SlideShare a Scribd company logo
1 of 24
Download to read offline
 
 
 
 
 
Web Site: ​Geosfera Harriz Harri 
Egilea: ​Pilar Etxebarria  
Leioako Berritzegunea 
 
 
 
AURKEZPENA 
Gure proiektuaren aurkezpena: ​Aurkezpena 
 
 
 
01.Harri Paisaiak  
 
Gure proiektua aurrera eramateko egin behar dugun lehendabiziko gauza PLANIFIKATZEA                   
da. Ondorengo bi jarduera hauen medio bideratuko dugu lana. 
 
 
1) Hurrengo  argazkiak ikusi eta gero,  talde bakoitzak pentsatzen eta idazten du: Non                       
aurkitu ahal ditugu harriak? 
 
Harriz harri on PhotoPeach 
Plangintzaren ideiak antolatuko ditugu A3 folio batean post­itak erabiliz. Lehenengo, nork                     
pentsatzen eta post­it batean idazten ditu. Gero, taldean, partekatu, adostu eta folioan                       
jartzen ditugu. Talde bakoitzak bere plangintza aurkezten du eta ikasgelako horma batean                       
kokatzen du. Noizean behin begirada bat botako diogu zein proiektuaren fasetan gauden                       
identifikatzeko. 
2) Ziur ideia pilo atera ditugu guztion artean. Orain, talde bakoitzak lanaren planifikazioa                         
egingo du. Horretarako: 
● Plangintzak lau zati ditu. Lehendabizi, taldekide bakoitzak batez pentsatzen du eta                     
ideiak paper batean idazten ditu. Gero txanda bat egingo duzue, guztien aportazioak                       
izateko 
● Plangintza adostu ondoren, fitxategia bete eta idazkariak gora eramango du, taldeko                     
portafolio digitalera  
Gero, guztion artean elkartrukatuko ditugu eta plangintza komuna adostatuko dugu. 
 
Zer ikerketatu 
behar dugu? 
 
Ikerketa garatzeko, 
zer jakin behar 
dugu? 
Eman behar 
ditugun pausoak 
Zein izango da gure 
azken ekoizpena? 
  
        
 
 
02.Harritik Arrokara  
 
"Harri" hitza erabiltzen dugunean, izen arrunta adierazten dugu. Baina hizkera                   
zientifikoetan, "harriak" arrokak edo mineralak deitzen dira. Ikerketaren bidez, arroken                   
munduan murgiltzen joango gara ikasteko beren ezaugarri nagusiak, nola sailkatzen diren                     
eta zertarako erabiltzen ditugun. 
 
1) Ikerketa testu liburua erabiliz egingo dugu. Jarraibideak: 
● Lana banatzen dugu. Bakoitzak arrokei buruzko informazioa irakurtzen eta post­it 
batean idazten du: arroka magmatikoak, sedimentarioak, metamorfikoak eta zikloa 
testu liburua sedimentarioak  
testu liburua metamorfikoak 
testu liburua magmatikoak 
testu liburua arroken zikloa 
 
● Informazioa hurrengo A3 orri batean kokatzen dugun ahala, nork bere zatia besteei 
azaltzen die. ​Arroken zikloa.jpg 
● A3 orrien artean batzuk aukeratuko dira erakusketan jartzeko.  
 
 
 
 
2) Ondorengo ​ginkana burutzen dugu. ​Behin beteta, portafoliora eramaten dugu                 
berriro.  
 
Arroken fitxak:​ ​arroka fitxak.pdf 
Arroka­Hormarako adibidea: 
 OBSIDIANA 
 
 
 Obsidiana harri estrusibo igneo gisa sortutako beira 
naturala da. Sumendietako laba hozten direnean 
sortzen da.  Kristalik eratzen ez denez, obsidianaren 
orri­ertzak ia molekulen tamaina bezain meheak 
izan daitezke. Ezaugarri honi esker, obsidiana gezien 
muturrak sortzeko erabili izan da historian zehar, 
eta gaur egun ere badauka antzeko erabilerarik, 
esaterako kirurgiarako eskalpeloak fabrikatzeko. 
   
 
03. Arrokak Sailkatzen  
 
Orain arte ikusi dugu arrokak beren jatorrien arabera sailkatzen direla (magmatikoak,                     
sedimentarioak...). Baina, arroka baten aurrean egonez gero, nola jakingo genuke zein                     
den? Zientzian, arrokak identifikatzeko, materialek dituzten propietate batzuetan               
oinarritzen dugu, irizpide batzuk ateratzen dira eta, hauen arabera, desberdindu ahal                     
ditugu. Irizpideak gako dikotomiko batean islatzen dira. 
Beste urrats bat gure proiektuan. Goazen sailkatzera! 
 
Testuinguruko arroka eta mineral nagusiak identifikatzen ditugu  gako dikotomiko sinple                   
baten bidez, hurrengo dinamika jarraitzen: 
1. Talde­mahai bakoitzean zera aurkitu ditugu: arroka bi             
plastikozko poltsetan sartuta, zenbakituta, gako         
dikotomikoak eta betetzeko fitxa bat. 
2. Sailkatu eta gero, taldekideak mugitzen gara mahaiez             
aldatzen, material guztiak sailkatu arte 
3. Orduan, talde bakoitzak bere portafolioan emaitzak           
idazten dituzte. 
 
 
 
HIRIKO ARROKAK­GAKOA 
0  Kristalak/mineralak ikusten dira 
 
1IGNEOAK 
Baditu kristalak eta orientazio batekin edo laminar 
aspektuarekin edo gabarroarekin agertzen dira 
2 METAMORFIKOAK 
Ez dira kristalik ikusten 
 
3 SEDIMENTARIOAK 
1  Kristalak tamaina handikoak dira eta beren artean 
desberdintzen dira   
 
4 GRANITOAK 
Masa trinko batean distiratzen diren kristal txikiak 
 
5 BASALTOAK 
2  Granitoaren antza, baina orientazio batekin  
 
GNEISA   
Zuri, arrosa edo grisa, zuri gabarroekin eta aspektu homogeneoa  
 
MARMOLA 
 
Berdea, homogeneo aspektua baina zuri gabarroekin  
 
SERPENTINA 
 
 
Guztiz homogeneoa, ijeztua, grisa iluna edo beltza kolorea  
 
ARBELA   
3  Fosilekin 
 
6 KAREHARRIAK 
Fosilik gabe, horixka  
  
7 TOBAK ETA 
HAREHARRIAK 
 
4  Grisa edo beltza kolorea  
GRANITO GRISA /BELTZA 
 
Gorria  
GRANITO GORRIA 
 
Berdexka, ale borobilduak 
GRANITO RAPAKIWIA 
 
Urdinxka  
LABRADORITA 
 
5  Beltza 
BASALTOA 
Berdea 
BASALTO OLIBINIKOA 
6  Grisa, fosilak oso ondo ikusten dira 
DEBAKO KAREHARRI GRISA 
 
Gorria 
EREÑOKO KAREHARRIA 
 
Beltza, fosil txikiak 
 
MARKINAKO KAREHARRIA   
7  Marra homogeneoak  
KAREHARRIZKO TOBA  
 
Hareazkoa 
 
HAREHARRIA 
04. Geodibertsitatea  
 
Gaur egun, harri­materialen interesa ez da bakarrik ekonomikoa edo artistikoak, kulturala                     
eta zientifikoa ere baizik. "GEODIBERTSITATEA" z hitz egiten dugu, alde batetik, arrokek                       
eta mineralek gure patrimonioa kulturalean parte hartzen dute eta interes turistikoa izan                       
dezakete, beste aldetik, interes zientifikoa handia dute, lurraren historia aztertu ahal                     
dugulako.  
 
Euskadiko Geodibertsitatea aztertuko dugu eta beste horma­irudi bat garatuko dugu                   
erakusketa kokatzeko.  
 
Ikerketa hasiko dugu jolas moduan. Hona hemen taula eta kartak. Kartetan geologia                       
interesdun toki batzuk daude, batean izena eta beste batean azalpena. Taulan Euskadiko                       
mapa eta sailkapenak egiteko hutsune batzuk. 
Jarraibideak: 
1) Kartak banatzen ditugu gure artean. ​Euskadiko arroka politenak.pdf 
2) lehenengo zenbaki duenak hasten du jokoa esanez ".....tokia da" 
3) Tokia honen azalpena duenak ozenki adierazten die besteei 
4) Orduan bi karta itsasten ditugu mapan: ​Euskadiko geodibertsitatea.pdf 
5) Jarraitzen dugu leku guztiak bukatu arte. 
6) Gero, denon artean sailkatzen ditugu dagozkien koadradoetan zein tokitan aurkitzen                   
ditugun arroka desberdinak eta zeintzuek dauzkaten interes geologikoak, ekonomikoa                 
edo turistikoa.  
Informazioa:  ​Geologia interesdun lekuen inbentarioa​ / ​inventario de LIGs de Euskadi 
 
 
 
 
 
05. Arrokak gure etxean  
 
Gure ikerketarekin jarraitzen dugu. Oraingo honetan gure etxea arakatzen dugu arroka                     
edo mineralen bila. Arrokak etxean? Bai, arrokak eta mineralak, natur ondarea izanez,                       
gizakiak historian zehar erabili ditugu eta orain gure bizitzaren parte handia dute: 
● Etxeko objektuak 
● Energia iturriak (ikatza, petrolioa) 
● Eraikuntzan (etxebizitzak, zoladurak, estaldurak...) 
● Artean (dekorazio­objektuak, eskulturak, eraikuntza artistikoak) 
 
Orain gure ikerketaren tokia etxea izango da. Lana honela antolatu behar dugu: 
● Kide bakoitzak bere etxean harri­material bat gutxienez lokalizatzen du eta argazki                     
bat atera behar dio. Jakiteko non aurkitu ahal ditugun harri­materialak                   
etxebizitzetan, hurrengo "txuleta"­z baliatuko gara:  ​geologia gure etxean  
● Argazkiak geure buruari bidaltzen dizkiogu posta elektronikoz edo pen­drive batean                   
ikasgelara ekarri 
 
● Behin ikasgelan, fitxa bat betetzen dugu (ikusi adibidea), aldez aurretik,  taldean                     
adosten gauza bera ez errepikatzeko 
● QR kodea sartzeko: lehendabizi Wikipedian arrokaren definizioa lokalizatzen dugu,                 
URL­a kopiatzen dugu eta ​QR generadore honetan itsasten dugu. Kodea behin                     
lortuta, irudia kopiatu eta gure diapositiban itsatsi besterik ez dugu egin behar. 
 
 
Adibidea: 
 
 
06. Auzoko arrokak  
 
Etxea behin arakaturik, gure herriko auzokoaren txanda da. Ibilbide geologikoa prestatu                     
eta egingo dugu. 
 
