SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
Lan erreforma
honi, EZ!
Gelditzeko moduan
gaude oraindik!
Espainiako Gobernuak -PSOE eta
Unidas Podemos- behin eta berriz
esan zuen Zapateroren eta Rajoyk
inposatutako lan erreformak in-
dargabetuko zituela, hau da, azken
hamarkadan langile klaseari hainbes-
teko kaltea eragin dioten erreformak.
Alabaina, bere hitza jan egin zuen
2021 bukaeran Elkarrizketa Sozialeko
Mahaian CEOE, UGT eta CCOOekin
akordioa iritsita, izan ere, 2010 eta
2012ko erreformen punturik atze-
rakoienak ontzat eman baitituzte,
egungo legedian hobekuntza arin
batzuk egitearen truke.
Indarrean diraute azken urteetan
lan merkatua hainbeste preka-
rizatu duen kaleratze erraz eta
merkeak, lan baldintzak alde
bakarretik aldatu eta okertzeko
enpresarioen ahalmenak eta
negoziazio kolektiboaren estatalizazioak
(honen ondorioz EAEn eta Nafarroan
negoziatzen diren hitzarmenak ez daude
blindatuta). Finean, lan erreformen ma-
mia iraunaraztea da ondorioa.
Zer gertatu da? Ondorio argi bat atera
dugu: Elkarrizketa Sozialeko mahaiak
langile klasearentzako tranpa, patrona-
larentzako altxorra eta gobernuentzako
aitzakia bilakatu dira.
Haatik, partida ez da amaitu. Lan
erreforma hau ezarri duen Errege-Lege
Dekretua Madrilgo Diputatuen Kongre-
suan berretsi behar dute otsailaren 7a
baino lehenago.
Eta izapide horretan EAJren eta EH
Bilduren botoak hil ala bizikoak izan dai-
tezke. Horregatik, ELAk euskal diputa-
tuei lan erreforma honi EZetz esatea
eskatu die, erretiratzeko aukera egon
dadin; hau da modu bakarra 2010eko
eta 2012ko Zapateroren eta Rajoyren lan
erreformak indargabetzeko.
HEMENGO LAN HITZARMENEN
ALDE,
KALERATZE ERRAZ ETA MERKEAK
SAIHESTEKO,
LAN ERREFORMA HONI, EZ!
Ezkerretik hasita, Antonio Garamendi CEOEko burua; Yolanda Díaz Lan ministroa;
Unai Sordo CCOOeko idazkari nagusia; eta Pepe Alvarez UGTko idazkari nagusia.
Hauek negoziatu duten akordioak Zapateroren eta Rajoyren lan erreformetako
alderdirik kaltegarrienak kontsolidatu eta legitimatzen ditu.
Urtarrilaren 30ean, 12etan, manifestazioak:
Gasteiz: Bilbao Plaza. Bilbo: Moyua. Donostia: Alderdi Eder.
Iruña: Autobus geltoki zaharra.
Elkarretaratzeak enpresen aurrean lan erreformaren bozketaren bezperan.
MOBILIZAZIOAK
PSOEk eta Unidas Podemosek
Elkarrizketa Sozialeko Mahaia
baliatu dute beren hauteskunde
programa ez betetzeko aitzakia
merke gisa; izan ere, Rajoyren lan
erreforma indargabetuko zutela
agintu zuten programan.
Gainera, CCOO ez da mugatu akor-
dio antisozial honetarako beha-
rrezko konplizea izatera. Egunotan
saiatzen ari da CEOErekiko akordioa
Kongresuan hobetzeko aukera
eragozten. Benetan tristea sindikatu
baten aldetik.
El propio Rajoy ha resumido mejor
que nadie el acuerdo alcanzado:
“La reforma laboral ha quedado
como estaba”, ha afirmado.
Pello Igeregi ELAko negoziazio
kolektiboko arduradunak gogoratu
duenez,“2010eko eta 2012ko lan
erreformek langileon indar erlazioa
ahuldu zuten: kaleratzeak merkatu
eta erraztu zituzten; enpresei aukera
eman zieten ordezkari sindikalekin
hitzartua alde bakarrez aldatzeko; es-
tatu mailako hitzarmenei lehentasuna
eman zieten, eta horrek lan baldintza
okerragoak eragin zituen...”
.
Egungo akordioak puntu nagusi horiei
eutsiko die,“hobekuntza txiki batzuen
truke -nabarmendu du Igeregik-; hala
ere, hauetako asko Auzitegi Goreneko
jurisprudentzia medio lotuta zeuden.
Esaterako, obrako kontratua, hitzar-
menen aurrera eraginaren berrezar-
pena edo azpikontratazioan egindako
aldaketak”
. Beraz, apur batzuen truke
“CEOEk lortu du mantentzea eta irau-
naraztea ugazabentzat funtsezkoak
ziren kontuak”
, salatu du Igeregik.
BERTON NEGOZIATZEN DIREN
HITZARMENAK LEHENTASUNEZ
APLIKATZEA EZINBESTEKOA DA
ELAren ustez,“lan erreforma bat ezin
