SlideShare a Scribd company logo
1 of 72
Download to read offline
Deusto
giza balioen
zerbitzura
Erronka sozialak
Gizarte-erantzukizuna
Eliza erkidegoa
DEUSTO, balioak eta konpromisoa
Elizako erkidegoarekin 3
Inguruko instituzio jesuitak 4
Pastoraltza 7
Teologia 11
Tokiko Eliza 15
Unibertsitatearen gizarte-erantzukizunerako proiektuko erronkei aurre egiteko 19
Bakea eta adiskidantza 20
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna 25
Erlijio arteko eta kultura arteko elkarrizketa 29
Giza mugikortasuna: migrazioak eta babesa 32
Ingurumenaren iraunkortasuna 35
Inklusioa eta irisgarritasuna 39
Justizia soziala eta berdintasuna 42
Kultura demokratikoa eta giza eskubideak 46
Osasuna 50
beste erronka sozial batzuei erantzun nahian 53
Etika 54
Euskal kultura 57
Familia 61
Zahartzea eta adinekoak 65
Aurkibidea
1
Gure testuinguru global bezain aldagarri honetan,
Unibertsitateak erantzukizun handia dauka: gizartean
inplikatzea eta bertan antzemandako eta zehatz-
mehatz aztertutako arazoei kalitateko erantzunak
eskaintzea. Era berean, pertsonak prestatzea ere
bada bere erantzukizuna, euren ikasketak amaitzen
dituztenean gizatasun handiagoa izan dezaten
hitzaren zentzu zabalenean, eta, nahita, bidezkoagoa,
gizatiarragoa eta iraunkorragoa den munduaren
eraketan konprometitu daitezen.
Unibertsitate jesuita denez, Deustuko Unibertsitateak
erantzun unibertsitarioa eskaini nahi die gure garaiko
erronkei, egiaren aldeko maitasunez eta egoera
txarragoan daudenenganako sentsibilitatez beteta.
Hartara, zerbitzua eta konpromisoa nabarmentzen
dira Deustuko 2018ko Plan Estrategikoan.
Zerbitzua, unibertsitateko testuinguruan,
ikasleei eta gizarteari erabateko ardura
eskaintzea da, jakintza, transferentzia,
balioei buruzko prestakuntza eta lanbide-
trebakuntza bitarteko direla.
Konpromisoa besteekiko betebeharra
da, lankidetzarako espazio berriei ateak
zabaltzea; eta, gure kasuan, konnotazio
etikoa ere bai, pertsonek elkar harturik lan
egiteko.
2015-2016ko ikasturteko jardueren artean,
zenbait arlo esanguratsu agertzen dira, eta UDk
zerbitzuarekin konprometitutako xede hori garatzen
du, jakintza bera pertsonen bizitza duindu eta bete-
betean garatzen laguntzen dien guztiaren mesedetan
erabiltzeko. Arlo bakoitzean aurkeztutako ekimenak
egindako jardueren lagina baino ez dira, baina
euren ugaritasun zein desberdintasunean, mosaiko
handiko piezak balira bezala, mihiztatu egiten dira
honako ezaugarri hauek dituen Unibertsitatearen
irudia erakusteko: bere zeregina harrizko hormetatik
harago doanez, gizarte osora (baina, batez ere, euskal
gizartera), Elizako erkidegora eta, zehatz-mehatz,
nola edo hala gurekin harremanetan jartzen diren
pertsona guztiengana iristen da.
Sarrera
José María Guibert
Deustuko Unibertsitateko errektorea
2
Hurrengo orrialdeak ez dira memoria, esperientzien mosaikoa baizik, eta
aukera paregabea eskaintzen digute, Unibertsitateko lana orientatzen
duten balioetara hurbiltzeko eta oso esperientzia eta jarduera zehatzetan
nola gauzatzen diren jakiteko, kontakizun, txosten, kronika, elkarrizketa eta
lekukotasun moduan Deustuko Unibertsitateak egunez egun garatutako
zerbitzu-proiektuaren erakusgarri direlako.
Amesten dugun etorkizuna
egunez egun eratzen dugun
proiektuan marrazten da.
