat jasotzen duenean,
dagokion irudiaren erliebea sortuko da, aipatutako magneclay-a puztuz edo
hasiz. Irudiak ere 3D n eraikitzeko aukera dago, guztiz itsuak diren pertsonek
nahi duten hori ukitu eta hurbilagotik ezagutu ahal izateko.
Ordenagailu honekin interaktuatzeko, bederatzi botoiz osatuta dagoen teklatu
bat izango genuke eta bat aurretik idatzi dena irakurri ahal izateko gune berezi
bat. Ahotsaz baliatuz funtzionatzen duen mikrofono bat ere badago.
Ordenagailuan bilatutako informazioa braille hizkuntzara itzultzeko kapaza da.
6
● Fuser labea
Lehenik eta behin inprimatu nahi den hori tintaz irudikatuko dugu paper berezi batean eta
makina barrura sartuko dugu, ​beroaren bidez edozein irudi/gauza (erliebearekin) irudikatzek.
Irudi normalak inprimatu ordez, ikusmen urritasuna duen haur batentzat erraztasunak
eskaintzen ditu, aurretik islatuta dagoen irudia, mapa...ezagutzeko aukera emanaz.
Irudiak/letrak handitzeko laguntzaile optikoak
● Betaurrekoak/lupak/Teleskopioak
Betaurrekoetan lupa txiki batzuk jartzen dira, irakurgaiak hobeto ikusteko, adibidez.
Objektua edo hurbilagotik ikusi nahi dugun horretara hurbiltzen garenean irudia
handitu egiten da edo hobeto esanda, gardenago ikusteko aukera ematen digu.
Honi esker, eskuak libre izan ditzakegu eta bitartean nahi beste gauza egiteko gai izango
gara. Monokularrak, binokularrak, foko bakarrekoak, bi foko dituztenak...ditugu.
Betaurrekorik gabe erabili ditzakegun lupak.
7
Teleskopioak, aldiz, urrun dauden objektuen tamaina handitzeko erabilgarriak dira,
hala nola, pelikulak ikusteko,antzerkiak….
● Proiektoreak
Irudiak handitu egiten ditu eta monitore txiki batean agertzen dira. Kameran eta
ordenagailuan ikusten dena aldi berean ikusteko aukera dago.
8
Liburuak
● Aho bitarteko liburuak
Momentuan istorioa erreproduzitzeko aukera eskaintzen du edota aurrez grabatuta
dauden istorioak kontatzeko. Irudian, atzamarrean eraztunaz jarriaz erreproduzitzen
ari da testua.
● Braillez idatzitako liburuak
Kolore, testura, forma...ezberdinek haurra estimulatu eta istorioa/bertan kontatzen
dena ulertzeko erraztasunak eskaintzen ditu.
● Erliebea duten liburuak
3Dn inprimatutako liburuak dira. Hizkiak ez ezik, marrazkiak agertzen dira eta haurrak
ukimenaren bitartez istorioa asmatu dezake.
9
Egokitutako fitxak/jolasak
● Egutegia
Eguraldia, asteko egunak...erliebez eta hitzez (braillez) lagunduta ageri dira. Jarduera
honen bidez hitzak dagokien irudi edo erliebeekin erlazionatzeko gai izango dira.
● Puzzleak
Erliebeak ukituz pieza bakoitza non sartu deskubritu beharko du haurrak, ikusmenaz
baliatzea beharrezkoa izan gabe.
● Gometxak
Letrak, zenbakiak, koloreak...Gometxa bakoitzean dagokion informazioa (braillez,
erliebearekin…) agertzen da.
10
● Margo/pintura dimentsionalak
Margo bereziak dira, marrazkiak egiteko erabiltzen direnak. Ikusmen gutxi duen haur
batek marrazten duena ezin dezake erraztasunez ikusi, baina margo berezi hauek nahiz
eta hasieran likido egoeran egon, lehortzen direnean erliebea eskuz sumatu dezakete
hauek.
● Kaxa aritmetikoa
Egurrezko kaxa da, ariketa matematikoak egiteko erabiliko duguna batez ere. Bi zati
ezberdinetan dago banatuta alde batean pieza batzuk egongo dira erliebean braillez
idatzitako letrak, zenbakiak, formak… izanik eta beste aldean pieza horiek jartzeko
zulotxo modukoak.
● ​Memory
Memory arruntek bezala irudi bat izan ordez, testura ezberdinak ukitu beharko dituzte
haurrek eta pieza horri dagokion bikotea non dagoen asmatu.
11
● Baloiak
Kaskabilo bat barruan duten baloiak dira eta lekuz mugitzen direnean kaskabilo horrek