1.Gure auzoko material batzuk ikusten ditugu: ​Erandioko Arrokak 
 
2) Hurrengo informazioa irakurri eta gero, gure ustez, zeintzuk dira toki aproposak                       
materialak aurkitzeko?  Bospasei toki zehaztatu eta adosten ditugu, arbela digitalean Google                     
Maps­en gainean.  
Eraikitzeko edo estaltzeko 
erabiltzen diren harri­ 
materialak 
Azaleratze geologikoa  Artifizial materialak (*) 
 
● Eraikuntzako fatxadak 
eta estaldurak 
● Elementu arkitektoniko 
apaingarriak (estatuak, 
eskulturak, parkeetako 
bankuak...) 
● Espaloien edo kaleetako 
galtzada­harrizko 
zoladura 
 
● Indusketak 
● Hiri/herriko 
mugak 
● Lurzoruak 
● Porlana: kareharri txikituta, 
buztina eta uraren nahaste 
bat da aldez aurretik 
deshidratuak. Porlana, ura 
eta arearen nahastea 
“motrailua” izenarekin 
deitzen da. 
● Hormigoia: Porlana eta 
legarraren nahaste bat da. 
Nahaste honetan 
burdinako hagatxoak  
gehitzen badira, hormigoi 
armatua daukagu. 
● Terrazoa: Produktu hau 
lortzen da agregakinak edo 
harrien zatiak eta porlanen 
mota desberdinak 
nahastuz. 
● Besteak (aluminio, beira...) 
 
(*) Hiri ingurunean oso inportantea da bereiztea zein den harrobietatik datozenak eta                       
prozesu industrial baten bidez sortu direnak. Beraz, sailkapen bat ematen dugu.  
 3) Aurreko atazan bezala, orain gure auzoan zehar aterako gara materialen bila, gero                         
informazioa diapositibetan kokatzeko. 
● Ibilbidean ohiko arrokak ezagutzeko gakoa eta datuak hartzeko fitxa bat eramango dugu:                       
Arroka komunak​ / ​Ibilbidea 
 
 
 
 
Ibilbidearen adibidea:  
 
1. GELDIGUNEA 
● Kalea:  
● Tokia:  
● Arroka­mota:  
● Sailkapena:​ Sedimentarioa 
/Magmatikoa/ Metamorfikoa 
● Fosilak:​ Bai / Ez 
● Bertokoa:​ Bai / Ez 
● Erabilera:​ fatxada / estaldura / zoladura 
/ espaloia / eraikuntza… 
● Informazio gehiago: 
2. GELDIGUNEA 
● Kalea:  
● Tokia:  
● Arroka­mota:  
● Sailkapena:​ Sedimentarioa 
/Magmatikoa/ Metamorfikoa 
 
● Fosilak:​ Bai / Ez 
● Bertokoa:​ Bai / Ez 
● Erabilera:​ fatxada / estaldura / zoladura 
/ espaloia / eraikuntza… 
● Informazio gehiago: 
3. GELDIGUNEA 
● Kalea:  
● Tokia:  
● Arroka­mota:  
● Sailkapena:​ Sedimentarioa 
/Magmatikoa/ Metamorfikoa 
 
● Fosilak:​ Bai / Ez 
● Bertokoa:​ Bai / Ez 
● Erabilera:​ fatxada / estaldura / zoladura 
/ espaloia / eraikuntza… 
● Informazio gehiago: 
4. GELDIGUNEA 
● Kalea:  
● Tokia:  
● Arroka­mota:  
● Sailkapena:​ Sedimentarioa 
/Magmatikoa/ Metamorfikoa 
 
● Fosilak:​ Bai / Ez 
● Bertokoa:​ Bai / Ez 
● Erabilera:​ fatxada / estaldura / zoladura 
/ espaloia / eraikuntza… 
● Informazio gehiago: 
5. GELDIGUNEA 
● Kalea:  
● Tokia:  
● Arroka­mota:  
● Sailkapena:​ Sedimentarioa 
/Magmatikoa/ Metamorfikoa 
● Fosilak:​ Bai / Ez 
● Bertokoa:​ Bai / Ez 
● Erabilera:​ fatxada / estaldura / zoladura 
/ espaloia / eraikuntza… 
● Informazio gehiago: 
 
6. GELDIGUNEA 
● Kalea:  
● Tokia:  
● Arroka­mota:  
● Sailkapena:​ Sedimentarioa 
/Magmatikoa/ Metamorfikoa 
 
 
● Fosilak:​ Bai / Ez 
● Bertokoa:​ Bai / Ez 
● Erabilera:​ fatxada / estaldura / zoladura 
/ espaloia / eraikuntza… 
● Informazio gehiago: 
Arroka arruntak  
 
Zuri, arrosa edo grisa, aspektu homogeneoa  
MARMOLA 
Metamorfikoak 
 
Guztiz homogeneoa, laminetan, grisa iluna edo beltza 
kolorea  
ARBELA 
 
Grisa edo beltza kolorea  
Kuartzo(grisa), feldespatoa (zuria) eta mika (beltza) 
GRANITO GRISA /BELTZA 
Magmatikoak 
plutonikoak 
 
Gorria  
Kuartzo(grisa), feld. ortosa (arrosa) eta mika (beltza) 
GRANITO GORRIA 
 
Marroia 
Kuartzoa, feld. plagioklasa (marroia) eta mika zuria 
GRANITO MARROIA edo MONZONITA 
 
Urdinska  
Kuartzoa, feld. anortoklasa (urdina) eta mika zuria eta 
beltzak 
GRANITO URDINA edo LABRADORITA 
 
Beltza edo berdea, batzuetan distiratsua 
 
BASALTOA 
Magmatikoak 
bolkanikoak 
 
Oria, zulotsua, ez da distiratsua 
 
TRAKITA 
 
Grisa, fosilak oso ondo ikusten dira 
DEBAKO KAREHARRI GRISA 
Sedimentarioak 
 
Fosilak: 
 
Gorria, fosilak oso ondo nabarmentzen dira 
 
EREÑOKO KAREHARRIA 
 
 
Beltza, fosil txikiak 
 
MARKINAKO KAREHARRIA 
 
Oria, marra homogeneoak  
KAREHARRIZKO TOBA 
 
Oria, hareazkoa 
HAREHARRIA 
 
 
● Sakelako telefonoaren bitartez argazkiak ateratzen ditugu. Toki bakoitzean bi gutxienez:                   
bat tokiarena eta beste bat arrokaren zehaztasunak. 
● Argazkiak geure buruari bidaltzen dizkiogu posta elektronikoz (edo pen­drive batean) 
● Behin ikasgelan, fitxa bat betetzen dugu. Ikusi adibidea: 
 
 
 
 
07. Gure erakusketa  
 
Gure ikerketaren emaitzak komunikatzeko momentua datorkigu. Gure lanetik ekoizpen                 
pilo dugu eta publikoen artean hedatzeko modurik egokienaz pentsatu behar dugu.                     
Horretarako talde bakoitzak planifikazio bat egingo du eta gero, denon artean, behin                       
betiko erabakiak hartuko ditugu.  
 
Talde bakoitzak, hurrengo informazioarekin, bere planifikazioa egingo du. Gero, guztion                   
artean adostuko dugu. 
 
Zer dugu erakusteko: 
● Etxeko eta auzoko arroken diapositibak 
● Arroken informazioari buruzko horma­irudiak 
● Arroka­fitxak 
● Geodibertsitateari buruzko horma­ irudiak 
Zer daukagu liburutegian: 
● Panelak 
● Mahaia 
● Ordenagailua 
1. Zeozer gehiago eraman dezakegu? Zerrendatu 
2. Nola antolatu ahal dugu informazioa panelean?  Erakusketaren krokisa egingo dugu 
3. Ze materiala behar dugu? (argazkiak zilinkatzeko, erakusketa non dagoen                 
seinalatzeko, berria emateko...) 
Irakaslearen iradokizunak: 
● Argazkiak hobeto ikusten dira horma edo panela zuria denean 
● Argazki batzuk zilinkatuta kokatu ahal dira 
 
 
Erakusketara eraman dezakegu ere bai: 
● Foileto informatzaile batzuk gure lana azaltzen (bere web­orria, gure portafoliak...) 
● Herriko mapa 
● Arroka errealak 
● Arrokak sailkatzeko gakoak 
● Musika aproposa 
● Ebaluazio txiki bat (emotikonoak) 
 
 
Ezin hobea!  Liluratzen nau Gustatu zait  Beno, tira 
Ez nuen 
espero! 
Ez zait 
gustatu 
Bufff, zelako 
errolloa 
 
 
08. Birpasatzen  
 
Informazio pilo ditugunez, birpasatzeko momentua heldu da. Horretarako hurrengo                 
diapositibak begiratu eta gero, jolas moduko galdesortaren bidez birpasoa egingo dugu. 
 
arroken mundua 
09. Norbanako lana  
 
Proiektu honetan zehar gauza pilo ikasi dugu. Orain bakoitzak ea                   
ikasitakoa aplikatzeko gai dela demostratu behar du. Horretarako               
norbanako lanaren proposamen biren artean aukeratu ahal ditugu. Aste                 
bateko epea dugu lana gure irakasleari posta elektronikoz bidaltzeko. 
 
1)Erakusketarako foiletoa​. "Foiletoa" prestatuko duzu gure erakusketan             
eskaintzeko.  Liburuxkak ​bi orri izan behar ditu eta ​testu fitxategi batean                     
eginda. Behin bukatuta, bidali irakasleari e­mailez 
 
Foiletoaren egitura: 
 
● Egilea: 
 
● Zer aurkituko duzu erakusketa honetan (idatzi proiektuaren laburpena) 
 
● Arrokak aldatzen dira: 
­Arroken zikloaren eskema (bilatu bat Interneten) 
­Etapak eta arroka mota nagusiak 
 
● Zertarako erabiltzan ditugu arrokak? (jarri adibide batzuk irudiekin) 
 
● Gure auzoan aurki ditzakegun bi arroka mota: (Aukeratu zure gustoko ikusitako bi                       
arroka eta jarri beren ezaugarriak eta non dauden)  
 
● Arrokan Euskadin. Aukeratu Euskadiko geodibertsitateko bi zonalde eta azaldu                 
beren ezaugarriak 
 
● Norbanako ekarpena: Gaia zabaltzeko nahi duzuna, zeozer esanguratsua zuretzat 
 
 
 
2) ​Arroken ikertzailea​. Ikertzaile ona zara? ba lan hau zure neurrikoa da. Ikerketa txiki bat                             
egingo duzu. Proiektuan egin dugun moduan, kalera atera behar duzu arroka biren bila.                         
Baldintza bakarra: bat bertokoa eta bestea kanpokoa izatea. Behin aukeratuta, atera                     
argazkiak, idatzi informazioa (zein kaletan, tokitan...)  eta zure ordenagailura eraman. Datu                     
hauekin bi arroken historia kontatu behar duzu diapositibetan edo bideoan. Behin eginda,                       
bidali irakasleari e­mailez (nahi baduzu, diapositibak edo bideoa Internetera gora eraman                     
dezakezu, orduan bidali honen linka) 
 
Lan honen egitura: 
Kalera atera arroka biren bila. Bat bertokoa eta beste bat kanpokoa 
Behin aukeratuta, atera argazkiak  zein informazioa eta zure ordenagailura eraman 
Kontatu arroken historia diapositibetan edo bideoan: 
 
1.diapositiban: zure izena 
Hurrengo diapositibetan arroken informazioa: 
 
● Non daude zure arrokak Erandion?, non aurkitu dituzu?, beste toki batzuetan                     
daude?,  arroka arruntak dira?, erraz aurkitzen dira auzoan? 
● Zertarako erabiltzen dira? 
● Arroken deskripzioa eta sailkapena 
● Kokatu zure arrokak arroken zikloan: nola eratzen dira,  zein izan den prozesua… 
● Bertokoa non aurkitzen da Euskadin? Aipatu geodibertsitateko toki bat eta azaldu                     
bere garrantzia 
● Egin ekarpen pertsonal bat, gauza esanguratsu bat zuretzat 
 
 
 
Ebaluazioa  
ZER EBALUATUKO DA? 
  
