SlideShare a Scribd company logo
1 of 59
HONDARTZA POLTSIKOAN
Ikas-proiektua
https://sites.google.com/site/hondartzapoltsikoan/home
Egilea: Pilar Etxebarria
Leioako Berritzegunea
Gero eta gutxiago falta da uda heltzeko, oporrak, eguzkia...eta
hondartza. Itxi begiak eta pentsaezazu. Ziur itsasoa, hondarra,
eskuoiahalak, lagunak eta abar imajinatzen dituzula, edo,
beharbada, zeure burua ikusten duzu arraina egiten edo olatuak
zeharkatzen surf-tabla batekin...
Arrietara-Atxabiribil- Sopelako hondartzak (Wikipedia Commons / Shutterstock, portfolio de KLV)
Badakizu "hondartza" deitzen duguna oso ekosistema konplexua dela? Izaki
bizidun ugari bizi eta elkarri eragiten diotela tokia? Eta mundu honek guk
saihestu ahal ditugun arazoak dituela? Ikas-proiektu honen bidez hondartza
beste ikuspuntu batetik ezagutuko dugu: Ekologiakoa, izaki bizidunak eta bere
ingurunearekin dituzten harremanak aztertzen den Zientzia. Proiektuan:
• Ekosistemak eta bere prozesu dinamikoak ezagutuko ditugu
• Itsasertzeko ekosistema era zientifikoaz ikerketuko dugu
• Ingurugiro-arazoez eta irtenbide egokiez pentsatu eta eztabaidatuko ditugu
• Gure lan guztiak Ikastetxean zein Sarean hedatu eta partekatuko ditugu
Hondartzak gune bizidunak dira eta zu zeu barneratuta zaude.
Hurrengo batean agian hondartza beste begi desberdinekin
begiratuko duzu.
Hondartza poltsikoan
Atal honetan, "hondartza poltsikoan", ezaguera erabiliko dugu
jolas digital sinpleak garatzeko eta datorren udan, hondartzara
joango garenean, gure sakeleko telefonoan prest izango ditugu.
Elkarrizketa
Bikoteka jarrita, elkarren artean elkarrizketatzen dugu.
• Esan diezakezut zenbat izaki bizidun ikusi dituzu hondartza batean?
(animaliak, landareak)
• Hondartzarekin edo itsasoarekin zerikusirik duen problematikaren bat
ezagutzen duzu?
• Sopelako hondartzaren ondorengo argazkiek erakusten badizkizut, zer ikusten
duzu? Aipatu bi gutxienez.
Elkarrizketaren emaitzak sortutako hitz guztiak hurrengo taulan kokatuko ditugu,
baina definizioen arabera sailkaturik.
Faktore
abiotikoa
Faktore
biotikoa
Faktore
antropikoak
Eraginak eta
arazoak
Bestelakoak
• Faktore Abiotikoak: ura, airea, haizea, zerua, itsasoa, hondartza, kostaldea,
dunak.
• Faktore Biotikoak: landareak, arrainak, moluskuak, itsasoko hegaztiak,
itsaskiak, algak, hondarretako eta lohiko animaliak.
• Faktore Antropikoak: arrantza portuak, kirol portuak, hondartza guneak, hiri
guneak.
• Eraginak: kutsadura, uraren kalitatea jaistea, hondakinak, gehiegizko arrantza,
itsaski biltzea, landare eta animalia espezieak desagertzea, gehiegizko
turismoa, kostaldearen eraldaketa, urtzea.
• Bestelakoak: ekologia, ekosistema, natura, paisaia, mareak, bizitza, osasuna,
ongizatea, oporrak (aisia), nabigazioa, arrantza.
Amaitzeko, guztion artean eta arbel digitala erabiliz, Padlet bat betetzen dugu
Ekosistemak
Ekosistema, biozenosia...hainbat hitz ezagunak egiten zaizkigu
apurka apurka, ez da? Ekosistemaren barruko
ezagueran sakonduko dugu orain, makro-tik
mikro-ra joango gara.
-Gogoratu Biosfera, bizitza garatzen den lurraren natur-
zonaldea dela.
-Lurraren klimak kontutan hartzen baditugu, Biosfera zona geografiko handi
batzuetan bana ditzakegu, ingurugiroko baldintzen arabera: Biomak dira, klima,
landaretza eta fauna partekatzen dituzten planetaren zonaldeak.
-Bioma baten barruan ekosistema batzuk egon daitezke. Ekosistema: izaki
bizidunen komunitatea, bizi diren medio fisikoarekin lotuta eta haien arteko
harremanak kontutan izanda.
Irudia: Proyecto Biosfera
Indibidualki, hurrengo informazioa irakurtzen dugu (Jatorria: ZientziaAlaitz Wikia:
ekosistemak):
Ekosistemen osagaiak:
• Biozenosia: ekosistema horretan eta une horretan bizi diren bizidun multzoa
da.
• Biotopoa: Ekosistemaren aldagai edo ezaugarri fisiko, kimiko, geologiko,
geografiko, klimatiko ... guztiak --> faktore abiotikoak
• Harremanak; ekosistemaren osagaien arteko harremanak: izakien arteko
harremanak eta biotopoarekin dituzten harremanak. Harreman hauek
ekosistemaren funtzionamendua bideratzen dute.
EKOSISTEMA = BIOTOPOA + BIOZENOSIA + HARREMANAK
Habitat-a: Ekosistema batean, espezie bateko indibiduoeek duten bizitokia da.
Habitat batzuk: basamortua, estepa, baso heze hostoerorkorra ....
Txoko ekologikoa: espezie batek ekosisteman gainerako espezie edo
populazioekiko betetzen duen rola, zera ekosisteman burutzen duen eginkizuna ( zer
elikagai mota eta nondik jaten duen, zeinen harrapakaria den, ...)
Habitat berdinean bi espezie baino gehiago bizi dezakete elkar, txoko ekologiko
batean, aldiz, bakarrik espezie bat. Espezie bat baino gehiago batzen badira txoko
ekologiko batean lehiaketa bat hasiko da, espezie bakarra geratu arte.
1) Ikas- jarduera hauen bidez birpasatzen dugu: Zer dira ekosistemak? /
Ekosistemen elementuak
2) Orain,denon artean lana banatzen dugu. Bakoitzak hurrengo ekosistemetatik
bat aukeratzen du, galderak betetzen ditu eta gero taldekideei azaltzen die.
Azkenean, denok gure koadernoan idazten dugu.
OHIANA
Biotopoa:
Biozenosia:
Poblazio baten
adibidea:
Habitat baten
adibidea:
BASOA
Biotopoa:
Biozenosia:
Poblazio baten
adibidea:
Habitat baten
adibidea:
MENDIA
Biotopoa:
Biozenosia:
Poblazio baten
adibidea:
Habitat baten
adibidea:
URMAELA
Biotopoa:
Biozenosia:
Poblazio baten
adibidea:
Habitat baten
adibidea:
3) Orain, bikoteka, gure bi ekosistema konparatzen ditugu antolatzaile grafiko honen
bidez:
Ekosistema 1: Ekosistema 2:
Antzekotasunak
Desberdintasunak
Honi dagokionez:
Gehiago nahi?
Bisita birtualak egin ditzakezu:
• Bosque mediterráneo
• Parque
• Gipuzkoako Parke Naturalak
Informazio gehiago:
• Agrega: Ekosistemak
• Agrega: Ekosistemak2
• ZientziaAlaitz Wikia: ekosistemak
• Ibaizabal BHIko wikia: Ekosistemak
• Uribe Kosta BHIko bloga: ekosistemak 4. maila
• EKI proiektua: Natur Zientziak
• Proyecto Edad: Los ecosistemas
• Libros vivos: Ecosistemas
Euskal Herriko ekosistemak
Makrotik mikrora...Eta Euskal Herrian, zer?
Itsaso eta mendikateen artean egoteagatik, Euskal Herrian
ekosistema mota ugari ditugu: ur eta lur-ekosistemak, padurak,
hezeguneak...Denon artean, IHOBEko web-orrian dagoen
ekosistemei buruzko informazioaz irakurmen partekatuta egiten
dugu.
IHOBE: Euskadiko Bioaniztasuna
Bukatu ondoren, bakoitzak ondorengo web-orrietan dauden ekosistema bat
aukeratuko du, aurrekoak barneratuz, basoak, mendiak...
Euskal Herriko Naturguneak
Eta:
-Fitxaren informazioa aterako du: ekosistema mota, habitat nagusiak, espezie
interesgarriak eta arazoak.
-Interneteko argazkiak bilatuko ditu
-Argazkiak Pinterest tablero komunera gora eramango ditu. Argazki bakoitzarekin
batera bere deskripzioa joango da,
dagokion informazioarekin ( habitata
edo espeziea edo ingurugiro arazoa ...)-
Gero, denon artean, "argazki pasea"
egingo dugu, irudirik onena aukeratuko
dugu bozketa eginez eta tableroa gure
web-orrian partekatzen bukatuko dugu.
Adibidea: Euskal Herria -Javier Artaraz
Gehiago nahi?
• Sakondu: Euskal Herriko Parke Naturalak
• Hurrengo bideo turistiko honetan Euskadiko naturgune batzuk erakusten dira.
Gai zara, zonalde bat aukeratzen, gida ekologiko txiki bat egiteko?
Moldatzea bizitzeko
Espezieak beren ingurugirora moldatzen dira bere ekosisteman
bizirik irauteko. Bizitza baldintzatzen duten biotoparen
faktoreak "faktore mugatzaileak" deitzen dira.
1) Indibidualki, hurrengo animazioa ikusten dugu: Principales factores ambientales.
2) Orain, taldeka jarrita, hurrengo galderei erantzuten diegu. Lehenengoa bakoitzak
pentsatzen du eta gero denon artean osotzen eta zuzentzen ditugu:
• Zeri deitzen diogu faktore mugatzailea?
• Zeintzuk dira nagusienak ekosistema batean?
• Eta itsasertezeko ekosisteman?
• Hurrengo kontzeptuen arteko harremanak biltzen ditugu, faktore berari
dagozkionak josten:
3) Ondorengo taula betetzen dugu:
Itsasertzeko ekosistemak
Hondartzara joaten garenean ez dugu ekosistema bakar bat
zapaltzen. Hondartza ekosistemen multzoa da eta joko baten
bidez ezagutuko dugu.
Launaka jarrita, jokoa aztertzen dugu: joko-taula (argazkia lau zonaldetan
banandurik), lau fitxa (ekosistemen ezaugarri nagusiekin) eta jolasteko kartak.
1)Bakoitzak fitxa bat hartzen du eta besteei ozenki irakurtzen eta azaltzen die. Gero,
denon artean erabakita, taulari dagokion zonaldean kokatzen dugu.
2) Txandaka, nork karta bat hartzen eta bere zonaldean kokatzen du, zergatia
azaltzen. Besteek, ados ez bazaudete, iradozizunak luzatzen dizkiozue.
3) Behin jokoa bukaturik, guztion artean, ekosistema bakoitzeko hiru ezaugarri
nagusiak pentsatzen eta idazten ditugu ondorengo taulan:
Hondartza Duna Itsas-labarra Urredura-plataforma
Fisikoak
Biologikoak:fauna
Biologikoak: flora
4) Kanpoko irteera egingo dugunean, zein hondartzako tokitan aurkituko ditugu izaki
bizidun gehiago?
Kartak: BIOTOPOA
Kartak: BIOZENOSIA
JOKO-TAULA (Sopelako Arrietara-Atxabirirbil hondartza-Wikipedia Commons)
FITXAK ( Jatorrizko informazioa: Azterkostako unitate didaktikoak):
HONDARTZAK DUNAK ITSAS-LABARRAK
URRADURA
PLATAFORMAK
BIOTOPOA
Itsasoak hondarra
mugitzen du eta jaurtiki
eta arrastaka eramaten
du hondartzetan pilatuz.
Hondartzak harkaitzezko
bi irtenguneren artean
kokatutako sartuneak
dira, arku itxurakoak, eta
gainazala ia laua dute.
Hondartzek lurzoruan ur
gutxi dute eta leku oso
argiak dira..
BIOTOPOA
Dunak hondartzetako
muinoak dira, haizeak
batera eta bestera
darabilkien hareak
sortutakoa. Hainbat
faktoreren ondorioz
sortzen dira, besteak
beste: hondartzak
hondarra jasotzea;
itsasoan oztoporik ez
izatea eta, horren
ondorioz, haizeak
beste hainbat tokitan
baino indar handiagoz
jotzea; eta aurre
hondartzan
landaretzarik ez
izatea.
BIOTOPOA
Kostaldean
bertikalki moztuta
dauden pareta edo
malda izugarriak
dira. Beheko zatia
urak higatzen du eta
horrek aldaketa
handiak reagiten
ditu. Haize gaziek
astintzen dute, eta
lurzorua oso elkorra,
gazia eta aldakorra
da
BIOTOPOA
Itsaslabarretatik
erortzen diren
harkaitzek behea
jotzean zati txikitan
apurtzen dira eta
mareen arabera urpean
edo agerian gelditzen
diren harkaitzezko
plataformak osatzen
dituzte. Oso denbora
tarte txikian aldaketa
handiak jasaten dituzte
ingurugiro baldintzen
eraginez: sakontasuna,
argia, oxigenoa,
tenperatura.
BIOZENOSIA
Lurzoru aldakorra,
haizea eta ur gutxi
edukitzera ohitu diren
intsektu eta krustazeo
batzuk. Batzutan
itsatsoak arrastaka
eramanten duen izaki
bizidunen ondakinak
hondartzaren gainean
geratzen dira eta
itsatsoko hegaztien jana
dira.
BIOZENOSIA
Sustrai horizontal oso
luzeak, arantzak eta
nahiko lodierako
zurtoinak dituzte
landareak. Dunetako
hainbat landarek
hondarrari eutsi
egiten diote lurpean.
Fauna: dunen
baldintzetan moldatu
diren intsektu,
molusku eta
narrastiak. Hegazti
migratzaileen
geldiguneak dira.
BIOZENOSIA
Landareak horma
bertikaletan, inguru
oso gazitan eta
haize izugarria
jotzen duen tokitan
bizitzera egokitu
direnak dira. Faunari
dagokionean,
haizeteak jasateko
gai diren hainbat
espezie: intsektu
txikiak, moluskuak,
narrastiak eta
ugaztun txikiak bizi
dira itsas labarretan.
Gainera hainbat
hegaztik bertan
egiten dute habia.
BIOZENOSIA
Urik gabe denbora
luzez irauteko gai diren
algak. Krustazeoek,
moluskuek,
ekinodermatuek
(trikuak, izarrak...),
belakiek eta arrain
txikiek osatzen dute
itsaslabarretako fauna.
Nork jaten du nor?
Ekosistema baten izaki bizidunek beren ingurumenarekin
harremanak dituzte, baita haien artean ere. Harreman
garrantsitzuenek elikadurarekin zerikusirik dute: harreman
trofikoak.
1) Maila, kate eta sare trofikoak
Arbel digitalean hurrengo animazioa ikusten dugu guztion artean:
Orain, taldean, ondorengo definizioak bilatzen ditugu Interneten:
• Lehenengo mailako kontsumitzaileak
• Bigarren mailako kontsumitzaileak
• Hirugarren mailako kontsumitzaileak
• Deskonposatzaileak
• Maila trofikoa /Kate trofikoa / Sare trofikoa
Nork birpasoa egiten du ariketa hauen bidez:
• Zer dakizu maila trofikoei buruz?
• Maila trofiken argazkiak
• Maila trofio bakoita dagokion lekua
• Ekosistema bateko elikadura mailak
• Kateak, sareak, mailak eta piramide trofikoak
• Kate trofikoak
2) Kate eta sare trokikoak eraikitzen ditugu
Lehen bezala, arbel digitalean hurrengo interaktiboa ikusten dugu:
Talde bakoitzak lau sare trofiko aztertuko ditu. Ikasle bakoitza sare batez arduratzen
da, galderak erantzuten ditu eta bere kideei azaltzen die, iradokizunak entzuten.
• Zenbat kate trofiko ikusten dituzu? Eraiki bat.
• Eraiki dagokion piramide trofikoa
• Identifikatu espezie klabe bat. Zer gertatuko litzateke desagertuko balitz?
.
3) Harreman trofikoak itsasertzeko ekosisteman
Jolas honen bidez itsasertzeko ekosisteman bizi diren izaki bizidunen arteko
harreman trofikoak aztertzen ditugu. Lehenengo, bakoitzak hurrengo koadroa
irakurtzen du arretaz:
Espezieak honakoaz elikatzen da
Alga
Organismo autotrofoak, substantzia inorganikoez baliatuz sortzen
dute bere elikagaia.
Zooplanctona Alga mikroskopikoak (fitoplanctona) eta hondakin organikoak
Anemona Arrain txikiak eta moluskuak, zooplantona
Itsas trikua Algak
Lapa Algak
Muskuilua Zooplanctona eta hondakin organikoak
Blenidoa ( arrain txikia) Algak, zooplanctona eta hondakin organikoak
Izkira Algak, zooplanctona eta hondakin organikoak
Magurioa Algak
Itsas izarra Lapak eta bibalbioak
Karramarroa Algak eta hondakin organikoak
Kaioa Itsas izarrak, hondakin organikoak, arrainak, izkirak
Gizakia Karramarroak, lapak, muskuiluak, izkirak, magurioak,itsas trikuak
Orain jolasten dugu:
1. Borobil batean kokaturik, bakoitzak itsasertzeko ekosistemako izaki
bizidunaren txartel bat hartzen du eta jartzen du besteei ikusgai geratzeko.
2. Haril baten bitartez, ikasle batek jokua hasten du esaten: "...(e)z elikatzen
naiz", eta dagokion "harrapakinari" luzatzen dio haria.
3. Txanda batzuk egin ondoren, sare trofikoa osoa ikusgai geratuko da
4. Amaieran, haria askatzerakoan, kate trofikoari inpakto gehiago eragiten dion
espezie klabea identifikatu ahal dugu.
Bukatzeko, nork ekosistema honen kate eta sare trofiko bat irudikatzen ditu.
.
Gehiago nahi?
Simulazio hauen bidez jolastu:
• Simulazioa kate trofikoa
• Simulazioa harrapakaria-harrapakina
• Jokua: Fish Food Game
• Jokua: Built a food web
Eraiki Antonio del Salto irakaslearen klase bezalako kate trofikoak
Bilatu Sarean hau bezalako bideoak eta egin bildumatxo bat:
Itsas-harremanak
Ekosistemetan , elikagai-harremanez gain, beste batzuk gertatzen
dira, bai espezie beraien artean (interespezifikoak), bai espezie
desberdinen arteakoak (intraespezifikoak).
1) Itsats-harremanak
Indibidualki, hurrengo diapositibak ikusten ditugu:
Erlazio intraespezifikoak eta interespezifikoak (aranbada)
Ondorengo taulan itsasoan gertatzen den harreman batzuek daude. Taldeak eratzen
ditugu. Talde bakoitzak batez arduratzen da eta zehaztasunez ikertzen du,
informazioa bilatuz ( harreman mota, ezaugarriak, argazkiak eta bideoak...).
Informazioarekin hiruzpalau diapositiba garatzen ditu.
Ondoren, taldeak berrantolatzen ditugu talde berriak egiten, eta bakoitzean
"harreman-aditu" bat egonda. Era honetan bakoitzak besteei ikertutakoa azalduko
die, apunteak hartzen ditugun bitartean.
.
Koral- koloniak
(koloniala)
Arrain-sardak
(gregarioa)
Lapa eta balanoa
(komentsalismoa)
Pailazo-arraina eta
anemonak (mutualismoa) Karramarroa ermitau
(inkilinismoa)
Anisakis arrainetan
(parasitismoa)
2) Anisakis, laborategiko praktika
Denok entzun dugu Anisaki zizareari buruz zeozer. Orain laborategira goaz
aztertzera.
Hasi baino lehen, animazioa ikusten dugu:: Consumer-Ciclo del Anisakis
Materialak:
• Disekzio- taula
• Bisturi, artaziak, pintzak
• Petri-Plaka
• Alkohola
• Lupa binokularra
• Arrainak: sardinak, antxoak, berdela...
Prozedura:
• Arraina irekitzen dugu tresneriaren bidez
• Organoak bereizten ditugu eta arranaren
muskuluetan zizare bilatzen dugu.
Batzuetan biribilkatuta agertzen da.
• Anisakisen ale bat hartzen dugu eta Petri-Plaka batean kokatzen dugu.
• Lupaz ikusten dugu.
Nematodo honek osasunentzako eragina duenez, informazioaren bila goaz. Nork
hurrengo artikulua irakurtzen du, esangurantsua iruditzen duguna azpimarratzen.
• Anisakis parasitoaren sintomak eta tratamendua. BM Supermerkatuak
Ondoren, denon artean tertulia dialogikoa egiten dugu.
Gure diseinu biomimetikoa
Espezieak beren ingurugirora moldatzen direla ikusi dugu. Izaki
bizidunek eboluzionatzen dute portaera-diseinuak, diseinu
anatomikoak edo barneko funtzionamendu eraginkorrenak
lortzeko, babesa, ehiza edo elikadura egokien bila, beren
ekosisteman egokitzeko prest.
Gizakiok Naturaren moldaerak ikertu ditugu etekina ateratzeko
nahian, teknologia berriak sortzeko inspirazio moduan. Zientzia eta
arte hau Biomimetika deitzen da.
Gure sormena erabiliko dugu diseinu moldatu bat asmatzeko. Klase osoak
biomimetikari buruzko bideo bat ikusten dugu: "Redes"- Eduard Punset:Innovar
copiando a la naturaleza
Talde bakoitzak, naturaren diseinu "moldatuta" batzuk aztertzen ditu eta, "folio
birakaria" talde-dinamika erabiliz, ezagutzen ditugun beste batzuen zerrenda osatzen
dugu.
Belkroa eta haziak
Hozte-sistemak eta
termitategiak
Eskailera kiribilak eta
maskorrak
Exoeskeletoak eta babes-
jantziak
Bikoteka, itsasertzeko ekosistemara moldatu ziren izakin bizidun batzuek
ezaugarriak elkarren artean irakurtzen ditugu.
Lapa:
supralitoraletik behera aurki
daiteke haitz azpietan, oin
sendo baten bidez itsatsita.
Haitzetatik algak harraskatzen
ditu jateko.
Kaioa:
beste animalia batzuek
iristeko
zailtasunak dituzten lekuetan
jartzen du habia, normalean
itsaslabar baten irtenunean.
Karramarroa:
itsasoaren erdi aldean
eta goiko aldean bizi da. Laua da,
isatsa gorputzaren azpian du eta
batzuetan lau hanka pareak ezkutatu
egiten ditu.
Anemona:
Zonalde infralitoralean bizi da,
haitzei gogor itsatsita eta garro
pozoitsu eta itsaskorrak ditu
elikatzeko
Kardulatza:
dunen alde babestuan
hazten da, itsasoko uraren
zipriztinik ez jasotzeko
Muskuilua:
urdin beltza da eta multzotan bizi da
haitzei itsatsita, ur lasterrak eraman
ez dezan. Itsasoko ura iragazten du
elikagaia lortzeko
Ikusitako moldaerak diseinu ezagun batekin parekatu ahal dugu?:
• Lapak: eskutua, euritakoa
• Kaioa:
• Karramarroa:
• Kardulatza:
• Muskuilua
• Anémona
Orain, zuk zeuk disenatzaile bihurtuko zara. Aurreko izaki bizidun bat
aukeratzen, diseinu propioa asmatzen eta orri batean irudikatuko duzu,
azalpenarekin lagunduta, gero, bakoitzak besteei bi edo hiru minututan azalduko
dielako. Bozketa bat egingo dugu, diseinu sortzaileena aukeratzeko.
Jatorrizko irudia: ikteroak.com
Sakeleko jokoak
Ekosistemak menperatuta daude, ez da? Lagunekin partekatzeko
momentua heldu da eta jolastea egiteko modurik onena da.
Pentsatu, hondartza-eguna, bainua harturik, eguzkitan jarrita...eta
hara non ingurugiroa hobeto ezagutzeko jolas batzuk poltsikotik
ateratzen dituzu!
Hondartzako jolasak
1. Talde bakoitzak ikasitako bi gai aukeratu eta gero (ekosistemak, moldaerak,
harreman trofikoak...) jolas pare bat eraikitzen ditu Educaplay edo Celebriti
aplikazioen bitartez.
2. Kontutan hartu hondartzara eramateko jolasak direla, beraz, hondartzan
bertan ikusi ahal duguna irudikatu behar dute.
3. Jolasak ez bikoztea garrantzitsua da, noski, guztion arteko bilduma handia
lortzeko. Horretarako, gaiak banatzeaz gain, talde bakoitzak garatuko dituen
jolas-mota ere planifikatuko dugu.
4. Bukatu ondoren, proiektuaren web-orrian kapsulatuko, besteei erakutsiko eta
partekatuko ditugu, beren sakeleko telefonoan eraman ahal izateko.
5. Talde bakoitzak bere jolasen esteka irakasleari bidaliko dio e-mailez, begirada
bat botatzeko.
6. Jolastera! Ikasitakoa birpasatzen dugu jolasen bitartez.
Educaplay /Jolas-mota:
• Mapa.
• Asmakizuna.
• Hitzak osotu.
• Gurutzegrama.
• Elkarrizketa.
• Letrak ordenatu.
• Hitzak ordenatu.
• Harremanatu.
• Letra-sopa.
• Testa.
Tutoriala: tutorial sobre educaplay / Manuel Gustavo Acosta Espinoza
Adibide bat: EKOSISTEMA
Ikerketa: itsasertzeko ekosistema
Oso jantzitza gaude ekosistema gai hauetan, bigarren urratza
emateko prest, ikerketatzea. Sopelako Arrietara eta Atxabiribil
hondartzak ikertuko ditugu eta emaitzak infografia batean
antolatuko ditugu, gero hondartzan, gure lagunei erakusteko
moduan. Lana bikoteka egingo dugu.
Sopela ezagutzen
Irteera didaktikoa egin baino lehen ikerketatuko dugun zonaldea
zehaztasunez ezagutzea komeni zaigu. Datu batzuk hartuko ditugu
gure infografia aberazteko.
Bideoa: ibilbide geologikoak Sopelan
Bikoteka antolaturik, lagin-zonaldeari buruzko informazioa bilatzen dugu: Arrietara-
Atxibiriribil hondartzak.
1) Bizkaiko Foru Aldundiko web-orrira jotzen dugu: Arrietara-Atxibiribil hondartza
• Zein herritan dago?
• Bere zabalera eta luzeera idazten ditugu. Itsasbeheran, zenbat metro2
dauka?
• Uraren kalitatea, zein da? Bainu egiteko modukoa?
• Joateko, zein garraiobideen aukera daukagu?
• Koordinadak idazten ditugu. Gero Google Maps erabiliz, argazki batzuk
gordetzen ditugu.
2) Hondartza hauetan, Euskal Herrian oso
zabala den eraketa geologikoa aurkitzen
da: "Flych"a. Informazio hau aztertzen,
idazten dugu:
-Sopelako hondartzan, zeintzuk dira bi
ezaugarri geologiko nagusienak?
-Zer da Flysch izeneko hori? Zer arroka
mota ditu?
-Eta K/T muga, zer da?
Gehiago nahi?
Hurrengo web-orrietan Sopelako hondartzetako naturaren informazio gehiago
eskuratu ahal duzu:
• Barinatxeko Dunen Sistema
• Interes Geologikoko Lekuak-Sopela
• Ibilaldia Algortako Portu Zaharretik Barinatxe hondartzara
• Bizkaiko kostaldea : Barinatxe ,Arrietara eta Atxabiribil
• Erreferentzia bibliografikoa: Natura Sopelan
Bideoa: Sopelako Flyscha
Aztertresnak eraikitzen
Irteeran neurketa batzuk hartuko ditugu, baina ez dugu tresna
korapilotsurik beharrarik izango, gehienak objetu arruntak
berziklatzen eraiki ahal ditugu.
1) Iparrorratza
Iparrorratza digitala eraman dezakegu gure sakeleko telefonoan. Hurrengo web-
helbidetan App-a deskargatzen da: Smart Compass (Android)/HD Compass ( IOS)
2) Sakonera neurtzeko trenza
Itsasertzeko urmaeletan, sakonera ez da handia, beraz, ondorengo
tresna sinple batekin konponduko gara:
• Soka (metro bat)
• Pisua duen eta ondo lotzen den objetua ( metalezko botoia,
zirrindola, azkoina...)
Uretan sartu ondoren, sakonera markatzen duen
korapilo bat egiten da, gero erregelaren bidez
neurtzeko.
3) Etxeko anemometroa
Haizean intentsitatea neurtzeko erabiliko dugu.
Freskagarrirako lastotxo batez egiten da, hari batetik
zintzilikatutako kartoi batekin bere muturrean.
4) Urpeko bisorea
Beste tresna sinple honen bidez uraren azpian doitasun gehiagorekin ikusiko dugu.
Ondorengo bideoan nola egiten den ondo azaltzen da
Gehiago nahi?
Secchi- diskoa
MATERIALAK:
• Soka luze bat (4,5 m)
• Musika edo ordenagailuko CDa
• Botoia, zirrindola edo azkoin zabalak
• Errotulki beltza (betirako tinta)
• Metroa
PROZESUA:
1. CDaren gainean diagonalak marrazten dira eta bi koadrante beltzez
marrazten dira.
2. Erdigunean soka pasatu ondoren zirrindolarekin elkartzen da, pisua izateko.
Sakonera gehiago duten zonaldean erabiltzen da, uhertasun-gradua neurtzeko.
Diskoa sartzen da uretan gradualki hondatu arte eta, koadranteak desagertzen