zarata egiten du, ikusmen urritasuna edo ezer ez ikusten duten haurrek baloia non
dagoen deskubritu dezaten ahalbidetu.
12
KONTUAN HARTZEKO...
Azkenik, bukatzeko interesgarria iruditzen zaigu hainbat kontuan hartzeko edota
ezaugarri esanguratsu ahalbidetzea:
- Haurra zenbat eta txikiagoa izan , ikusmenaren erabilera, orduan eta azkarrago
egingo du aurrera.
- Ikusmenaren funtzionamendua aldakorra da, ikusmena nekatu daiteke
zerbaitetan arreta jarri ondoren
- Hezkuntza arloan, entzumenak eginkizun garrantzitsua du.
- Aparatu optikoek (betaurrekoek, lupek…) ez dute ikusmena berreskuratzen;
ikusmen-hondarra optimizatzeko dira.
- Gauzak begiratzeko orduan, haur batzuek ohikotasunetik at dauden jarrerak
hartzen dituzte, hala nola, papera hurbildu/urrundu, begiak erdi itxi...
- «Begiratu» eta «ikusi» hitzak naturaltasunez erabiltzea komeni da.
- Imitatazioa oinarria izan daiteke bere garapenean
- Ikusmen urritasuna dutenei nahiz eta gutxi ikusi edo ikusi ez, jendearekin eta
objektuekin ikus kontaktua mantentzen erakutsi behar zaie.
- Haur itsuak esan nahi dutena adierazteko, eskuez baliatzen dira, inolako
urritasunik ez duten, haurrak, aldiz, begiradaz. Honekin lotuta, hitzezko
komunikazioa oraindik ezinezkoa denean, aipatzekoa da ukimenaren bidez
lortuko dutela nahi duten informazio hori.
13
BIBLIOGRAFIA
- Barbuezo, J. (2015eko apirilaren 15a). 5 ejemplos de tecnología para personas
ciegas: más allá del Braille. ​Open Mind.
https://www.bbvaopenmind.com/tecnologia-para-invidentes-mas-alla-del-brail
le/
- Cruz Pedraza, C. (2010). Adaptaciones visuales y táctiles en teclados de
ordenador: una opción para usuarios con deficiencia visual. ​ONCE​.
http://www.once.es/new/servicios-especializados-en-discapacidad-visual/publ
icaciones-sobre-discapacidad-visual/nueva-estructura-revista-integracion/copy
_of_numeros-publicados/copy_of_nueva-revista-integracion/practica/adaptacio
nes-visuales-y-tactiles-en-teclados-de
- Dominguez, F. Ayudas técnicas para ciegos con déficit visual grave. ​Wikispace.
https://fedowiki.wikispaces.com/Ayudas+t%C3%A9cnicas+ciegos+y+con+d.v.+
grave
- Tecnoayudas.Lupas especializadas. ​Tecnoayudas.
http://tecnoayudas.com/index.php/productos-discapacidad-visual/itemlist/cat
egory/148-lupas-especializadas
- Tecnoayudas.Discapacidad visual. ​Tecnoayudas.
http://tecnoayudas.com/index.php/productos-discapacidad-visual
- ONCE.Ayudas ópticas, no ópticas y electrónicas para personas con resto
visual.​ONCE.
http://www.once.es/new/servicios-especializados-en-discapacidad-visual/reha
bilitacion/optimizacion-sensorial/ayudas-opticas-no-opticas-y-electronicas-par
a
- Egelako zailtasuneko apunteak: ​ ikusmen urritasuna.
https://egela1617.ehu.eus/pluginfile.php/767761/mod_resource/content/2/Ik
usmen%20urritasuna%2016-17.pdf
- Creena.Equipo de visuales. ​Creena.
http://creena.educacion.navarra.es/equipos/visuales/material_didactico.php
- Argoiztiar.(2011/03/17).Ikusmen urritasuna.​ ​Argoiztiar.
14
https://argoiztiar.wordpress.com/2011/03/17/ikusmen-urritasuna/
https://hharretagoiztiarra.wordpress.com/arrisku-biologikoak/ikusmen-urritas
una/
- Guia infantil. Niños y bebes ciegos: la educación de un bebé o un niño ciego. ​Guía
infantil.
https://www.guiainfantil.com/salud/ojos/ceguera.htm
- https://www.youtube.com/watch?v=BhheUpOB640
Blog interesgarriak
- Ikusmen urritasuna. ​Hezkuntza premia bereziak​.
http://hezkuntza-premia-bereziak-gida.blogspot.com.es/p/ikusmen-urritasuna.
html
- Huheziko ikasleak. Ikusmen urritasuna. ​Hezkuntza premia bereziei egokiro
erantzuteko gida.
http://18materia.blogspot.com.es/p/ikusmen-urritasuna.html
 