3
Erronka sozialak
Gizarte-erantzukizuna
Eliza erkidegoa
balioak eta konpromisoa
Elizako erkidegoarekin
4
Inguruko instituzio jesuitak
Jesusen Konpainiako Unibertsitatea denez,
Deustuko Unibertsitatearen ustez, bere misioari
begira ezinbestekoa da sarean lan egitea,
gaur egungo gizarteak mundu globalizatuan
dituen arazoei baliabide gehiagoz eta irismen
handiagoz aurre egin ahal izateko. 1995. urtean
34. Kongregazio Orokorrean adierazi bezala,
konpainian bertan nahitaezkoa da sarean lan
egitea: «eskura ditugun aukera guztiei onura
handiagoa ateratzeko (…) elkarrekiko laguntzaren
eta partekatutako informazioaren, plangintzaren
eta ebaluazioaren bitartez» (21. dekretua, 14.
zk.). Egikera hori, hain zuzen ere, 36. Kongregazio
Orokorrean berretsi berri da (2. dekretua, 8.-9. zk.).
«Fedeari darion justizia» sustatzeko asmoz,
Konpainiaren xedeak Unibertsitatean bertan
arazoak zehaztasunez eta sakon-sakon jorratzeko
esparrua aurkitzen duenez, badago jakintza
egoera txarragoan daudenen zerbitzura jartzerik.
Bestetik, errealitate sozialarekin lotura handiagoa
duten lanek behar besteko aukera eskaintzen
diete ikasleei, irakasleei, ikertzaileei eta
Unibertsitatearekin lotutako beste pertsona batzuei,
errealitatearekin berarekin esperientzia zuzena
eduki dezaten eta, horren ondorioz, eraldaketa
sozialaren aldeko konpromiso pertsonala
eta analisia suspertu ditzaten. Hartara, beste
instituzio jesuita batzuekin garatutako lankidetza
irakaskuntzaren arlora hedatzen da honako jarduera
hauen bidez, besteak beste: ikaskuntza-zerbitzua,
praktikak, graduaren amaierako lanen (GAL) eta
masterraren amaierako lanen (MAL) prestaketa,
ikerketa (doktoretzako tesiak, proiektuak, analisi
zehatzak) eta proiekzio soziala (hitzaldien zikloak
eta eraginerako kanpainak).
Urtebetetzeak aitzakia aparta dira topaketa eta elkarrekiko aitorpena ospatzeko.
5
Badira zenbait ikasturte Deustuko Unibertsitateko
Donostiako campusak eta Loiolaetxeak egindakoa
dela Gipuzkoako Plataforma Apostolikoaren sektore
arteko lankidetzetakoa. Loiolaetxea lau jesuitak
eta zortzi laikok osatutako erkidegoa da, eta beste
pertsona batzuekin partekatzen dituzte etxea
nahiz bizitza. Gehienek espetxeko esperientzia
bizi zian dute, eta gizarteratzeko bide berrien bila
dabiltza. Errealitate horretara hurbiltzeko, honako
hauxe garatzen du Unibertsitateak: Gizarte Lanaren
titulazioko curriculumeko praktikak, gizarte-
zerbitzuetako politikei eta jarduketei buruzko
aholkularitzarako proiektuak, ikaskuntza-zerbitzuaren
inguruko ikasgaiak, borondatezko lana... Esperientzia
ezin aberasgarriagoa da giza mailan. Bertan, hain
zuzen ere, guztiak etxean daudela sentitzen dute, eta
gainerakoei laguntzen diete hazten.
Loiolaetxeko taldeak eta zenbait parte-hartzailek
euren esperientziari buruz hitz egin digute.
Ikaskuntzaren eta zerbitzuaren esperientzia
Loiolaetxearen ikuspegitik. Parte hartzeko eta
gizarteratzeko topaketa
Loiolaetxea abegi-erkidegoa denez, geure etxean
jendea hartzea beti-beti da pribilegioa printzipioz,
aukera berria delako bestearen harreran hazkuntza
pertsonal eta erkidea dagoela dioen egia sentitzeko.
Kasu honetan, Balioetan Oinarritutako Giza
Prestakuntzako Moduluko ikasleak Deustuko
Unibertsitateko ikaskuntza-zerbitzuaren modalitatean
hartzea «familiako» norbait hartzea bezalakoa
da, hasteko kezka berbera dugulako: pertsonen
zerbitzurako prestakuntza eta gizartea eraldatzeko
eta gizartea bera balio zein ideal erkideen bitartez
hobetzeko interesa.