 
Portafolioa: 
● Planifikazioa 
● Horma­irudia: arroken sailkapena 
● Ginkana 
● Arroken sailkapena 
● Horma­irudia: Euskadiko Geodibertsitatea 
● Etxeko diapositibak 
● Auzoko diapositibak 
Norbanako lana​ (ezinbestekoa da, ez bada aurkezten, 
aurreko lanak ez dira kontutan hartzen) 
Talde­lana eta elkarbizitzako jarrera positiboa 
Erakusketa (kanpoko ebaluazioa) 
 
 
 EBALUAZIO­IRIZPIDE ETA INDIKATZAILEAK 
 
Ginkana, Horma­irudiak eta sailkapena ebaluatzeko indikatzaileak:  
 
 Indikatzailea   1   2   3   4   5 
 Eskatutako informazioa bilatzen eta ondo antolatzen du 
 
              
 Hiztegi zientifiko aproposa erabiltzen du 
 
              
 Geosferaren definizioa ematen du 
 
              
 Harri­materialen ezaugarri nagusiak identifikatzen ditu 
 
              
 Arroken zikloaren etapak desberdintzen eta deskribatzen ditu 
 
              
 Arroka mota nagusiak desberdintzen eta sailkatzen ditu 
  
              
 Euskadiko arroka nagusiak desberdintzen ditu 
 
              
 Eguneroko arroken aplikazioak desberdintzen ditu 
 
              
 
Diapositibak eta Norbanako lana ebaluatzeko indikatzaileak: 
 Indikatzaileak   1   2   3   4   5 
 Eskatutako informazio zuzena erabiltzen du 
 
              
 Informazioa ondo sailkatzen eta antolatzen du ("kopiatu­itsatsi" gabe) 
 
              
 Hiztegi zientifiko aproposa erabiltzen du 
 
              
 Sormena eta sintesi­gaitasuna erakusten du 
 
              
 
 
 
Talde lana eta elkarbizitzeko jarrerak behaketarako indikatzaileak: 
 
 Indikatzaileak   1   2   3   4   5 
Lanarekiko kuriositatea eta interesa erakusten ditu 
 
              
Norbanako lanean ahalegina eta autonomia erakusten ditu, lan aurrean 
jarrera aktiboa eta arduratsuarekin 
. 
              
Lantaldean aritzeko prest dago eta kooperazio, ardura eta bere 
lankideekiko begirunea erakusten ditu 
 
              
 
Ikas­egunerokoa:  
I  
● Zer ikasten nabil? Zein den proiektuaren fasea esaldi gutxitan laburtzeko gai naiz? 
● Zer da zailena? nola gainditu ahal dut?, nork lagundu ahal dit? 
● Zer da gehien gustatzen zaidana?, nori eman diezaioket laguntza? 
Taldearen autoebaluazioa​: 
ATALAK 
IKASGELAN EGINDAKO LANARI 
BURUZKO KOMENTARIOAK 
Denbora ondo erabili dugu? 
Lana ondo banatu dugu taldean? 
Bakoitzak besteei laguntza eman die? 
Gure ustez, onena zera izan da................... 
Eta gure zailtasunak........ 
Gehian gustatu zaigun lana zera izan da........... 
Honetan hobetu behar dugu..... 
Irakaslearentzako iradokizunak...... 
  
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gida didaktikoa  
Geosfera Harriz Harri ​Heziberri Dekretuak markatzen duen "Geosfera" eduki multzoa                   
burutzeko prestatuta dago.  
Helburuak​:  
● Arroken baliotasuna baliabide bezala ikastea 
● Harri­materialen inguratuta gaudela  agerian jartzea, gure egunerokoan aurkitzen               
ditugu (paisaian, eraikuntzan, dekorazioan…) 
● Geoaniztasuna babestu behar dugula barneratzea, gure patrimonioa delako. 
● Ikerketa zientifikoa egiten ikastea, metodologia eta jarrera zientifikoak erabiliz                 
(planifikazioa, informazioaren trataera, emaitzen komunikazioa, sormena,           
zehaztasuna, hizkuntza aproposa...) 
● Informazioa tratatzea garatzea baliabide desberdinekin 
● Talde­lanaren bitartez begirunea, elkartasuna, bizikidetza eta hainbat baloreak               
barneratzea 
Edukiak: 
● Geosferaren kontzeptua 
● Arroken sailkapena eta arroken zikloa 
● Arroka eta mineralak: aniztasuna, identifikatzeko eta sailkatzeko irizpide eta                 
ezaugarriak 
● Arroka­materialen garrantzia eta erabilera 
● Inguruko arroka nagusiak  
● Euskadiko geodibertsitatea 
● Informazioa tratatzeko prozedurak: behaketa, planifikazioa, bilaketa, sailkapena,             
ulermena, ebaluazioa, adierazpena eta komunikazioa. 
● Taldean lan egiteko eta kooperazio jarrerak bultzatzeko estrategia eta dinamikak 
● Ikaskuntza eta motibazioa autoerregulatzeko teknikak 
● Metodologia zientifikoa testuinguru errealetan aplikatzeko irizpideak eta arauak:               
behaketa, identifikazioa, sailkapena eta emaitzen komunikazioa. 
● Lan zientifikoekin lotuta dauden jarrerak (jakinmina, interesa, sormena,               
pentsamendu kritikoa, ahalegina, autonomia, ardura...) bultzatzeko estrategiak.  
 Oinarri metodologikoak: 
● Ikas­proiektua da​, ataza batzuetan banatuta dago, denak azken ekoizpen bati begira.  
● Ataza bakoitzean ikas­jardueren sekuentzia eta baliabideak ematen dira. Era                 
honetan, ikasleak autonomiarekin ikasi ahal du, ​ikasten du "eginez"​. ​Irakasleak bere                     
ikaskuntzaren ​entrenatzaile eta tutore bihurtzen da, proiektuan zehar adibideak,                 
orientabideak, laguntza puntuala...ematen. 
● Ikasketa funtzionala lantzen da, gaia ​testuinguru ezagun eta hurbil batean kokatzen:                     
ikasleen etxea eta auzoa. 
● Baliabide anitzak erabiltzen dira ​ikas­estilo desberdinei​ erantzuteko. 
● Gaitasunak ​garatzen dituen ​ikas­jarduera konplexuak​ proposatzen dira. 
● Ekintzailetza, sormena eta pentsamendu kritikoa garatzeko ikas­jarduerak             
proposatzen dira: Web­aplikazioen erabilera, ideien garapena, planifikazioak,             
eztabaidak, ebaluazioak, erabakiak hartzekoak... 
● Gaitasun digitala​ etengabe eta era naturalean lantzen da. 
● Talde kooperatiboetan lantzen da, denon partaidetza ziurtatzeko dinamika               
egituratuak erabiltzen. 
ATAZAK​: 
0.­Proiektuaren aurkezpena arbel digitalean​. Proiektua aurkezten da eta lehenengo                 
jarduera bat planteatzen da euskarri informatikoen erabilera ziurtatzeko:  Portafolioa digital                   
batean (Wikia gomendatzen dut) sartu eta talde bakoitzak bere izena aukeratzen dute eta                         
datuak (parte­hartzaileak, bakoitzaren ardura, arau batzuk)  idazten dituzte 
1.­Harri­paisaiak. Arbel digitalean harriei buruzko argazki batzuk ikusi eta gero, aurreideiak                     
agerian jartzeko dinamika bat planteatzen da klasean (folio birakaria): non aurkitu ahal                       
ditugun harriak? Gero, “​Padlet​” batean, idazten dituzte libre. Ondoren, ikerketaren                   
planifikazio txiki bat egiten dute txantiloi batean.  
2.­Harritik arrokara​. Ataza honetan proiekturako beharrezkoa den informazio teorikoa                 
biltzea planteatzen da bi modutan: lehendabizi horma­irudi kooperatiboa garatzen dute                   
testu­liburuko informazioa erabiliz. Bukatu ondoren, argazki bat egin eta portafoliora                   
eramaten da (ikusi adibidea). Bigarrenean, ginkana planteatzen zaie, Interneteko                 
informazioa eskuratzeko ere bai. Ikasleen ekoizpen guztiak (panelak, ginkanaren bere eta                     
bere barruan dagoen "arroka­horma") erakusketara eramango dira, onenak aukeratzen. 
 
 
3.­Arrokak sailkatzen​. Testuinguruko arroka nagusiak identifikatzeko ataza klasikoa, gako                 
dikotomiko baten bidez baina dinamika aplikatuz. Irakasleak kokatzen ditu talde­mahai                   
bakoitzean: bi arroka plastikozko poltsetan sartuta zenbakituta, gako dikotomikoak eta fitxa                     
bat betetzeko. Sailkatu eta gero, ikasleak mugitzen dira mahaiez aldatzen, material guztiak                       
sailkatu arte. Ondoren, beren portafolioan emaitzak idazten dituzte.  Momentu ona da                     
plangintzari begirada bat botatzeko eta ikas­eguneroko bat egiteko.  
 
4.­ Geodibertsitatea. ​Beste horma­irudi bat garatu behar dute ikasleek, oraingo honetan,                     
Euskadiko geodibertsitatea erakusten duten 10 tokiren bitartez eta dinamika                 
ludiko­kooperatiboa erabiliz. Behin bukaturik, argazki bat egin eta portafoliora eramaten da (                       
ikusi adibidea). Aurrekoan bezala, erakusketara ondo eginda daudenak eramango ditugu. 
 
 
5.­Arrokak gure etxean​. Ataza honekin benetako landa­ikerketa hasten dugu. Ikasle                   
bakoitzak bere etxeko material bat gutxienez lokalizatzen du,  sakelako telefonoz argazki bat                       
ateratzen du eta posta elektronikoz  bere buruari bidaltzen dio. Aldez aurretik, ikasgelan,                       
non aurkitu ahal ditugun lantzen dute taldean. Ondoren,  diapositiba­fitxa betetzen dute.    
6.­ Auzoko arrokak. ​Irakasleak egindako herriko diapositiba batzuk ikusi ondoren, mapa                     
baten gainean eta denon artean, erabakitzen ditugu bospasei toki aproposak arrokak                     
ikusteko. Erabaki honekin, irakasleak irteera egiteko fitxa prestatzen du. Irteera didaktikoa                     
egiten den bitartean, ikasleek argazkiak ateratzen dituzte eta fitxa osotzen dute. Gero,                       
ikasgelan berriro, talde bakoitzak diapositibak betetzen ditu. Diapositiba guztiak inprimitzen                   
dira erakusketan jartzeko. 
7.­ Gure erakusketa​. Behin lanak bukaturik, erakusketa prestatzen da denon artean.                     
Lehenengoan planifikatzen dugu ekoizpenak non eta nola kokatu, krokisa egiten da eta                       
eraman behar diren materialak ere erabakitzen dira. Ikasle batzuek agian aparteko edo                       
sakontzeko lana egin ahal dute (jolas bat, bere etxean dituzten mineralen­bildumak ekarri,                       
erakusketarako kartelak...). Beste saio batean erakusketa prestatzen da. Komeni da                   
gutxienez astebete izatea ikastetxean eta Eskola Komunitate osoak ikusteko aukera ematea                     
(familiak, kideak, irakasleak...). Erakusketan, emotikonoen bidezko ebaluazioak biltzen dira                 
eta kalifikazioan ere islatzen dira. 
8.­ Birpasoa. ​Gaia bukatzeko, eta norbanako lana egin aurretik, birpasatzea komeni da.                       
Irakasleak hartzen du ardura eta, diapositibak erabiltzen, gaiaren laburpena egiten du. Gero,                       
ikasleen taldeak, jolas moduko galdesorta beteko dute. 
 