direnenan, neurria idazten da.
Irteera planifikatzen
Edozein irteera egin aurretik, planifikatzea behar beharrezko da, are
gehiago toki ireki batean egotekotan, hondartzan bezala.
1) Marea-taula kontzultatzen dugu, marea baxuagoaren bila. Hondartzan
lasaitasunez egiteko, zenbat denbora izango dugu? Tabla de mareas
2) Eguraldia Tiempo.es webean eginten dugu kontsulta. Aurreikusiaren arabera,
zein arropa jarriko dugu?
3) Landa-koadernoa deskargatzen eta berikusten dugu: landakoadernoasopela.
Zein materiala eraman behar ditugu? Zehaztatu hurrengo taulan:
Ikerketa Materiala
Emozioak taula batean idatzi
Bideoak eta argazkiak atera
Krokisa eskuz egin
Giza-jardueren kontaketa
Haizea eta lurzoruaren tenperatura neurtu
Haizearen intentsitatea eta zuzenbidea
neurtu
Orientazioa jakin
Itsas-hondarraren eta uraren laginak hartu
Kutsatzaileen kontaketa egin
Urmaelan:
-Uraren tenperatura hartu
-Sakonera neurtu
-pH neurtu
-Espeziak zenbakitu
Ez ahaztu, irteera didaktikoa egiterakoan, ingurugiroaren begirunea
ezinbestekoa dela, pertsonengan errespetu eta ixiltasunez
jokatuz, behatzen ditugun espezieak babestuz eta taldean
kooperazioarekin jorratuz (neurketa eta denborarekin
eraginkorrak izateko). Naturarekin gozatzeko modu bakarra da.
Gehiago nahi?
Hurrengo web-orrian kontaketa modu zientifikoan nola egiten den kontsultatu ahal
duzu: Random sanpling
LANDA
KOADERNOA
ITSASERTZEKO EKOSISTEMA
ARRIETARA-ATXABIRIBIL HONDARTZAK
SOPELA
IZENA:......................................................
1) Hondartzan gaude. Arnasa hartu eta ondorengo taula betetzen hasten gara:
Soinua duen zerbait
Usaintzen dugun zerbait
Mugitzen den zerbait
Finkoa dagoen zerbait
Hegaz egiten duen zerbait
Ibiltzen den zerbait
Leuna den zerbait
Gogorra den zerbait
Kolore bizia duen zerbait
Bitxia den zerbait
Egon behar ez den zerbait
2) Sakeleko telefonoen bitartez, bideo panoramikoa (360 º)
Emozioekin
erlajatzea
eta
gozatzea
komeni
zaigu
eta argazki batzuk ateratzen ditugu.
3) Hurrengo eskeman ezaugarri geologiko garrantzitsuenak seinalatzen ditugu
(krokisa eskuz):
4) Toki harritsu batera hurbiltzen gara eta ikusten ditugun
geruzak eta fosilen argazkiak edo bideoak egiten ditugu
5) Orain nabaritzen diren giza-jardueren kontaketa:
Giza jarduera Zenbakia (gutxi gora behera)
Eraikuntza: etxebizitzak
Azpiegitura turistikoak
Isurhodiak
Portuak edo arrantzaguneak
Kirolak
6) Aire eta lurzoruaren tenperaturaren neurketa.
Airearen
tenperatura
Lurzoruaren
tenperatura
Adi! Fosilak
errespetatu!
Bi minutu
gutxienez
7) Haizearen intentsitatea eta norabidea neurtzen ditugu anemometroaren bidez
0 Barealdia
1 Haize leuna
2 Haize normala
3 Haize gogorra
4 Haize boladak
8) Iparrorratza App-a erabiliz, orientazio seinalatzen dugu hurrengo mapan:
9) Harea lehorra eta bustitako lagina hartzen ditugu plastikozko poltsak erabiliz
10) Hondartzaren gainean ikusten diren kutsatzaileen zenbaketa:
kutsatzaileak
Zenbakia
Plastikoak
Hondakinak
11) Hegaztien kontaketa:
Hegaztien espeziea Zenbakia
Kaioak
Ubarroiak
Bestelakoak
Gogoratu: ez utzi zure “aztarna”
mesedez
12) Urmaeletara hurbiltzen gara hurrengo neurketak burutzeko:
-Uraren tenperatura:........................
-Sakonera........................................
-pH:...........................
-Uraren laginak hartzen ditugu ontzietan (estalkiekin)
250 ml. Gutxienez. Gazitasuna neurtzeko erabiliko dugu.
13) izaki bizidunak beren itsasertzeko aldean kokatzen ditugu
Zona supralitorala
Marearteko zona
Zona infralitorala
14)Espezien argazkiak eta bideoak ateratzen ditugu
Beren itxura eta moldaketaz fijatzen gara.
Espezien kontaketa
Espezie Zenbakia Espezie Zenbakia
Likenak (Lichina sp.) Alga arreak (Bifurcaria
bifurcata)
7.4 eta 8.4 arteko pH aldakorra
neur dezakegu aktibitate
biologikoaren arabera. Alga
ugari badaude, fotosintesi
gehiago gertatzen da, beraz pH
ere handitzen da.
Lagina. 50 x 50/ Izaki bizidunen
zenbakia bataz bestekoa da
Alga berdeak ( Codium
tomentosum / Ulva rigida)
Adartsuak
Hostodunak
Alga gorriak (Corallina
elongata/ Caulacantus
ustulatus/ Falkenbergia
nifolanosa)
Adartsuak
Kotoi-
itxurakoak
Karramarroak (Pachygrapsus
marmoratus)
Balanoak (Balanus)
Muskuiluak (Mytilus edulis) Lapak (Patella)
Magurioak (Littorina
neritoides)
itsas kurkuiluak (Thais
haemastoma)
Anemonak (Actinia equina) Gorria
Berdea
Izkirak (Palaemon elegans)
Itsas trikuak (Paracentrotus
lividus)
Itsas izarrak (Equinaster)
Blenidoak (arrain txikiak) Bestelakoak
Emaitzak aztertzen
Behin irteera eginda, datuak eta laginak ordenatu behar ditugu.
IKASGELAN:
1) Gure eskuko telefonoetatik Internetera, bideo eta argazkiak gora eramaten ditugu,
Gmail kontua erabiliz:
• Bideoak: YouTube
• Argazkiak: Google + edo https://picasaweb.google.com
Argazkiak gure ordenagailura deskargatzen ditugu, eskura izateko.
2) Aurkitutako espezien sailkapena egitea tokatzen zaigu (Azterkosta Gida
dikotomikoa erabiliz) eta hurrengo taula betetzen dugu:
Espezieak Kopurua % Sailkapena (ugaritasunaren arabera)
3) Bigarren sailkapen bat egiten dugu, ea ekoizle edo kontsumitzaileak diren, eta
kate eta piramide trofiko bat eraikitzen dugu.
LABORATEGIAN
Bideoa eta argazkiak ateratzen joango gara, prozesu guztiak dokumentatzeko.
Aurreko jardueran bezala, Sarera igo eta gero gure PCra.
Itsasoko uraren laginak
1) pH-ren neurketa beste isuri batzuekin konparatuz.
Materiala:
• Saio-hodiak
• Matxardak
• pH indikatzailea
• Ospina
• Bikarbonatoa
• Itsasoko ura
• Txorrotako ura
• Pipetak
• Pipeta-tentegailua
• Prezipitatu-ontziak
Prozedura:
1. 4 saio-hodi erabiltzen ditugu: lehenean itsasoko ura botatzen dugu,
bigarrenean txorrotako ura, hirugarrenean ura ospinarekin eta laugarrenean
ura bikoabonatoarekin.
2. Mataxarden leguntzaz, hodi bakoitzean pHko paper indikatzaile zati bat
sartzen eta ateratzen dugu. Emaitzak taula batean idazten ditugu:
pH Itsasoko ura Txorrotako ura Ura + ozpina Ura + bikarbonatoa
2) Gazitasuna egiaztaratzen dugu: uraren litro edo kilogramoa batean dagoen
gatza-kopurua da eta gatza-gramo/ ur-kilogramoko neurtzen da.
Materiala:
• Balantza
• Pyrex beirazko plaka
• Probetak
• Itsasoko ura
• Metxeroa edo bero-emailea
• Termometroa
Prozedura:
1. Balantzaren bitartez beirazko plaka pisatzen dugu
zorroztasun osoz, eta emaitza taula batean idazten dugu.
2. Probeta batean itsasoko uraren 100 ml. neurtu ondoren, beirazko plakan
kokazten dugu arretaz. Orain plaka + ura pisatu eta neurtzen dugu.
3. Plaka berotzen dugu ura, prozesua behatuz, ura osoa lurrundu arte.
4. Berriro pisatzen dugu plaka + gatza.
Gatzaren gramoak=beiraren pisua + gatza- beiraren pisua
Gazitasuna=gatzaren gramoak / uraren ml.
Itsasoko uraren batze besteko gazitasuna= 45 g/l
Gure laginaren gazitasuna:
3) Kutsaduraren gradua
Materialak:
• Metileno-urdina
• Aluminiozko papera
• Saio-hodiak
• Itsasoko ura
Prozedura:
1. Saio-ontzi bat uraren lagin batekin betetzen dugu eta metileno-urdinaren tanta
batzuk botatzen dizkiogu. Laginaren kolorea eta usaina taula batean idazten
ditugu.
2. Aluminiozko paperez estaltzen dugu hermetikoki eta eguzkitan (edo estufa bat
erabiliz) uzten dugu 25º gutxi gora behera.
3. 2 eta 5 egun pasa ondoren, kolore eta usainaren aldaketak behatzen ditugu. 2
egunetan aldatzen bada, kutsatuta dago, 5 egunetan ez bada aldatzen,
ordea, ez. Uran dauden mikroorganismoek oxigenoa behar dutenez, ura gero
eta kutsatutagoa egon, orduan eta oxigeno gutxiago aurkituko dugu.
Lagina Hasieran 2 egun 5 egun
Kolorea
Usaina
Ondorioa:
Itsas hondarraren laginak
1) Itsas hondarraren analisia
Materiala:
• Saio-hodiak
• Ur oxigenatua
• Ozpina
• Alkohola
• Itsas hondarra
Prozedura:
1. Lagina 3 saio-hoditan
banatzen dugu.
2. 1. ontziari ur-oxigenatu tanta batzuk gaineratzen dizkiogu. Burbuilak sortzen
badira, materia organikoaren presentzia dagoela adierazten da. Intentzitarean
arabera idazten dugu: bat ere ez, arina edo gogorra.
3. 2. ontziari ozpinaren tanta batzuk dagozkio. Burmuilak ateratzeak Karbonato
Kaltzikoa dagoela agerian jartzen du. Aurrekoan bezala, intentzitatea neurtzen
dugu.
4. Azken ontziari alkohola botatzen diogu eta hartzen duen kolorea begiratzen
dugu. Itsas hondarrak fitoplanktona duenean (ezko dagoenean), klorofilagatik,
berdexka ikusiko dugu.
Emaitzak, bet bezala, taula batean.
3) Itsas hondarraren osagaiak
Materiala:
• Erloju-beirak
• Orratz kirtenduna
• Lupa
• Paper milimetratua
• Itsas hondarra
Prozedura:
1. Erloju-beira batean hondarraren lagin txiki bat kokatu eta gero, lupaz behatzen
dugu, aleak orratz kirtendunaz apurka apurka banatzen.
2. Paper milimetratuaren zatitxo bat mozten dugu hondarraren aleen tamainuarekin
alderatzeko.
• Kolorea: gardenak, ilunak...
• Formak: ertz askoko aleak, borobilak...
• Tamainua: finua:0, 5-1 mm. / lodia 1 - 2 mm.
Kolorea
k
Formak
Tamainu
a
Izaki bizidunen
aztarnak
Gakoa: Daniel Tomás. IES Abastos, Valencia.
Gehiago nahi?
Itsas-hondarren argazki gehiago mikroskopiopean:
• Taringa
• Arenas del mundo: Enrique Santillán y Teodoro Rodríguez
Gure infografiak
Gure ikerketaren emaitzak txosten batean idatzita izateaz gain,
laburbildu eta aurkeztuko ditugu infografia baten bitartez..
Bikote bakoitzak bere infografia egingo du PIKTOCHART aplikazioa erabiliz.
Gure Gmail kontuarekin erregistratu ahal dugu.
Prozedura:
1) Lehendabizi infografien adibide batzuk ikusten ditugu GALERÍA atalean (edo
Sarean bilatzen)
2) Gero, hurrengo tutoriala irakurtzen dugu: Tutorial de Bloge@ndo
3) Orain gure infografia prestatzen dugu, ondorengo edukinekin:
• Izenburua
• Ikusitako itsas-ekosistemaren ezaugarriak: herria, hondartzak
• Hondartzaren bideoa. Propioa ez bada, Interneten bat bila dezakegu.
• Biotopo eta biozenosien argazkiak
• Ikusi ditugun ezaugarri geologiko nabarmenenak: materialen mota, fosilak,
Flysch, K/T muga…, argazki edo bideoarekin lagunduta.
• Hondartzaren ezaugarri fisiko kimikoak eta laborategiko laginak: aizearen eta
lurzoluaren tenperaturak, aizearen intentsitatea, hondarraren laginak, uraren
sakontasuna, pH, gazitasuna...
• Urmaelako izaki bizidunen espezieak (argazki, bideoak...)
• Kate eta piramide trokikoaren adibide bat
• Espezien kontaketa eta % grafiko batean
• Giza-jardueren kontaketa eta kutzatzaileak
• Web-estekak informazio gehiago izateko
• Ikerketaren ondorio nagusiak
Beraz, infografiak izan behar du:
-Testuak
-Taulak/grafikoak
-Gure argazkiak, bideoak
-Web-estekak
4) Behin garaturik, infografiaren kapsulatzeko kodea eskuratu ondoren, argitaratzen
dugu gure web-tokian.
5) Azkenean, irudi bezala deskargatzen dugu eta, irakasleari bidaltzeaz gain, beste
taldekideei ere bidaltzen dizkiegu posta elektronikoz. Koebaluazioa egingo dugu.
Adibidea:
Itsasoko arazoak
Zer da itsatsoa guretzat? Zer ekartzen digu geure buruari? Zer
emozioak sortarazten dizkigu? Gizakiarentzako kontsumo-
zerbitzua, gozatzeko gunea, ala babestu behar den tokia?
Hausnarketa egiteko mementua da.
Zu eta hondartza
Gaur egun, gizakia da ekosistemen orekan eta babesa gehien
mehatxatu duen eragilea. Itsas-ekosistemek azaro pilo dituzte
gizakia dela eta. Ziur problematika batzuk berehala burura
datozkizula, hala nola, kutsadura edo marea beltzak...Atal honetan
itasoak dituen arazo larri batzuetan sakonduko ditugu, baino
lehendabizi:
"Mundua aldatu baino lehen, eman hiru buelta zure etxetik".
Esamolde txinatarra.
1) Galdetegi honen bidez, hondartzarekiko jarrera aztertzera zoaz. Idatzi emaitzak.
KOSTALDEA ZAINDU ETA ERRESPETATZEN AL
DUZU?
Inoiz
ez
Ia inoiz
ez
Batzu
etan
Beti
1. Hondartzara joaten zarenean, hondartza errespetatzen duzula
uste al duzu?
1 2 3 4
2. Hondartzara joateko garraio publikoa erabiltzen al duzu? 1 2 3 4
3. Hondartzan zaborrik botatzen al duzu? 4 3 2 1
4. Itsasora hondakinak isurtzeak kalterik eragiten al du? 1 2 3 4
5 Kirol portuak ugaritzearekin ados al zaude? 4 3 2 1
6 Arrantza gehiegi egiteak sor dezakeen itsas baliabide
agortzeak kezkatu egiten al zaitu?
1 2 3 4
7 Etxeetako uraren erabilerak itsasoko urari eraginik egiten al
dio?
1 2 3 4
8 Turismoa sustatzeko, kostaldetik ahalik eta hurbilen eraiki
behar al da?
4 3 2 1
9 Turismoak kostaldean eraginik ba al du? 1 2 3 4
10. Materia arriskutsuak itsasoz garraiatzeak sor dezakeen
kutsadurak kezkatzen al zaitu?
1 2 3 4
11.Arrantza egitera joango bazina, arrain txikiak berriro uretara
botako al zenituzke?
1 2 3 4
12. Itsas motorrak erabiltzea egokia al deritzozu? 4 3 2 1
13. Ingurunea babesteko talderen bateko partaide al zara? 1 2 3 4
Galdeketako emaitzen balioespena
Lortutako emaitzak zenbatu itzazu, biribil batez inguratu dituzun zenbakiak batuz.
Ikus itzazu emaitzak:
• 39 eta 52 puntu bitartean: Kostaldeaz kezkatzen den pertsona bat zara.
Gauza askotan lagun dezakezu!
• 25 eta 38 puntu bitartean: Arreta gehiago jartzen eta lan gehiago egiten saia
zaitez. Bide onetik zoaz!
• 13 eta 24 puntu bitartean: Ez duzu puntu askorik lortu, baina, horretaz
ohartzen bazara, hobetu dezakezu!
2) Ondoren hondartzara joaten diren pertsona batzuen kasuak ditugu. Taldean,
bakoitzak besteei kasu bat irakurriko die.
1) Familia
Familia igandezale tipiko bat hondartzara doa eguna
pasatzeko.
-Oso beteta dagoen arren,
berdin zaie, toki handia
aukeratzen dute beren
gauzak jartzeko: mahaiak,
aulkiak, toallak, bazkal-
saskia, nebera, irratia,
parasola...
– Zarata handia sortzen dute, haien artean oso ozenki
eztabaidatzen dutelako eta irratia topez dutelako.
– Oso toki handia okupatzen dute, futbolean aritzen
direlako, beren ondoan dagoen inor kontutan hartu
barik.
– Lurzorura hondakinak etengabe botatzen dituzte..
2) Bainulariak
Bainulari talde batek bokatak
hartu eta hondartzara
joatera erabakitzen
dute.Toalletan daude lasai,
berba egiten eta ondo
pasatzen.
- Uretara hurbiltzen direnean
oztopo pilo aurkitzen dituzte:
jende ugari paseoa ematen, futbolean, palak...umeak
hondarrarekin jolasten, toki batetik bestera korrika,
pertsonak arrantza egiten, familiak ohiukatzen...
- Azkenean uretan sartuta, ura oso itsusia eta zikina dago,
apar susmagarria, plastikoak eta abar, are gehiago,
ikusten ez diren arrantza pita batzuek daude.
3)kirolariak
Lagun-talde
hondartzara doa
kirola egitera: Surf-a,
ur-motorrak, uretako-
eskia, windsurf-a,
futbola, ...
-Guzti honek
suposatzen du eguzki
hartzen ari den
jendea (edo
paseatzen edo bainua egiten) molestatzea.
-Hala eta guztiz ere, lagun-taldea ez da bat ere
kezkatzen, ez zaio axola molestiak sortzea.
-Espazio handian mugitzen dira, nahiz eta hondartza
jendez beteta egon.
4) Arrantzaleak
Arrantza egitera maiz
doazen pertsonak
harrietan kokatzen dira.
Patxadaz egotea
gustatzen zaie, ixiltasuna,
irakurtzea...baina gaur
ezinezkoa da...
-Jendetza dago edonon,
harrietan ere bai.
-Kanaberak bota eta noizean behin norbaitek berarekin
topatzen da eta pita apurtzen du.
-Ez dago ezer harrapatzeko modurik, jende pilo
egoteagatik, arrainek eskapo egiten dutelako (jendea
bainua egiten, surf-a, pilotaz jolasten...)
-Beren aburuz, bakardadean egoteko eskubidea dute eta
ez hainbeste jendearekin..
Bukatzeko, guztiok taula osotzen dugu:
KASUAK Familia Bainulariak Kirolariak Arrantzaleak
Behatutak
o portareak
Sortutako
gatazkak
Eta proposamen batzuk pentsatzen eta idazten ditugu: kostaldeko erabilera
arduratsu eta solidarioa hondartzaz gozatzeko.
Ikasgelan partekatuko dugu
3) Orain berriro taldetan lan egitea tokatzen zaigu, itsasoko eta hondartzetako
arazoak ikasteko. Talde bakoitza problematika batez arduratuko da:
1.Taldea: kutsadura (plastikozko itsasoak)
2.Taldea: Espezie inbaditzaileak (aliens kostaldean)
3.Taldea: Arrantza jasangarria (itsatsotik lapikora)
4.Taldea: Turismo kaltegarria (atso eta gaurko irudiak)
Eta:
a)Informazioa "irakurmen
partekatu"aren bidez barneratuko
dugu
b) Ondoren, hurrengo grafikoan
antolatuko du (A3 handituta):
c) Bere ikaskideei klasean ahozko
aurkezpena egingo die.
d) Informazioa haunditu ahal du,
proposatutako jarduera bat
aukeratuz edo taldeari bururatzen
zaion beste bat
Gero, guztion artean eztabaida bat
egingo dugu.
1. ALIENS KOSTALDEAN
• Alien, benetako bertsioa. Zientzia.net / ElHuyar
• Lur planetako inbaditzaileak. Zientzia.net / ElHuyar
• Especies invasoras en la costa de Gipuzkoa. Osakidetza
Duela hamarkada batzuk, estralurtarrek Lurra
mendean hartuko zuten beldur zen gizartea.
Alabaina, Lur planetako hainbat espezie arriskuan
jarri dituzten bizidunak ez dira espaziotik etorri,
lurtarrak dira.
Jatorriz eskualde batekoak izan baina beste batean
zabaltzen diren espezieei espezie inbaditzaileak
esaten zaie. Horiek erraz ugaldu eta modu ezin
hobean egokitzen dira bizileku berrira eta, askotan,
harrera-ekosistemako jatorrizko espezieak arriskuan jartzen dituzte. Halako
inbasioak, munduko biodibertsitatea gordetze aldera arazo larria izateaz gain,
konpontzeko zailak dira. Halaber, kalte ekonomikoak eta osasun arazoak ere sor
ditzateke.
Espezie inbaditzaile gehienak giza jardueraren ondorioz lekualdatu dira, askotan
helburu ekonomikoak direla eta. Oro har, bi motatako inbaditzaileak bereizten dira:
nahita sartu diren inbaditzaileak eta nahi barik sartutakoak.
Itsasoan, 1. motako ezagunenetakoa Caulerpa taxifolia itsas belarra da. Jatorriz
tropikala da, eta 1984 inguruan heldu zen Mediterraneora. Antza denez, Monakoko
akuariokoek itsasora bota zituzten, garbiketa egiten, irautea lortuko zutela pentsatu
ere egin gabe.
Nahi barik sartu diren inbaditzaileak inor konturatu gabe ekosistema arrotzean
sartzen diren espezieak ere, askotan gizakiei esker bidaiatzen dute.
Mundu osoko zenbait muskuilu eta arrain espezie itsasontziekin batera
ailegatutakoak dira. Hutsik bidaiatzen duten zamaontziek egonkortasuna
handiagotzeko ura erabiltzen dute
lasta modura, eta kargamentua
jasotzeko ura askatu egiten dute.
Jatorrian jasotako urarekin batera,
ontziek espezie bizidun ugari
harrapatzen dituzte; ura helmugan
botatakoan, espezie horiek guztiak
ere askatu egiten dituzte. Beste
bideak hauexek dira: itsatsontzien
korkoetako sedimentuak,
hondakinen isurketak, arrantza egiteko edo kultibatzeko espezien inportazioa
(zizareak, ostrak...)
Inbaditzaile biologikoei aurre egiteko modu egokiena ezartzen ez uztea da; hau da,
inbaditzaileak batetik bestera ez joateko neurriak hartzea. Nazioarteko Itsas
Erakundeak, esaterako, lasta-ura itsas handian
aldatzea gomendatu die zamaontziei. Ingurune
horren eta ur gezatakoaren arteko aldeak
handiak direnez, itsasotik ekarritako espezieak
ez dira helmugako ekosistemara egokituko eta
ez da inbasiorik gertatuko. Bestalde, txalupa motordunen jabeei mugitu aurretik
ontziak ondo arakatzea eskatu zaie.
Espezie inbaditzaileak aintzat hartu behar direla jabetuta, hainbat egitasmo abiatu
dira han eta hemen, toki bakoitzean dauden espezie inbaditzaileak detektatzeko eta
haien eragina aztertzeko. Nazioartean, GIPS, Espezie Inbaditzaileei buruzko
Programa Globala, sortu zen 1997an.
Eukal Herriko kostaldean 80.hamarkadetatik ikerketa batzuk garatu dira, batez ere
Sargassum muticum algarekin. Gaur egun 250 espezie inbaditzaile baino
gehiago identifikatuta daude, algak, poriferoak, cnidarioak, anelidoak,
krustazeoak eta artropodoak.
Sargassum muticum Sopelan
Gehiago nahi?
Informazioa:
• Sakondu hurrengo ikas-unitatearen bidez:
Espezie exotikoak. Naturgaia
Animazioa ikusi eta gero:
• Egin espezie inbaditzaileen zerrenda Euskadin
• Sailkatu sartzeko erak
• Zeintzuk dira arriskutsuenak?
Itasertzeko ekosisteman, zein?
2. PLASTIKOZKO OZEANOAK
• Ozeano bete mikroplastiko. Berria. Amaia Portugal
• Ozeano barreko zabor zurrunbilak. Wikipedia
• Plastikozko adabaki bat Ozeano Barean. Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar
Zientzia
Plastikoa era masibo batean erabiltzen duen hirugarren
belaunaldia gara. Gaur egun, 300 milioi tona plastiko
ekoizten da urtero gutxi gorabehera. Plastikoa erabilgarria baita oso, baina badu
bere alde iluna ere: 1970eko hamarkadatik, material horren milioi bat tona inguru
jausi da itsasora. Cadizko Unibertsitateak koordinatu duen ikerketa batean aurkitu
dute 7.000 eta 35.000 tona artekoa dela guztira ur azalean metatuta dagoen plastiko
kopurua. Malaspina itsas espedizioak, 2010ean, bildutako datuak izan dira ikerketa
horren oinarrizko lehengaia.
Azkenaldian sarri agertu dira hedabideetan plastiko hondakin metatuen ondorioz
itsaso zabalean osatutako irla modukoen argazkiak. Plastikoa eremu zehatz
batzuetan kontzentratzen da bereziki: zurrunbilo ozeanikoetan.
Jakina da itsas dortokak eta beste zenbait animalia itota hiltzen direla plastiko
handiak irentsita. Herbehereetan, material hau topatu dute ikerlariek aztertu duten
hegaztien %95aren urdailean; Alemanian, plastikotik datozen produktu kimikoak
topatu dituzte animalien ugalketa organoetan, eta Californian, gora doaz tripak
plastiko zatiz beteta hiltzen diren balea eta izurdeen kopurua.
Mikroplastikoak, ordea, ez dira hain begibistakoak,
baina kaltegarriagoak dirudite. Izan ere, zentimetro
batetik beherako erradioa duten plastikoak dira nagusi
ozeanoetako ur azalean eta zooplanktonak eta
arrainek jaten ote dituzten. Material hauen efektua
kate trofikoetan ikusiko dugu, produktu kimikoak
pixkana elikagai katean sartzen direlako (DDTa edo
PCBa)
Plastikoa itsatsoan egongo da mendeetan zehar, degradatzeko denbora luzea behar
duelako, batez ere sakonera handian badago, oxigeno gutxi eta argirik ez baitago
han, plastikoa deskonposatzea eragiten duten bi faktoreak. Gauzak horrela, bertan
geratuko da hori ehundaka urtez.
Ozeanoak munduaren zabor ontzi bihurtzen ari dira. Kilometro koadro bakoitzak
74.000 plastiko pieza ditu bataz beste. Hondakin hauek ehundaka mila animalia
hiltzen dituzten urtero. Zer eragingo du epe luzean plastikoaren kutsadura honek?
Zer egin dezakegu ozeanoak garbitzeko? Soluzio gisa, erabilera murriztea eta
sortutakoaren birziklajea proposatzen dituzte. Sargazoen itsasoan bizi diren bakterio
batzuk plastikoa degradatzeko gai direla ikusi da baina albo ondorioak ez dira neurtu
oraindik.
Gehiago nahi?
-Informazioa handitu ahal duzu hurrengo dokumentala ikusten:
• Océanos de plástico
3. ITSATSOTIK LAPIKORA
• Jasangarria izango da edo ez da izango. Argia. Mikel García
• Kalak berreskuratzeko, arrantza jasangarria. Zu Zeu
• Arrantza jasangarria.Consumer
Antzinatik, arrantza, elikagaien, lanpostuen eta
irabazi ekonomikoen iturri garrantzitsua izan da
jarduera horri lotuta daudenentzat, zeharka edota
zuzenean. Baina, denborak eta ezagutza berriek
erakutsi dute arraia baliagai berriztagarria izan arren,
ez dela agortezina. Komunitatearen elikadura-,
ekonomia- eta gizarte-ongizatea mantentzeko
ezinbestekoa da, beraz, arrantzaren kudeaketa
arduratsua egitea.
Egun, arrantzari dagokionez, itsas ingurunearen
egoera kezkagarria da. Itsasoa agortzen ari gara, arrainak ugaldu daitezkeen baino
azkarrago ustiatzen, eta espezie ugari desagertzea aurreikusten dute azterketek,
biodibertsitatea galtzen eta ekosistemen degradazioa egitatzen.
Europar Batasuneko uretako populazioen %
88-a Gehienezko Etekin Jasangarriaren
mailatik gora ari dira ustiatzen, Ipar
Atlantikoko populazioen % 48-a gain ustiatuta
dago. Bizkaiko Golkoa eta euskal kostaldea
ez daude egoera honetatik salbu. Azken
