2. Euskal herritarrok euskal kultura, hizkuntza eta
nortasunetik abiatzen den hezkuntza integrala
jasotzeko eskubidea dugu. Hori bermatzeko
tresna bakarra Euskal Herri osorako sorturiko
EUSKAL CURRICULUMA da. Beronen sorrera
txalotu eta honen aplikaziorako estrategia oso
baten beharra plazaratzen dut.
3. Herri gisa onartzen ez gaituzten bi
estatuek gure eskoletan frantziar zein
espainiar hiritar gisa heztera behartzen
gaituzte. Curriculum, eduki, irakasgai eta
ebaluazio arrotzen (selektibitatea eta
baxoa, kasu) inposaketa dira eskubide
urraketaren adibideak.
4. Belaunaldi berriak euskaldun gisa hezi
daitezen, EUSKAL CURRICULUMAREN
beharra aldarrikatuz eta borrokatuz
Hezkuntza Sistema Nazionalaren
eraikuntza bultzatuko dut.