1. ESKULTURA GARAIKIDEA.
1. XIX. MENDE BUKAERAKO EGILE GARRANTZITSUENAK: RODIN, ROSSO ETA
MAILLOL.
RODIN (1840-1917). Frantzian jaioa, formazio artistikoa Italian osatu zuen Migel Anjelen lanak
ikasiz. Bere egoera ekonomiko erosoak askatasun sortzailea izateko aukera eman zion; honela, arau
akademikoak hautsi zituen eskulturan bide berriak jorratzeko. Rodinen eskulturetan honako ezaugarri
hauek aurkituko ditugu: gai humanistak (sentimenduak, pasioak), mukulu biribilak, ikuspegi anitzak, argi-
jokoak azaltzen dituzten amaiera leunduak eta zimurren arteko kontrasteak.
Eskultore “inpresionista” dela esan izan da, argiaren paperaz arduratu zelako, nahiz eta ezaugarri hori
pinturaren arlokoa izan. Eskultore honen lan askotan sinboloen adierazpena azaltzen da: Pentsalaria
(gogoetaren indarra), Muxua (maitasuna). Pentsalaria (1880-1900, brontzea) “terribilita”
migelanjeldarraren isla dugu, bai biluziaren muskulaturan baita kontzentrazioaren adierazkortasunean eta
tentsioan ere. Muxua (1886, marmola) klasizismotik gertuago dagoen lana da eta garaiko kritikak onartu
zuen bakarra. Talde eskultoriko honetan bikotea marmolezko bloketik sortua dela ematen du; blokea
arbastatu gabe dago, Migel Anjelek Esklaboak izeneko lanetan egin zuen bezala. Biluzi leunduei eta atal
zimurtsuen arteko kontrasteari esker argilunak sortu zituen eta eskulturaren adierazkortasuna areagotu egin
zuen.
Calaiseko burgesak (1895, brontzea) lan espresionista izan zen, Rodinek irudiak itxuragabetu zituen
eta, era horretan, adierazkortasuna indartu egin zuen ohiko edertasun akademikoaren aurka.
Pentsalaria Muxua Calaiseko burgesak
Camile CLAUDEL, ROSSO eta MAILLOL eskultugileek garrantzia dute.
2. XX. MENDEKO ESKULTURA: EZAUGARRI OROKORRAK, AURREKARIAK,
BILAKAERA.
XIX. mendearen bukaeran, Rodin frantziarraren eskutik sortu zen eskultura garaikidea, Iraultza
Industriala baino lehenagoko eskulturarekin alderatuta zerikusi gutxi izango zuena.
1. Material dibertsifikatuagoekin arituko dira eskultoreak: marmola, brontzea eta polikromatu gabeko egurraz
gain, burdina, alabastroa, argizaria, buztina, hormigoia, hondakin metalikoak, plastikoa, e.a.
2. Nagusi den eskultura mota mukulu biribila da: erliebea eta ohiko generoak baztertu egin dira (zaldizkoa,
bustoa, etzana). Eskultura monumentala lantzen da.
3. Abstrakzioa azaltzean gaiak berritu egiten dira, hala ere giza irudia oinarrizkoa da hainbat eskultorerentzat.
Joera garrantzitsuenetakoa garaiko gizakiaren kezkak, estualdiak adieraztea izango da.
4. Garai honetan ezaugarri estetiko orokorrak bilatzea oso zaila da, mugimendu eskultoriko ugari dago-eta.
Irudi itxuragabetuak, forma sinplifikatuak, hutsunea eskulturaren baitan sartua eta benetako mugimendua
duten lanak dira aurki ditzakegun ezaugarrietako batzuk.