da ezarri kaleratzea mugatu gabe eta
argi arautu gabe Euskal Herrian hitzar-
men probintzialek estatukoen aldean
lehentasuna izango dutela. Jasandako
erasoaren ondoren gutxieneko eskaera
bat dugu: enpresarioek kaleratzeak
justifikatu behar izatea eta kaleratzeen
kalteordainak lehengoratzea. Halaber,
Madrilen sinatzen diren lan hitzarmen
kaskarrak gure lurraldean hobetu ahal
izatea nahi dugu”
.
“Horregatik, Kongresuak ezin du lan
erreforma hau ontzat eman. EAJk eta
EH Bilduk aurka bozkatu behar dute,
berriz ere negoziatzen hasteko; orain-
goan ezin zaio CEOEri beto eskubiderik
aitortu”
, dio sindikatuak.
“Akordio honen emaitzarik okerrena”,
dio Igeregik,“izan da lan erreforma in-
dargabetzeko aukera lurperatu dutela,
hori aldez eta moldez agindu zuten
arren”
.
Argi dago akordio honekin nor atera
den garaile: patronala. Dagoeneko
esan du ez duela onartuko akordioko
hizki bat ere aldatzerik. Argi dago
eurentzat pagotxa dela akordio hau.
Horregatik, hori gertatzea eragotzi
behar dugu.
Rajoyk berak akordioa
inork baino hobeto
laburbildu du: “Lan
erreforma bere horretan
geratu da”, esan du.
Lan erreforma hau
antzerki hutsa da
Akordio honek agerian utzi du, beste behin, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak
zertarako diren. Madrilen zein Euskal Herrian.
2022ko urtarrila
LAN ERREFORMA HONI, EZ!
2022ko urtarrila
Ez dute
indargabetu
Espainiako Gobernuak bi urtez esan izan du
2012ko lan erreforma indargabetuko zuela. Horre-
tarako, aldaketa sakonak bilatzen zituzten eragile
eta alderdi politikoen artean sozioak behar zituen.
Bada, ELAk uste du etsigarria dela lan erreforma
indargabetu nahi zutenekin akordioa bilatu ordez,
Elkarrizketa Sozialaren Mahaian CEOE patronalare-
kin akordioa sinatzeari lehentasuna eman izana.
Akordioaren ondoriorik okerrena erreforma indar-
gabetzeko aukera lurperatu izana izan da. Ez dute
beraien hitza bete, baina gainera lan erreformak
derogatzeko erabakia behin betiko ukatu dute.
Gogoratu beharra dago 2012ko lan erreforma Al-
derdi Popularrak inposatu zuela. Elkarrizketa Sozia-
leko Mahaia ez zen bildu ere egin. Orain erreforma
hari buelta eman behar zaionean etsigarria da
Gobernuak, CCOOk eta UGTk CEOErekin akordioa
bilatu nahi izana.
PP agintera itzultzen bada ez du inolako eragozpe-
nik izango onartu diren hobekuntza txiki horiek
ezabatzeko, eta CEOEk babesa emango dio.
Espainiako Gobernuak erreforma dekretu bidez onartzea
erabaki du, ezinezkoa izan dadin Kongresuan eztabaidat-
zea eta aldatzea. Beste behin ere, gaitasun demokratiko
eskasa erakutsi du Gobernuak. Sanchezek gobernagarrita-
sun blokea deitutakoari dekretuaren alde bozkatzea eska-
tu dio. Hau da, PSOEk eta Unidad Podemosek, lehenik, ez
dute programa bete, gero ustezko aliatuen bizkar negozia-
tu dute, eta, azkenik, aldeko botoa emateko eskatu diete.
Lan erreforma indargabetzeko biderik eraginkorrena
dekretu hori atzera botatzea da. Horixe eskatu dio ELAk
behin eta berriz EAJri eta EH Bilduri. Besteak beste, jokoan
dagoelako euskal hitzarmenek Estatukoen gainetik beren
lehentasuna bermatzea. Izan ere, akordio horrek ateak ire-
kiko lizkioke Euskal Herriko lan baldintzak prekarizatzeari.
Garamendik dio sindikatuek beren lurraldeetan askata-
sunez negoziatu ahal izatea merkatu batasunaren aurka
doala. Gezurra da hori: lan harremanen inguruan berak
duen ideia zentralizatzailearen eta prekarioaren aurka
baino ez du egiten.
Hala, ezinbestekoa da Euskal Herriko eragile sindikal eta
sozialen erantzuna eskubideak irabazteko eta esparru pro-
pioa defendatzeko. Beharrezkoa eta zilegia da erreforma
honen indargabetzea eskatzea.
LAN ERREFORMA HONI, EZ!
Prozesu
antidemokratikoa
Lan erreforma honi ez: hobetzeko aukera dugu oraindik