15

More Related Content

Similar to Ikusmen urritasuna

Helburu orokorrak,eduki eta helburuak
Helburu orokorrak,eduki eta helburuakHelburu orokorrak,eduki eta helburuak
Helburu orokorrak,eduki eta helburuakguesta9b1f6a
 
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakJolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakAlaira Maps
 
1 unitate didaktikoa
1 unitate didaktikoa1 unitate didaktikoa
1 unitate didaktikoaIkastenikasi
 
Imana taldea egile testua
Imana taldea egile testuaImana taldea egile testua
Imana taldea egile testuaImanaTaldea
 
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etalTrafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etalpatxigalarraga
 
Diseinu eszenografikoa gorringostar
Diseinu eszenografikoa gorringostarDiseinu eszenografikoa gorringostar
Diseinu eszenografikoa gorringostarGorringo Star
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua loregalduak
 
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorraUnitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorraGoizaneOtegui
 

Similar to Ikusmen urritasuna (20)

Adimena
AdimenaAdimena
Adimena
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Esku hartzea
Esku hartzeaEsku hartzea
Esku hartzea
 
Helburu orokorrak,eduki eta helburuak
Helburu orokorrak,eduki eta helburuakHelburu orokorrak,eduki eta helburuak
Helburu orokorrak,eduki eta helburuak
 
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakJolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
 
1 unitate didaktikoa
1 unitate didaktikoa1 unitate didaktikoa
1 unitate didaktikoa
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Semealabak 2018 iraila
Semealabak 2018 irailaSemealabak 2018 iraila
Semealabak 2018 iraila
 
Autonomia eta erantzukizuna zuzen
Autonomia eta erantzukizuna zuzenAutonomia eta erantzukizuna zuzen
Autonomia eta erantzukizuna zuzen
 
Zientziak hh hasiera
Zientziak hh hasieraZientziak hh hasiera
Zientziak hh hasiera
 
Imana taldea egile testua
Imana taldea egile testuaImana taldea egile testua
Imana taldea egile testua
 
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etalTrafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Guion
GuionGuion
Guion
 
Diseinu eszenografikoa gorringostar
Diseinu eszenografikoa gorringostarDiseinu eszenografikoa gorringostar
Diseinu eszenografikoa gorringostar
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua
 
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorraUnitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
 
Mate Lana
Mate LanaMate Lana
Mate Lana
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 