hamarkadan, antxoa, zapoa, legatza, … eta
antzeko espezieak egoera kritikoan daude,
populazioak berreskuratzeko arazoekin.
Bisigua, Papardoa eta beste hainbat espezie,
berriz, desagertu egin dira.
Teknika suntsitzaileekin gainarrantzatzen duen eredu industriala nagusitu da
Europan. Bidean aurkitzen duten guztia harrapatzen duten sare pelagikoak dira
teknika erasokorrenetakoa. Min izugarria egiten digu arraste pelagikoak, hondoko
arrasteak dena xehe-xehe egiten du, dena nahastuta eta dena hila, eta gainera,
batzuetan arrantzatutakoaren %15 gorde eta gainerako guztia uretarat botatzen da.
Kontua zera da, barku askok produktore handiekin dutela tratua, arraina tonaka
arrantzatzen dute eta horren araberako tasa kobratzen dute; gero arrain hori inork
nahi ez badu ere, galtzen utzi arren, gutxiengo bat kobratzea ziurtatzen dute.
Jendea pentsatzen du agian piszifaktoriak iretenbiderik
egokiena direla, baina, kilo bat arraina gizentzeko beste
hiru-lau kilo arrain bat pentsu behar du eta kontraesana da
hori, nola da posible kilo bat hazteko itsasoko beste hiru
kilo irin jaten ematea? Itsasoko arraina zaintzea eta
mantentzea da bidea, itsasoan sortu behar da arraina eta
bertatik atera behar dugu, horretarako gune babestuak
finkatuz, haztegi naturalak. Baina akuikulturaren atzean
interes ekonomiko eta politiko asko dago.
Arrantza ilegala ere, noski, kaltegarria da itsasoarentzat, eta arrantza guztiaren %20
inguru ilegala da munduan, ikerketen arabera. Ilegala da, esaterako, kuotak ez
errespetatzea, hartutako espezieez eta pisuez informazio faltsua ematea, teknika
debekatuak erabiltzea…
Saihesteko, arrantza jasangarriaren aldeko
aldarria ahobatezkoa da, alternatiba
bideragarriagoa.Arrain-populazioen
iraunkortasuna bermatzea eta arrantzaleen
jarduerak ingurumenean izan dezakeen eragina
ahalik eta gehien murriztea izan behar dira
helburuak. Neurri nagusiak ondorengoka izango lirateke:
• Artisau arrantzaren laguntza, arautegi eta disposizio legal aproposekin, baita
arrain-etiketatu berezia era.
• Teknika suntsitzaileen desagerpena mailaka.
• Itsas- erreserba gehigo sortzea, non arrantza debekatura dagoen.
• Akuikultura murriztea.
• Kontsumitzaileei informazio zehatza ematea
• Gomendio zientifikoei kasurik ematea
Gehiago nahi?
1) Informa zaitez:
• Itsas ikerketa. AZTI-TEKNALIA
• "Guía de consumo responsable de pescado". Greenpeace.
2) Ikerketatxo bat egin dezakezu arrain-merkatuan:
• Zeintzuk dira salmentan dauden arrainak? Nondik datoz? Beti izan da honela?
urtetan zehar, prezioak aldakorrak dira?
• Zein saltzen da gehien? Zergatik? azken bolada honetan aldaketak
nebarmendu dira?
• Gaur egun lehen baino arrain mota dago ala ez?
• Arrain-tamainua kontutan hartzen da? Ikuskaritza dago?
• Jendeak badaki ea arrainaren bat desagertzeko arriskuan dagoela?
3) IHITZA aldizkariak ikerketatxo bat proposatzen dizu: Arrantza iraunkorra
4)Sakontzeko dokumentala: Los balleneros del norte
4. ATZO ETA GAURKO IRUDIAK
• Eguzkia, piña colada eta ekologia. Consumer
• Zerk du lehentasuna, ekonomiak ala ekologiak? Uhaina Atxotegi, ElHuyar
• La costa antes y después. El País
Aspaldi honetan ‘bidaia’ kontsumo-produktu
gisa saltzen da. Bezeroa supermerkatura
erosketak egitera joan ohi den bezala
hurbiltzen da bidaia-agentzietara horrenbeste amesten duen oporretako irteera
hautatzera. Baina ‘bidaia’ merkatu-produktu bihurtu denetik, ez ote du beste produktu
askok bezala naturan eraginik?
Turismo poluitzailearen ondorioak kostaldean azkoz gehiago nabarmentzen dira.
Orain turistiko bihurtu diren kostaldeko herri gehienetan, nekazaritza eta arrantza
erabat desagertu dira turismoaren eraginez eta gaur egun batzuk izugarri eraldatu
dira. Herri eta eskualde horiek ez dute zerikusirik orain dela urte gutxi ziren harekin,
orain turismoa bertako oinarri ekonomikoa da, baina, horren ordainetan, sekulako
prezioa pagatu behar izan dute: kontrolik gabeko ustiakuntza, itsas bazterrak
zabortegi eta hormigoizko bihurtzea, kutsadura gehiago izatea, instalazio publikoak
handitu (igeritokiak, kirol-portuak...) eta inguruak garraiobidez betetik...turistak eroso
senti daitezen. Halaber nortasun eta kulturaren galera gaitza eta turismo-sektorearen
menpeko izatea, horixe izaten baita askotan baliabide-iturri bakarra.
Adibide harrigarrietariko bat
Benidorm izan daiteke. Arrantzale
herria izatetik 52 solairuko dorreak
izatera pasatu da. Bere biztanlegoa
ea % 600 handitu da azken 30
urtetan, eta udan, % 4.000ra
heltzen da. Ea ez dago natur toki
librerik, dena hormigoiez beterik.
Azken 20 urtetan Mediterraneoko
kostaldea suntsitu da 8 futbol-zelai
eguneroko eraikiko balira bezala.
Erritmo honekin jarraituz gero, 100
urte barru, ez lirateke kostaldeko
txoko librerik egongo .
Guzti horrek badu eraginik ingurumenean. Turismoaren iraultza ez da beti
liluragarria. Gaur egun, bidaiariek munduko edozein puntatara joateko zaletasuna
dute; helmuga zenbat eta urrunagokoa hautatu, orduan eta erakargarriagoa dela
dirudi, nahiz eta batzuetan "turismo berdea" edo "ekoturismoa" etiketapean egon.
Dirudienez, parke naturaletara eta natur toki babestura hurbiltzen diren turistek,
argazki- eta bideo-kamerak eramateaz gain, bakterioak ere garraiatzen dituzte beren
zapata-zoletan. Turisten oinetakoak, beraz, gure ekosistema arrisku larrian ezartzen
ari dira.
Handitzen diren beste arazo ekologiko batzuk bi dira nagusi: garraiobideen
kutsadura, energiaren kontsumoarekin lotura, eta ur-eskasia eskualdeetako natur-
baliabideentzat, turismoak kontsumo handia eskatzen du eta.
Turismo iraunkorra benetako erronka da. Ikuspegi
horretatik, turismo iraunkorraren sustatzaileek dei
egin diete nazioarteko komunitateari, sektoreko
enpresei eta gobernuei, neurri globalagoak hartu eta
aplika ditzaten hainbat alorretan. Kontzientzia
ekologiko ona eta lege babesa behar beharrezkoak
dira egoera honen kontra jotzeko, turismoa jasangarria ikuspuntu soziala,
ekonomikoa eta ekologikoa aldi berean lortzeko.
Gehiago nahi?
1) Bota begirada bat Greenpeaceren txosten honi " Destrucción a toda costa 2013"
eta gero:
o Zer nolako eraginak ditu hondartzetan eraikuntza masiboak?
o Zeintzuk dira Espainiako hiri edo herririk suntsitutenak? Bilatu irudi
esanguratsuak ( atzo eta gaur)
o Zer gertatu da Zierbanan? Bilatu irudi historikoak Google Earth
aplikazioan
o Euskadiko egorea dela eta, komentatu hurrengo Santurtziko irudiak:
(Jatorrizkoak:Bilboko Portua.José Luis Ramirez)
2)Ikusi bideoa: Oporraldi ekologikoagoak
eta dagokion galdesorta: Galderak
Rol jokua
Denok ezagutzen ditugu itsaso eta kostaldeko arriskuak. Orain rol-
joku batean hartuko dugu parte.
Aktore eta aktoresaren papera hartuko dugu. 6 ikaskide talde egiten dugu eta
bakoitzak hurrengo pertsonaien rola hartzen du. Txartel hauetan ideia batzuk
daude eztabaidan argudiatzeko.
Eztabaida bukatu ondoren, talde bakoitzak hartutako erabaki argudiatuta komentatu
du klasean.
Egoera:
Kostaldeko herri baten Udalak, herriko ekonomia suspertzeko, pentsatu du turismoko
gune bat eraiketza, baina hiritar elkarte batzuen ezetzarekin topo egin
duenez, Alkateak gaia eztabaidatzeko ez ohiko bileraren deialdia luzatu du.
Bilera honetara joango dira:
ENPRESA
ERAIKITZAILEAREN BURUA
- Urrezko aukera da bere
enpresarentzat.
-Ez bada herri honetan
eraikitzan, beste batean izango
da.
ERAIKUNTZA-LANGILEA
-Bere enpresak eraikitzan ez
badu, porrota egiteko arriskuan
dago
-Lanpostuen galduko
ZIENTZALARIA
-Kostaldeko ekosistema batzuk
arriskuan daude, pertsonek
orokorrean ez dituzte baloratzen
- Herriko ekonomia suspertu
ahal da beste turismo mota
desberdinarekin.
HIRIGINTZA ZINEGOTZIA
-Turismoko gunea eraikitzan
bada, herrian lanpostu ugari
sortuko dira, zuzenak eta ez
zuzenak.
-Boto gehiaho lortuko ditu
ARRANTZALE-KOFRADIAREN
ERREPRESENTANTEA
-Portu tradizionala kirol-portu
batekin ordezkatu ote deneko
beldur da
-Pentsatzen du turismoak
arrainak uxatuko dituela eta
langabezian geratuko direla
HERRIKO AUZOKIDEEN
ELKARTEAREN
ERREPRESENTANTEA
-Lasaitasunez bizi nahi dute,
aldaketa nabarmenak jaso barik.
-Baina baita ere herriko
langabezia-kopurua gutxitu nahi
du eta irtenbide baten bila doa
Aktibatu!
Itsasoko edo beste ekosistema bateko ingurugiro-arazoak
ezagutzea ez da nahikoa. Lehendabizi kontzientziazio eta gero
ekintzaraino heltzera ezinbestekoa da. Hau da jarduera honen
helburua. Atera burutik zure irudimena eta sormena!
Zure testuinguruko pertsonak ( ikaskideak, irakasleak, familak...)
konzientziatzeko ideien lehiaketa baten deialdia egingo dugu. Gaia:
itsasoko arazoak eta hauen kontra jotzeko ideiak.
1. Guztion artean itsasoko problematikoei buruzko irudiak eta argazkiak bilatzen
ditugu (kutsadura, plastikoak, arrantza, turismoa...) eta horma-irudi erraldoi
batean kokatzen ditugu gure ikastetxeko sarreran.
2. Eskola Komunitateari saihezteko ideiak esakatzen dizkiogu denboraldi batean.
Ideaik papertxo berziklatu batean idatzi eta, txintxeta baten bidez, nahi duten
irudiaren ondoan kokatzen dituzte.
3. Ikasgelan, ideiarik sortzaileenak aukeratzen ditugu eta lana banatzen dugu
gure artean. Norbanako lana da. Nork, ideia bat hartuta, garatzen du aukera
hauen bitartez:
• Ikastetxean ekintza aktiboa egiteko gidoia ( edo etxean, edo hondartzan edo
auzoan...)
• Kolektibo bati zuzendutako logotipo edo pegatina baten diseinua
• Objetu baten diseinua ( kamiseta, edalontzia...)
• Horma -irudi publizitarioa
• Ekintzaren dekalogoa
• ...
Bakoitzak bere lana klasean erakutsiko du eta onenak aukeratzeko bozketa egingo
dugu.
Adibide batzuk:
Gehiago nahi?
Denbora baduzu, ikusi ondorengo dokumentala, ez zara damutuko. sobre el mar.
Edo bisitatu hurrengo Museoak:
• Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa.
• Getxoko Aquariuma
• Donostiko Aquariuma
• Plentziako Ingurumen Gela
• Bermeoko Arrantzaleen Museoa. Ibilaldi birtuala
Ozeanoan zehar bisita birtuala egin dezakezu: Street View Oceans
Ekosistemaren barnean
Norbanako lan honen bidez orain arte ikasitakoa erakutsiko duzu.
• Formato digitalean egin behar da (testu dokumentua= 6-8 orri edo 10-12
diapositibak) besteekin partekatzeko gure web-txokoan.
• Bukatu eta gero, zure ikaskide batekin partekatuko duzu. Bere iritzia emango
dizu irakasleak lana ebaluatu baino lehen. Era honetan hobetzeko denbora
izango duzu.
• Pentsa itzazu erantzunak ondo, eman azalpenak. Horretarako informazio-
webguneak dituzu.
• Bilatu esteka, irudi edo bideoaren bat erantzunak aberazteko, baina ez ahaztu
lana aipatzea (egiletasuna errespetatu)
• Lana handitu ahal duzu, nola ez.
EKOSISTEMAREN BARNEAN
Ikusi hurrengo bideoa. Iratiko Ohianan lurperatuko zara, baso zoragarria eta
magikoetariko bat. Beste mundu desberdinean zaude, bizitzak beste erritmoa duen
tokia, bere biztanle guztiak ikusi ez dituzun arren. Gai zara bere historia kontatzeko?
Iratiko Ohiana hostogalkor basoko ekosistema da. Ondorengo eskeman baso hauen
izaki bizidun batzuk daude:
Ziur bideoaren zati honetan agertzen diren izaki bizidunaren bat ezagutzen duzula.
Aukeratu bat (animalia, landarea, onddoa...):.............................
Bere paperean jarri eta gero, kontatu:
• Nor naiz ni?, Zein da nire izena (izen arrunta eta zientifikoa)?
• Zein da nire ekosistema? Kontatu nolakoa den nire etxea (habitata), nire
ingurunea (biotopoa) eta nire auzokideak (biozenosia)
• Nire bizitza baldintzatzen duten inguruneko faktorerik nagusienak, zeintzuk
dira?
• Zeintzuk dira nire bizitzeko moldaerak?
• Zelako harremanak ditut nire auzokideekin ?
• Zerez elikatzen naiz? Zeintzuk dira nire predatzaileak/ harrapakinak?
• Zein da nire papera kate trofikoan? Irudikatu eskema batean
• Ekosistematik desagertuko banintz, zein izango liratekeen ondorioak?
• Nire ekosistema, gizakientzako garrantsitzua da?, zer ematen dizue?
• Zeintzuk dira nire inguruneko arazo nagusiak?, zein da zuzenean niri eragin
gehien ematen didana?, ¿zer egin dezakezu zuk honen kontra?
Informazioa:
• Biopedia: bosques templados caducifolios
• Bizkaiko Foru Aldundia: Urkiola, hostogalkor-basoa
• Bizkaiko Foru Aldundia: Bizkaiko Baso-ekosistemak / Bizkaiaren sustraiak
• Educaixa: el bosque, un ecosistema
• GreenPeace: los bosques
• Euskalnatura: Baso hostoerorkor atlantiarrak
• Euskomedia:Basoen Nazioarteko Urtea. Biziaren sortzaileak
• IHITZA 35: Basoak / Zein eginkizun dute basoek?
Ebaluazioa
Ikas-egunerokoa (hamabostero)
• Zer ikasten ari naiz? zein proiektuen atlaean nago? esaldi batzuetan
laburtzeko gai izango nintzateke?
• Zer da zailena niretzat? Nola gainditu ahal dut? Nork lagundu
ahal dit?
• Zer gustatzen zait gehien?
"Hondartza poltsikoan" ataleko jardueren kontrol-zerrenda
Gure koadernoetan ondorengo lanak burututa egon behar dira:
Irizpideak (kopurua eta kalitatea)
1 Sentitzen
dut, ez zara
heldu
2 Doi doi
3 Ondo
eginda
4 Bikaina
• Elkarrizketa
• Ekosistemen analisia
• Bi ekosistemaen arteko
konparaketa
• Euskadiko ekosistemak
• Argazkiak Pinterest-en
• Faktore mugatzaileak: jarduerak
• Kate trofikoak: jarduerak
• Kate eta piramide trofikoak
• Itsas- harremanak
• Laborategiko praktika: Anisakis
• Diseinu biomimetikoa
• Bi jolasekiko estekak
• Itsasertzeko ekosistema:
ikerketaren planifikazioa
• "Zu eta hondartza" galdesorta
• Hondartzan ondo egoteko
proposamenak
Koadernon lanen
% 50a baino
gutxiago daude
Informazioa ez da
bat ere argia eta
ez dago
galdetutakoarekin
bat edota
kopiatuta dago
Koadernon lanen
% 50a daude
Batzuetan
iInformazioa ez da
argia edo ez dago
galdetutakoarekin
bat
Koadernon
lanen % 80a
daude
Informazioa
oso argia da
orokorrean,
ondo
zentratuta eta
beregituratuta
Lan guztiak
daude
koadernon
Informazioa oso
argia da, ondo
zentratuta,
beregituratuta
eta handituta.
Errubrika: sakeleko jolasak
Irizpideak
1 Sentitzen dut, ez
zara heldu
2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina
Sormena eta
originaltasuna
Ez da jolasak
interesgarriak edo
antolatuak izateko
ahalginik ikusten
Bai ikusten da jolasak
ondo antolatzeko
ahalegina, baina
nahiko korapilotsuak
daude
Ikusten da jolasak
ondo antolatzeko eta
erakargarriak
geratzeko ahalegina
eginda dagoela
Ikusten da jolasak ondo
antolatzeko,
erakargarriak eta
interesgarriak geratzeko
ahalegin handia eginda
dagoela
Edukien
ulermenaren
zehaztasuna
Jolasak ez dira
zehatzak, ez dago
arauik, gaia ez dela
ulertzen nabaritzen da
edo edukinak ez
zuzenak dira.
Jolasak ez dira oso
zehatzak, ulertzen
zailak
Jolasak oso zehatzak
dira, gaiaren
ulermena nabaritzen
da
Jolasak oso zehatzak
dira, gaiaren ulermena
nabaritzen da eta era
ulergarria aurkezten da
Errubrika: itsasertzeko ekosistemaren ikerketa-txostena
Irizpideak
1 Sentitzen dut, ez
zara heldu
2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina
Garapen
esperimentala
Ez ditu laginketaren
pausoak jarraitzen,
ezta
esperimentuarenak
ere, zorroztasunik ez
dago
Laginketaren pausoak
eta esperimentuarenak
jarraitzen ditu, baina ez
era zorrotzean
Laginketaren pausoak
eta esperimentuarenak
jarraitzen ditu
Laginketaren pausoak
eta esperimentuarenak
zorroztasunez jarraitzen
ditu eta berriak
proposatzen ditu
Datuen bilketa,
interpretazioa eta
emaitzak
Ez dago bilketarik, ezta
datuen antolakuntzarik
ere. Ez ditu emaitzak
eta irudi propioak
ematen.
Datuak biltzen ditu eta
emaitzak ateratzen
ditu, baina
antolakuntza ez da
zorrotza eta ondorioak
eskasak. Argazki edo
irudi propioak ematen
dira.
Datuak biltzen eta
emaitzak ateratzen ditu
oso antolatuta eta
ondorio batzuekin.
Argazki edo bideoa
propioak ematen dira.
Datuak biltzen eta
emaitzak ateratzen ditu
oso antolatuta eta
modu zientifikoan,
ondorio batzuekin.
Argazki edo bideoa
propioak ematen dira.
Informazioaren
kalitatea
Gaia ez da ulertzen,
informazioa iluna da
eta ez dago
eskatutakoarekin bat
Gaiaren zatiak ulertzen
dira eta informazioa
batzuetan ez dago
argia edo
eskatutakoarekin bat
Gaia ulertzen da eta
informazioa argia
aurkezten da eta
eskatutakoarekin bat
Gaia ulertzen da eta
informazioa argia
aurkezten da,
eskatutakoarekin bat
eta handituta
+ Infografia
Irizpideak
1 Sentitzen dut, ez
zara heldu
2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina
Edukien
antolakuntza
Planifikazioaren falta
ikusten da. Edukinak es
daude ordenatuta eta
ez dute infografiako
antolakuntza betetzen.
Edukina planifikatu
egin dute, baina
infografian eskatutako
oinarrizko elementu
guztiak ez daude
Edukina ondo
planifikatuta dago eta
infografian eskatutako
oinarrizko elementu
guztiak daude
Edukina oso ondo
planifikatuta dago,
infografian eskatutako
oinarrizko elementu
guztiak daude eta
berriekin handitu da
Bibliografia/ web-
estekak
Ez du bibliografiarik
aportatzen edota ez da
bat ere fidagarria
Bibliografiak ez dio
aportazio handia
egiten gaiari
Gaiarentzako
bibliografia nabaria
aportatzen du
Gaiarentzako
bibliografia nabaria
aportatzen du eta
gaiarekin josita
Irudiak /
Multimedia
Ez dago elementu
multimediarik edo ez
dira aproposak. Ez
ditu irudi edo
multimedia propioak
ematen
Elementu multimedia
batzuk ematen dira,
baita propioak ere.
Grafika sinpleak.
Elementu
multimediak ematen
dira, baita propioak
ere. Grafika
aproposak.
Elementu multimediak
ematen dira, baita
propioak ere. Grafika
onak.
Errubrika: ahozko aurkezpena (itsas-arazoak, grafikoa)
Irizpideak
1 Sentitzen dut,
ez zara heldu
2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina
Hiztegia
Histegia ez da
aproposa
Hiztegia aproposa da,
baina batzuetan ez da
zuzena
Hiztegia aproposa eta
zuzena da
Hiztegia aproposa eta
zuzena daeta hiztegia
berri ematen du
Edukien
ulermena
Gaia ez da ulertzen,
planteatzen diren
galderei ez daki
erantzuten
Gaiaren zati batzuk
ulertzen ditu eta galdera
batzuei erantzuten die
Gaia ulertzen duela
ikusten da eta
planteatzen diren
galdera gehienei
erantzuteko gai da.
Gaia oso ondo ulertzen
duela ikusten da eta
planteatzen diren
galdera guztiei
erantzuteko gai da
Edukien
antolakuntza
Edukina txarto
egituratuta dago
antolatzaile
grafikoan
Edukina egituratuta
dago antolatzaile
grafikoan
Edukina ondo
egituratuta eta landuta
dago antolatzaile
grafikoan
Edukina ondo
egituratuta, landuta eta
handituta dago
antolatzaile grafikoan
Aurkezpena
Oso azkar hizt
egiten du, ez da
ulergarria, ez dio
publikoari begiratzen
Astiro eta argia hitz
egiten du, ulertarazten
du, naturaltasunarekin
portatzen
da...gehienetan
Astiro eta argia hitz
egiten du, ulertarazten
du, naturaltasunarekin
portatzen da
Astiro eta argia hitz
egiten du, ulertarazten
du, naturaltasunarekin
portatzen da, denbora
errespetatzen du eta
erakargarria da.
Errubrika: aktibatu!
Irizpideak
1 Sentitzen dut,
ez zara heldu
2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina
Sormena eta
originaltasuna
Ez da lan sortzailea
egiteko ahalginik
ikusten, ideiak
kopiatzen dira
Bai ikusten da lana
origiltasunarekin
antolatzeko ahalegina,
beste ideia batzuetan
oinarrituta
Ikusten da lana
origiltasunarekin eta
modu erakargarrian
antolatzeko ahalegina,
ideiak landu dira.
Ikusten da lana
origiltasunarekin eta
modu erakargarrian
antolatzeko ahalegina,
ideiak landu dira eta
berriak ematen ditu.
Edukien
ulermenaren
zehaztasuna
Ez dira zehatzak, gaia
ez da ulertzen
Gaia ukertzen da,
baina ez da ozo
zehatza
Gaia ulertzen dela
nabaritzen da
Gaia ulertzen dela
nabaritzen da, baita
trasmititzeko modua ere
Gidoia / Irudiak /
esloganak
Ez dira aproposak, ez
dira txundigarriak
Aproposak dira, baina
ez txundigarriak
Aproposak eta
erakargarriak
Aproposak eta
erakargarriak,
hausnarketa egiteko
Errubrika: "ekosistemaren barnean"
Irizpideak
1 Sentitzen dut,
ez zara heldu
2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina
Edukinak
• Izaki bizizduna,
sailkapena
• Ekosistemaren
deskripzioa
• Faktore
mugatzaileak
• Moldaketak
• Harreman inter eta
intraespezifikoak
• Harreman trofikoak
• kateak eta oreka
trofikoa
• Ekosistemaren
garrantsia
gizakiarentzat
• Ingurugiro arazoak
eta irtenbideak
• Handitzeko lanak
Iluna, lana ez dago
bukaturik, ez da
ulertzen
gehienetan ulertzen
da, baina ozo justua
dago edo ez dago
osatuta
Lana osatuta dago
eta ondo ulertzen
da
Lana osatuta
dago, ondo
ulertzen da eta
handitzeko
aportazioak ditu
Edukien ulermena
Ez dira zehatzak,
gaia ez da ulertzen
Gaia ulertzen da,
baina ez da ozo
zehatza
Gaia ulertzen dela
nabaritzen da
Gaia ulertzen dela
nabaritzen da,
baita trasmititzeko
modua ere
KALIFIKAZIOA (GUTXI GIRA BEHERA)
Koadernoaren lanak: % 20
lan globala: %35( ezinbestekoa da, ez badago eginda, besteak ez dira ebaluatuko)
Ekoizpenak:
Jolasak %10
Txostena-infografia %20
Ahozko aurkezpena (itsas-arazoak) %10
Aktibatu kanpaina %5
Ikas-kontratuaren eredua
Ikasi dudala demostratzeko...
Hurrengo lanak
egingo ditut
Epe honetan
Ekosistemaren osagai biotiko eta abiotikoak identifikatzea
Ekosistema baten mail trofikoak desberdintzea eta irudikatzea
Ekosistema bateko faktore mugatzaileak identifikatzea, baita desoreka
sortzen dituenak ere
Ekosistema baten izaki bizidunen arteko harremanak ezagutzea
Izaki bizidunen moldaketak bere ingurumenarekin harremanatzea
Ekosistema baten aniztasuna justifikatzea eta bere kontzerbazioaren
beharra
Euskal Herriko ekosistema nagusien ezaugarriak ezagutzea
Ingurugiroaren suntzipena saihezteko ekintzak sailkatzea
Ekosistema zehatz baten elementuak ikertu eta analizatzea
Informazioak iturri desberdinetatik bildu, antolatu eta interpretatzea
Ideiak eta erantzunen bilketarako sormena eta norbanako iniziatiba izatea
Datu esperimentalak bildu, taula -grafikoetan antolatu eta interpretatzea
Txosten deskriptiboak edo argudiozkoak garatzea, esperientzia edo
behaketetatik ondorioak ateratzeko
Ikerketen emaitzak baliabide desberdinetan komunikatzea, idatzita,
ahozkoak edo digitalak.
Hiztegi eta lingoai zientifikoa zorroztasunez erabiltzea
Laborategian lan egitea tresneria ondo erabiltzen eta segurtasun- arauak
betetzen
Lan talde batean parte hartzea kooperazio eta ardura-jarrerekin
Lanetan ardura izatea autonomiarekin
....
....
Familiaren oharrak:
KODEAK
1. Txosten bat idaztea
2. Kontakizun bat idztea
3. Horma-irudi bat diseinatzea
4. Eskema edo diagram batzuk sortzea
5. Kontzeptu edo mapa mentala burutzea
6. Diapositiben aurkezpen bat garatzea
7. Bideo bat grabatzea
8. Hitzaldi bat eskeintzea
9. Ikerketa bat egitea
10.Simulazio bat dramatizatzea
11.Gai bat prestatzea beste kide bati azaltzeko
12.Argazki-album bat komentarioekin biltzea
13.Maketa bat eraikitzea
14.Esperimentu bat egitea
15.Jolas bat diseinatzea
16.Elkarlanean aritzeko proiektu bat garatzea
17.Gaiarekin bat egon daitekeen musika-zerrenda bat sortzea
18.Grafiko estatistiko bat prestatzea
19....
Autoebaluazioa / Talde-ebaluazioa
• Denbora ondo erabili dut?
• Lanak garaiz eman ditut?
• Taldean lanaren banaketa orekatua egin dugu?
• Gustiok ikasteko aportazioak egin ditut?
• Oso ondo egin dut...
• Nire zailtasunak ...izan dira
• Gehien gustatu zaidan lana ...izan da
• Uste dut honetan...hobetu behar dudala
• Gai honetan gehien gustatu zaidana...izan da eta gutxien...
• Irakaslearentzako iradokizunak...
75 rúbricas para Primaria y Secundaria. Documentos de evaluación del Proyecto
EDIA
Irakasleentzat:
 Estrategiak
 Gida didaktikoa
 Heziberri