Erruletaren kapsulatzeko kodea: 
<iframe 
src="http://wheeldecide.com/e.php?c1=Zer+da+Geosfera%3F&c2=Adierazi+arroken+bi+propietate&c3=Emana+arroka+plu
tonikoaren+adibide+bat&c4=Arroka+magmatikoak+presioagatik+sortzen+dira%3F&c5=Sumendi+baten+bidez+sortzen+dire
n+arrokak%2C+nola+deitzen+dira%3F&c6=Egia+ala+gezurra%3A+arroka+sedimentarioek+ez+dute+fosilik&c7=Euskadiko+ar
roka+mota+gehienak%2C+zeintzuk+dira%3F&c8=Non+aurkitu+ahal+dugu+granitoa+Euskadin%3F&c9=Zein+da+arrokak+de
sberdintzeko+irizpide+nagusia%3F&c10=Aipatu+Erandion+dauden+hiru+arroka+mota&c11=Zer+motako+arroka+da+Kareh
arria%3F&c12=Zer+motako+arroka+da+Basaltoa%3F&c13=Zertarako+erabiltzen+da+arbela%3F+eman+bi+adibide&c14=Zer
gatik+da+hain+garrantzitsua+Sopelako+K%2FT+muga%3F&c15=+Zein+da+Anbotoko+Mari+kobazuloaren+arroka%3F&c16=
Zein+da+Erandioko+eraikuntzetan+nagusitzen+den+arroka­mota%3F&c17=Aipatu+Erandion+dauden+bertoko+arroka+bi&t
=Harriz+Harri+Proiektua&time=5" width="500" height="500" scrolling="no" frameborder="0"></iframe> 
9.­ Norbanako lana. ​Gaia globalizatzeko eta landutako gaitasunak aplikatzeko gai diren ala                       
ez jakiteko, ikasle bakoitzak lan bat egiten du. Bi aukera planteatzen dira: erakusketarako                         
liburuxka egitea edo ikerketa txiki bat. Horretaz gain, beste aukerak izan daitezke: 
● Geologo bat zure herrira heltzen da eta zu zara bere gida. Auzoko geodibertsitatea                         
kontatu behar diozu.  
● Sukaldea aldatu nahi duzue etxean eta familia marmoleria batetik pasatzen da                     
enzimera on baten bila. Material pilo erakusten dizuete eta zure gurasoek, zu aditua                         
zarela jakinda, aholkua eskatzen dizute. Haiek nahi dute: material erresistentea eta                      
bertokoa izatea 
● Zure herriak badu altxor geologiko bat eta geodibertsitateko zonalde bat dela                     
pentsatzen duzu. Idatzi txosten bat bere ezaugarriak kontatzen Udalari aurkezteko. 
Beste jarduera batzuen proposamena: 
● Arroka eta mineralekin esperimentu batzuk egitea 
● Geologiako irakasle aditu bat ikasgelara eraman eta hitzaldi bat entzutea 
● Harrobi bat bisitatzea (adibidez, ​Peñas Negras​) 
● Erakusketa interaktiboa arroka errealekin. Erakustokian taldeak arrokak azaltzen               
dituzte eta publikoei erakusten (ikutu, usaindu...) 
● Jolasa birpasatzeko. Klasea bi taldetan banatzen da eta ikasgelaren bi zonaldetan                     
kakotuta. Irakaslearen mahaian arroka bilduma edo arroken argazkiak. Lehiaketa                 
egiten da: irakasleak arroka bat aipatzen du eta talde bakoitzeko kide bat joango da                           
korrika arrokak dauden tokira, identifikatuko du eta irakasleari eramango dio.                  
 
BALIABIDEAK 
 
Ikas­Unitate interaktiboak: 
● Temas Clave Santillana: ​Los minerales y las rocas 
● Temas clave Santillana: ​el origen de las rocas 
● Proyecto Edad: ​minerales y rocas 
● Proyecto Edad: ​propiedades de minerales y rocas 
● Infogunea: ​Harri Motak 
● Agrega: ​harriak eta mineralak 
Animazioak:  
● Clasificar rocas 
● El petróleo 
● Petróleo y gas 
● El carbón 
● El carbón2 
● Formación del carbón 
● Extracción de minerales 
● Combustibles fósiles 
● Propiedades de los minerales 
● Propiedades de los minerales2 
● Diferencia entre fractura y exfoliación 
● Escala Mohs 
● La corteza terrestre y sus materiales 
● Rocas magmáticas 
● Magmatismo 
● Rocas metamórficas 
● Proceso metamorfismo 
● Proceso diagénesis rocas sedimentarias 
● Compactation & cementation 
● Ciclo de las rocas 
● Harrien zikloa​. Ostadar 
● El ciclo de las rocas​. Geología UACH 
● Harrien sorrera 
● Harri igneoa 
● Harri magmatikoak eta metamorfikoak. 
● Harri metamorfikoak 
Bideoak: 
● Aitor Bergara eta Xabier Murelaga: ​zeintzuk dira arroka motak eta beren ezugarriak​/ Qué tipos de rocas                               
hay y cuáles son sus características 
● Dani BioGeo: ​Formación de rocas magmáticas / ​Formación de rocas sedimentarias / ​Formación de rocas                             
metamórficas 
● UPV­EHU: ​Ibilbide geologikoak 
● Bideoa: l​ugares de interés geológico de Euskadi 
● Angel Maisu: ​Harriak eta mineralak 1 / ​Harriak eta mineralak 2 
● Bideoa: ​Un día sin minerales 
Informazioak: 
● GeoEuskadi 
● Ingurumena: ​Geologia interesdun lekuen inbentarioa 
● Bloga: ​kilómetro 30 
● Recuerdos de Erandio: ​las rocas del diablo del macizo volcánico 
● Eskuekin: ​Piedras de Euskal Herria 
● Tierra y Tecnología: ​Rocas ornamentales del País Vasco y Navarra 
● Hiru.eus: ​Geología de Euskal Herria 
● Maruja Ruiz: ​Los secretos de las piedras 

More Related Content

What's hot

Unutrasnje sile zemlje
Unutrasnje sile zemljeUnutrasnje sile zemlje
Unutrasnje sile zemljedusanjerkovic
 
Hemija r1 oksidoredukcione_reakcije_zadaci za vezbanje- oskidoredukcione reak...
Hemija r1 oksidoredukcione_reakcije_zadaci za vezbanje- oskidoredukcione reak...Hemija r1 oksidoredukcione_reakcije_zadaci za vezbanje- oskidoredukcione reak...
Hemija r1 oksidoredukcione_reakcije_zadaci za vezbanje- oskidoredukcione reak...NašaŠkola.Net
 
Citoskelet compress
Citoskelet compressCitoskelet compress
Citoskelet compressNataaSpasi
 
генетика понашања.катарина
генетика понашања.катаринагенетика понашања.катарина
генетика понашања.катаринаKatarina Nikolić
 
Diferències entre dictadures i democràcies
Diferències entre dictadures i democràciesDiferències entre dictadures i democràcies
Diferències entre dictadures i democràciesamelisgalmes
 
Unitat 2 roques i minerals
Unitat 2 roques i mineralsUnitat 2 roques i minerals
Unitat 2 roques i mineralsIrene Yuste
 
La Terra Geologia 4t ESO
La Terra Geologia 4t ESOLa Terra Geologia 4t ESO
La Terra Geologia 4t ESOJordi Pipó
 
4t ESO - Biologia i Geologia - Tema 01 - La cèl.lula i la divisió cel.lular
4t ESO - Biologia i Geologia - Tema 01 - La cèl.lula i la divisió cel.lular4t ESO - Biologia i Geologia - Tema 01 - La cèl.lula i la divisió cel.lular
4t ESO - Biologia i Geologia - Tema 01 - La cèl.lula i la divisió cel.lularINS Escola Intermunicipal del Penedès
 
Izaki bizidunak
Izaki bizidunakIzaki bizidunak
Izaki bizidunaksonri15
 
Razlike izmedu biljaka gljiva i zivotinja
Razlike izmedu biljaka gljiva i zivotinjaRazlike izmedu biljaka gljiva i zivotinja
Razlike izmedu biljaka gljiva i zivotinjaTanja Jovanović
 
Raznovrsnost živog sveta i principi naučnog klasifikovanja
Raznovrsnost živog sveta i principi naučnog klasifikovanjaRaznovrsnost živog sveta i principi naučnog klasifikovanja
Raznovrsnost živog sveta i principi naučnog klasifikovanjaIvana Damnjanović
 
Alotropske modifikacije ugljenika
Alotropske modifikacije ugljenikaAlotropske modifikacije ugljenika
Alotropske modifikacije ugljenikavvlivvli
 

What's hot (20)

Unutrasnje sile zemlje
Unutrasnje sile zemljeUnutrasnje sile zemlje
Unutrasnje sile zemlje
 
D1 Cvijet
D1 CvijetD1 Cvijet
D1 Cvijet
 
La matèria
La matèriaLa matèria
La matèria
 
Hemija r1 oksidoredukcione_reakcije_zadaci za vezbanje- oskidoredukcione reak...
Hemija r1 oksidoredukcione_reakcije_zadaci za vezbanje- oskidoredukcione reak...Hemija r1 oksidoredukcione_reakcije_zadaci za vezbanje- oskidoredukcione reak...
Hemija r1 oksidoredukcione_reakcije_zadaci za vezbanje- oskidoredukcione reak...
 