Ikusmen urritasuna

  • 2. AURKIBIDEA Aukeratutako gaia eta zergatia 2 Gaiaren ezaugarri orokorrak 3 Baliabideen zerrenda 5 Kontuan hartzeko 13 Bibliografia 14 1
  • 3. Ikusmen urritasuna 1. AUKERATUTAKO GAIA ETA ZERGATIA Aukeratutako gaia ikusmen urritasuna da, urritasun honek ikusmen funtzio edo eremuaren mugatzea dakar eta honekin batera ikusmenaren galera (azkarra). Ikusmen urritasunaren diagnostikoa egiteko bi faktore izan behar ditugu kontutan; ikusmen zolitasuna eta ikusmen eremua. Zolitasuna distantzia jakin batean formak eta detaileak antzemateko gaitasuna izango litzateke eta bestalde, ikusmen eremua, begiak puntu finko bati erreparatzean hautematen duen eremua da. OMEken aburuz, ikusmen urria duenak 0’3tik beherako gehieneko zolitasuna dauka, eta 0’05etik gorako gutxienekoa; itsutasunean, berriz, gehienez 0’05ekoa da zolitasuna. Gerta daiteke argirik ez hautematea edo ikus-eremuaren murrizketa 10 gradutik beherakoa izatea finkatze-puntuaren inguruan. Gai honen hautapena hainbat arrazoiengatik egin dugu: Gaur egun gure hezkuntzaren aldaketaren parte hartzaile bezala, eta eskola inklusiboa eraikitzeko grinaren sustatzaile gisa, hezkuntza premia bereziak dituzten haurretan arreta jarri beharko genukeela uste dugu. Dakigunez, arlo honetan hamaika alderdi ditugu baina guretzat , ikas-irakaste prozesu honetan esanguratsuenetarikoa ikusmen urritasunarena​ dela deritzogu. Mundua beste ikuspuntu oso ezberdin batetik hautematen dutelako horrelako egoeran dauden pertsonek. Halaber, hezitzaile moduan zer jarrera eta zer nolako egokitzapen eta baliabide eskaini diezaiekegun, ikasi edota sakontzea gustatuko litzaiguke. Horregatik, eta esandakoa aintzat hartuz, lan honen abiapuntu bakarra informatzean eta gaiari buruz egun gure gizartean ditugun kasuak aztertzean datza. Gizartearen rola, horrelako egoera baten aurrean oso garrantzitsua da, haurra integratua, errespetatua eta estimatua sentitu behar delako. Askotan entzun dugu edonolako ezgaitasuna duen pertsona ezin izango dituela besteak bezalako gauzak egin. 2
  • 4. Baina hori gaizki esanda egongo litzateke;inguruak, honen heziketan laguntzen badu ,(zainduz, mimatuz, baliabideak eskainiz…) gainerako haurrak dituzten xedeak lortzera iritsiko da. Aldaera bakarra helmuga horretara iristeko, beste era batean lan egingo duela izango da. Errespetuaren joera, egoera hautematen den momentutik eman behar da. Lehen esan bezala, ez dira haien aukerak mugatu behar baizik eta animatu eta baliabideak ahalbidetu haien bidea eraiki ditzaten. Kasu orotan, hezkuntza, autonomia sustatzeko baliabiderik garrantzitsuena da. Horregatik haur hauen kontzientzia indartzeko, inguruko alderdi denetan eman beharko da eskolatik hasita, etxean, parkeetan etab. 2. EZAUGARRI OROKORRAK Garapen motorea ● Haur itsuek zailtasunak dituzte eskuak esplorazio tresna gisa erabiltzeko horretarako entrenatuak ez badira. ● Psikomotrizitatean atzerapena daukate, motibazio faltagatik, hau da, itsua ez den edozein haurrek objektu erakargarri bat ikustean beregana joaten da edo joateko ahalegina egiten du, horrela bere gorputza mugituz. Itsuek berriz, objekturik ikusten ez dutenez ez daukate motibaziorik mugiarazteko. ● Itsuentzat exploratzeko forma bakarra ukimen eta entzumenaren bitartez. ● Itsuek ez dute momentuan objektu bat identifikatzen, nolakoa den ez ikusten, hots, begitik zuzenean bere itxura ez sartzean, esfortzu eta denbora gehiago behar dute objektua bere osotasunean identifikatzeko. Garapen kognitiboa ● Jaiotzetik ikusmen urritasuna duten haurrak, ikusteko gaitasuna osotasunez garaturik duten haurrekin alderatuz atzerapen nabarmena izan ohi dute garapen kognitiboan. Garapen Sozio-afektiboa ● Ama eta inguruarekin sorturiko harremanak funtsezkoak dira garapen afektibo egoki bat edukitzeko. Ikusmen urritasuna duten haurrek, amarekin harremanetan jarri eta kontaktua izateko zailtasunak dituzte, izan ere honek ez 3