More Related Content

Viewers also liked

Viewers also liked (20)

Blogger tutoriala: blogaren diseinua
Blogger tutoriala: blogaren diseinuaBlogger tutoriala: blogaren diseinua
Blogger tutoriala: blogaren diseinua
 
Geosfera kooper aktiboa
Geosfera kooper aktiboaGeosfera kooper aktiboa
Geosfera kooper aktiboa
 
Notebook herramientas
Notebook herramientasNotebook herramientas
Notebook herramientas
 
Ikas proeiktuak eta atazak: gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoak
Ikas proeiktuak eta atazak: gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoakIkas proeiktuak eta atazak: gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoak
Ikas proeiktuak eta atazak: gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoak
 
Blogger tutoriala: sarrera eta hegalak
Blogger tutoriala: sarrera eta hegalakBlogger tutoriala: sarrera eta hegalak
Blogger tutoriala: sarrera eta hegalak
 
Zientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LHZientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LH
 
El metodo científico
El metodo científicoEl metodo científico
El metodo científico
 
Neuronas de plastilina
Neuronas de plastilinaNeuronas de plastilina
Neuronas de plastilina
 
Bideoen erabilpen didaktikoa
Bideoen erabilpen didaktikoaBideoen erabilpen didaktikoa
Bideoen erabilpen didaktikoa
 
Eduglogster tutorial
Eduglogster tutorialEduglogster tutorial
Eduglogster tutorial
 
Notebook tresnak
Notebook tresnakNotebook tresnak
Notebook tresnak
 
Thinglink tutoriala
Thinglink tutorialaThinglink tutoriala
Thinglink tutoriala
 
Feedly tutoriala
Feedly tutorialaFeedly tutoriala
Feedly tutoriala
 
Hezkidetza zientzian proposamenak
Hezkidetza zientzian proposamenakHezkidetza zientzian proposamenak
Hezkidetza zientzian proposamenak
 
Issuu tutoriala
Issuu tutorialaIssuu tutoriala
Issuu tutoriala
 
Photopeach tutoriala
Photopeach tutorialaPhotopeach tutoriala
Photopeach tutoriala
 
Diapositiben aurkezpenak google drive
Diapositiben aurkezpenak google driveDiapositiben aurkezpenak google drive
Diapositiben aurkezpenak google drive
 
Mis hábitos saludables
Mis hábitos saludablesMis hábitos saludables
Mis hábitos saludables
 
Wikiak
WikiakWikiak
Wikiak
 
Padlet tutoriala
Padlet tutorialaPadlet tutoriala
Padlet tutoriala
 

Similar to Hondartza poltsikoan

1415 dbh2 03 ekosistemak01
1415 dbh2  03 ekosistemak011415 dbh2  03 ekosistemak01
1415 dbh2 03 ekosistemak01plarrieta
 
