Eusko Jaurlaritzak hezkuntzaren digitalizazioan Google eta Microsoft-en aldeko apustua egin du. Hezkuntza eta ikasle, irakasle zein familien datuak AEBetako multinazional hauen esku uzteak arrisku handiak ditu. Alternatibak badaude: burujabetza teknologikoa eta software librea. EAEko Hezkuntza Legearen inguruan lortu zen akordioak hau jasotzen zuen, nolabait, baina Eusko Jaurlaritzak prestatu duen lege-zirriborrotik desagertu egin da. Hezkuntzan Librezale elkarteak hori guztia jasotzen du aurkezpen honetan.
4. EJ eta DIGITALIZAZIOA HEZKUNTZAN
Euskal Herria Digitala manifestua
Digitalizazio inklusiboa lanean eta gizartean
TESTUINGURUA
Iratxe Esnaola: «Googlek umeen datuak lehengaitzat ditu, bere balioa handitzeko»
Google bateraezina da hezkuntza akordioarekin
Bildarratzek esan du Googlerekin sinatutako akordioak ez duela urratzen hezkuntza akordioa
18. EJ eta DIGITALIZAZIOA HEZKUNTZAN
AKORDIOA
Euskal Hezkuntza Sistemak digitalizazio etiko, arduratsu, euskaldun eta
eraginkorra bermatuko du.
Eta epe luzerako begiradarekin diseinatu behar da gure hezkuntza-sistemak
bere burua eraldatu dezan, bai eta digitalizazio arloan ere.
Hau guztiau, ikasleen eskubide digitalak eta pribatutasuna errespetatuz eta
bitarteko teknologiko auditagarri, berrerabilgarri, libre eta gardenak erabiliz
egingo da
19. EJ eta DIGITALIZAZIOA HEZKUNTZAN
LEGE- ZIRRIBORROA
"Ikasleak arduraz prestatzea, bizi behar duten gizarte digitalizatu eta
teknologikoki disruptiborako, baliabide horiek arduraz erabiliz eta haien
intimitatearen eta datu pertsonalen babesa bermatuz, giza duintasuna
eta teknologien ikuskera antropomorfikoa oinarri hartuta, eta aldaketa
teknologiko bizkorren ingurune horretara bizitza osoan egokitzen direla
eta ingurune horretan etengabeko ikaskuntza bizitza osoan zehar dutela
bermatuz".