4t ESO - Biologia i Geologia - Origen de la Vida i evolució
4t ESO - Biologia i Geologia - Origen de la Vida i evolució4t ESO - Biologia i Geologia - Origen de la Vida i evolució
4t ESO - Biologia i Geologia - Origen de la Vida i evolució
 
UD1 EL SISTEMA TERRA (CTMA 1r Batx)
UD1 EL SISTEMA TERRA (CTMA 1r Batx)UD1 EL SISTEMA TERRA (CTMA 1r Batx)
UD1 EL SISTEMA TERRA (CTMA 1r Batx)
 
Citoskelet compress
Citoskelet compressCitoskelet compress
Citoskelet compress
 
генетика понашања.катарина
генетика понашања.катаринагенетика понашања.катарина
генетика понашања.катарина
 
Diferències entre dictadures i democràcies
Diferències entre dictadures i democràciesDiferències entre dictadures i democràcies
Diferències entre dictadures i democràcies
 
Unitat 2 roques i minerals
Unitat 2 roques i mineralsUnitat 2 roques i minerals
Unitat 2 roques i minerals
 
La Terra Geologia 4t ESO
La Terra Geologia 4t ESOLa Terra Geologia 4t ESO
La Terra Geologia 4t ESO
 
Ekosistem
EkosistemEkosistem
Ekosistem
 
UD2 LES CAPES DE LA TERRA
UD2 LES CAPES DE LA TERRAUD2 LES CAPES DE LA TERRA
UD2 LES CAPES DE LA TERRA
 
4t ESO - Biologia i Geologia - Tema 01 - La cèl.lula i la divisió cel.lular
4t ESO - Biologia i Geologia - Tema 01 - La cèl.lula i la divisió cel.lular4t ESO - Biologia i Geologia - Tema 01 - La cèl.lula i la divisió cel.lular
4t ESO - Biologia i Geologia - Tema 01 - La cèl.lula i la divisió cel.lular
 
Izaki bizidunak
Izaki bizidunakIzaki bizidunak
Izaki bizidunak
 
Razlike izmedu biljaka gljiva i zivotinja
Razlike izmedu biljaka gljiva i zivotinjaRazlike izmedu biljaka gljiva i zivotinja
Razlike izmedu biljaka gljiva i zivotinja
 
Raznovrsnost živog sveta i principi naučnog klasifikovanja
Raznovrsnost živog sveta i principi naučnog klasifikovanjaRaznovrsnost živog sveta i principi naučnog klasifikovanja
Raznovrsnost živog sveta i principi naučnog klasifikovanja
 
Unitat 5 El relleu i el modelat
Unitat 5 El relleu i el modelatUnitat 5 El relleu i el modelat
Unitat 5 El relleu i el modelat
 
Sastav krvi
Sastav krviSastav krvi
Sastav krvi
 
Alotropske modifikacije ugljenika
Alotropske modifikacije ugljenikaAlotropske modifikacije ugljenika
Alotropske modifikacije ugljenika
 

More from Pilar Etxebarria

Julius irakaslearen kasua DBHko 2.maila
Julius irakaslearen kasua DBHko 2.mailaJulius irakaslearen kasua DBHko 2.maila
Julius irakaslearen kasua DBHko 2.mailaPilar Etxebarria
 
El caso profesor julius 2º ESO
El caso profesor julius 2º ESOEl caso profesor julius 2º ESO
El caso profesor julius 2º ESOPilar Etxebarria
 
Cuaderno de bitácora estelar
Cuaderno de bitácora estelarCuaderno de bitácora estelar
Cuaderno de bitácora estelarPilar Etxebarria
 
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrakGeneroaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrakPilar Etxebarria
 
Hezkidetza zientzian proposamenak
Hezkidetza zientzian proposamenakHezkidetza zientzian proposamenak
Hezkidetza zientzian proposamenakPilar Etxebarria
 
Zientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LHZientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LHPilar Etxebarria
 
Iberiar penintsula kooperAktiboa
Iberiar penintsula kooperAktiboaIberiar penintsula kooperAktiboa
Iberiar penintsula kooperAktiboaPilar Etxebarria
 
Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan
Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboanNutrizioa eta osasuna kooperaktiboan
Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboanPilar Etxebarria
 
Proportzionaltasuna dbhko 1.maila
Proportzionaltasuna dbhko 1.mailaProportzionaltasuna dbhko 1.maila
Proportzionaltasuna dbhko 1.mailaPilar Etxebarria
 

More from Pilar Etxebarria (20)

Problemas cooperativos
Problemas cooperativosProblemas cooperativos
Problemas cooperativos
 
Problema kooperatiboak
Problema kooperatiboakProblema kooperatiboak
Problema kooperatiboak
 
Hondartza poltsikoan
Hondartza poltsikoanHondartza poltsikoan
Hondartza poltsikoan
 
La playa en el bolsillo
La playa en el bolsilloLa playa en el bolsillo
La playa en el bolsillo
 
Ciencias en la ciudad
Ciencias en la ciudadCiencias en la ciudad
Ciencias en la ciudad
 
Julius irakaslearen kasua DBHko 2.maila
Julius irakaslearen kasua DBHko 2.mailaJulius irakaslearen kasua DBHko 2.maila
Julius irakaslearen kasua DBHko 2.maila
 
El caso profesor julius 2º ESO
El caso profesor julius 2º ESOEl caso profesor julius 2º ESO
El caso profesor julius 2º ESO
 
Cuaderno de bitácora estelar
Cuaderno de bitácora estelarCuaderno de bitácora estelar
Cuaderno de bitácora estelar
 
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrakGeneroaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
 
Hezkidetza zientzian proposamenak
Hezkidetza zientzian proposamenakHezkidetza zientzian proposamenak
Hezkidetza zientzian proposamenak
 
Zientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LHZientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LH
 
Iberiar penintsula kooperAktiboa
Iberiar penintsula kooperAktiboaIberiar penintsula kooperAktiboa
Iberiar penintsula kooperAktiboa
 
Geosfera kooper aktiboa
Geosfera kooper aktiboaGeosfera kooper aktiboa
Geosfera kooper aktiboa
 
Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan
Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboanNutrizioa eta osasuna kooperaktiboan
Nutrizioa eta osasuna kooperaktiboan
 
Ikas kooperatiboa 2
Ikas kooperatiboa 2Ikas kooperatiboa 2
Ikas kooperatiboa 2
 
Ikas kooperatiboa1
Ikas kooperatiboa1Ikas kooperatiboa1
Ikas kooperatiboa1
 
Ciencia navideña
Ciencia navideñaCiencia navideña
Ciencia navideña
 
Gabonetako zientzia
Gabonetako zientziaGabonetako zientzia
Gabonetako zientzia
 
Feedly tutoriala
Feedly tutorialaFeedly tutoriala
Feedly tutoriala
 
Proportzionaltasuna dbhko 1.maila
Proportzionaltasuna dbhko 1.mailaProportzionaltasuna dbhko 1.maila
Proportzionaltasuna dbhko 1.maila
 