Sukarrieta Itsasadarra Proiektua
Sukarrieta Itsasadarra ProiektuaSukarrieta Itsasadarra Proiektua
Sukarrieta Itsasadarra Proiektuadokuguneaaaaa
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19eskolaikt
 
Aztarna ekologikoa
Aztarna ekologikoaAztarna ekologikoa
Aztarna ekologikoaALB94
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19eskolaikt
 
Webquestigo
WebquestigoWebquestigo
Webquestigomikelek
 
ARALAR
ARALARARALAR
ARALAR5maila
 
Energia txokoa aurkezpena crana
Energia txokoa aurkezpena cranaEnergia txokoa aurkezpena crana
Energia txokoa aurkezpena cranaaxunurkia
 
Ekosistemak LH5 virgen niña
Ekosistemak LH5 virgen niñaEkosistemak LH5 virgen niña
Ekosistemak LH5 virgen niñacanibe1993
 
Ikasleen hitzaldia aldaketa klimatikoa zuzen
Ikasleen hitzaldia aldaketa klimatikoa zuzenIkasleen hitzaldia aldaketa klimatikoa zuzen
Ikasleen hitzaldia aldaketa klimatikoa zuzeniralekontsultazerbitzua
 
6. Pertsonak eta ingurumena
6. Pertsonak   eta ingurumena6. Pertsonak   eta ingurumena
6. Pertsonak eta ingurumenaMargaGutierrez
 
URDAIBAI
URDAIBAIURDAIBAI
URDAIBAI5maila
 
Egape txo!3 (19 20)
Egape txo!3 (19  20)Egape txo!3 (19  20)
Egape txo!3 (19 20)beitza
 

Similar to Hondartza poltsikoan (20)

1415 dbh2 03 ekosistemak01
1415 dbh2  03 ekosistemak011415 dbh2  03 ekosistemak01
1415 dbh2 03 ekosistemak01
 
Sukarrieta Itsasadarra Proiektua
Sukarrieta Itsasadarra ProiektuaSukarrieta Itsasadarra Proiektua
Sukarrieta Itsasadarra Proiektua
 
Ingurumena babestea
Ingurumena babesteaIngurumena babestea
Ingurumena babestea
 
Programazioa 1
Programazioa 1Programazioa 1
Programazioa 1
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19
 
Ekosistemak
Ekosistemak Ekosistemak
Ekosistemak
 
Programazioa
ProgramazioaProgramazioa
Programazioa
 
Aztarna ekologikoa
Aztarna ekologikoaAztarna ekologikoa
Aztarna ekologikoa
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19
 
Biodibertsitatea 2
Biodibertsitatea 2Biodibertsitatea 2
Biodibertsitatea 2
 
Webquestigo
WebquestigoWebquestigo
Webquestigo
 
ARALAR
ARALARARALAR
ARALAR
 
Webquestigo
WebquestigoWebquestigo
Webquestigo
 
Energia txokoa aurkezpena crana
Energia txokoa aurkezpena cranaEnergia txokoa aurkezpena crana
Energia txokoa aurkezpena crana
 
6.GAIA. BIOSFERA
6.GAIA. BIOSFERA 6.GAIA. BIOSFERA
6.GAIA. BIOSFERA
 
Ekosistemak LH5 virgen niña
Ekosistemak LH5 virgen niñaEkosistemak LH5 virgen niña
Ekosistemak LH5 virgen niña
 
Ikasleen hitzaldia aldaketa klimatikoa zuzen
Ikasleen hitzaldia aldaketa klimatikoa zuzenIkasleen hitzaldia aldaketa klimatikoa zuzen
Ikasleen hitzaldia aldaketa klimatikoa zuzen
 
6. Pertsonak eta ingurumena
6. Pertsonak   eta ingurumena6. Pertsonak   eta ingurumena
6. Pertsonak eta ingurumena
 
URDAIBAI
URDAIBAIURDAIBAI
URDAIBAI
 
Egape txo!3 (19 20)
Egape txo!3 (19  20)Egape txo!3 (19  20)
Egape txo!3 (19 20)
 

More from Pilar Etxebarria

El caso profesor julius 2º ESO
El caso profesor julius 2º ESOEl caso profesor julius 2º ESO
El caso profesor julius 2º ESOPilar Etxebarria
 
Cuaderno de bitácora estelar
Cuaderno de bitácora estelarCuaderno de bitácora estelar
Cuaderno de bitácora estelarPilar Etxebarria
 
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrakGeneroaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrakPilar Etxebarria
 
Iberiar penintsula kooperAktiboa
Iberiar penintsula kooperAktiboaIberiar penintsula kooperAktiboa
Iberiar penintsula kooperAktiboaPilar Etxebarria
 
Proportzionaltasuna dbhko 1.maila
Proportzionaltasuna dbhko 1.mailaProportzionaltasuna dbhko 1.maila
Proportzionaltasuna dbhko 1.mailaPilar Etxebarria
 
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioaBlogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioaPilar Etxebarria
 
Blogak Haur eta Lehen Hezkuntzan
Blogak Haur eta Lehen HezkuntzanBlogak Haur eta Lehen Hezkuntzan
Blogak Haur eta Lehen HezkuntzanPilar Etxebarria
 

More from Pilar Etxebarria (13)

Problemas cooperativos
Problemas cooperativosProblemas cooperativos
Problemas cooperativos
 
Problema kooperatiboak
Problema kooperatiboakProblema kooperatiboak
Problema kooperatiboak
 
Harriz harri
Harriz harriHarriz harri
Harriz harri
 
La playa en el bolsillo
La playa en el bolsilloLa playa en el bolsillo
La playa en el bolsillo
 
El caso profesor julius 2º ESO
El caso profesor julius 2º ESOEl caso profesor julius 2º ESO
El caso profesor julius 2º ESO
 
Cuaderno de bitácora estelar
Cuaderno de bitácora estelarCuaderno de bitácora estelar
Cuaderno de bitácora estelar
 
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrakGeneroaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
 
Iberiar penintsula kooperAktiboa
Iberiar penintsula kooperAktiboaIberiar penintsula kooperAktiboa
Iberiar penintsula kooperAktiboa
 
Ikas kooperatiboa1
Ikas kooperatiboa1Ikas kooperatiboa1
Ikas kooperatiboa1
 
Ciencia navideña
Ciencia navideñaCiencia navideña
Ciencia navideña
 
Proportzionaltasuna dbhko 1.maila
Proportzionaltasuna dbhko 1.mailaProportzionaltasuna dbhko 1.maila
Proportzionaltasuna dbhko 1.maila
 
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioaBlogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
Blogger tutoriala: oinarrizko konfigurazioa
 
Blogak Haur eta Lehen Hezkuntzan
Blogak Haur eta Lehen HezkuntzanBlogak Haur eta Lehen Hezkuntzan
Blogak Haur eta Lehen Hezkuntzan
 