More Related Content

More from Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerak
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerakEusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerak
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerakManu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
 
Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...
Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...
Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
 
Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsa
Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsaEtxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsa
Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsaManu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
 
ReCommons Europe: Manifiesto por un nuevo internacionalismo de los pueblos en...
ReCommons Europe: Manifiesto por un nuevo internacionalismo de los pueblos en...ReCommons Europe: Manifiesto por un nuevo internacionalismo de los pueblos en...
ReCommons Europe: Manifiesto por un nuevo internacionalismo de los pueblos en...Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
 

More from Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa (20)

Hezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean - Iñaki Iurrebaso
Hezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean - Iñaki IurrebasoHezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean - Iñaki Iurrebaso
Hezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean - Iñaki Iurrebaso
 
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerak
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerakEusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerak
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerak
 
DIGITAL DEMOCRATIC: Hezkuntzaren digitalizazio demokratikorako tresna
DIGITAL DEMOCRATIC: Hezkuntzaren digitalizazio demokratikorako tresnaDIGITAL DEMOCRATIC: Hezkuntzaren digitalizazio demokratikorako tresna
DIGITAL DEMOCRATIC: Hezkuntzaren digitalizazio demokratikorako tresna
 
El escándalo de las residencias (Manuel Rico)
El escándalo de las residencias (Manuel Rico)El escándalo de las residencias (Manuel Rico)
El escándalo de las residencias (Manuel Rico)
 
Campaña sobre la Vivienda
Campaña sobre la ViviendaCampaña sobre la Vivienda
Campaña sobre la Vivienda
 
Etxebizitzaren kanpaina
Etxebizitzaren kanpainaEtxebizitzaren kanpaina
Etxebizitzaren kanpaina
 
Krisi ekologikoa(k) eta trantsizio justua
Krisi ekologikoa(k) eta trantsizio justuaKrisi ekologikoa(k) eta trantsizio justua
Krisi ekologikoa(k) eta trantsizio justua
 
No a esta reforma laboral: estamos a tiempo de mejorarla
No a esta reforma laboral: estamos a tiempo de mejorarlaNo a esta reforma laboral: estamos a tiempo de mejorarla
No a esta reforma laboral: estamos a tiempo de mejorarla
 
Digitalizazioa: zein da lasterketa zoro honen helmuga?
Digitalizazioa: zein da lasterketa zoro honen helmuga?Digitalizazioa: zein da lasterketa zoro honen helmuga?
Digitalizazioa: zein da lasterketa zoro honen helmuga?
 
Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...
Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...
Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...
 
Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsa
Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsaEtxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsa
Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsa
 
Beneficios emocionales y psicológicos de la acción sindical
Beneficios emocionales y psicológicos de la acción sindicalBeneficios emocionales y psicológicos de la acción sindical
Beneficios emocionales y psicológicos de la acción sindical
 
EAEn enplegu publikoa kontsolidatzeko ELAren proposamena
EAEn enplegu publikoa kontsolidatzeko ELAren proposamenaEAEn enplegu publikoa kontsolidatzeko ELAren proposamena
EAEn enplegu publikoa kontsolidatzeko ELAren proposamena
 
Analisis del sistema de complementos salariales en la UPV-EHU
Analisis del sistema de complementos salariales en la UPV-EHUAnalisis del sistema de complementos salariales en la UPV-EHU
Analisis del sistema de complementos salariales en la UPV-EHU
 
EHUko soldata osagarrien inguruko azterketa
EHUko soldata osagarrien inguruko azterketaEHUko soldata osagarrien inguruko azterketa
EHUko soldata osagarrien inguruko azterketa
 
La condicionalidad de los fondos europeos Next Generation EU
La condicionalidad de los fondos europeos Next Generation EULa condicionalidad de los fondos europeos Next Generation EU
La condicionalidad de los fondos europeos Next Generation EU
 
Bailando en el alambre: crónica del empleo público en cómic
Bailando en el alambre: crónica del empleo público en cómicBailando en el alambre: crónica del empleo público en cómic
Bailando en el alambre: crónica del empleo público en cómic
 
Hari batetik zintzilik: enplegu publikoaren kronika komikian
Hari batetik zintzilik: enplegu publikoaren kronika komikianHari batetik zintzilik: enplegu publikoaren kronika komikian
Hari batetik zintzilik: enplegu publikoaren kronika komikian
 
Zerga bilketaren banaketa EAEn
Zerga bilketaren banaketa EAEnZerga bilketaren banaketa EAEn
Zerga bilketaren banaketa EAEn
 
ReCommons Europe: Manifiesto por un nuevo internacionalismo de los pueblos en...
ReCommons Europe: Manifiesto por un nuevo internacionalismo de los pueblos en...ReCommons Europe: Manifiesto por un nuevo internacionalismo de los pueblos en...
ReCommons Europe: Manifiesto por un nuevo internacionalismo de los pueblos en...
 