Harriz harri

  • 3. 01.Harri Paisaiak     Gure proiektua aurrera eramateko egin behar dugun lehendabiziko gauza PLANIFIKATZEA                    da. Ondorengo bi jarduera hauen medio bideratuko dugu lana.      1) Hurrengo  argazkiak ikusi eta gero,  talde bakoitzak pentsatzen eta idazten du: Non                        aurkitu ahal ditugu harriak?    Harriz harri on PhotoPeach  Plangintzaren ideiak antolatuko ditugu A3 folio batean post­itak erabiliz. Lehenengo, nork                      pentsatzen eta post­it batean idazten ditu. Gero, taldean, partekatu, adostu eta folioan                        jartzen ditugu. Talde bakoitzak bere plangintza aurkezten du eta ikasgelako horma batean                        kokatzen du. Noizean behin begirada bat botako diogu zein proiektuaren fasetan gauden                        identifikatzeko.  2) Ziur ideia pilo atera ditugu guztion artean. Orain, talde bakoitzak lanaren planifikazioa                          egingo du. Horretarako:  ● Plangintzak lau zati ditu. Lehendabizi, taldekide bakoitzak batez pentsatzen du eta                      ideiak paper batean idazten ditu. Gero txanda bat egingo duzue, guztien aportazioak                        izateko  ● Plangintza adostu ondoren, fitxategia bete eta idazkariak gora eramango du, taldeko                      portafolio digitalera   Gero, guztion artean elkartrukatuko ditugu eta plangintza komuna adostatuko dugu.    Zer ikerketatu  behar dugu?    Ikerketa garatzeko,  zer jakin behar  dugu?  Eman behar  ditugun pausoak  Zein izango da gure  azken ekoizpena?                 
  • 4. 02.Harritik Arrokara     "Harri" hitza erabiltzen dugunean, izen arrunta adierazten dugu. Baina hizkera                    zientifikoetan, "harriak" arrokak edo mineralak deitzen dira. Ikerketaren bidez, arroken                    munduan murgiltzen joango gara ikasteko beren ezaugarri nagusiak, nola sailkatzen diren                      eta zertarako erabiltzen ditugun.    1) Ikerketa testu liburua erabiliz egingo dugu. Jarraibideak:  ● Lana banatzen dugu. Bakoitzak arrokei buruzko informazioa irakurtzen eta post­it  batean idazten du: arroka magmatikoak, sedimentarioak, metamorfikoak eta zikloa  testu liburua sedimentarioak   testu liburua metamorfikoak  testu liburua magmatikoak  testu liburua arroken zikloa    ● Informazioa hurrengo A3 orri batean kokatzen dugun ahala, nork bere zatia besteei  azaltzen die. ​Arroken zikloa.jpg  ● A3 orrien artean batzuk aukeratuko dira erakusketan jartzeko.          
  • 5. 2) Ondorengo ​ginkana burutzen dugu. ​Behin beteta, portafoliora eramaten dugu                  berriro.     Arroken fitxak:​ ​arroka fitxak.pdf  Arroka­Hormarako adibidea:   OBSIDIANA       Obsidiana harri estrusibo igneo gisa sortutako beira  naturala da. Sumendietako laba hozten direnean  sortzen da.  Kristalik eratzen ez denez, obsidianaren  orri­ertzak ia molekulen tamaina bezain meheak  izan daitezke. Ezaugarri honi esker, obsidiana gezien  muturrak sortzeko erabili izan da historian zehar,  eta gaur egun ere badauka antzeko erabilerarik,  esaterako kirurgiarako eskalpeloak fabrikatzeko.        03. Arrokak Sailkatzen     Orain arte ikusi dugu arrokak beren jatorrien arabera sailkatzen direla (magmatikoak,                      sedimentarioak...). Baina, arroka baten aurrean egonez gero, nola jakingo genuke zein                      den? Zientzian, arrokak identifikatzeko, materialek dituzten propietate batzuetan                oinarritzen dugu, irizpide batzuk ateratzen dira eta, hauen arabera, desberdindu ahal                      ditugu. Irizpideak gako dikotomiko batean islatzen dira.  Beste urrats bat gure proiektuan. Goazen sailkatzera!    Testuinguruko arroka eta mineral nagusiak identifikatzen ditugu  gako dikotomiko sinple                    baten bidez, hurrengo dinamika jarraitzen:  1. Talde­mahai bakoitzean zera aurkitu ditugu: arroka bi              plastikozko poltsetan sartuta, zenbakituta, gako          dikotomikoak eta betetzeko fitxa bat.  2. Sailkatu eta gero, taldekideak mugitzen gara mahaiez              aldatzen, material guztiak sailkatu arte  3. Orduan, talde bakoitzak bere portafolioan emaitzak            idazten dituzte.       
  • 6. HIRIKO ARROKAK­GAKOA  0  Kristalak/mineralak ikusten dira    1IGNEOAK  Baditu kristalak eta orientazio batekin edo laminar  aspektuarekin edo gabarroarekin agertzen dira  2 METAMORFIKOAK  Ez dira kristalik ikusten    3 SEDIMENTARIOAK  1  Kristalak tamaina handikoak dira eta beren artean  desberdintzen dira      4 GRANITOAK  Masa trinko batean distiratzen diren kristal txikiak    5 BASALTOAK  2  Granitoaren antza, baina orientazio batekin     GNEISA    Zuri, arrosa edo grisa, zuri gabarroekin eta aspektu homogeneoa     MARMOLA    Berdea, homogeneo aspektua baina zuri gabarroekin     SERPENTINA      Guztiz homogeneoa, ijeztua, grisa iluna edo beltza kolorea     ARBELA    3  Fosilekin    6 KAREHARRIAK  Fosilik gabe, horixka      7 TOBAK ETA  HAREHARRIAK   
  • 7. 4  Grisa edo beltza kolorea   GRANITO GRISA /BELTZA    Gorria   GRANITO GORRIA    Berdexka, ale borobilduak  GRANITO RAPAKIWIA    Urdinxka   LABRADORITA    5  Beltza  BASALTOA  Berdea  BASALTO OLIBINIKOA  6  Grisa, fosilak oso ondo ikusten dira  DEBAKO KAREHARRI GRISA    Gorria  EREÑOKO KAREHARRIA    Beltza, fosil txikiak    MARKINAKO KAREHARRIA    7  Marra homogeneoak   KAREHARRIZKO TOBA     Hareazkoa    HAREHARRIA 
  • 8. 04. Geodibertsitatea     Gaur egun, harri­materialen interesa ez da bakarrik ekonomikoa edo artistikoak, kulturala                      eta zientifikoa ere baizik. "GEODIBERTSITATEA" z hitz egiten dugu, alde batetik, arrokek                        eta mineralek gure patrimonioa kulturalean parte hartzen dute eta interes turistikoa izan                        dezakete, beste aldetik, interes zientifikoa handia dute, lurraren historia aztertu ahal                      dugulako.     Euskadiko Geodibertsitatea aztertuko dugu eta beste horma­irudi bat garatuko dugu                    erakusketa kokatzeko.     Ikerketa hasiko dugu jolas moduan. Hona hemen taula eta kartak. Kartetan geologia                        interesdun toki batzuk daude, batean izena eta beste batean azalpena. Taulan Euskadiko                        mapa eta sailkapenak egiteko hutsune batzuk.  Jarraibideak:  1) Kartak banatzen ditugu gure artean. ​Euskadiko arroka politenak.pdf  2) lehenengo zenbaki duenak hasten du jokoa esanez ".....tokia da"  3) Tokia honen azalpena duenak ozenki adierazten die besteei  4) Orduan bi karta itsasten ditugu mapan: ​Euskadiko geodibertsitatea.pdf  5) Jarraitzen dugu leku guztiak bukatu arte.  6) Gero, denon artean sailkatzen ditugu dagozkien koadradoetan zein tokitan aurkitzen                    ditugun arroka desberdinak eta zeintzuek dauzkaten interes geologikoak, ekonomikoa                  edo turistikoa.   Informazioa:  ​Geologia interesdun lekuen inbentarioa​ / ​inventario de LIGs de Euskadi           
  • 9. 05. Arrokak gure etxean     Gure ikerketarekin jarraitzen dugu. Oraingo honetan gure etxea arakatzen dugu arroka                      edo mineralen bila. Arrokak etxean? Bai, arrokak eta mineralak, natur ondarea izanez,                        gizakiak historian zehar erabili ditugu eta orain gure bizitzaren parte handia dute:  ● Etxeko objektuak  ● Energia iturriak (ikatza, petrolioa)  ● Eraikuntzan (etxebizitzak, zoladurak, estaldurak...)  ● Artean (dekorazio­objektuak, eskulturak, eraikuntza artistikoak)    Orain gure ikerketaren tokia etxea izango da. Lana honela antolatu behar dugu:  ● Kide bakoitzak bere etxean harri­material bat gutxienez lokalizatzen du eta argazki                      bat atera behar dio. Jakiteko non aurkitu ahal ditugun harri­materialak                    etxebizitzetan, hurrengo "txuleta"­z baliatuko gara:  ​geologia gure etxean   ● Argazkiak geure buruari bidaltzen dizkiogu posta elektronikoz edo pen­drive batean                    ikasgelara ekarri    ● Behin ikasgelan, fitxa bat betetzen dugu (ikusi adibidea), aldez aurretik,  taldean                      adosten gauza bera ez errepikatzeko 
  • 10. ● QR kodea sartzeko: lehendabizi Wikipedian arrokaren definizioa lokalizatzen dugu,                  URL­a kopiatzen dugu eta ​QR generadore honetan itsasten dugu. Kodea behin                      lortuta, irudia kopiatu eta gure diapositiban itsatsi besterik ez dugu egin behar.      Adibidea:     
  • 11. 06. Auzoko arrokak     Etxea behin arakaturik, gure herriko auzokoaren txanda da. Ibilbide geologikoa prestatu                      eta egingo dugu.    1.Gure auzoko material batzuk ikusten ditugu: ​Erandioko Arrokak    2) Hurrengo informazioa irakurri eta gero, gure ustez, zeintzuk dira toki aproposak                        materialak aurkitzeko?  Bospasei toki zehaztatu eta adosten ditugu, arbela digitalean Google                      Maps­en gainean.   Eraikitzeko edo estaltzeko  erabiltzen diren harri­  materialak  Azaleratze geologikoa  Artifizial materialak (*)    ● Eraikuntzako fatxadak  eta estaldurak  ● Elementu arkitektoniko  apaingarriak (estatuak,  eskulturak, parkeetako  bankuak...)  ● Espaloien edo kaleetako  galtzada­harrizko  zoladura    ● Indusketak  ● Hiri/herriko  mugak  ● Lurzoruak  ● Porlana: kareharri txikituta,  buztina eta uraren nahaste  bat da aldez aurretik  deshidratuak. Porlana, ura  eta arearen nahastea  “motrailua” izenarekin  deitzen da.  ● Hormigoia: Porlana eta  legarraren nahaste bat da.  Nahaste honetan  burdinako hagatxoak   gehitzen badira, hormigoi  armatua daukagu.  ● Terrazoa: Produktu hau  lortzen da agregakinak edo  harrien zatiak eta porlanen  mota desberdinak  nahastuz.  ● Besteak (aluminio, beira...)    (*) Hiri ingurunean oso inportantea da bereiztea zein den harrobietatik datozenak eta                        prozesu industrial baten bidez sortu direnak. Beraz, sailkapen bat ematen dugu.    3) Aurreko atazan bezala, orain gure auzoan zehar aterako gara materialen bila, gero                          informazioa diapositibetan kokatzeko.  ● Ibilbidean ohiko arrokak ezagutzeko gakoa eta datuak hartzeko fitxa bat eramango dugu:                        Arroka komunak​ / ​Ibilbidea         