Hondartza poltsikoan

  • 2. Gero eta gutxiago falta da uda heltzeko, oporrak, eguzkia...eta hondartza. Itxi begiak eta pentsaezazu. Ziur itsasoa, hondarra, eskuoiahalak, lagunak eta abar imajinatzen dituzula, edo, beharbada, zeure burua ikusten duzu arraina egiten edo olatuak zeharkatzen surf-tabla batekin... Arrietara-Atxabiribil- Sopelako hondartzak (Wikipedia Commons / Shutterstock, portfolio de KLV) Badakizu "hondartza" deitzen duguna oso ekosistema konplexua dela? Izaki bizidun ugari bizi eta elkarri eragiten diotela tokia? Eta mundu honek guk saihestu ahal ditugun arazoak dituela? Ikas-proiektu honen bidez hondartza beste ikuspuntu batetik ezagutuko dugu: Ekologiakoa, izaki bizidunak eta bere ingurunearekin dituzten harremanak aztertzen den Zientzia. Proiektuan: • Ekosistemak eta bere prozesu dinamikoak ezagutuko ditugu • Itsasertzeko ekosistema era zientifikoaz ikerketuko dugu • Ingurugiro-arazoez eta irtenbide egokiez pentsatu eta eztabaidatuko ditugu • Gure lan guztiak Ikastetxean zein Sarean hedatu eta partekatuko ditugu Hondartzak gune bizidunak dira eta zu zeu barneratuta zaude. Hurrengo batean agian hondartza beste begi desberdinekin begiratuko duzu.
  • 3. Hondartza poltsikoan Atal honetan, "hondartza poltsikoan", ezaguera erabiliko dugu jolas digital sinpleak garatzeko eta datorren udan, hondartzara joango garenean, gure sakeleko telefonoan prest izango ditugu. Elkarrizketa Bikoteka jarrita, elkarren artean elkarrizketatzen dugu. • Esan diezakezut zenbat izaki bizidun ikusi dituzu hondartza batean? (animaliak, landareak) • Hondartzarekin edo itsasoarekin zerikusirik duen problematikaren bat ezagutzen duzu? • Sopelako hondartzaren ondorengo argazkiek erakusten badizkizut, zer ikusten duzu? Aipatu bi gutxienez. Elkarrizketaren emaitzak sortutako hitz guztiak hurrengo taulan kokatuko ditugu, baina definizioen arabera sailkaturik. Faktore abiotikoa Faktore biotikoa Faktore antropikoak Eraginak eta arazoak Bestelakoak
  • 4. • Faktore Abiotikoak: ura, airea, haizea, zerua, itsasoa, hondartza, kostaldea, dunak. • Faktore Biotikoak: landareak, arrainak, moluskuak, itsasoko hegaztiak, itsaskiak, algak, hondarretako eta lohiko animaliak. • Faktore Antropikoak: arrantza portuak, kirol portuak, hondartza guneak, hiri guneak. • Eraginak: kutsadura, uraren kalitatea jaistea, hondakinak, gehiegizko arrantza, itsaski biltzea, landare eta animalia espezieak desagertzea, gehiegizko turismoa, kostaldearen eraldaketa, urtzea. • Bestelakoak: ekologia, ekosistema, natura, paisaia, mareak, bizitza, osasuna, ongizatea, oporrak (aisia), nabigazioa, arrantza. Amaitzeko, guztion artean eta arbel digitala erabiliz, Padlet bat betetzen dugu Ekosistemak Ekosistema, biozenosia...hainbat hitz ezagunak egiten zaizkigu apurka apurka, ez da? Ekosistemaren barruko ezagueran sakonduko dugu orain, makro-tik mikro-ra joango gara. -Gogoratu Biosfera, bizitza garatzen den lurraren natur- zonaldea dela.
  • 5. -Lurraren klimak kontutan hartzen baditugu, Biosfera zona geografiko handi batzuetan bana ditzakegu, ingurugiroko baldintzen arabera: Biomak dira, klima, landaretza eta fauna partekatzen dituzten planetaren zonaldeak. -Bioma baten barruan ekosistema batzuk egon daitezke. Ekosistema: izaki bizidunen komunitatea, bizi diren medio fisikoarekin lotuta eta haien arteko harremanak kontutan izanda. Irudia: Proyecto Biosfera Indibidualki, hurrengo informazioa irakurtzen dugu (Jatorria: ZientziaAlaitz Wikia: ekosistemak): Ekosistemen osagaiak: • Biozenosia: ekosistema horretan eta une horretan bizi diren bizidun multzoa da. • Biotopoa: Ekosistemaren aldagai edo ezaugarri fisiko, kimiko, geologiko, geografiko, klimatiko ... guztiak --> faktore abiotikoak • Harremanak; ekosistemaren osagaien arteko harremanak: izakien arteko harremanak eta biotopoarekin dituzten harremanak. Harreman hauek ekosistemaren funtzionamendua bideratzen dute. EKOSISTEMA = BIOTOPOA + BIOZENOSIA + HARREMANAK Habitat-a: Ekosistema batean, espezie bateko indibiduoeek duten bizitokia da. Habitat batzuk: basamortua, estepa, baso heze hostoerorkorra .... Txoko ekologikoa: espezie batek ekosisteman gainerako espezie edo populazioekiko betetzen duen rola, zera ekosisteman burutzen duen eginkizuna ( zer elikagai mota eta nondik jaten duen, zeinen harrapakaria den, ...) Habitat berdinean bi espezie baino gehiago bizi dezakete elkar, txoko ekologiko batean, aldiz, bakarrik espezie bat. Espezie bat baino gehiago batzen badira txoko ekologiko batean lehiaketa bat hasiko da, espezie bakarra geratu arte. 1) Ikas- jarduera hauen bidez birpasatzen dugu: Zer dira ekosistemak? / Ekosistemen elementuak
  • 6. 2) Orain,denon artean lana banatzen dugu. Bakoitzak hurrengo ekosistemetatik bat aukeratzen du, galderak betetzen ditu eta gero taldekideei azaltzen die. Azkenean, denok gure koadernoan idazten dugu. OHIANA Biotopoa: Biozenosia: Poblazio baten adibidea: Habitat baten adibidea: BASOA Biotopoa: Biozenosia: Poblazio baten adibidea: Habitat baten adibidea:
  • 7. MENDIA Biotopoa: Biozenosia: Poblazio baten adibidea: Habitat baten adibidea: URMAELA Biotopoa: Biozenosia: Poblazio baten adibidea: Habitat baten adibidea: 3) Orain, bikoteka, gure bi ekosistema konparatzen ditugu antolatzaile grafiko honen bidez:
  • 8. Ekosistema 1: Ekosistema 2: Antzekotasunak Desberdintasunak Honi dagokionez: Gehiago nahi? Bisita birtualak egin ditzakezu: • Bosque mediterráneo • Parque • Gipuzkoako Parke Naturalak Informazio gehiago: • Agrega: Ekosistemak • Agrega: Ekosistemak2 • ZientziaAlaitz Wikia: ekosistemak • Ibaizabal BHIko wikia: Ekosistemak • Uribe Kosta BHIko bloga: ekosistemak 4. maila • EKI proiektua: Natur Zientziak • Proyecto Edad: Los ecosistemas • Libros vivos: Ecosistemas Euskal Herriko ekosistemak
  • 9. Makrotik mikrora...Eta Euskal Herrian, zer? Itsaso eta mendikateen artean egoteagatik, Euskal Herrian ekosistema mota ugari ditugu: ur eta lur-ekosistemak, padurak, hezeguneak...Denon artean, IHOBEko web-orrian dagoen ekosistemei buruzko informazioaz irakurmen partekatuta egiten dugu. IHOBE: Euskadiko Bioaniztasuna Bukatu ondoren, bakoitzak ondorengo web-orrietan dauden ekosistema bat aukeratuko du, aurrekoak barneratuz, basoak, mendiak... Euskal Herriko Naturguneak Eta: -Fitxaren informazioa aterako du: ekosistema mota, habitat nagusiak, espezie interesgarriak eta arazoak. -Interneteko argazkiak bilatuko ditu -Argazkiak Pinterest tablero komunera gora eramango ditu. Argazki bakoitzarekin batera bere deskripzioa joango da, dagokion informazioarekin ( habitata edo espeziea edo ingurugiro arazoa ...)- Gero, denon artean, "argazki pasea" egingo dugu, irudirik onena aukeratuko dugu bozketa eginez eta tableroa gure web-orrian partekatzen bukatuko dugu. Adibidea: Euskal Herria -Javier Artaraz Gehiago nahi? • Sakondu: Euskal Herriko Parke Naturalak • Hurrengo bideo turistiko honetan Euskadiko naturgune batzuk erakusten dira. Gai zara, zonalde bat aukeratzen, gida ekologiko txiki bat egiteko? Moldatzea bizitzeko
  • 10. Espezieak beren ingurugirora moldatzen dira bere ekosisteman bizirik irauteko. Bizitza baldintzatzen duten biotoparen faktoreak "faktore mugatzaileak" deitzen dira. 1) Indibidualki, hurrengo animazioa ikusten dugu: Principales factores ambientales. 2) Orain, taldeka jarrita, hurrengo galderei erantzuten diegu. Lehenengoa bakoitzak pentsatzen du eta gero denon artean osotzen eta zuzentzen ditugu: • Zeri deitzen diogu faktore mugatzailea? • Zeintzuk dira nagusienak ekosistema batean? • Eta itsasertezeko ekosisteman? • Hurrengo kontzeptuen arteko harremanak biltzen ditugu, faktore berari dagozkionak josten: 3) Ondorengo taula betetzen dugu:
  • 11. Itsasertzeko ekosistemak Hondartzara joaten garenean ez dugu ekosistema bakar bat zapaltzen. Hondartza ekosistemen multzoa da eta joko baten bidez ezagutuko dugu. Launaka jarrita, jokoa aztertzen dugu: joko-taula (argazkia lau zonaldetan banandurik), lau fitxa (ekosistemen ezaugarri nagusiekin) eta jolasteko kartak.
  • 12. 1)Bakoitzak fitxa bat hartzen du eta besteei ozenki irakurtzen eta azaltzen die. Gero, denon artean erabakita, taulari dagokion zonaldean kokatzen dugu. 2) Txandaka, nork karta bat hartzen eta bere zonaldean kokatzen du, zergatia azaltzen. Besteek, ados ez bazaudete, iradozizunak luzatzen dizkiozue. 3) Behin jokoa bukaturik, guztion artean, ekosistema bakoitzeko hiru ezaugarri nagusiak pentsatzen eta idazten ditugu ondorengo taulan: Hondartza Duna Itsas-labarra Urredura-plataforma Fisikoak Biologikoak:fauna Biologikoak: flora 4) Kanpoko irteera egingo dugunean, zein hondartzako tokitan aurkituko ditugu izaki bizidun gehiago? Kartak: BIOTOPOA Kartak: BIOZENOSIA
  • 13. JOKO-TAULA (Sopelako Arrietara-Atxabirirbil hondartza-Wikipedia Commons) FITXAK ( Jatorrizko informazioa: Azterkostako unitate didaktikoak):
  • 14. HONDARTZAK DUNAK ITSAS-LABARRAK URRADURA PLATAFORMAK BIOTOPOA Itsasoak hondarra mugitzen du eta jaurtiki eta arrastaka eramaten du hondartzetan pilatuz. Hondartzak harkaitzezko bi irtenguneren artean kokatutako sartuneak dira, arku itxurakoak, eta gainazala ia laua dute. Hondartzek lurzoruan ur gutxi dute eta leku oso argiak dira.. BIOTOPOA Dunak hondartzetako muinoak dira, haizeak batera eta bestera darabilkien hareak sortutakoa. Hainbat faktoreren ondorioz sortzen dira, besteak beste: hondartzak hondarra jasotzea; itsasoan oztoporik ez izatea eta, horren ondorioz, haizeak beste hainbat tokitan baino indar handiagoz jotzea; eta aurre hondartzan landaretzarik ez izatea. BIOTOPOA Kostaldean bertikalki moztuta dauden pareta edo malda izugarriak dira. Beheko zatia urak higatzen du eta horrek aldaketa handiak reagiten ditu. Haize gaziek astintzen dute, eta lurzorua oso elkorra, gazia eta aldakorra da BIOTOPOA Itsaslabarretatik erortzen diren harkaitzek behea jotzean zati txikitan apurtzen dira eta mareen arabera urpean edo agerian gelditzen diren harkaitzezko plataformak osatzen dituzte. Oso denbora tarte txikian aldaketa handiak jasaten dituzte ingurugiro baldintzen eraginez: sakontasuna, argia, oxigenoa, tenperatura. BIOZENOSIA Lurzoru aldakorra, haizea eta ur gutxi edukitzera ohitu diren intsektu eta krustazeo batzuk. Batzutan itsatsoak arrastaka eramanten duen izaki bizidunen ondakinak hondartzaren gainean geratzen dira eta itsatsoko hegaztien jana dira. BIOZENOSIA Sustrai horizontal oso luzeak, arantzak eta nahiko lodierako zurtoinak dituzte landareak. Dunetako hainbat landarek hondarrari eutsi egiten diote lurpean. Fauna: dunen baldintzetan moldatu diren intsektu, molusku eta narrastiak. Hegazti migratzaileen geldiguneak dira. BIOZENOSIA Landareak horma bertikaletan, inguru oso gazitan eta haize izugarria jotzen duen tokitan bizitzera egokitu direnak dira. Faunari dagokionean, haizeteak jasateko gai diren hainbat espezie: intsektu txikiak, moluskuak, narrastiak eta ugaztun txikiak bizi dira itsas labarretan. Gainera hainbat hegaztik bertan egiten dute habia. BIOZENOSIA Urik gabe denbora luzez irauteko gai diren algak. Krustazeoek, moluskuek, ekinodermatuek (trikuak, izarrak...), belakiek eta arrain txikiek osatzen dute itsaslabarretako fauna.
  • 15. Nork jaten du nor? Ekosistema baten izaki bizidunek beren ingurumenarekin harremanak dituzte, baita haien artean ere. Harreman garrantsitzuenek elikadurarekin zerikusirik dute: harreman trofikoak. 1) Maila, kate eta sare trofikoak Arbel digitalean hurrengo animazioa ikusten dugu guztion artean: Orain, taldean, ondorengo definizioak bilatzen ditugu Interneten: • Lehenengo mailako kontsumitzaileak • Bigarren mailako kontsumitzaileak • Hirugarren mailako kontsumitzaileak • Deskonposatzaileak • Maila trofikoa /Kate trofikoa / Sare trofikoa Nork birpasoa egiten du ariketa hauen bidez: • Zer dakizu maila trofikoei buruz? • Maila trofiken argazkiak • Maila trofio bakoita dagokion lekua • Ekosistema bateko elikadura mailak • Kateak, sareak, mailak eta piramide trofikoak • Kate trofikoak 2) Kate eta sare trokikoak eraikitzen ditugu Lehen bezala, arbel digitalean hurrengo interaktiboa ikusten dugu: Talde bakoitzak lau sare trofiko aztertuko ditu. Ikasle bakoitza sare batez arduratzen da, galderak erantzuten ditu eta bere kideei azaltzen die, iradokizunak entzuten. • Zenbat kate trofiko ikusten dituzu? Eraiki bat. • Eraiki dagokion piramide trofikoa • Identifikatu espezie klabe bat. Zer gertatuko litzateke desagertuko balitz? .
  • 16. 3) Harreman trofikoak itsasertzeko ekosisteman Jolas honen bidez itsasertzeko ekosisteman bizi diren izaki bizidunen arteko harreman trofikoak aztertzen ditugu. Lehenengo, bakoitzak hurrengo koadroa irakurtzen du arretaz: Espezieak honakoaz elikatzen da Alga Organismo autotrofoak, substantzia inorganikoez baliatuz sortzen dute bere elikagaia. Zooplanctona Alga mikroskopikoak (fitoplanctona) eta hondakin organikoak Anemona Arrain txikiak eta moluskuak, zooplantona Itsas trikua Algak Lapa Algak Muskuilua Zooplanctona eta hondakin organikoak Blenidoa ( arrain txikia) Algak, zooplanctona eta hondakin organikoak Izkira Algak, zooplanctona eta hondakin organikoak Magurioa Algak Itsas izarra Lapak eta bibalbioak Karramarroa Algak eta hondakin organikoak Kaioa Itsas izarrak, hondakin organikoak, arrainak, izkirak Gizakia Karramarroak, lapak, muskuiluak, izkirak, magurioak,itsas trikuak Orain jolasten dugu: 1. Borobil batean kokaturik, bakoitzak itsasertzeko ekosistemako izaki bizidunaren txartel bat hartzen du eta jartzen du besteei ikusgai geratzeko. 2. Haril baten bitartez, ikasle batek jokua hasten du esaten: "...(e)z elikatzen naiz", eta dagokion "harrapakinari" luzatzen dio haria. 3. Txanda batzuk egin ondoren, sare trofikoa osoa ikusgai geratuko da 4. Amaieran, haria askatzerakoan, kate trofikoari inpakto gehiago eragiten dion espezie klabea identifikatu ahal dugu. Bukatzeko, nork ekosistema honen kate eta sare trofiko bat irudikatzen ditu. . Gehiago nahi? Simulazio hauen bidez jolastu:
  • 17. • Simulazioa kate trofikoa • Simulazioa harrapakaria-harrapakina • Jokua: Fish Food Game • Jokua: Built a food web Eraiki Antonio del Salto irakaslearen klase bezalako kate trofikoak Bilatu Sarean hau bezalako bideoak eta egin bildumatxo bat: Itsas-harremanak Ekosistemetan , elikagai-harremanez gain, beste batzuk gertatzen dira, bai espezie beraien artean (interespezifikoak), bai espezie desberdinen arteakoak (intraespezifikoak). 1) Itsats-harremanak Indibidualki, hurrengo diapositibak ikusten ditugu: Erlazio intraespezifikoak eta interespezifikoak (aranbada) Ondorengo taulan itsasoan gertatzen den harreman batzuek daude. Taldeak eratzen ditugu. Talde bakoitzak batez arduratzen da eta zehaztasunez ikertzen du, informazioa bilatuz ( harreman mota, ezaugarriak, argazkiak eta bideoak...). Informazioarekin hiruzpalau diapositiba garatzen ditu.
  • 18. Ondoren, taldeak berrantolatzen ditugu talde berriak egiten, eta bakoitzean "harreman-aditu" bat egonda. Era honetan bakoitzak besteei ikertutakoa azalduko die, apunteak hartzen ditugun bitartean. . Koral- koloniak (koloniala) Arrain-sardak (gregarioa) Lapa eta balanoa (komentsalismoa) Pailazo-arraina eta anemonak (mutualismoa) Karramarroa ermitau (inkilinismoa) Anisakis arrainetan (parasitismoa) 2) Anisakis, laborategiko praktika Denok entzun dugu Anisaki zizareari buruz zeozer. Orain laborategira goaz aztertzera. Hasi baino lehen, animazioa ikusten dugu:: Consumer-Ciclo del Anisakis Materialak: • Disekzio- taula • Bisturi, artaziak, pintzak • Petri-Plaka • Alkohola • Lupa binokularra • Arrainak: sardinak, antxoak, berdela... Prozedura: • Arraina irekitzen dugu tresneriaren bidez • Organoak bereizten ditugu eta arranaren muskuluetan zizare bilatzen dugu. Batzuetan biribilkatuta agertzen da.
  • 19. • Anisakisen ale bat hartzen dugu eta Petri-Plaka batean kokatzen dugu. • Lupaz ikusten dugu. Nematodo honek osasunentzako eragina duenez, informazioaren bila goaz. Nork hurrengo artikulua irakurtzen du, esangurantsua iruditzen duguna azpimarratzen. • Anisakis parasitoaren sintomak eta tratamendua. BM Supermerkatuak Ondoren, denon artean tertulia dialogikoa egiten dugu. Gure diseinu biomimetikoa Espezieak beren ingurugirora moldatzen direla ikusi dugu. Izaki bizidunek eboluzionatzen dute portaera-diseinuak, diseinu anatomikoak edo barneko funtzionamendu eraginkorrenak lortzeko, babesa, ehiza edo elikadura egokien bila, beren ekosisteman egokitzeko prest. Gizakiok Naturaren moldaerak ikertu ditugu etekina ateratzeko nahian, teknologia berriak sortzeko inspirazio moduan. Zientzia eta arte hau Biomimetika deitzen da. Gure sormena erabiliko dugu diseinu moldatu bat asmatzeko. Klase osoak biomimetikari buruzko bideo bat ikusten dugu: "Redes"- Eduard Punset:Innovar copiando a la naturaleza Talde bakoitzak, naturaren diseinu "moldatuta" batzuk aztertzen ditu eta, "folio birakaria" talde-dinamika erabiliz, ezagutzen ditugun beste batzuen zerrenda osatzen dugu. Belkroa eta haziak Hozte-sistemak eta termitategiak Eskailera kiribilak eta maskorrak Exoeskeletoak eta babes- jantziak Bikoteka, itsasertzeko ekosistemara moldatu ziren izakin bizidun batzuek ezaugarriak elkarren artean irakurtzen ditugu.
  • 20. Lapa: supralitoraletik behera aurki daiteke haitz azpietan, oin sendo baten bidez itsatsita. Haitzetatik algak harraskatzen ditu jateko. Kaioa: beste animalia batzuek iristeko zailtasunak dituzten lekuetan jartzen du habia, normalean itsaslabar baten irtenunean. Karramarroa: itsasoaren erdi aldean eta goiko aldean bizi da. Laua da, isatsa gorputzaren azpian du eta batzuetan lau hanka pareak ezkutatu egiten ditu. Anemona: Zonalde infralitoralean bizi da, haitzei gogor itsatsita eta garro pozoitsu eta itsaskorrak ditu elikatzeko Kardulatza: dunen alde babestuan hazten da, itsasoko uraren zipriztinik ez jasotzeko Muskuilua: urdin beltza da eta multzotan bizi da haitzei itsatsita, ur lasterrak eraman ez dezan. Itsasoko ura iragazten du elikagaia lortzeko Ikusitako moldaerak diseinu ezagun batekin parekatu ahal dugu?: • Lapak: eskutua, euritakoa • Kaioa: • Karramarroa: • Kardulatza: • Muskuilua • Anémona Orain, zuk zeuk disenatzaile bihurtuko zara. Aurreko izaki bizidun bat aukeratzen, diseinu propioa asmatzen eta orri batean irudikatuko duzu, azalpenarekin lagunduta, gero, bakoitzak besteei bi edo hiru minututan azalduko dielako. Bozketa bat egingo dugu, diseinu sortzaileena aukeratzeko.
  • 21. Jatorrizko irudia: ikteroak.com Sakeleko jokoak Ekosistemak menperatuta daude, ez da? Lagunekin partekatzeko momentua heldu da eta jolastea egiteko modurik onena da. Pentsatu, hondartza-eguna, bainua harturik, eguzkitan jarrita...eta hara non ingurugiroa hobeto ezagutzeko jolas batzuk poltsikotik ateratzen dituzu! Hondartzako jolasak 1. Talde bakoitzak ikasitako bi gai aukeratu eta gero (ekosistemak, moldaerak, harreman trofikoak...) jolas pare bat eraikitzen ditu Educaplay edo Celebriti aplikazioen bitartez. 2. Kontutan hartu hondartzara eramateko jolasak direla, beraz, hondartzan bertan ikusi ahal duguna irudikatu behar dute.
  • 22. 3. Jolasak ez bikoztea garrantzitsua da, noski, guztion arteko bilduma handia lortzeko. Horretarako, gaiak banatzeaz gain, talde bakoitzak garatuko dituen jolas-mota ere planifikatuko dugu. 4. Bukatu ondoren, proiektuaren web-orrian kapsulatuko, besteei erakutsiko eta partekatuko ditugu, beren sakeleko telefonoan eraman ahal izateko. 5. Talde bakoitzak bere jolasen esteka irakasleari bidaliko dio e-mailez, begirada bat botatzeko. 6. Jolastera! Ikasitakoa birpasatzen dugu jolasen bitartez. Educaplay /Jolas-mota: • Mapa. • Asmakizuna. • Hitzak osotu. • Gurutzegrama. • Elkarrizketa. • Letrak ordenatu. • Hitzak ordenatu. • Harremanatu. • Letra-sopa. • Testa. Tutoriala: tutorial sobre educaplay / Manuel Gustavo Acosta Espinoza Adibide bat: EKOSISTEMA Ikerketa: itsasertzeko ekosistema Oso jantzitza gaude ekosistema gai hauetan, bigarren urratza emateko prest, ikerketatzea. Sopelako Arrietara eta Atxabiribil hondartzak ikertuko ditugu eta emaitzak infografia batean antolatuko ditugu, gero hondartzan, gure lagunei erakusteko moduan. Lana bikoteka egingo dugu. Sopela ezagutzen Irteera didaktikoa egin baino lehen ikerketatuko dugun zonaldea zehaztasunez ezagutzea komeni zaigu. Datu batzuk hartuko ditugu gure infografia aberazteko.
  • 23. Bideoa: ibilbide geologikoak Sopelan Bikoteka antolaturik, lagin-zonaldeari buruzko informazioa bilatzen dugu: Arrietara- Atxibiriribil hondartzak. 1) Bizkaiko Foru Aldundiko web-orrira jotzen dugu: Arrietara-Atxibiribil hondartza • Zein herritan dago? • Bere zabalera eta luzeera idazten ditugu. Itsasbeheran, zenbat metro2 dauka? • Uraren kalitatea, zein da? Bainu egiteko modukoa? • Joateko, zein garraiobideen aukera daukagu? • Koordinadak idazten ditugu. Gero Google Maps erabiliz, argazki batzuk gordetzen ditugu. 2) Hondartza hauetan, Euskal Herrian oso zabala den eraketa geologikoa aurkitzen da: "Flych"a. Informazio hau aztertzen, idazten dugu: -Sopelako hondartzan, zeintzuk dira bi ezaugarri geologiko nagusienak? -Zer da Flysch izeneko hori? Zer arroka mota ditu? -Eta K/T muga, zer da? Gehiago nahi? Hurrengo web-orrietan Sopelako hondartzetako naturaren informazio gehiago eskuratu ahal duzu: • Barinatxeko Dunen Sistema • Interes Geologikoko Lekuak-Sopela • Ibilaldia Algortako Portu Zaharretik Barinatxe hondartzara • Bizkaiko kostaldea : Barinatxe ,Arrietara eta Atxabiribil • Erreferentzia bibliografikoa: Natura Sopelan Bideoa: Sopelako Flyscha Aztertresnak eraikitzen Irteeran neurketa batzuk hartuko ditugu, baina ez dugu tresna korapilotsurik beharrarik izango, gehienak objetu arruntak berziklatzen eraiki ahal ditugu.
  • 24. 1) Iparrorratza Iparrorratza digitala eraman dezakegu gure sakeleko telefonoan. Hurrengo web- helbidetan App-a deskargatzen da: Smart Compass (Android)/HD Compass ( IOS) 2) Sakonera neurtzeko trenza Itsasertzeko urmaeletan, sakonera ez da handia, beraz, ondorengo tresna sinple batekin konponduko gara: • Soka (metro bat) • Pisua duen eta ondo lotzen den objetua ( metalezko botoia, zirrindola, azkoina...) Uretan sartu ondoren, sakonera markatzen duen korapilo bat egiten da, gero erregelaren bidez neurtzeko. 3) Etxeko anemometroa Haizean intentsitatea neurtzeko erabiliko dugu. Freskagarrirako lastotxo batez egiten da, hari batetik zintzilikatutako kartoi batekin bere muturrean. 4) Urpeko bisorea Beste tresna sinple honen bidez uraren azpian doitasun gehiagorekin ikusiko dugu. Ondorengo bideoan nola egiten den ondo azaltzen da Gehiago nahi? Secchi- diskoa MATERIALAK: • Soka luze bat (4,5 m) • Musika edo ordenagailuko CDa • Botoia, zirrindola edo azkoin zabalak • Errotulki beltza (betirako tinta) • Metroa PROZESUA: 1. CDaren gainean diagonalak marrazten dira eta bi koadrante beltzez marrazten dira. 2. Erdigunean soka pasatu ondoren zirrindolarekin elkartzen da, pisua izateko. Sakonera gehiago duten zonaldean erabiltzen da, uhertasun-gradua neurtzeko. Diskoa sartzen da uretan gradualki hondatu arte eta, koadranteak desagertzen direnenan, neurria idazten da.