  • 5. du beste umeen berdin erantzungo ama hurbiltzean, hitz edota barre egitean; gogor, geldi, ez du ahoskatuko eta ez du espresiorik adieraziko. ● Seinaleei erantzuteko zailtasunak dituzte eta askotan, gertatuko dena ezin izaten dute aurreikusi. ● Aurre hartzeko gaitasuna funtsezkoa da lehenengo jolas sozialetan parte-hartzeko. Ondorioz, ikusmen urritasuna duten haurrekin bokal-hotsak edota beste objektu batzuen bitartez eginiko soinu bidezko joko egoerak aurkitu behar dira. Haur hauek parte-hartzeko lehenengo ezagutu egin behar baitute, eta ondoren parte-hartzen hasiko dira. ● Pertsona ezezagunen aurrean, ihes jokabidera jo ordez, geldi eta adierazkortasunik gabe erantzuten dute. ● Jokabide estereotipiak dituzte; gorputza kulunkaz mugitzea, “blindismo” (atzamarrak begiko orbitetan sartzea). Hauek harreman sozialak izaterako orduen ez diote mesederik egiten. ● Autonomia pertsonala eta soziala lortzeko, ahalegin gehiago egin behar dute, hauen ikaskuntza ez baitute, besteak beste; baso bat heldu, sardexka eta labana erabiltzen ikasi, jantzi eta garbitasun ohiturak Komunikazio eta Hizkuntza Garapena ● Ikusmen urritasuna duten haurrek beren intentzio komunikatiboak adierazteko gaitasunean muga handian dituzte eta baliabide desberdinak erabiltzen dituzte. ● Ohiko keinuak ez dituzte erabiltzen; seinaleak, eskaerak, gauzak eskaintzea… ● Ama eta haur baten artean komunak diren jolasetan ez dute parte hartzen. ● Hizkuntzaren agerpen eta hau menderatzeak mesede handia, ama, familia zein berdinkideekin komunikatzeko funtsezko instrumentua da beraientzat. ● Haur hauek beste haurrekin alderatuz informazio gutxiago jasotzen duten arren, hizkuntzaren garapen egokia lortzen dute ● Ikusmen Urritasuna eta autismoa daukaten haurren hizkuntzarekiko ezaugarriak antzekoak dira; atzerapena izenordainen erabilera produktiboan. (portzentaje handi batek, ez guztiek) ● Gaitasun eskasa dute elkarrizketetan parte-hartzeko ● Estilo gestalikoa dute; esaerak, hitzezko formulak, imitazioak eta aurretik esandakoaren errepikapenak erabiltzen dituzte. 4
  • 6. 3. BALIABIDEEN ZERRENDA Lehenik eta behin, baliabideak aukeratu baino lehen ikasle bakoitzaren kasua eta itsutasun maila izan beharko genituzke kontutan. Hala ere, denontzat erabilgarri edota lagungarriak izan daitezkeenak ditugu: Ordenagailu egokituak ● Ahotsa aurrez grabatzeko aukera ematen duenez, ipuinak, liburuak...irakurri ordez, irakasleak edo ordenagailua sortu duen norbaitek haurrak erreproduzitu beharko duena sartuko du eta haurrak hitz klabe bat esango duenean ordenagailuak informazio hori jaso eta haurrak behar duena erraztasunez lortzeko gai izango da. Honetaz aparte, ordenagailu horiek erabili ahal izateko (letrak, zenbakiak….) teklatu berezi bat izango dute non braille hizkuntza erabiliko den. Haurra betidanik itsua izan baldin bada braille hizkuntza jada barneratuta izango du, bestela baliabide hauekin martxan jarri aurretik hainbat kontzeptu ikasi beharko ditu. ● Honetaz aparte, ordenagailuak teklatu aparte bat izan beharrean, askotan teklatuan bertan, letra bakoitzaren gainean dagokion braillez idatzitako kodea dago. 5