  • 12. Ibilbidearen adibidea:     1. GELDIGUNEA  ● Kalea:   ● Tokia:   ● Arroka­mota:   ● Sailkapena:​ Sedimentarioa  /Magmatikoa/ Metamorfikoa  ● Fosilak:​ Bai / Ez  ● Bertokoa:​ Bai / Ez  ● Erabilera:​ fatxada / estaldura / zoladura  / espaloia / eraikuntza…  ● Informazio gehiago:  2. GELDIGUNEA  ● Kalea:   ● Tokia:   ● Arroka­mota:   ● Sailkapena:​ Sedimentarioa  /Magmatikoa/ Metamorfikoa    ● Fosilak:​ Bai / Ez  ● Bertokoa:​ Bai / Ez  ● Erabilera:​ fatxada / estaldura / zoladura  / espaloia / eraikuntza…  ● Informazio gehiago:  3. GELDIGUNEA  ● Kalea:   ● Tokia:   ● Arroka­mota:   ● Sailkapena:​ Sedimentarioa  /Magmatikoa/ Metamorfikoa    ● Fosilak:​ Bai / Ez  ● Bertokoa:​ Bai / Ez  ● Erabilera:​ fatxada / estaldura / zoladura  / espaloia / eraikuntza…  ● Informazio gehiago:  4. GELDIGUNEA  ● Kalea:   ● Tokia:   ● Arroka­mota:   ● Sailkapena:​ Sedimentarioa  /Magmatikoa/ Metamorfikoa    ● Fosilak:​ Bai / Ez  ● Bertokoa:​ Bai / Ez  ● Erabilera:​ fatxada / estaldura / zoladura  / espaloia / eraikuntza…  ● Informazio gehiago:  5. GELDIGUNEA  ● Kalea:   ● Tokia:   ● Arroka­mota:   ● Sailkapena:​ Sedimentarioa  /Magmatikoa/ Metamorfikoa  ● Fosilak:​ Bai / Ez  ● Bertokoa:​ Bai / Ez  ● Erabilera:​ fatxada / estaldura / zoladura  / espaloia / eraikuntza…  ● Informazio gehiago: 
  • 13.   6. GELDIGUNEA  ● Kalea:   ● Tokia:   ● Arroka­mota:   ● Sailkapena:​ Sedimentarioa  /Magmatikoa/ Metamorfikoa      ● Fosilak:​ Bai / Ez  ● Bertokoa:​ Bai / Ez  ● Erabilera:​ fatxada / estaldura / zoladura  / espaloia / eraikuntza…  ● Informazio gehiago:  Arroka arruntak     Zuri, arrosa edo grisa, aspektu homogeneoa   MARMOLA  Metamorfikoak    Guztiz homogeneoa, laminetan, grisa iluna edo beltza  kolorea   ARBELA    Grisa edo beltza kolorea   Kuartzo(grisa), feldespatoa (zuria) eta mika (beltza)  GRANITO GRISA /BELTZA  Magmatikoak  plutonikoak    Gorria   Kuartzo(grisa), feld. ortosa (arrosa) eta mika (beltza)  GRANITO GORRIA    Marroia  Kuartzoa, feld. plagioklasa (marroia) eta mika zuria  GRANITO MARROIA edo MONZONITA    Urdinska   Kuartzoa, feld. anortoklasa (urdina) eta mika zuria eta  beltzak  GRANITO URDINA edo LABRADORITA    Beltza edo berdea, batzuetan distiratsua    BASALTOA  Magmatikoak  bolkanikoak    Oria, zulotsua, ez da distiratsua    TRAKITA    Grisa, fosilak oso ondo ikusten dira  DEBAKO KAREHARRI GRISA  Sedimentarioak    Fosilak: 
  • 14.   Gorria, fosilak oso ondo nabarmentzen dira    EREÑOKO KAREHARRIA      Beltza, fosil txikiak    MARKINAKO KAREHARRIA    Oria, marra homogeneoak   KAREHARRIZKO TOBA    Oria, hareazkoa  HAREHARRIA      ● Sakelako telefonoaren bitartez argazkiak ateratzen ditugu. Toki bakoitzean bi gutxienez:                    bat tokiarena eta beste bat arrokaren zehaztasunak.  ● Argazkiak geure buruari bidaltzen dizkiogu posta elektronikoz (edo pen­drive batean)  ● Behin ikasgelan, fitxa bat betetzen dugu. Ikusi adibidea:         
  • 15. 07. Gure erakusketa     Gure ikerketaren emaitzak komunikatzeko momentua datorkigu. Gure lanetik ekoizpen                  pilo dugu eta publikoen artean hedatzeko modurik egokienaz pentsatu behar dugu.                      Horretarako talde bakoitzak planifikazio bat egingo du eta gero, denon artean, behin                        betiko erabakiak hartuko ditugu.     Talde bakoitzak, hurrengo informazioarekin, bere planifikazioa egingo du. Gero, guztion                    artean adostuko dugu.    Zer dugu erakusteko:  ● Etxeko eta auzoko arroken diapositibak  ● Arroken informazioari buruzko horma­irudiak  ● Arroka­fitxak  ● Geodibertsitateari buruzko horma­ irudiak  Zer daukagu liburutegian:  ● Panelak  ● Mahaia  ● Ordenagailua  1. Zeozer gehiago eraman dezakegu? Zerrendatu  2. Nola antolatu ahal dugu informazioa panelean?  Erakusketaren krokisa egingo dugu  3. Ze materiala behar dugu? (argazkiak zilinkatzeko, erakusketa non dagoen                  seinalatzeko, berria emateko...)  Irakaslearen iradokizunak:  ● Argazkiak hobeto ikusten dira horma edo panela zuria denean  ● Argazki batzuk zilinkatuta kokatu ahal dira      Erakusketara eraman dezakegu ere bai:  ● Foileto informatzaile batzuk gure lana azaltzen (bere web­orria, gure portafoliak...)  ● Herriko mapa  ● Arroka errealak  ● Arrokak sailkatzeko gakoak  ● Musika aproposa 
  • 16. ● Ebaluazio txiki bat (emotikonoak)      Ezin hobea!  Liluratzen nau Gustatu zait  Beno, tira  Ez nuen  espero!  Ez zait  gustatu  Bufff, zelako  errolloa      08. Birpasatzen     Informazio pilo ditugunez, birpasatzeko momentua heldu da. Horretarako hurrengo                  diapositibak begiratu eta gero, jolas moduko galdesortaren bidez birpasoa egingo dugu.    arroken mundua  09. Norbanako lana     Proiektu honetan zehar gauza pilo ikasi dugu. Orain bakoitzak ea                    ikasitakoa aplikatzeko gai dela demostratu behar du. Horretarako                norbanako lanaren proposamen biren artean aukeratu ahal ditugu. Aste                  bateko epea dugu lana gure irakasleari posta elektronikoz bidaltzeko.    1)Erakusketarako foiletoa​. "Foiletoa" prestatuko duzu gure erakusketan              eskaintzeko.  Liburuxkak ​bi orri izan behar ditu eta ​testu fitxategi batean                      eginda. Behin bukatuta, bidali irakasleari e­mailez    Foiletoaren egitura:    ● Egilea:    ● Zer aurkituko duzu erakusketa honetan (idatzi proiektuaren laburpena)    ● Arrokak aldatzen dira:  ­Arroken zikloaren eskema (bilatu bat Interneten) 
  • 17. ­Etapak eta arroka mota nagusiak    ● Zertarako erabiltzan ditugu arrokak? (jarri adibide batzuk irudiekin)    ● Gure auzoan aurki ditzakegun bi arroka mota: (Aukeratu zure gustoko ikusitako bi                        arroka eta jarri beren ezaugarriak eta non dauden)     ● Arrokan Euskadin. Aukeratu Euskadiko geodibertsitateko bi zonalde eta azaldu                  beren ezaugarriak    ● Norbanako ekarpena: Gaia zabaltzeko nahi duzuna, zeozer esanguratsua zuretzat        2) ​Arroken ikertzailea​. Ikertzaile ona zara? ba lan hau zure neurrikoa da. Ikerketa txiki bat                              egingo duzu. Proiektuan egin dugun moduan, kalera atera behar duzu arroka biren bila.                          Baldintza bakarra: bat bertokoa eta bestea kanpokoa izatea. Behin aukeratuta, atera                      argazkiak, idatzi informazioa (zein kaletan, tokitan...)  eta zure ordenagailura eraman. Datu                      hauekin bi arroken historia kontatu behar duzu diapositibetan edo bideoan. Behin eginda,                        bidali irakasleari e­mailez (nahi baduzu, diapositibak edo bideoa Internetera gora eraman                      dezakezu, orduan bidali honen linka)    Lan honen egitura:  Kalera atera arroka biren bila. Bat bertokoa eta beste bat kanpokoa  Behin aukeratuta, atera argazkiak  zein informazioa eta zure ordenagailura eraman  Kontatu arroken historia diapositibetan edo bideoan:    1.diapositiban: zure izena  Hurrengo diapositibetan arroken informazioa:    ● Non daude zure arrokak Erandion?, non aurkitu dituzu?, beste toki batzuetan                      daude?,  arroka arruntak dira?, erraz aurkitzen dira auzoan?  ● Zertarako erabiltzen dira?  ● Arroken deskripzioa eta sailkapena  ● Kokatu zure arrokak arroken zikloan: nola eratzen dira,  zein izan den prozesua…  ● Bertokoa non aurkitzen da Euskadin? Aipatu geodibertsitateko toki bat eta azaldu                      bere garrantzia  ● Egin ekarpen pertsonal bat, gauza esanguratsu bat zuretzat       
  • 18. Ebaluazioa   ZER EBALUATUKO DA?       Portafolioa:  ● Planifikazioa  ● Horma­irudia: arroken sailkapena  ● Ginkana  ● Arroken sailkapena  ● Horma­irudia: Euskadiko Geodibertsitatea  ● Etxeko diapositibak  ● Auzoko diapositibak  Norbanako lana​ (ezinbestekoa da, ez bada aurkezten,  aurreko lanak ez dira kontutan hartzen)  Talde­lana eta elkarbizitzako jarrera positiboa  Erakusketa (kanpoko ebaluazioa)       EBALUAZIO­IRIZPIDE ETA INDIKATZAILEAK    Ginkana, Horma­irudiak eta sailkapena ebaluatzeko indikatzaileak:      Indikatzailea   1   2   3   4   5   Eskatutako informazioa bilatzen eta ondo antolatzen du                    Hiztegi zientifiko aproposa erabiltzen du                    Geosferaren definizioa ematen du                    Harri­materialen ezaugarri nagusiak identifikatzen ditu                    Arroken zikloaren etapak desberdintzen eta deskribatzen ditu                    Arroka mota nagusiak desberdintzen eta sailkatzen ditu                     Euskadiko arroka nagusiak desberdintzen ditu                    Eguneroko arroken aplikazioak desberdintzen ditu                     Diapositibak eta Norbanako lana ebaluatzeko indikatzaileak:   Indikatzaileak   1   2   3   4   5   Eskatutako informazio zuzena erabiltzen du                    Informazioa ondo sailkatzen eta antolatzen du ("kopiatu­itsatsi" gabe)                    Hiztegi zientifiko aproposa erabiltzen du                    Sormena eta sintesi­gaitasuna erakusten du                        
  • 19. Talde lana eta elkarbizitzeko jarrerak behaketarako indikatzaileak:     Indikatzaileak   1   2   3   4   5  Lanarekiko kuriositatea eta interesa erakusten ditu                   Norbanako lanean ahalegina eta autonomia erakusten ditu, lan aurrean  jarrera aktiboa eta arduratsuarekin  .                 Lantaldean aritzeko prest dago eta kooperazio, ardura eta bere  lankideekiko begirunea erakusten ditu                     Ikas­egunerokoa:   I   ● Zer ikasten nabil? Zein den proiektuaren fasea esaldi gutxitan laburtzeko gai naiz?  ● Zer da zailena? nola gainditu ahal dut?, nork lagundu ahal dit?  ● Zer da gehien gustatzen zaidana?, nori eman diezaioket laguntza?  Taldearen autoebaluazioa​:  ATALAK  IKASGELAN EGINDAKO LANARI  BURUZKO KOMENTARIOAK  Denbora ondo erabili dugu?  Lana ondo banatu dugu taldean?  Bakoitzak besteei laguntza eman die?  Gure ustez, onena zera izan da...................  Eta gure zailtasunak........  Gehian gustatu zaigun lana zera izan da...........  Honetan hobetu behar dugu.....  Irakaslearentzako iradokizunak......                            
  • 20. Gida didaktikoa   Geosfera Harriz Harri ​Heziberri Dekretuak markatzen duen "Geosfera" eduki multzoa                    burutzeko prestatuta dago.   Helburuak​:   ● Arroken baliotasuna baliabide bezala ikastea  ● Harri­materialen inguratuta gaudela  agerian jartzea, gure egunerokoan aurkitzen                ditugu (paisaian, eraikuntzan, dekorazioan…)  ● Geoaniztasuna babestu behar dugula barneratzea, gure patrimonioa delako.  ● Ikerketa zientifikoa egiten ikastea, metodologia eta jarrera zientifikoak erabiliz                  (planifikazioa, informazioaren trataera, emaitzen komunikazioa, sormena,            zehaztasuna, hizkuntza aproposa...)  ● Informazioa tratatzea garatzea baliabide desberdinekin  ● Talde­lanaren bitartez begirunea, elkartasuna, bizikidetza eta hainbat baloreak                barneratzea  Edukiak:  ● Geosferaren kontzeptua  ● Arroken sailkapena eta arroken zikloa  ● Arroka eta mineralak: aniztasuna, identifikatzeko eta sailkatzeko irizpide eta                  ezaugarriak  ● Arroka­materialen garrantzia eta erabilera  ● Inguruko arroka nagusiak   ● Euskadiko geodibertsitatea  ● Informazioa tratatzeko prozedurak: behaketa, planifikazioa, bilaketa, sailkapena,              ulermena, ebaluazioa, adierazpena eta komunikazioa.  ● Taldean lan egiteko eta kooperazio jarrerak bultzatzeko estrategia eta dinamikak  ● Ikaskuntza eta motibazioa autoerregulatzeko teknikak  ● Metodologia zientifikoa testuinguru errealetan aplikatzeko irizpideak eta arauak:                behaketa, identifikazioa, sailkapena eta emaitzen komunikazioa.  ● Lan zientifikoekin lotuta dauden jarrerak (jakinmina, interesa, sormena,                pentsamendu kritikoa, ahalegina, autonomia, ardura...) bultzatzeko estrategiak.    Oinarri metodologikoak:  ● Ikas­proiektua da​, ataza batzuetan banatuta dago, denak azken ekoizpen bati begira.   ● Ataza bakoitzean ikas­jardueren sekuentzia eta baliabideak ematen dira. Era                  honetan, ikasleak autonomiarekin ikasi ahal du, ​ikasten du "eginez"​. ​Irakasleak bere                      ikaskuntzaren ​entrenatzaile eta tutore bihurtzen da, proiektuan zehar adibideak,                  orientabideak, laguntza puntuala...ematen.  ● Ikasketa funtzionala lantzen da, gaia ​testuinguru ezagun eta hurbil batean kokatzen:                      ikasleen etxea eta auzoa.  ● Baliabide anitzak erabiltzen dira ​ikas­estilo desberdinei​ erantzuteko. 