  • 25. Irteera planifikatzen Edozein irteera egin aurretik, planifikatzea behar beharrezko da, are gehiago toki ireki batean egotekotan, hondartzan bezala. 1) Marea-taula kontzultatzen dugu, marea baxuagoaren bila. Hondartzan lasaitasunez egiteko, zenbat denbora izango dugu? Tabla de mareas 2) Eguraldia Tiempo.es webean eginten dugu kontsulta. Aurreikusiaren arabera, zein arropa jarriko dugu? 3) Landa-koadernoa deskargatzen eta berikusten dugu: landakoadernoasopela. Zein materiala eraman behar ditugu? Zehaztatu hurrengo taulan: Ikerketa Materiala Emozioak taula batean idatzi Bideoak eta argazkiak atera Krokisa eskuz egin Giza-jardueren kontaketa Haizea eta lurzoruaren tenperatura neurtu Haizearen intentsitatea eta zuzenbidea neurtu Orientazioa jakin Itsas-hondarraren eta uraren laginak hartu Kutsatzaileen kontaketa egin Urmaelan: -Uraren tenperatura hartu -Sakonera neurtu -pH neurtu -Espeziak zenbakitu Ez ahaztu, irteera didaktikoa egiterakoan, ingurugiroaren begirunea ezinbestekoa dela, pertsonengan errespetu eta ixiltasunez jokatuz, behatzen ditugun espezieak babestuz eta taldean kooperazioarekin jorratuz (neurketa eta denborarekin eraginkorrak izateko). Naturarekin gozatzeko modu bakarra da. Gehiago nahi?
  • 26. Hurrengo web-orrian kontaketa modu zientifikoan nola egiten den kontsultatu ahal duzu: Random sanpling LANDA KOADERNOA ITSASERTZEKO EKOSISTEMA ARRIETARA-ATXABIRIBIL HONDARTZAK SOPELA
  • 27. IZENA:...................................................... 1) Hondartzan gaude. Arnasa hartu eta ondorengo taula betetzen hasten gara: Soinua duen zerbait Usaintzen dugun zerbait Mugitzen den zerbait Finkoa dagoen zerbait Hegaz egiten duen zerbait Ibiltzen den zerbait Leuna den zerbait Gogorra den zerbait Kolore bizia duen zerbait Bitxia den zerbait Egon behar ez den zerbait 2) Sakeleko telefonoen bitartez, bideo panoramikoa (360 º) Emozioekin erlajatzea eta gozatzea komeni zaigu
  • 28. eta argazki batzuk ateratzen ditugu. 3) Hurrengo eskeman ezaugarri geologiko garrantzitsuenak seinalatzen ditugu (krokisa eskuz): 4) Toki harritsu batera hurbiltzen gara eta ikusten ditugun geruzak eta fosilen argazkiak edo bideoak egiten ditugu 5) Orain nabaritzen diren giza-jardueren kontaketa: Giza jarduera Zenbakia (gutxi gora behera) Eraikuntza: etxebizitzak Azpiegitura turistikoak Isurhodiak Portuak edo arrantzaguneak Kirolak 6) Aire eta lurzoruaren tenperaturaren neurketa. Airearen tenperatura Lurzoruaren tenperatura Adi! Fosilak errespetatu! Bi minutu gutxienez
  • 29. 7) Haizearen intentsitatea eta norabidea neurtzen ditugu anemometroaren bidez 0 Barealdia 1 Haize leuna 2 Haize normala 3 Haize gogorra 4 Haize boladak 8) Iparrorratza App-a erabiliz, orientazio seinalatzen dugu hurrengo mapan: 9) Harea lehorra eta bustitako lagina hartzen ditugu plastikozko poltsak erabiliz 10) Hondartzaren gainean ikusten diren kutsatzaileen zenbaketa: kutsatzaileak Zenbakia Plastikoak Hondakinak 11) Hegaztien kontaketa: Hegaztien espeziea Zenbakia Kaioak Ubarroiak Bestelakoak Gogoratu: ez utzi zure “aztarna” mesedez
  • 30. 12) Urmaeletara hurbiltzen gara hurrengo neurketak burutzeko: -Uraren tenperatura:........................ -Sakonera........................................ -pH:........................... -Uraren laginak hartzen ditugu ontzietan (estalkiekin) 250 ml. Gutxienez. Gazitasuna neurtzeko erabiliko dugu. 13) izaki bizidunak beren itsasertzeko aldean kokatzen ditugu Zona supralitorala Marearteko zona Zona infralitorala 14)Espezien argazkiak eta bideoak ateratzen ditugu Beren itxura eta moldaketaz fijatzen gara. Espezien kontaketa Espezie Zenbakia Espezie Zenbakia Likenak (Lichina sp.) Alga arreak (Bifurcaria bifurcata) 7.4 eta 8.4 arteko pH aldakorra neur dezakegu aktibitate biologikoaren arabera. Alga ugari badaude, fotosintesi gehiago gertatzen da, beraz pH ere handitzen da. Lagina. 50 x 50/ Izaki bizidunen zenbakia bataz bestekoa da
  • 31. Alga berdeak ( Codium tomentosum / Ulva rigida) Adartsuak Hostodunak Alga gorriak (Corallina elongata/ Caulacantus ustulatus/ Falkenbergia nifolanosa) Adartsuak Kotoi- itxurakoak Karramarroak (Pachygrapsus marmoratus) Balanoak (Balanus) Muskuiluak (Mytilus edulis) Lapak (Patella) Magurioak (Littorina neritoides) itsas kurkuiluak (Thais haemastoma) Anemonak (Actinia equina) Gorria Berdea Izkirak (Palaemon elegans) Itsas trikuak (Paracentrotus lividus) Itsas izarrak (Equinaster) Blenidoak (arrain txikiak) Bestelakoak Emaitzak aztertzen Behin irteera eginda, datuak eta laginak ordenatu behar ditugu. IKASGELAN: 1) Gure eskuko telefonoetatik Internetera, bideo eta argazkiak gora eramaten ditugu, Gmail kontua erabiliz: • Bideoak: YouTube
  • 32. • Argazkiak: Google + edo https://picasaweb.google.com Argazkiak gure ordenagailura deskargatzen ditugu, eskura izateko. 2) Aurkitutako espezien sailkapena egitea tokatzen zaigu (Azterkosta Gida dikotomikoa erabiliz) eta hurrengo taula betetzen dugu: Espezieak Kopurua % Sailkapena (ugaritasunaren arabera) 3) Bigarren sailkapen bat egiten dugu, ea ekoizle edo kontsumitzaileak diren, eta kate eta piramide trofiko bat eraikitzen dugu. LABORATEGIAN Bideoa eta argazkiak ateratzen joango gara, prozesu guztiak dokumentatzeko. Aurreko jardueran bezala, Sarera igo eta gero gure PCra. Itsasoko uraren laginak 1) pH-ren neurketa beste isuri batzuekin konparatuz. Materiala: • Saio-hodiak • Matxardak • pH indikatzailea • Ospina • Bikarbonatoa • Itsasoko ura • Txorrotako ura
  • 33. • Pipetak • Pipeta-tentegailua • Prezipitatu-ontziak Prozedura: 1. 4 saio-hodi erabiltzen ditugu: lehenean itsasoko ura botatzen dugu, bigarrenean txorrotako ura, hirugarrenean ura ospinarekin eta laugarrenean ura bikoabonatoarekin. 2. Mataxarden leguntzaz, hodi bakoitzean pHko paper indikatzaile zati bat sartzen eta ateratzen dugu. Emaitzak taula batean idazten ditugu: pH Itsasoko ura Txorrotako ura Ura + ozpina Ura + bikarbonatoa 2) Gazitasuna egiaztaratzen dugu: uraren litro edo kilogramoa batean dagoen gatza-kopurua da eta gatza-gramo/ ur-kilogramoko neurtzen da. Materiala: • Balantza • Pyrex beirazko plaka • Probetak • Itsasoko ura • Metxeroa edo bero-emailea • Termometroa Prozedura: 1. Balantzaren bitartez beirazko plaka pisatzen dugu zorroztasun osoz, eta emaitza taula batean idazten dugu. 2. Probeta batean itsasoko uraren 100 ml. neurtu ondoren, beirazko plakan kokazten dugu arretaz. Orain plaka + ura pisatu eta neurtzen dugu. 3. Plaka berotzen dugu ura, prozesua behatuz, ura osoa lurrundu arte. 4. Berriro pisatzen dugu plaka + gatza. Gatzaren gramoak=beiraren pisua + gatza- beiraren pisua Gazitasuna=gatzaren gramoak / uraren ml. Itsasoko uraren batze besteko gazitasuna= 45 g/l Gure laginaren gazitasuna: 3) Kutsaduraren gradua Materialak: • Metileno-urdina
  • 34. • Aluminiozko papera • Saio-hodiak • Itsasoko ura Prozedura: 1. Saio-ontzi bat uraren lagin batekin betetzen dugu eta metileno-urdinaren tanta batzuk botatzen dizkiogu. Laginaren kolorea eta usaina taula batean idazten ditugu. 2. Aluminiozko paperez estaltzen dugu hermetikoki eta eguzkitan (edo estufa bat erabiliz) uzten dugu 25º gutxi gora behera. 3. 2 eta 5 egun pasa ondoren, kolore eta usainaren aldaketak behatzen ditugu. 2 egunetan aldatzen bada, kutsatuta dago, 5 egunetan ez bada aldatzen, ordea, ez. Uran dauden mikroorganismoek oxigenoa behar dutenez, ura gero eta kutsatutagoa egon, orduan eta oxigeno gutxiago aurkituko dugu. Lagina Hasieran 2 egun 5 egun Kolorea Usaina Ondorioa: Itsas hondarraren laginak 1) Itsas hondarraren analisia Materiala: • Saio-hodiak • Ur oxigenatua • Ozpina • Alkohola • Itsas hondarra Prozedura: 1. Lagina 3 saio-hoditan banatzen dugu. 2. 1. ontziari ur-oxigenatu tanta batzuk gaineratzen dizkiogu. Burbuilak sortzen badira, materia organikoaren presentzia dagoela adierazten da. Intentzitarean arabera idazten dugu: bat ere ez, arina edo gogorra.
  • 35. 3. 2. ontziari ozpinaren tanta batzuk dagozkio. Burmuilak ateratzeak Karbonato Kaltzikoa dagoela agerian jartzen du. Aurrekoan bezala, intentzitatea neurtzen dugu. 4. Azken ontziari alkohola botatzen diogu eta hartzen duen kolorea begiratzen dugu. Itsas hondarrak fitoplanktona duenean (ezko dagoenean), klorofilagatik, berdexka ikusiko dugu. Emaitzak, bet bezala, taula batean. 3) Itsas hondarraren osagaiak Materiala: • Erloju-beirak • Orratz kirtenduna • Lupa • Paper milimetratua • Itsas hondarra Prozedura: 1. Erloju-beira batean hondarraren lagin txiki bat kokatu eta gero, lupaz behatzen dugu, aleak orratz kirtendunaz apurka apurka banatzen. 2. Paper milimetratuaren zatitxo bat mozten dugu hondarraren aleen tamainuarekin alderatzeko. • Kolorea: gardenak, ilunak... • Formak: ertz askoko aleak, borobilak... • Tamainua: finua:0, 5-1 mm. / lodia 1 - 2 mm. Kolorea k Formak Tamainu a Izaki bizidunen aztarnak Gakoa: Daniel Tomás. IES Abastos, Valencia.
  • 36. Gehiago nahi? Itsas-hondarren argazki gehiago mikroskopiopean: • Taringa • Arenas del mundo: Enrique Santillán y Teodoro Rodríguez Gure infografiak Gure ikerketaren emaitzak txosten batean idatzita izateaz gain, laburbildu eta aurkeztuko ditugu infografia baten bitartez.. Bikote bakoitzak bere infografia egingo du PIKTOCHART aplikazioa erabiliz. Gure Gmail kontuarekin erregistratu ahal dugu. Prozedura: 1) Lehendabizi infografien adibide batzuk ikusten ditugu GALERÍA atalean (edo Sarean bilatzen) 2) Gero, hurrengo tutoriala irakurtzen dugu: Tutorial de Bloge@ndo 3) Orain gure infografia prestatzen dugu, ondorengo edukinekin: • Izenburua • Ikusitako itsas-ekosistemaren ezaugarriak: herria, hondartzak • Hondartzaren bideoa. Propioa ez bada, Interneten bat bila dezakegu. • Biotopo eta biozenosien argazkiak • Ikusi ditugun ezaugarri geologiko nabarmenenak: materialen mota, fosilak, Flysch, K/T muga…, argazki edo bideoarekin lagunduta.
  • 37. • Hondartzaren ezaugarri fisiko kimikoak eta laborategiko laginak: aizearen eta lurzoluaren tenperaturak, aizearen intentsitatea, hondarraren laginak, uraren sakontasuna, pH, gazitasuna... • Urmaelako izaki bizidunen espezieak (argazki, bideoak...) • Kate eta piramide trokikoaren adibide bat • Espezien kontaketa eta % grafiko batean • Giza-jardueren kontaketa eta kutzatzaileak • Web-estekak informazio gehiago izateko • Ikerketaren ondorio nagusiak Beraz, infografiak izan behar du: -Testuak -Taulak/grafikoak -Gure argazkiak, bideoak -Web-estekak 4) Behin garaturik, infografiaren kapsulatzeko kodea eskuratu ondoren, argitaratzen dugu gure web-tokian. 5) Azkenean, irudi bezala deskargatzen dugu eta, irakasleari bidaltzeaz gain, beste taldekideei ere bidaltzen dizkiegu posta elektronikoz. Koebaluazioa egingo dugu. Adibidea:
  • 39. Zer da itsatsoa guretzat? Zer ekartzen digu geure buruari? Zer emozioak sortarazten dizkigu? Gizakiarentzako kontsumo- zerbitzua, gozatzeko gunea, ala babestu behar den tokia? Hausnarketa egiteko mementua da. Zu eta hondartza Gaur egun, gizakia da ekosistemen orekan eta babesa gehien mehatxatu duen eragilea. Itsas-ekosistemek azaro pilo dituzte gizakia dela eta. Ziur problematika batzuk berehala burura datozkizula, hala nola, kutsadura edo marea beltzak...Atal honetan itasoak dituen arazo larri batzuetan sakonduko ditugu, baino lehendabizi: "Mundua aldatu baino lehen, eman hiru buelta zure etxetik". Esamolde txinatarra. 1) Galdetegi honen bidez, hondartzarekiko jarrera aztertzera zoaz. Idatzi emaitzak. KOSTALDEA ZAINDU ETA ERRESPETATZEN AL DUZU? Inoiz ez Ia inoiz ez Batzu etan Beti 1. Hondartzara joaten zarenean, hondartza errespetatzen duzula uste al duzu? 1 2 3 4 2. Hondartzara joateko garraio publikoa erabiltzen al duzu? 1 2 3 4 3. Hondartzan zaborrik botatzen al duzu? 4 3 2 1 4. Itsasora hondakinak isurtzeak kalterik eragiten al du? 1 2 3 4 5 Kirol portuak ugaritzearekin ados al zaude? 4 3 2 1 6 Arrantza gehiegi egiteak sor dezakeen itsas baliabide agortzeak kezkatu egiten al zaitu? 1 2 3 4 7 Etxeetako uraren erabilerak itsasoko urari eraginik egiten al dio? 1 2 3 4 8 Turismoa sustatzeko, kostaldetik ahalik eta hurbilen eraiki behar al da? 4 3 2 1 9 Turismoak kostaldean eraginik ba al du? 1 2 3 4 10. Materia arriskutsuak itsasoz garraiatzeak sor dezakeen kutsadurak kezkatzen al zaitu? 1 2 3 4 11.Arrantza egitera joango bazina, arrain txikiak berriro uretara botako al zenituzke? 1 2 3 4 12. Itsas motorrak erabiltzea egokia al deritzozu? 4 3 2 1 13. Ingurunea babesteko talderen bateko partaide al zara? 1 2 3 4 Galdeketako emaitzen balioespena Lortutako emaitzak zenbatu itzazu, biribil batez inguratu dituzun zenbakiak batuz. Ikus itzazu emaitzak:
  • 40. • 39 eta 52 puntu bitartean: Kostaldeaz kezkatzen den pertsona bat zara. Gauza askotan lagun dezakezu! • 25 eta 38 puntu bitartean: Arreta gehiago jartzen eta lan gehiago egiten saia zaitez. Bide onetik zoaz! • 13 eta 24 puntu bitartean: Ez duzu puntu askorik lortu, baina, horretaz ohartzen bazara, hobetu dezakezu! 2) Ondoren hondartzara joaten diren pertsona batzuen kasuak ditugu. Taldean, bakoitzak besteei kasu bat irakurriko die. 1) Familia Familia igandezale tipiko bat hondartzara doa eguna pasatzeko. -Oso beteta dagoen arren, berdin zaie, toki handia aukeratzen dute beren gauzak jartzeko: mahaiak, aulkiak, toallak, bazkal- saskia, nebera, irratia, parasola... – Zarata handia sortzen dute, haien artean oso ozenki eztabaidatzen dutelako eta irratia topez dutelako. – Oso toki handia okupatzen dute, futbolean aritzen direlako, beren ondoan dagoen inor kontutan hartu barik. – Lurzorura hondakinak etengabe botatzen dituzte.. 2) Bainulariak Bainulari talde batek bokatak hartu eta hondartzara joatera erabakitzen dute.Toalletan daude lasai, berba egiten eta ondo pasatzen. - Uretara hurbiltzen direnean oztopo pilo aurkitzen dituzte: jende ugari paseoa ematen, futbolean, palak...umeak hondarrarekin jolasten, toki batetik bestera korrika, pertsonak arrantza egiten, familiak ohiukatzen... - Azkenean uretan sartuta, ura oso itsusia eta zikina dago, apar susmagarria, plastikoak eta abar, are gehiago, ikusten ez diren arrantza pita batzuek daude. 3)kirolariak Lagun-talde hondartzara doa kirola egitera: Surf-a, ur-motorrak, uretako- eskia, windsurf-a, futbola, ... -Guzti honek suposatzen du eguzki hartzen ari den jendea (edo paseatzen edo bainua egiten) molestatzea. -Hala eta guztiz ere, lagun-taldea ez da bat ere kezkatzen, ez zaio axola molestiak sortzea. -Espazio handian mugitzen dira, nahiz eta hondartza jendez beteta egon. 4) Arrantzaleak Arrantza egitera maiz doazen pertsonak harrietan kokatzen dira. Patxadaz egotea gustatzen zaie, ixiltasuna, irakurtzea...baina gaur ezinezkoa da... -Jendetza dago edonon, harrietan ere bai. -Kanaberak bota eta noizean behin norbaitek berarekin topatzen da eta pita apurtzen du. -Ez dago ezer harrapatzeko modurik, jende pilo egoteagatik, arrainek eskapo egiten dutelako (jendea bainua egiten, surf-a, pilotaz jolasten...) -Beren aburuz, bakardadean egoteko eskubidea dute eta ez hainbeste jendearekin.. Bukatzeko, guztiok taula osotzen dugu: KASUAK Familia Bainulariak Kirolariak Arrantzaleak Behatutak o portareak
  • 41. Sortutako gatazkak Eta proposamen batzuk pentsatzen eta idazten ditugu: kostaldeko erabilera arduratsu eta solidarioa hondartzaz gozatzeko. Ikasgelan partekatuko dugu 3) Orain berriro taldetan lan egitea tokatzen zaigu, itsasoko eta hondartzetako arazoak ikasteko. Talde bakoitza problematika batez arduratuko da: 1.Taldea: kutsadura (plastikozko itsasoak) 2.Taldea: Espezie inbaditzaileak (aliens kostaldean) 3.Taldea: Arrantza jasangarria (itsatsotik lapikora) 4.Taldea: Turismo kaltegarria (atso eta gaurko irudiak) Eta: a)Informazioa "irakurmen partekatu"aren bidez barneratuko dugu b) Ondoren, hurrengo grafikoan antolatuko du (A3 handituta): c) Bere ikaskideei klasean ahozko aurkezpena egingo die. d) Informazioa haunditu ahal du, proposatutako jarduera bat aukeratuz edo taldeari bururatzen zaion beste bat Gero, guztion artean eztabaida bat egingo dugu. 1. ALIENS KOSTALDEAN • Alien, benetako bertsioa. Zientzia.net / ElHuyar • Lur planetako inbaditzaileak. Zientzia.net / ElHuyar • Especies invasoras en la costa de Gipuzkoa. Osakidetza
  • 42. Duela hamarkada batzuk, estralurtarrek Lurra mendean hartuko zuten beldur zen gizartea. Alabaina, Lur planetako hainbat espezie arriskuan jarri dituzten bizidunak ez dira espaziotik etorri, lurtarrak dira. Jatorriz eskualde batekoak izan baina beste batean zabaltzen diren espezieei espezie inbaditzaileak esaten zaie. Horiek erraz ugaldu eta modu ezin hobean egokitzen dira bizileku berrira eta, askotan, harrera-ekosistemako jatorrizko espezieak arriskuan jartzen dituzte. Halako inbasioak, munduko biodibertsitatea gordetze aldera arazo larria izateaz gain, konpontzeko zailak dira. Halaber, kalte ekonomikoak eta osasun arazoak ere sor ditzateke. Espezie inbaditzaile gehienak giza jardueraren ondorioz lekualdatu dira, askotan helburu ekonomikoak direla eta. Oro har, bi motatako inbaditzaileak bereizten dira: nahita sartu diren inbaditzaileak eta nahi barik sartutakoak. Itsasoan, 1. motako ezagunenetakoa Caulerpa taxifolia itsas belarra da. Jatorriz tropikala da, eta 1984 inguruan heldu zen Mediterraneora. Antza denez, Monakoko akuariokoek itsasora bota zituzten, garbiketa egiten, irautea lortuko zutela pentsatu ere egin gabe. Nahi barik sartu diren inbaditzaileak inor konturatu gabe ekosistema arrotzean sartzen diren espezieak ere, askotan gizakiei esker bidaiatzen dute. Mundu osoko zenbait muskuilu eta arrain espezie itsasontziekin batera ailegatutakoak dira. Hutsik bidaiatzen duten zamaontziek egonkortasuna handiagotzeko ura erabiltzen dute lasta modura, eta kargamentua jasotzeko ura askatu egiten dute. Jatorrian jasotako urarekin batera, ontziek espezie bizidun ugari harrapatzen dituzte; ura helmugan botatakoan, espezie horiek guztiak ere askatu egiten dituzte. Beste bideak hauexek dira: itsatsontzien korkoetako sedimentuak, hondakinen isurketak, arrantza egiteko edo kultibatzeko espezien inportazioa (zizareak, ostrak...) Inbaditzaile biologikoei aurre egiteko modu egokiena ezartzen ez uztea da; hau da, inbaditzaileak batetik bestera ez joateko neurriak hartzea. Nazioarteko Itsas Erakundeak, esaterako, lasta-ura itsas handian aldatzea gomendatu die zamaontziei. Ingurune horren eta ur gezatakoaren arteko aldeak handiak direnez, itsasotik ekarritako espezieak ez dira helmugako ekosistemara egokituko eta
  • 43. ez da inbasiorik gertatuko. Bestalde, txalupa motordunen jabeei mugitu aurretik ontziak ondo arakatzea eskatu zaie. Espezie inbaditzaileak aintzat hartu behar direla jabetuta, hainbat egitasmo abiatu dira han eta hemen, toki bakoitzean dauden espezie inbaditzaileak detektatzeko eta haien eragina aztertzeko. Nazioartean, GIPS, Espezie Inbaditzaileei buruzko Programa Globala, sortu zen 1997an. Eukal Herriko kostaldean 80.hamarkadetatik ikerketa batzuk garatu dira, batez ere Sargassum muticum algarekin. Gaur egun 250 espezie inbaditzaile baino gehiago identifikatuta daude, algak, poriferoak, cnidarioak, anelidoak, krustazeoak eta artropodoak. Sargassum muticum Sopelan Gehiago nahi? Informazioa: • Sakondu hurrengo ikas-unitatearen bidez: Espezie exotikoak. Naturgaia Animazioa ikusi eta gero: • Egin espezie inbaditzaileen zerrenda Euskadin • Sailkatu sartzeko erak • Zeintzuk dira arriskutsuenak? Itasertzeko ekosisteman, zein? 2. PLASTIKOZKO OZEANOAK • Ozeano bete mikroplastiko. Berria. Amaia Portugal • Ozeano barreko zabor zurrunbilak. Wikipedia • Plastikozko adabaki bat Ozeano Barean. Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia Plastikoa era masibo batean erabiltzen duen hirugarren belaunaldia gara. Gaur egun, 300 milioi tona plastiko
  • 44. ekoizten da urtero gutxi gorabehera. Plastikoa erabilgarria baita oso, baina badu bere alde iluna ere: 1970eko hamarkadatik, material horren milioi bat tona inguru jausi da itsasora. Cadizko Unibertsitateak koordinatu duen ikerketa batean aurkitu dute 7.000 eta 35.000 tona artekoa dela guztira ur azalean metatuta dagoen plastiko kopurua. Malaspina itsas espedizioak, 2010ean, bildutako datuak izan dira ikerketa horren oinarrizko lehengaia. Azkenaldian sarri agertu dira hedabideetan plastiko hondakin metatuen ondorioz itsaso zabalean osatutako irla modukoen argazkiak. Plastikoa eremu zehatz batzuetan kontzentratzen da bereziki: zurrunbilo ozeanikoetan. Jakina da itsas dortokak eta beste zenbait animalia itota hiltzen direla plastiko handiak irentsita. Herbehereetan, material hau topatu dute ikerlariek aztertu duten hegaztien %95aren urdailean; Alemanian, plastikotik datozen produktu kimikoak topatu dituzte animalien ugalketa organoetan, eta Californian, gora doaz tripak plastiko zatiz beteta hiltzen diren balea eta izurdeen kopurua. Mikroplastikoak, ordea, ez dira hain begibistakoak, baina kaltegarriagoak dirudite. Izan ere, zentimetro batetik beherako erradioa duten plastikoak dira nagusi ozeanoetako ur azalean eta zooplanktonak eta arrainek jaten ote dituzten. Material hauen efektua kate trofikoetan ikusiko dugu, produktu kimikoak pixkana elikagai katean sartzen direlako (DDTa edo PCBa) Plastikoa itsatsoan egongo da mendeetan zehar, degradatzeko denbora luzea behar duelako, batez ere sakonera handian badago, oxigeno gutxi eta argirik ez baitago han, plastikoa deskonposatzea eragiten duten bi faktoreak. Gauzak horrela, bertan geratuko da hori ehundaka urtez. Ozeanoak munduaren zabor ontzi bihurtzen ari dira. Kilometro koadro bakoitzak 74.000 plastiko pieza ditu bataz beste. Hondakin hauek ehundaka mila animalia hiltzen dituzten urtero. Zer eragingo du epe luzean plastikoaren kutsadura honek? Zer egin dezakegu ozeanoak garbitzeko? Soluzio gisa, erabilera murriztea eta sortutakoaren birziklajea proposatzen dituzte. Sargazoen itsasoan bizi diren bakterio batzuk plastikoa degradatzeko gai direla ikusi da baina albo ondorioak ez dira neurtu oraindik.
  • 45. Gehiago nahi? -Informazioa handitu ahal duzu hurrengo dokumentala ikusten: • Océanos de plástico 3. ITSATSOTIK LAPIKORA • Jasangarria izango da edo ez da izango. Argia. Mikel García • Kalak berreskuratzeko, arrantza jasangarria. Zu Zeu • Arrantza jasangarria.Consumer Antzinatik, arrantza, elikagaien, lanpostuen eta irabazi ekonomikoen iturri garrantzitsua izan da jarduera horri lotuta daudenentzat, zeharka edota zuzenean. Baina, denborak eta ezagutza berriek erakutsi dute arraia baliagai berriztagarria izan arren, ez dela agortezina. Komunitatearen elikadura-, ekonomia- eta gizarte-ongizatea mantentzeko ezinbestekoa da, beraz, arrantzaren kudeaketa arduratsua egitea. Egun, arrantzari dagokionez, itsas ingurunearen egoera kezkagarria da. Itsasoa agortzen ari gara, arrainak ugaldu daitezkeen baino azkarrago ustiatzen, eta espezie ugari desagertzea aurreikusten dute azterketek, biodibertsitatea galtzen eta ekosistemen degradazioa egitatzen.