5. Eskulturak berak garapen kontzeptual sakona bizi izan du eta une batean berrikuntzen gunea izan zen.
Pinturarekin alderatuta eskulturaren bilakaera motelagoa da arrazoi desberdinak direla medio. Alde
batetik, materialen balio handiak eta enkarguek mugatzen dute eskultorearen lana eta, bestetik, eskulturak
2. ez dio garapen ordenatu eta linealari jarraitzen: batzuetan abangoardien ezaugarriak azaltzen ditu, beste
batzuetan artistaren lanak ez du zerikusirik garaiko mugimendu artistikoekin. Hala ere, badira faktore
batzuk diziplina honen berrikuntzan garrantzia izan dutenak:
- Rodinen lanak ekarri zuen haustura.
- Arte primitibo afrikarra eta ozeaniarra aurkitzea.
- Aurkikuntza arkeologikoak (historiaurrekoak, mesopotamiarrak, etruriarrak).
- Garai hartako zientzia eta teknikaren eragina.
ESKULTURAREN BILAKAERA XX. MENDEAN.
Mendearen hasieratik 1930 arte, eskulturak esperimentazioaren bidea eta soluziobide berriak landu
zituen abangoardiek sortutako girora egokitu zen neurrian.
BRANCUSI-(1876-1967) Musua (1907) estatua blokea da.
Musua (1907) Txoria (1924-49)
ZADKINE eta ARCHIPENKO kubismoaren ezaugarriak eskulturara eramaten saiatu ziren.
Archipenko emakumea bere ilea orrazten
Espresionismoaren inguruko esperientziak ugariak eta askotarikoak izan ziren: Barlach, Lehmbruck,
Taut eta Gropius ditugu joera honetako egile garrantzizkoenak.
Futurismoa: BOCCIONI
Dada :DUCHAMP-ek (Iturria) eta Kurt SCHWITTERS.
DUCHAMP-ek (Iturria)
Abstrakzio konstruktibista: TATLIN-ek III Internazionalari eginiko monumentua (1919) eta Naum
GABO-ren eta Antonio PEVSNER
Surrealismoa: Max ERNST
1930etik aurrera, esperientzia eta berrikuntza horiek guztiek eskultura berria, sendoa eta kontzientea
sortzea ekarri zuten. Eskulturagileek material berriak eta artisauen teknikak hartu eta espazioa arkitektoen
moduan landu zituzten.
Julio GONZALEZ
Henry MOORE-k (1898-1986) kultura primitiboak eta historiaurrekoak ongi ezagutu zituen; hutsuneari
benetako balore espaziala eman zion forma erdi abstraktuak eta organikoak landuz.
3. Head and ball, 1934 Reclining figure, 1957
Hans ARP eta LAURENS. Sandy CALDER-ek (1898-1976) espazioa bereganatu zuen mugikarien
bidez.
"Titulurik gabe" (1976). Washington.
GIACOMETTI-k surrealismoaren gailurrean lan kezkagarriak sortu zituen.
oinez doan gizona
1950etik aurrera eskultura espazioaren artea bezala ulertu da, zenbait adierazpen estetiko komun ditu
eta arkitekturarekin nahiz pinturarekin. Eskultoreek bereganatu dituzte mota guztietako metodoak eta
industriatik hartutako lanabesak. Eraikuntzatik hartutako metodorik erabiliena hormigoi armatua da.
Bitartean arkitektoek guztiz eskultorikoak diren zubiak, museoak edota aireportu-terminalak egiten dituzte.
1970eko hamarkadan pinturaren heriotzaz hitz egin zen eta eskultura izan zen artearen inguruko
esperimentaziorako aukeratu zen eremua.
Espainia Euskal Herriarekin batera eskulturaren harrobi handia izan da: Jorge de Oteiza, Eduardo
Chillida, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu eta Ricardo Ugarterekin batera, Pablo Serrano, Amadeo
Gabino, Venancio Blanco eta Martin Chirino dira egile garrantzizkoenak.
Land art eskultura garaikidearen azken kontzeptuen garapenaren ondorioetako bat izan da.