  • 21. ● Gaitasunak ​garatzen dituen ​ikas­jarduera konplexuak​ proposatzen dira.  ● Ekintzailetza, sormena eta pentsamendu kritikoa garatzeko ikas­jarduerak              proposatzen dira: Web­aplikazioen erabilera, ideien garapena, planifikazioak,              eztabaidak, ebaluazioak, erabakiak hartzekoak...  ● Gaitasun digitala​ etengabe eta era naturalean lantzen da.  ● Talde kooperatiboetan lantzen da, denon partaidetza ziurtatzeko dinamika                egituratuak erabiltzen.  ATAZAK​:  0.­Proiektuaren aurkezpena arbel digitalean​. Proiektua aurkezten da eta lehenengo                  jarduera bat planteatzen da euskarri informatikoen erabilera ziurtatzeko:  Portafolioa digital                    batean (Wikia gomendatzen dut) sartu eta talde bakoitzak bere izena aukeratzen dute eta                          datuak (parte­hartzaileak, bakoitzaren ardura, arau batzuk)  idazten dituzte  1.­Harri­paisaiak. Arbel digitalean harriei buruzko argazki batzuk ikusi eta gero, aurreideiak                      agerian jartzeko dinamika bat planteatzen da klasean (folio birakaria): non aurkitu ahal                        ditugun harriak? Gero, “​Padlet​” batean, idazten dituzte libre. Ondoren, ikerketaren                    planifikazio txiki bat egiten dute txantiloi batean.   2.­Harritik arrokara​. Ataza honetan proiekturako beharrezkoa den informazio teorikoa                  biltzea planteatzen da bi modutan: lehendabizi horma­irudi kooperatiboa garatzen dute                    testu­liburuko informazioa erabiliz. Bukatu ondoren, argazki bat egin eta portafoliora                    eramaten da (ikusi adibidea). Bigarrenean, ginkana planteatzen zaie, Interneteko                  informazioa eskuratzeko ere bai. Ikasleen ekoizpen guztiak (panelak, ginkanaren bere eta                      bere barruan dagoen "arroka­horma") erakusketara eramango dira, onenak aukeratzen.      3.­Arrokak sailkatzen​. Testuinguruko arroka nagusiak identifikatzeko ataza klasikoa, gako                  dikotomiko baten bidez baina dinamika aplikatuz. Irakasleak kokatzen ditu talde­mahai                    bakoitzean: bi arroka plastikozko poltsetan sartuta zenbakituta, gako dikotomikoak eta fitxa                      bat betetzeko. Sailkatu eta gero, ikasleak mugitzen dira mahaiez aldatzen, material guztiak                        sailkatu arte. Ondoren, beren portafolioan emaitzak idazten dituzte.  Momentu ona da                      plangintzari begirada bat botatzeko eta ikas­eguneroko bat egiteko.     4.­ Geodibertsitatea. ​Beste horma­irudi bat garatu behar dute ikasleek, oraingo honetan,                      Euskadiko geodibertsitatea erakusten duten 10 tokiren bitartez eta dinamika                 
  • 22. ludiko­kooperatiboa erabiliz. Behin bukaturik, argazki bat egin eta portafoliora eramaten da (                        ikusi adibidea). Aurrekoan bezala, erakusketara ondo eginda daudenak eramango ditugu.      5.­Arrokak gure etxean​. Ataza honekin benetako landa­ikerketa hasten dugu. Ikasle                    bakoitzak bere etxeko material bat gutxienez lokalizatzen du,  sakelako telefonoz argazki bat                        ateratzen du eta posta elektronikoz  bere buruari bidaltzen dio. Aldez aurretik, ikasgelan,                        non aurkitu ahal ditugun lantzen dute taldean. Ondoren,  diapositiba­fitxa betetzen dute.     6.­ Auzoko arrokak. ​Irakasleak egindako herriko diapositiba batzuk ikusi ondoren, mapa                      baten gainean eta denon artean, erabakitzen ditugu bospasei toki aproposak arrokak                      ikusteko. Erabaki honekin, irakasleak irteera egiteko fitxa prestatzen du. Irteera didaktikoa                      egiten den bitartean, ikasleek argazkiak ateratzen dituzte eta fitxa osotzen dute. Gero,                        ikasgelan berriro, talde bakoitzak diapositibak betetzen ditu. Diapositiba guztiak inprimitzen                    dira erakusketan jartzeko.  7.­ Gure erakusketa​. Behin lanak bukaturik, erakusketa prestatzen da denon artean.                      Lehenengoan planifikatzen dugu ekoizpenak non eta nola kokatu, krokisa egiten da eta                        eraman behar diren materialak ere erabakitzen dira. Ikasle batzuek agian aparteko edo                        sakontzeko lana egin ahal dute (jolas bat, bere etxean dituzten mineralen­bildumak ekarri,                        erakusketarako kartelak...). Beste saio batean erakusketa prestatzen da. Komeni da                    gutxienez astebete izatea ikastetxean eta Eskola Komunitate osoak ikusteko aukera ematea                      (familiak, kideak, irakasleak...). Erakusketan, emotikonoen bidezko ebaluazioak biltzen dira                  eta kalifikazioan ere islatzen dira.  8.­ Birpasoa. ​Gaia bukatzeko, eta norbanako lana egin aurretik, birpasatzea komeni da.                        Irakasleak hartzen du ardura eta, diapositibak erabiltzen, gaiaren laburpena egiten du. Gero,                        ikasleen taldeak, jolas moduko galdesorta beteko dute.    Erruletaren kapsulatzeko kodea:  <iframe  src="http://wheeldecide.com/e.php?c1=Zer+da+Geosfera%3F&c2=Adierazi+arroken+bi+propietate&c3=Emana+arroka+plu tonikoaren+adibide+bat&c4=Arroka+magmatikoak+presioagatik+sortzen+dira%3F&c5=Sumendi+baten+bidez+sortzen+dire n+arrokak%2C+nola+deitzen+dira%3F&c6=Egia+ala+gezurra%3A+arroka+sedimentarioek+ez+dute+fosilik&c7=Euskadiko+ar roka+mota+gehienak%2C+zeintzuk+dira%3F&c8=Non+aurkitu+ahal+dugu+granitoa+Euskadin%3F&c9=Zein+da+arrokak+de sberdintzeko+irizpide+nagusia%3F&c10=Aipatu+Erandion+dauden+hiru+arroka+mota&c11=Zer+motako+arroka+da+Kareh arria%3F&c12=Zer+motako+arroka+da+Basaltoa%3F&c13=Zertarako+erabiltzen+da+arbela%3F+eman+bi+adibide&c14=Zer gatik+da+hain+garrantzitsua+Sopelako+K%2FT+muga%3F&c15=+Zein+da+Anbotoko+Mari+kobazuloaren+arroka%3F&c16= Zein+da+Erandioko+eraikuntzetan+nagusitzen+den+arroka­mota%3F&c17=Aipatu+Erandion+dauden+bertoko+arroka+bi&t =Harriz+Harri+Proiektua&time=5" width="500" height="500" scrolling="no" frameborder="0"></iframe> 
  • 23. 9.­ Norbanako lana. ​Gaia globalizatzeko eta landutako gaitasunak aplikatzeko gai diren ala                        ez jakiteko, ikasle bakoitzak lan bat egiten du. Bi aukera planteatzen dira: erakusketarako                          liburuxka egitea edo ikerketa txiki bat. Horretaz gain, beste aukerak izan daitezke:  ● Geologo bat zure herrira heltzen da eta zu zara bere gida. Auzoko geodibertsitatea                          kontatu behar diozu.   ● Sukaldea aldatu nahi duzue etxean eta familia marmoleria batetik pasatzen da                      enzimera on baten bila. Material pilo erakusten dizuete eta zure gurasoek, zu aditua                          zarela jakinda, aholkua eskatzen dizute. Haiek nahi dute: material erresistentea eta                       bertokoa izatea  ● Zure herriak badu altxor geologiko bat eta geodibertsitateko zonalde bat dela                      pentsatzen duzu. Idatzi txosten bat bere ezaugarriak kontatzen Udalari aurkezteko.  Beste jarduera batzuen proposamena:  ● Arroka eta mineralekin esperimentu batzuk egitea  ● Geologiako irakasle aditu bat ikasgelara eraman eta hitzaldi bat entzutea  ● Harrobi bat bisitatzea (adibidez, ​Peñas Negras​)  ● Erakusketa interaktiboa arroka errealekin. Erakustokian taldeak arrokak azaltzen                dituzte eta publikoei erakusten (ikutu, usaindu...)  ● Jolasa birpasatzeko. Klasea bi taldetan banatzen da eta ikasgelaren bi zonaldetan                      kakotuta. Irakaslearen mahaian arroka bilduma edo arroken argazkiak. Lehiaketa                  egiten da: irakasleak arroka bat aipatzen du eta talde bakoitzeko kide bat joango da                            korrika arrokak dauden tokira, identifikatuko du eta irakasleari eramango dio.                     BALIABIDEAK    Ikas­Unitate interaktiboak:  ● Temas Clave Santillana: ​Los minerales y las rocas  ● Temas clave Santillana: ​el origen de las rocas  ● Proyecto Edad: ​minerales y rocas  ● Proyecto Edad: ​propiedades de minerales y rocas  ● Infogunea: ​Harri Motak  ● Agrega: ​harriak eta mineralak  Animazioak:   ● Clasificar rocas  ● El petróleo  ● Petróleo y gas  ● El carbón  ● El carbón2  ● Formación del carbón  ● Extracción de minerales  ● Combustibles fósiles  ● Propiedades de los minerales 
  • 24. ● Propiedades de los minerales2  ● Diferencia entre fractura y exfoliación  ● Escala Mohs  ● La corteza terrestre y sus materiales  ● Rocas magmáticas  ● Magmatismo  ● Rocas metamórficas  ● Proceso metamorfismo  ● Proceso diagénesis rocas sedimentarias  ● Compactation & cementation  ● Ciclo de las rocas  ● Harrien zikloa​. Ostadar  ● El ciclo de las rocas​. Geología UACH  ● Harrien sorrera  ● Harri igneoa  ● Harri magmatikoak eta metamorfikoak.  ● Harri metamorfikoak  Bideoak:  ● Aitor Bergara eta Xabier Murelaga: ​zeintzuk dira arroka motak eta beren ezugarriak​/ Qué tipos de rocas                                hay y cuáles son sus características  ● Dani BioGeo: ​Formación de rocas magmáticas / ​Formación de rocas sedimentarias / ​Formación de rocas                              metamórficas  ● UPV­EHU: ​Ibilbide geologikoak  ● Bideoa: l​ugares de interés geológico de Euskadi  ● Angel Maisu: ​Harriak eta mineralak 1 / ​Harriak eta mineralak 2  ● Bideoa: ​Un día sin minerales  Informazioak:  ● GeoEuskadi  ● Ingurumena: ​Geologia interesdun lekuen inbentarioa  ● Bloga: ​kilómetro 30  ● Recuerdos de Erandio: ​las rocas del diablo del macizo volcánico  ● Eskuekin: ​Piedras de Euskal Herria  ● Tierra y Tecnología: ​Rocas ornamentales del País Vasco y Navarra  ● Hiru.eus: ​Geología de Euskal Herria  ● Maruja Ruiz: ​Los secretos de las piedras