  • 46. Europar Batasuneko uretako populazioen % 88-a Gehienezko Etekin Jasangarriaren mailatik gora ari dira ustiatzen, Ipar Atlantikoko populazioen % 48-a gain ustiatuta dago. Bizkaiko Golkoa eta euskal kostaldea ez daude egoera honetatik salbu. Azken hamarkadan, antxoa, zapoa, legatza, … eta antzeko espezieak egoera kritikoan daude, populazioak berreskuratzeko arazoekin. Bisigua, Papardoa eta beste hainbat espezie, berriz, desagertu egin dira. Teknika suntsitzaileekin gainarrantzatzen duen eredu industriala nagusitu da Europan. Bidean aurkitzen duten guztia harrapatzen duten sare pelagikoak dira teknika erasokorrenetakoa. Min izugarria egiten digu arraste pelagikoak, hondoko arrasteak dena xehe-xehe egiten du, dena nahastuta eta dena hila, eta gainera, batzuetan arrantzatutakoaren %15 gorde eta gainerako guztia uretarat botatzen da. Kontua zera da, barku askok produktore handiekin dutela tratua, arraina tonaka arrantzatzen dute eta horren araberako tasa kobratzen dute; gero arrain hori inork nahi ez badu ere, galtzen utzi arren, gutxiengo bat kobratzea ziurtatzen dute. Jendea pentsatzen du agian piszifaktoriak iretenbiderik egokiena direla, baina, kilo bat arraina gizentzeko beste hiru-lau kilo arrain bat pentsu behar du eta kontraesana da hori, nola da posible kilo bat hazteko itsasoko beste hiru kilo irin jaten ematea? Itsasoko arraina zaintzea eta mantentzea da bidea, itsasoan sortu behar da arraina eta bertatik atera behar dugu, horretarako gune babestuak finkatuz, haztegi naturalak. Baina akuikulturaren atzean interes ekonomiko eta politiko asko dago. Arrantza ilegala ere, noski, kaltegarria da itsasoarentzat, eta arrantza guztiaren %20 inguru ilegala da munduan, ikerketen arabera. Ilegala da, esaterako, kuotak ez errespetatzea, hartutako espezieez eta pisuez informazio faltsua ematea, teknika debekatuak erabiltzea… Saihesteko, arrantza jasangarriaren aldeko aldarria ahobatezkoa da, alternatiba bideragarriagoa.Arrain-populazioen iraunkortasuna bermatzea eta arrantzaleen jarduerak ingurumenean izan dezakeen eragina ahalik eta gehien murriztea izan behar dira helburuak. Neurri nagusiak ondorengoka izango lirateke: • Artisau arrantzaren laguntza, arautegi eta disposizio legal aproposekin, baita arrain-etiketatu berezia era. • Teknika suntsitzaileen desagerpena mailaka. • Itsas- erreserba gehigo sortzea, non arrantza debekatura dagoen. • Akuikultura murriztea. • Kontsumitzaileei informazio zehatza ematea • Gomendio zientifikoei kasurik ematea
  • 47. Gehiago nahi? 1) Informa zaitez: • Itsas ikerketa. AZTI-TEKNALIA • "Guía de consumo responsable de pescado". Greenpeace. 2) Ikerketatxo bat egin dezakezu arrain-merkatuan: • Zeintzuk dira salmentan dauden arrainak? Nondik datoz? Beti izan da honela? urtetan zehar, prezioak aldakorrak dira? • Zein saltzen da gehien? Zergatik? azken bolada honetan aldaketak nebarmendu dira? • Gaur egun lehen baino arrain mota dago ala ez? • Arrain-tamainua kontutan hartzen da? Ikuskaritza dago? • Jendeak badaki ea arrainaren bat desagertzeko arriskuan dagoela? 3) IHITZA aldizkariak ikerketatxo bat proposatzen dizu: Arrantza iraunkorra 4)Sakontzeko dokumentala: Los balleneros del norte 4. ATZO ETA GAURKO IRUDIAK • Eguzkia, piña colada eta ekologia. Consumer • Zerk du lehentasuna, ekonomiak ala ekologiak? Uhaina Atxotegi, ElHuyar • La costa antes y después. El País Aspaldi honetan ‘bidaia’ kontsumo-produktu gisa saltzen da. Bezeroa supermerkatura erosketak egitera joan ohi den bezala
  • 48. hurbiltzen da bidaia-agentzietara horrenbeste amesten duen oporretako irteera hautatzera. Baina ‘bidaia’ merkatu-produktu bihurtu denetik, ez ote du beste produktu askok bezala naturan eraginik? Turismo poluitzailearen ondorioak kostaldean azkoz gehiago nabarmentzen dira. Orain turistiko bihurtu diren kostaldeko herri gehienetan, nekazaritza eta arrantza erabat desagertu dira turismoaren eraginez eta gaur egun batzuk izugarri eraldatu dira. Herri eta eskualde horiek ez dute zerikusirik orain dela urte gutxi ziren harekin, orain turismoa bertako oinarri ekonomikoa da, baina, horren ordainetan, sekulako prezioa pagatu behar izan dute: kontrolik gabeko ustiakuntza, itsas bazterrak zabortegi eta hormigoizko bihurtzea, kutsadura gehiago izatea, instalazio publikoak handitu (igeritokiak, kirol-portuak...) eta inguruak garraiobidez betetik...turistak eroso senti daitezen. Halaber nortasun eta kulturaren galera gaitza eta turismo-sektorearen menpeko izatea, horixe izaten baita askotan baliabide-iturri bakarra. Adibide harrigarrietariko bat Benidorm izan daiteke. Arrantzale herria izatetik 52 solairuko dorreak izatera pasatu da. Bere biztanlegoa ea % 600 handitu da azken 30 urtetan, eta udan, % 4.000ra heltzen da. Ea ez dago natur toki librerik, dena hormigoiez beterik. Azken 20 urtetan Mediterraneoko kostaldea suntsitu da 8 futbol-zelai eguneroko eraikiko balira bezala. Erritmo honekin jarraituz gero, 100 urte barru, ez lirateke kostaldeko txoko librerik egongo . Guzti horrek badu eraginik ingurumenean. Turismoaren iraultza ez da beti liluragarria. Gaur egun, bidaiariek munduko edozein puntatara joateko zaletasuna dute; helmuga zenbat eta urrunagokoa hautatu, orduan eta erakargarriagoa dela dirudi, nahiz eta batzuetan "turismo berdea" edo "ekoturismoa" etiketapean egon. Dirudienez, parke naturaletara eta natur toki babestura hurbiltzen diren turistek, argazki- eta bideo-kamerak eramateaz gain, bakterioak ere garraiatzen dituzte beren zapata-zoletan. Turisten oinetakoak, beraz, gure ekosistema arrisku larrian ezartzen ari dira. Handitzen diren beste arazo ekologiko batzuk bi dira nagusi: garraiobideen kutsadura, energiaren kontsumoarekin lotura, eta ur-eskasia eskualdeetako natur- baliabideentzat, turismoak kontsumo handia eskatzen du eta. Turismo iraunkorra benetako erronka da. Ikuspegi horretatik, turismo iraunkorraren sustatzaileek dei egin diete nazioarteko komunitateari, sektoreko enpresei eta gobernuei, neurri globalagoak hartu eta aplika ditzaten hainbat alorretan. Kontzientzia ekologiko ona eta lege babesa behar beharrezkoak
  • 49. dira egoera honen kontra jotzeko, turismoa jasangarria ikuspuntu soziala, ekonomikoa eta ekologikoa aldi berean lortzeko. Gehiago nahi? 1) Bota begirada bat Greenpeaceren txosten honi " Destrucción a toda costa 2013" eta gero: o Zer nolako eraginak ditu hondartzetan eraikuntza masiboak? o Zeintzuk dira Espainiako hiri edo herririk suntsitutenak? Bilatu irudi esanguratsuak ( atzo eta gaur) o Zer gertatu da Zierbanan? Bilatu irudi historikoak Google Earth aplikazioan o Euskadiko egorea dela eta, komentatu hurrengo Santurtziko irudiak: (Jatorrizkoak:Bilboko Portua.José Luis Ramirez) 2)Ikusi bideoa: Oporraldi ekologikoagoak eta dagokion galdesorta: Galderak Rol jokua Denok ezagutzen ditugu itsaso eta kostaldeko arriskuak. Orain rol- joku batean hartuko dugu parte. Aktore eta aktoresaren papera hartuko dugu. 6 ikaskide talde egiten dugu eta bakoitzak hurrengo pertsonaien rola hartzen du. Txartel hauetan ideia batzuk daude eztabaidan argudiatzeko. Eztabaida bukatu ondoren, talde bakoitzak hartutako erabaki argudiatuta komentatu du klasean.
  • 50. Egoera: Kostaldeko herri baten Udalak, herriko ekonomia suspertzeko, pentsatu du turismoko gune bat eraiketza, baina hiritar elkarte batzuen ezetzarekin topo egin duenez, Alkateak gaia eztabaidatzeko ez ohiko bileraren deialdia luzatu du. Bilera honetara joango dira: ENPRESA ERAIKITZAILEAREN BURUA - Urrezko aukera da bere enpresarentzat. -Ez bada herri honetan eraikitzan, beste batean izango da. ERAIKUNTZA-LANGILEA -Bere enpresak eraikitzan ez badu, porrota egiteko arriskuan dago -Lanpostuen galduko ZIENTZALARIA -Kostaldeko ekosistema batzuk arriskuan daude, pertsonek orokorrean ez dituzte baloratzen - Herriko ekonomia suspertu ahal da beste turismo mota desberdinarekin. HIRIGINTZA ZINEGOTZIA -Turismoko gunea eraikitzan bada, herrian lanpostu ugari sortuko dira, zuzenak eta ez zuzenak. -Boto gehiaho lortuko ditu ARRANTZALE-KOFRADIAREN ERREPRESENTANTEA -Portu tradizionala kirol-portu batekin ordezkatu ote deneko beldur da -Pentsatzen du turismoak arrainak uxatuko dituela eta langabezian geratuko direla HERRIKO AUZOKIDEEN ELKARTEAREN ERREPRESENTANTEA -Lasaitasunez bizi nahi dute, aldaketa nabarmenak jaso barik. -Baina baita ere herriko langabezia-kopurua gutxitu nahi du eta irtenbide baten bila doa Aktibatu! Itsasoko edo beste ekosistema bateko ingurugiro-arazoak ezagutzea ez da nahikoa. Lehendabizi kontzientziazio eta gero ekintzaraino heltzera ezinbestekoa da. Hau da jarduera honen helburua. Atera burutik zure irudimena eta sormena! Zure testuinguruko pertsonak ( ikaskideak, irakasleak, familak...) konzientziatzeko ideien lehiaketa baten deialdia egingo dugu. Gaia: itsasoko arazoak eta hauen kontra jotzeko ideiak. 1. Guztion artean itsasoko problematikoei buruzko irudiak eta argazkiak bilatzen ditugu (kutsadura, plastikoak, arrantza, turismoa...) eta horma-irudi erraldoi batean kokatzen ditugu gure ikastetxeko sarreran.
  • 51. 2. Eskola Komunitateari saihezteko ideiak esakatzen dizkiogu denboraldi batean. Ideaik papertxo berziklatu batean idatzi eta, txintxeta baten bidez, nahi duten irudiaren ondoan kokatzen dituzte. 3. Ikasgelan, ideiarik sortzaileenak aukeratzen ditugu eta lana banatzen dugu gure artean. Norbanako lana da. Nork, ideia bat hartuta, garatzen du aukera hauen bitartez: • Ikastetxean ekintza aktiboa egiteko gidoia ( edo etxean, edo hondartzan edo auzoan...) • Kolektibo bati zuzendutako logotipo edo pegatina baten diseinua • Objetu baten diseinua ( kamiseta, edalontzia...) • Horma -irudi publizitarioa • Ekintzaren dekalogoa • ... Bakoitzak bere lana klasean erakutsiko du eta onenak aukeratzeko bozketa egingo dugu. Adibide batzuk: Gehiago nahi? Denbora baduzu, ikusi ondorengo dokumentala, ez zara damutuko. sobre el mar. Edo bisitatu hurrengo Museoak: • Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa. • Getxoko Aquariuma • Donostiko Aquariuma • Plentziako Ingurumen Gela
  • 52. • Bermeoko Arrantzaleen Museoa. Ibilaldi birtuala Ozeanoan zehar bisita birtuala egin dezakezu: Street View Oceans Ekosistemaren barnean Norbanako lan honen bidez orain arte ikasitakoa erakutsiko duzu. • Formato digitalean egin behar da (testu dokumentua= 6-8 orri edo 10-12 diapositibak) besteekin partekatzeko gure web-txokoan. • Bukatu eta gero, zure ikaskide batekin partekatuko duzu. Bere iritzia emango dizu irakasleak lana ebaluatu baino lehen. Era honetan hobetzeko denbora izango duzu. • Pentsa itzazu erantzunak ondo, eman azalpenak. Horretarako informazio- webguneak dituzu. • Bilatu esteka, irudi edo bideoaren bat erantzunak aberazteko, baina ez ahaztu lana aipatzea (egiletasuna errespetatu) • Lana handitu ahal duzu, nola ez. EKOSISTEMAREN BARNEAN Ikusi hurrengo bideoa. Iratiko Ohianan lurperatuko zara, baso zoragarria eta magikoetariko bat. Beste mundu desberdinean zaude, bizitzak beste erritmoa duen tokia, bere biztanle guztiak ikusi ez dituzun arren. Gai zara bere historia kontatzeko? Iratiko Ohiana hostogalkor basoko ekosistema da. Ondorengo eskeman baso hauen izaki bizidun batzuk daude:
  • 53. Ziur bideoaren zati honetan agertzen diren izaki bizidunaren bat ezagutzen duzula. Aukeratu bat (animalia, landarea, onddoa...):............................. Bere paperean jarri eta gero, kontatu: • Nor naiz ni?, Zein da nire izena (izen arrunta eta zientifikoa)? • Zein da nire ekosistema? Kontatu nolakoa den nire etxea (habitata), nire ingurunea (biotopoa) eta nire auzokideak (biozenosia) • Nire bizitza baldintzatzen duten inguruneko faktorerik nagusienak, zeintzuk dira? • Zeintzuk dira nire bizitzeko moldaerak? • Zelako harremanak ditut nire auzokideekin ? • Zerez elikatzen naiz? Zeintzuk dira nire predatzaileak/ harrapakinak? • Zein da nire papera kate trofikoan? Irudikatu eskema batean • Ekosistematik desagertuko banintz, zein izango liratekeen ondorioak? • Nire ekosistema, gizakientzako garrantsitzua da?, zer ematen dizue? • Zeintzuk dira nire inguruneko arazo nagusiak?, zein da zuzenean niri eragin gehien ematen didana?, ¿zer egin dezakezu zuk honen kontra? Informazioa: • Biopedia: bosques templados caducifolios • Bizkaiko Foru Aldundia: Urkiola, hostogalkor-basoa • Bizkaiko Foru Aldundia: Bizkaiko Baso-ekosistemak / Bizkaiaren sustraiak • Educaixa: el bosque, un ecosistema • GreenPeace: los bosques • Euskalnatura: Baso hostoerorkor atlantiarrak • Euskomedia:Basoen Nazioarteko Urtea. Biziaren sortzaileak • IHITZA 35: Basoak / Zein eginkizun dute basoek? Ebaluazioa
  • 54. Ikas-egunerokoa (hamabostero) • Zer ikasten ari naiz? zein proiektuen atlaean nago? esaldi batzuetan laburtzeko gai izango nintzateke? • Zer da zailena niretzat? Nola gainditu ahal dut? Nork lagundu ahal dit? • Zer gustatzen zait gehien? "Hondartza poltsikoan" ataleko jardueren kontrol-zerrenda Gure koadernoetan ondorengo lanak burututa egon behar dira: Irizpideak (kopurua eta kalitatea) 1 Sentitzen dut, ez zara heldu 2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina • Elkarrizketa • Ekosistemen analisia • Bi ekosistemaen arteko konparaketa • Euskadiko ekosistemak • Argazkiak Pinterest-en • Faktore mugatzaileak: jarduerak • Kate trofikoak: jarduerak • Kate eta piramide trofikoak • Itsas- harremanak • Laborategiko praktika: Anisakis • Diseinu biomimetikoa • Bi jolasekiko estekak • Itsasertzeko ekosistema: ikerketaren planifikazioa • "Zu eta hondartza" galdesorta • Hondartzan ondo egoteko proposamenak Koadernon lanen % 50a baino gutxiago daude Informazioa ez da bat ere argia eta ez dago galdetutakoarekin bat edota kopiatuta dago Koadernon lanen % 50a daude Batzuetan iInformazioa ez da argia edo ez dago galdetutakoarekin bat Koadernon lanen % 80a daude Informazioa oso argia da orokorrean, ondo zentratuta eta beregituratuta Lan guztiak daude koadernon Informazioa oso argia da, ondo zentratuta, beregituratuta eta handituta. Errubrika: sakeleko jolasak Irizpideak 1 Sentitzen dut, ez zara heldu 2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina Sormena eta originaltasuna Ez da jolasak interesgarriak edo antolatuak izateko ahalginik ikusten Bai ikusten da jolasak ondo antolatzeko ahalegina, baina nahiko korapilotsuak daude Ikusten da jolasak ondo antolatzeko eta erakargarriak geratzeko ahalegina eginda dagoela Ikusten da jolasak ondo antolatzeko, erakargarriak eta interesgarriak geratzeko ahalegin handia eginda dagoela
  • 55. Edukien ulermenaren zehaztasuna Jolasak ez dira zehatzak, ez dago arauik, gaia ez dela ulertzen nabaritzen da edo edukinak ez zuzenak dira. Jolasak ez dira oso zehatzak, ulertzen zailak Jolasak oso zehatzak dira, gaiaren ulermena nabaritzen da Jolasak oso zehatzak dira, gaiaren ulermena nabaritzen da eta era ulergarria aurkezten da Errubrika: itsasertzeko ekosistemaren ikerketa-txostena Irizpideak 1 Sentitzen dut, ez zara heldu 2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina Garapen esperimentala Ez ditu laginketaren pausoak jarraitzen, ezta esperimentuarenak ere, zorroztasunik ez dago Laginketaren pausoak eta esperimentuarenak jarraitzen ditu, baina ez era zorrotzean Laginketaren pausoak eta esperimentuarenak jarraitzen ditu Laginketaren pausoak eta esperimentuarenak zorroztasunez jarraitzen ditu eta berriak proposatzen ditu Datuen bilketa, interpretazioa eta emaitzak Ez dago bilketarik, ezta datuen antolakuntzarik ere. Ez ditu emaitzak eta irudi propioak ematen. Datuak biltzen ditu eta emaitzak ateratzen ditu, baina antolakuntza ez da zorrotza eta ondorioak eskasak. Argazki edo irudi propioak ematen dira. Datuak biltzen eta emaitzak ateratzen ditu oso antolatuta eta ondorio batzuekin. Argazki edo bideoa propioak ematen dira. Datuak biltzen eta emaitzak ateratzen ditu oso antolatuta eta modu zientifikoan, ondorio batzuekin. Argazki edo bideoa propioak ematen dira. Informazioaren kalitatea Gaia ez da ulertzen, informazioa iluna da eta ez dago eskatutakoarekin bat Gaiaren zatiak ulertzen dira eta informazioa batzuetan ez dago argia edo eskatutakoarekin bat Gaia ulertzen da eta informazioa argia aurkezten da eta eskatutakoarekin bat Gaia ulertzen da eta informazioa argia aurkezten da, eskatutakoarekin bat eta handituta + Infografia Irizpideak 1 Sentitzen dut, ez zara heldu 2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina Edukien antolakuntza Planifikazioaren falta ikusten da. Edukinak es daude ordenatuta eta ez dute infografiako antolakuntza betetzen. Edukina planifikatu egin dute, baina infografian eskatutako oinarrizko elementu guztiak ez daude Edukina ondo planifikatuta dago eta infografian eskatutako oinarrizko elementu guztiak daude Edukina oso ondo planifikatuta dago, infografian eskatutako oinarrizko elementu guztiak daude eta berriekin handitu da
  • 56. Bibliografia/ web- estekak Ez du bibliografiarik aportatzen edota ez da bat ere fidagarria Bibliografiak ez dio aportazio handia egiten gaiari Gaiarentzako bibliografia nabaria aportatzen du Gaiarentzako bibliografia nabaria aportatzen du eta gaiarekin josita Irudiak / Multimedia Ez dago elementu multimediarik edo ez dira aproposak. Ez ditu irudi edo multimedia propioak ematen Elementu multimedia batzuk ematen dira, baita propioak ere. Grafika sinpleak. Elementu multimediak ematen dira, baita propioak ere. Grafika aproposak. Elementu multimediak ematen dira, baita propioak ere. Grafika onak. Errubrika: ahozko aurkezpena (itsas-arazoak, grafikoa) Irizpideak 1 Sentitzen dut, ez zara heldu 2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina Hiztegia Histegia ez da aproposa Hiztegia aproposa da, baina batzuetan ez da zuzena Hiztegia aproposa eta zuzena da Hiztegia aproposa eta zuzena daeta hiztegia berri ematen du Edukien ulermena Gaia ez da ulertzen, planteatzen diren galderei ez daki erantzuten Gaiaren zati batzuk ulertzen ditu eta galdera batzuei erantzuten die Gaia ulertzen duela ikusten da eta planteatzen diren galdera gehienei erantzuteko gai da. Gaia oso ondo ulertzen duela ikusten da eta planteatzen diren galdera guztiei erantzuteko gai da Edukien antolakuntza Edukina txarto egituratuta dago antolatzaile grafikoan Edukina egituratuta dago antolatzaile grafikoan Edukina ondo egituratuta eta landuta dago antolatzaile grafikoan Edukina ondo egituratuta, landuta eta handituta dago antolatzaile grafikoan Aurkezpena Oso azkar hizt egiten du, ez da ulergarria, ez dio publikoari begiratzen Astiro eta argia hitz egiten du, ulertarazten du, naturaltasunarekin portatzen da...gehienetan Astiro eta argia hitz egiten du, ulertarazten du, naturaltasunarekin portatzen da Astiro eta argia hitz egiten du, ulertarazten du, naturaltasunarekin portatzen da, denbora errespetatzen du eta erakargarria da. Errubrika: aktibatu! Irizpideak 1 Sentitzen dut, ez zara heldu 2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina Sormena eta originaltasuna Ez da lan sortzailea egiteko ahalginik ikusten, ideiak kopiatzen dira Bai ikusten da lana origiltasunarekin antolatzeko ahalegina, beste ideia batzuetan oinarrituta Ikusten da lana origiltasunarekin eta modu erakargarrian antolatzeko ahalegina, ideiak landu dira. Ikusten da lana origiltasunarekin eta modu erakargarrian antolatzeko ahalegina, ideiak landu dira eta berriak ematen ditu.
  • 57. Edukien ulermenaren zehaztasuna Ez dira zehatzak, gaia ez da ulertzen Gaia ukertzen da, baina ez da ozo zehatza Gaia ulertzen dela nabaritzen da Gaia ulertzen dela nabaritzen da, baita trasmititzeko modua ere Gidoia / Irudiak / esloganak Ez dira aproposak, ez dira txundigarriak Aproposak dira, baina ez txundigarriak Aproposak eta erakargarriak Aproposak eta erakargarriak, hausnarketa egiteko Errubrika: "ekosistemaren barnean" Irizpideak 1 Sentitzen dut, ez zara heldu 2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina Edukinak • Izaki bizizduna, sailkapena • Ekosistemaren deskripzioa • Faktore mugatzaileak • Moldaketak • Harreman inter eta intraespezifikoak • Harreman trofikoak • kateak eta oreka trofikoa • Ekosistemaren garrantsia gizakiarentzat • Ingurugiro arazoak eta irtenbideak • Handitzeko lanak Iluna, lana ez dago bukaturik, ez da ulertzen gehienetan ulertzen da, baina ozo justua dago edo ez dago osatuta Lana osatuta dago eta ondo ulertzen da Lana osatuta dago, ondo ulertzen da eta handitzeko aportazioak ditu Edukien ulermena Ez dira zehatzak, gaia ez da ulertzen Gaia ulertzen da, baina ez da ozo zehatza Gaia ulertzen dela nabaritzen da Gaia ulertzen dela nabaritzen da, baita trasmititzeko modua ere KALIFIKAZIOA (GUTXI GIRA BEHERA) Koadernoaren lanak: % 20 lan globala: %35( ezinbestekoa da, ez badago eginda, besteak ez dira ebaluatuko) Ekoizpenak: Jolasak %10 Txostena-infografia %20 Ahozko aurkezpena (itsas-arazoak) %10 Aktibatu kanpaina %5 Ikas-kontratuaren eredua
  • 58. Ikasi dudala demostratzeko... Hurrengo lanak egingo ditut Epe honetan Ekosistemaren osagai biotiko eta abiotikoak identifikatzea Ekosistema baten mail trofikoak desberdintzea eta irudikatzea Ekosistema bateko faktore mugatzaileak identifikatzea, baita desoreka sortzen dituenak ere Ekosistema baten izaki bizidunen arteko harremanak ezagutzea Izaki bizidunen moldaketak bere ingurumenarekin harremanatzea Ekosistema baten aniztasuna justifikatzea eta bere kontzerbazioaren beharra Euskal Herriko ekosistema nagusien ezaugarriak ezagutzea Ingurugiroaren suntzipena saihezteko ekintzak sailkatzea Ekosistema zehatz baten elementuak ikertu eta analizatzea Informazioak iturri desberdinetatik bildu, antolatu eta interpretatzea Ideiak eta erantzunen bilketarako sormena eta norbanako iniziatiba izatea Datu esperimentalak bildu, taula -grafikoetan antolatu eta interpretatzea Txosten deskriptiboak edo argudiozkoak garatzea, esperientzia edo behaketetatik ondorioak ateratzeko Ikerketen emaitzak baliabide desberdinetan komunikatzea, idatzita, ahozkoak edo digitalak. Hiztegi eta lingoai zientifikoa zorroztasunez erabiltzea Laborategian lan egitea tresneria ondo erabiltzen eta segurtasun- arauak betetzen Lan talde batean parte hartzea kooperazio eta ardura-jarrerekin Lanetan ardura izatea autonomiarekin .... .... Familiaren oharrak: KODEAK 1. Txosten bat idaztea 2. Kontakizun bat idztea 3. Horma-irudi bat diseinatzea 4. Eskema edo diagram batzuk sortzea 5. Kontzeptu edo mapa mentala burutzea 6. Diapositiben aurkezpen bat garatzea 7. Bideo bat grabatzea 8. Hitzaldi bat eskeintzea 9. Ikerketa bat egitea 10.Simulazio bat dramatizatzea 11.Gai bat prestatzea beste kide bati azaltzeko 12.Argazki-album bat komentarioekin biltzea 13.Maketa bat eraikitzea 14.Esperimentu bat egitea 15.Jolas bat diseinatzea
  • 59. 16.Elkarlanean aritzeko proiektu bat garatzea 17.Gaiarekin bat egon daitekeen musika-zerrenda bat sortzea 18.Grafiko estatistiko bat prestatzea 19.... Autoebaluazioa / Talde-ebaluazioa • Denbora ondo erabili dut? • Lanak garaiz eman ditut? • Taldean lanaren banaketa orekatua egin dugu? • Gustiok ikasteko aportazioak egin ditut? • Oso ondo egin dut... • Nire zailtasunak ...izan dira • Gehien gustatu zaidan lana ...izan da • Uste dut honetan...hobetu behar dudala • Gai honetan gehien gustatu zaidana...izan da eta gutxien... • Irakaslearentzako iradokizunak... 75 rúbricas para Primaria y Secundaria. Documentos de evaluación del Proyecto EDIA Irakasleentzat:  Estrategiak  Gida didaktikoa  Heziberri