Lan erreforma honi ez: hobetzeko aukera dugu oraindik

  • 1. Lan erreforma honi, EZ! Gelditzeko moduan gaude oraindik! Espainiako Gobernuak -PSOE eta Unidas Podemos- behin eta berriz esan zuen Zapateroren eta Rajoyk inposatutako lan erreformak in- dargabetuko zituela, hau da, azken hamarkadan langile klaseari hainbes- teko kaltea eragin dioten erreformak. Alabaina, bere hitza jan egin zuen 2021 bukaeran Elkarrizketa Sozialeko Mahaian CEOE, UGT eta CCOOekin akordioa iritsita, izan ere, 2010 eta 2012ko erreformen punturik atze- rakoienak ontzat eman baitituzte, egungo legedian hobekuntza arin batzuk egitearen truke. Indarrean diraute azken urteetan lan merkatua hainbeste preka- rizatu duen kaleratze erraz eta merkeak, lan baldintzak alde bakarretik aldatu eta okertzeko enpresarioen ahalmenak eta negoziazio kolektiboaren estatalizazioak (honen ondorioz EAEn eta Nafarroan negoziatzen diren hitzarmenak ez daude blindatuta). Finean, lan erreformen ma- mia iraunaraztea da ondorioa. Zer gertatu da? Ondorio argi bat atera dugu: Elkarrizketa Sozialeko mahaiak langile klasearentzako tranpa, patrona- larentzako altxorra eta gobernuentzako aitzakia bilakatu dira. Haatik, partida ez da amaitu. Lan erreforma hau ezarri duen Errege-Lege Dekretua Madrilgo Diputatuen Kongre- suan berretsi behar dute otsailaren 7a baino lehenago. Eta izapide horretan EAJren eta EH Bilduren botoak hil ala bizikoak izan dai- tezke. Horregatik, ELAk euskal diputa- tuei lan erreforma honi EZetz esatea eskatu die, erretiratzeko aukera egon dadin; hau da modu bakarra 2010eko eta 2012ko Zapateroren eta Rajoyren lan erreformak indargabetzeko. HEMENGO LAN HITZARMENEN ALDE, KALERATZE ERRAZ ETA MERKEAK SAIHESTEKO, LAN ERREFORMA HONI, EZ! Ezkerretik hasita, Antonio Garamendi CEOEko burua; Yolanda Díaz Lan ministroa; Unai Sordo CCOOeko idazkari nagusia; eta Pepe Alvarez UGTko idazkari nagusia. Hauek negoziatu duten akordioak Zapateroren eta Rajoyren lan erreformetako alderdirik kaltegarrienak kontsolidatu eta legitimatzen ditu. Urtarrilaren 30ean, 12etan, manifestazioak: Gasteiz: Bilbao Plaza. Bilbo: Moyua. Donostia: Alderdi Eder. Iruña: Autobus geltoki zaharra. Elkarretaratzeak enpresen aurrean lan erreformaren bozketaren bezperan. MOBILIZAZIOAK
  • 2. PSOEk eta Unidas Podemosek Elkarrizketa Sozialeko Mahaia baliatu dute beren hauteskunde programa ez betetzeko aitzakia merke gisa; izan ere, Rajoyren lan erreforma indargabetuko zutela agintu zuten programan. Gainera, CCOO ez da mugatu akor- dio antisozial honetarako beha- rrezko konplizea izatera. Egunotan saiatzen ari da CEOErekiko akordioa Kongresuan hobetzeko aukera eragozten. Benetan tristea sindikatu baten aldetik. El propio Rajoy ha resumido mejor que nadie el acuerdo alcanzado: “La reforma laboral ha quedado como estaba”, ha afirmado. Pello Igeregi ELAko negoziazio kolektiboko arduradunak gogoratu duenez,“2010eko eta 2012ko lan erreformek langileon indar erlazioa ahuldu zuten: kaleratzeak merkatu eta erraztu zituzten; enpresei aukera eman zieten ordezkari sindikalekin hitzartua alde bakarrez aldatzeko; es- tatu mailako hitzarmenei lehentasuna eman zieten, eta horrek lan baldintza okerragoak eragin zituen...” . Egungo akordioak puntu nagusi horiei eutsiko die,“hobekuntza txiki batzuen truke -nabarmendu du Igeregik-; hala ere, hauetako asko Auzitegi Goreneko jurisprudentzia medio lotuta zeuden. Esaterako, obrako kontratua, hitzar- menen aurrera eraginaren berrezar- pena edo azpikontratazioan egindako aldaketak” . Beraz, apur batzuen truke “CEOEk lortu du mantentzea eta irau- naraztea ugazabentzat funtsezkoak ziren kontuak” , salatu du Igeregik. BERTON NEGOZIATZEN DIREN HITZARMENAK LEHENTASUNEZ APLIKATZEA