Jorge Oteiza (Orio, 1908 - Donostia, 2003). Hogeita hamarreko hamarkadan hasi zen lanean lengoaia
errealista baina esperimentatzailea erabiliz. Hego Amerikan egon ondoren, 1947an itzuli zen euskal arte
berria bultzatzeko helburuarekin. Asmo honi jarraituz, ekintza artistiko desberdinetan hartu zuen parte
(Arantzazu, Gaur taldea, etab.). Arantzazukoaren ondoren, Oteizak bere hizkuntza abstrakzio aldera
eraman zuen, formen kezkak baino hauen artean dagoen espazioaz gehiago arduratuz, esanahi izpiritual
sakona duen hutsunearen estetika landuz.
Arantzazuko apostoluak
4. Esferaren hustuketa Kutxa hutsa. Odiseo izeneko gudari Eraikuntza Hutsa
(1958) (1958) armatuaren erretratua (1975) 1957. urtean, saritua izan zen Sao Pauloko
Biurtekoan. Donostiako Pasealeku Berrian
ezarri zen, 2002. urtean
Eduardo Chillida (1924).Talde artistiko desberdinetako partaide izan ondoren, bere ibilbide propioa
hartu zuen abstrakzioaren barruan. Chillidari espazioa interesatzen zaio, baina hutsunearen ordez bilatzen
duena bolumenaren eta espazioaren arteko muga da, bien artean dagoen erlazioa. Horregatik bere eskultura
lengoaia berezi bat da, non irekia eta itxia, astuna eta arina, betea eta hutsa, etengabeko elkarrizketan daude
eta espazioan, mugimenduan dauden formak badira bezala marraztuta.
“Omenaldia Fleming-i” eskultura bidaiaria izan da,
zalantzarik gabe: lehenik, Ategorrieta pasealekuan kokatu zen
(1955); ondoren, Zorroagako ospitalearen inguruan; eta,
azkenik, Kontxako pasealekuan. Erabilitako materiala ere aldatu
egin da denboran zehar: lehen bertsioa burdina landuz egin zen;
eta bigarrena, berriz, granitoz.
Haize Orrazia” (1977) eskultorearen izena daraman
pasealekuaren amaieran dago kokaturik. Chillidak Luis Peña
Gantxegi arkitektoarekin elkarlanean egin zuen lan hau.
Garaiera ezberdinetako terraza batzuek eratzen dute. Terrazak
granito arrosaz egindako galtzada-harriz estalita daude, eta
hainbat harmailak eta eskailerak komunikatzen dituzte.
Itsaslabarreko harkaitzetan, altzairuz eginda dauden metalezko
hiru eskultura ikus daitezke txertaturik, hamar bat metroko
tarteek bereiziak. Multzoa osatzeko, hodi-sistema bat jarri da,
olatuek dakarten airea zenbait zulotara bideratu eta airea irtetean
soinu berezia egiten dutenak. Airea ur lainoztatuarekin batera
irteten da ekaitz-garaia denean.
Eduardo Chillida
Gure aitaren etxea. Gernika. 1988.
Hormigoi armatuan egina da eskultura hau eta, arkitektura brutalistan
ohi den bezala, agerian utzi dira kofratzearen arrastoak azaleran.
Hondoan irekirik ageri den abside baten moduko egitura itxuratu zuen
Chillidak, bere ohiko forma kaligrafiakoak bideratzeko. Hilarri moduko
eskultura bat, burdinan landua, ageri da absidearen barruan.
Gernikako bonbardaketaren oroimenez bideratu zen eskultura hau eta
Gabriel Arestiren poema baten aipamena egiten du eskulturaren
izenburuak. Begi-bistakoa da Chillidarenean gune sagaratuaren
ebokazioa, kapera modukoa baita gune hura, barruan zerbait gorderik
dueña: gure aitaren etxea izan daiteke gure lurra, Arestiren poeman den
bezala, kapera izan daiteke hormigoizko absidea, baina baita egoitza,
aterpea edo harresia ere.