  • 7. ● SIAFU. Ohiko ordenagailuek bezala, monitore handi bat izan ordez, siafuk tablet moduko bat dauka txertatuta teklatu gainean. Tablet hori testuak ahoz irakurtzeko kapaza da eta irudiak erliebearekin sortzeko. Horretarako, buztin magnetikoa izeneko materiala erabiltzen da (Material sintetikoa da, olioz osatutakoa eta bere itxura nahi beste alda daiteke).Honen eginkizuna, ordenagailuak bidalitako aginduak betetzea da eta baten bat jasotzen duenean, dagokion irudiaren erliebea sortuko da, aipatutako magneclay-a puztuz edo hasiz. Irudiak ere 3D n eraikitzeko aukera dago, guztiz itsuak diren pertsonek nahi duten hori ukitu eta hurbilagotik ezagutu ahal izateko. Ordenagailu honekin interaktuatzeko, bederatzi botoiz osatuta dagoen teklatu bat izango genuke eta bat aurretik idatzi dena irakurri ahal izateko gune berezi bat. Ahotsaz baliatuz funtzionatzen duen mikrofono bat ere badago. Ordenagailuan bilatutako informazioa braille hizkuntzara itzultzeko kapaza da. 6
  • 8. ● Fuser labea Lehenik eta behin inprimatu nahi den hori tintaz irudikatuko dugu paper berezi batean eta makina barrura sartuko dugu, ​beroaren bidez edozein irudi/gauza (erliebearekin) irudikatzek. Irudi normalak inprimatu ordez, ikusmen urritasuna duen haur batentzat erraztasunak eskaintzen ditu, aurretik islatuta dagoen irudia, mapa...ezagutzeko aukera emanaz. Irudiak/letrak handitzeko laguntzaile optikoak ● Betaurrekoak/lupak/Teleskopioak Betaurrekoetan lupa txiki batzuk jartzen dira, irakurgaiak hobeto ikusteko, adibidez. Objektua edo hurbilagotik ikusi nahi dugun horretara hurbiltzen garenean irudia handitu egiten da edo hobeto esanda, gardenago ikusteko aukera ematen digu. Honi esker, eskuak libre izan ditzakegu eta bitartean nahi beste gauza egiteko gai izango gara. Monokularrak, binokularrak, foko bakarrekoak, bi foko dituztenak...ditugu. Betaurrekorik gabe erabili ditzakegun lupak. 7
  • 9. Teleskopioak, aldiz, urrun dauden objektuen tamaina handitzeko erabilgarriak dira, hala nola, pelikulak ikusteko,antzerkiak…. ● Proiektoreak Irudiak handitu egiten ditu eta monitore txiki batean agertzen dira. Kameran eta ordenagailuan ikusten dena aldi berean ikusteko aukera dago. 8
  • 10. Liburuak ● Aho bitarteko liburuak Momentuan istorioa erreproduzitzeko aukera eskaintzen du edota aurrez grabatuta dauden istorioak kontatzeko. Irudian, atzamarrean eraztunaz jarriaz erreproduzitzen ari da testua. ● Braillez idatzitako liburuak Kolore, testura, forma...ezberdinek haurra estimulatu eta istorioa/bertan kontatzen dena ulertzeko erraztasunak eskaintzen ditu. ● Erliebea duten liburuak 3Dn inprimatutako liburuak dira. Hizkiak ez ezik, marrazkiak agertzen dira eta haurrak ukimenaren bitartez istorioa asmatu dezake. 9
  • 11. Egokitutako fitxak/jolasak ● Egutegia Eguraldia, asteko egunak...erliebez eta hitzez (braillez) lagunduta ageri dira. Jarduera honen bidez hitzak dagokien irudi edo erliebeekin erlazionatzeko gai izango dira. ● Puzzleak Erliebeak ukituz pieza bakoitza non sartu deskubritu beharko du haurrak, ikusmenaz baliatzea beharrezkoa izan gabe. ● Gometxak Letrak, zenbakiak, koloreak...Gometxa bakoitzean dagokion informazioa (braillez, erliebearekin…) agertzen da. 10
  • 12. ● Margo/pintura dimentsionalak Margo bereziak dira, marrazkiak egiteko erabiltzen direnak. Ikusmen gutxi duen haur batek marrazten duena ezin dezake erraztasunez ikusi, baina margo berezi hauek nahiz eta hasieran likido egoeran egon, lehortzen direnean erliebea eskuz sumatu dezakete hauek. ● Kaxa aritmetikoa Egurrezko kaxa da, ariketa matematikoak egiteko erabiliko duguna batez ere. Bi zati ezberdinetan dago banatuta alde batean pieza batzuk egongo dira erliebean braillez idatzitako letrak, zenbakiak, formak… izanik eta beste aldean pieza horiek jartzeko zulotxo modukoak. ● ​Memory Memory arruntek bezala irudi bat izan ordez, testura ezberdinak ukitu beharko dituzte haurrek eta pieza horri dagokion bikotea non dagoen asmatu. 11