EZINBESTEKOA DA ELAren ustez,“lan erreforma bat ezin da ezarri kaleratzea mugatu gabe eta argi arautu gabe Euskal Herrian hitzar- men probintzialek estatukoen aldean lehentasuna izango dutela. Jasandako erasoaren ondoren gutxieneko eskaera bat dugu: enpresarioek kaleratzeak justifikatu behar izatea eta kaleratzeen kalteordainak lehengoratzea. Halaber, Madrilen sinatzen diren lan hitzarmen kaskarrak gure lurraldean hobetu ahal izatea nahi dugu” . “Horregatik, Kongresuak ezin du lan erreforma hau ontzat eman. EAJk eta EH Bilduk aurka bozkatu behar dute, berriz ere negoziatzen hasteko; orain- goan ezin zaio CEOEri beto eskubiderik aitortu” , dio sindikatuak. “Akordio honen emaitzarik okerrena”, dio Igeregik,“izan da lan erreforma in- dargabetzeko aukera lurperatu dutela, hori aldez eta moldez agindu zuten arren” . Argi dago akordio honekin nor atera den garaile: patronala. Dagoeneko esan du ez duela onartuko akordioko hizki bat ere aldatzerik. Argi dago eurentzat pagotxa dela akordio hau. Horregatik, hori gertatzea eragotzi behar dugu. Rajoyk berak akordioa inork baino hobeto laburbildu du: “Lan erreforma bere horretan geratu da”, esan du. Lan erreforma hau antzerki hutsa da Akordio honek agerian utzi du, beste behin, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak zertarako diren. Madrilen zein Euskal Herrian. 2022ko urtarrila LAN ERREFORMA HONI, EZ!
  • 3. 2022ko urtarrila Ez dute indargabetu Espainiako Gobernuak bi urtez esan izan du 2012ko lan erreforma indargabetuko zuela. Horre- tarako, aldaketa sakonak bilatzen zituzten eragile eta alderdi politikoen artean sozioak behar zituen. Bada, ELAk uste du etsigarria dela lan erreforma indargabetu nahi zutenekin akordioa bilatu ordez, Elkarrizketa Sozialaren Mahaian CEOE patronalare- kin akordioa sinatzeari lehentasuna eman izana. Akordioaren ondoriorik okerrena erreforma indar- gabetzeko aukera lurperatu izana izan da. Ez dute beraien hitza bete, baina gainera lan erreformak derogatzeko erabakia behin betiko ukatu dute. Gogoratu beharra dago 2012ko lan erreforma Al- derdi Popularrak inposatu zuela. Elkarrizketa Sozia- leko Mahaia ez zen bildu ere egin. Orain erreforma hari buelta eman behar zaionean etsigarria da Gobernuak, CCOOk eta UGTk CEOErekin akordioa bilatu nahi izana. PP agintera itzultzen bada ez du inolako eragozpe- nik izango onartu diren hobekuntza txiki horiek ezabatzeko, eta CEOEk babesa emango dio. Espainiako Gobernuak erreforma dekretu bidez onartzea erabaki du, ezinezkoa izan dadin Kongresuan eztabaidat- zea eta aldatzea. Beste behin ere, gaitasun demokratiko eskasa erakutsi du Gobernuak. Sanchezek gobernagarrita- sun blokea deitutakoari dekretuaren alde bozkatzea eska- tu dio. Hau da, PSOEk eta Unidad Podemosek, lehenik, ez dute programa bete, gero ustezko aliatuen bizkar negozia- tu dute, eta, azkenik, aldeko botoa emateko eskatu diete. Lan erreforma indargabetzeko biderik eraginkorrena dekretu hori atzera botatzea da. Horixe eskatu dio ELAk behin eta berriz EAJri eta EH Bilduri. Besteak beste, jokoan dagoelako euskal hitzarmenek Estatukoen gainetik beren lehentasuna bermatzea. Izan ere, akordio horrek ateak ire- kiko lizkioke Euskal Herriko lan baldintzak prekarizatzeari. Garamendik dio sindikatuek beren lurraldeetan askata- sunez negoziatu ahal izatea merkatu batasunaren aurka doala. Gezurra da hori: lan harremanen inguruan berak duen ideia zentralizatzailearen eta prekarioaren aurka baino ez du egiten. Hala, ezinbestekoa da Euskal Herriko eragile sindikal eta sozialen erantzuna eskubideak irabazteko eta esparru pro- pioa defendatzeko. Beharrezkoa eta zilegia da erreforma honen indargabetzea eskatzea. LAN ERREFORMA HONI, EZ! Prozesu antidemokratikoa