  • 13. ● Baloiak Kaskabilo bat barruan duten baloiak dira eta lekuz mugitzen direnean kaskabilo horrek zarata egiten du, ikusmen urritasuna edo ezer ez ikusten duten haurrek baloia non dagoen deskubritu dezaten ahalbidetu. 12
  • 14. KONTUAN HARTZEKO... Azkenik, bukatzeko interesgarria iruditzen zaigu hainbat kontuan hartzeko edota ezaugarri esanguratsu ahalbidetzea: - Haurra zenbat eta txikiagoa izan , ikusmenaren erabilera, orduan eta azkarrago egingo du aurrera. - Ikusmenaren funtzionamendua aldakorra da, ikusmena nekatu daiteke zerbaitetan arreta jarri ondoren - Hezkuntza arloan, entzumenak eginkizun garrantzitsua du. - Aparatu optikoek (betaurrekoek, lupek…) ez dute ikusmena berreskuratzen; ikusmen-hondarra optimizatzeko dira. - Gauzak begiratzeko orduan, haur batzuek ohikotasunetik at dauden jarrerak hartzen dituzte, hala nola, papera hurbildu/urrundu, begiak erdi itxi... - «Begiratu» eta «ikusi» hitzak naturaltasunez erabiltzea komeni da. - Imitatazioa oinarria izan daiteke bere garapenean - Ikusmen urritasuna dutenei nahiz eta gutxi ikusi edo ikusi ez, jendearekin eta objektuekin ikus kontaktua mantentzen erakutsi behar zaie. - Haur itsuak esan nahi dutena adierazteko, eskuez baliatzen dira, inolako urritasunik ez duten, haurrak, aldiz, begiradaz. Honekin lotuta, hitzezko komunikazioa oraindik ezinezkoa denean, aipatzekoa da ukimenaren bidez lortuko dutela nahi duten informazio hori. 13
  • 15. BIBLIOGRAFIA - Barbuezo, J. (2015eko apirilaren 15a). 5 ejemplos de tecnología para personas ciegas: más allá del Braille. ​Open Mind. https://www.bbvaopenmind.com/tecnologia-para-invidentes-mas-alla-del-brail le/ - Cruz Pedraza, C. (2010). Adaptaciones visuales y táctiles en teclados de ordenador: una opción para usuarios con deficiencia visual. ​ONCE​. http://www.once.es/new/servicios-especializados-en-discapacidad-visual/publ icaciones-sobre-discapacidad-visual/nueva-estructura-revista-integracion/copy _of_numeros-publicados/copy_of_nueva-revista-integracion/practica/adaptacio nes-visuales-y-tactiles-en-teclados-de - Dominguez, F. Ayudas técnicas para ciegos con déficit visual grave. ​Wikispace. https://fedowiki.wikispaces.com/Ayudas+t%C3%A9cnicas+ciegos+y+con+d.v.+ grave - Tecnoayudas.Lupas especializadas. ​Tecnoayudas. http://tecnoayudas.com/index.php/productos-discapacidad-visual/itemlist/cat egory/148-lupas-especializadas - Tecnoayudas.Discapacidad visual. ​Tecnoayudas. http://tecnoayudas.com/index.php/productos-discapacidad-visual - ONCE.Ayudas ópticas, no ópticas y electrónicas para personas con resto visual.​ONCE. http://www.once.es/new/servicios-especializados-en-discapacidad-visual/reha bilitacion/optimizacion-sensorial/ayudas-opticas-no-opticas-y-electronicas-par a - Egelako zailtasuneko apunteak: ​ ikusmen urritasuna. https://egela1617.ehu.eus/pluginfile.php/767761/mod_resource/content/2/Ik usmen%20urritasuna%2016-17.pdf - Creena.Equipo de visuales. ​Creena. http://creena.educacion.navarra.es/equipos/visuales/material_didactico.php - Argoiztiar.(2011/03/17).Ikusmen urritasuna.​ ​Argoiztiar. 14
  • 16. https://argoiztiar.wordpress.com/2011/03/17/ikusmen-urritasuna/ https://hharretagoiztiarra.wordpress.com/arrisku-biologikoak/ikusmen-urritas una/ - Guia infantil. Niños y bebes ciegos: la educación de un bebé o un niño ciego. ​Guía infantil. https://www.guiainfantil.com/salud/ojos/ceguera.htm - https://www.youtube.com/watch?v=BhheUpOB640 Blog interesgarriak - Ikusmen urritasuna. ​Hezkuntza premia bereziak​. http://hezkuntza-premia-bereziak-gida.blogspot.com.es/p/ikusmen-urritasuna. html - Huheziko ikasleak. Ikusmen urritasuna. ​Hezkuntza premia bereziei egokiro erantzuteko gida. http://18materia.blogspot.com.es/p/ikusmen-urritasuna.html   15