Printzipio orokor horretan oinarrituta, zenbait
ekarpen jasotzen ditugu proiektuan. Dena dela,
aberasgarritasuna bi norabidekoa dela aitortu beharra
dago, bi giza taldeontzat aberasgarria delako eta,
ñabardurak ñabardura, faktore berberak direlako
batzuon eta besteon aberasgarri: guztiok ematen dugu
zerbitzua, guztiok ikasten dugu.
Lehenengo eta behin, zerbitzua bera eskertzekoa
da beti, hau da, ohiko baliabideen bitartez edo
hainbateko arduraldiaz egin ezin genitzakeen
jarduerak garatzeko laguntza. Dimentsio hori
zerbitzuaren alderdi zehatzena da, eta, bertan,
Unibertsitateko prestakuntzan bereganatzen ari
diren gaitasun eta trebetasun kritiko zein teknikoak
eskaintzen dizkigute. Urteotan, kontabilitate
analitikoa, sistema informatikoak, espediente
sozialak eta kasu judizialen erregistroak hobetu
ditugu, eta bete-betean lan egin dugu, ingurunearen
ezagutza eta jarduketatik gure laguntasuna
jasotzen dutenen hizkuntza-gaitasunak eta, batez
ere, euskararen arlokoak hobetzeko. Egia esan,
garatzen dituzten jarduera asko zuzenekoak eta
laguntasunekoak dira eta ez jarduketa tekniko
hutsekoak. Hala ere, funtsezko eta oinarrizko
ekarpenak dira, gure ikuspegia eguneroko jarduera
normalizatuak gure inklusio-esperientziaren
osagaitzat hartzen dituen bizi-erkidegoa izatea dela
kontuan hartuta.
Hori dela eta, bigarrenez, ikasleek harreman
berrietarako eremuak eskaintzen dizkiete
Loiolaetxean lagundutako pertsonei, beste
aukera batzuk eduki ditzaten eta batzuetan oso
ezagunak ez diren esperientzien berri izan dezaten,
atzerritarrak nahiz Unibertsitatera iritsi ez diren
prestakuntza-prozesudun pertsonak izan. Harreman
horiek oso balioetsiak dira elkargune eta kalitateko
topaketetarako gune moduan. Gizarteratzean
hazteko prozesuan, nola edo hala, ikasleek
prozesupeko pertsonak integratuta eta pertsona
moduan balioetsita sentitzen direneko gizarte-
eremua zabaltzen dute. Deustuko ikasleen eskutik,
Loiolaetxeko erkidegoa zabaldu egiten da, eta gure
izaera berresten da, baita abegi-erkidego moduan
daukagun xedea ere.
Loiolaetxea
6
Harremanok irekitzean, pertsona guztientzako, hau da,
proiektuko parte-hartzaileentzako eta ikasleentzako
hazkuntza trukatzen denez, ikaskuntza-erkidego
sentitzen gara elkarrekin. Guztiok elkarri laguntzen
diogu zerbitzuan, baita prestakuntza-prozesuan ere.
Alde horretatik, gure iritziz, metodologiari esker,
ez da zerbitzua proiektuan ematen eta ikaskuntza
ikasgelara, Unibertsitatera itzultzean. Zerbitzua eta
ikaskuntza aldi berean ematen dira, eta guk geuk ere
laguntzen dugu prozesu horretan. Hirugarren faktore
hori oso garrantzitsua da, Loiolaetxean gurekin bizi
diren pertsonak errazago gizarteratzeko orduan oso
egokia delako guztiok erkidegoa eta gizartea eratzen
ari garela sentitzea.
Errealitate desberdinekin topo egiten dugunean
eta besteak nahiz haien errealitate kulturala eta
bizimodua nolakoak diren azaltzen laguntzen diguten
elkarrizketa-guneetan gaudenean, aniztasunaren
onarpenean hazten gara, eta gainerakoekiko irekiera
dugu aberasgarri. Ikasleek beste nazionalitate,
kultura eta erlijio bateko jendea ezagutu eta giza
esperientziaren aberastasunaren berri izango dute.
Gizarteratzeko orduan gure laguntza jasotzen dutenek,
ordea, gure garaiko gazteen prestakuntza-kezkak,
gustuak eta interesak ezagutu eta etorkizuneko
gizartean sinesten lagunduko dieten balioak aurkituko
dituzten eurengan. Hori dela eta, Jesusen Konpainiako
obra moduan ere, Loiolaetxearen ustez, esperientzia
horrek gure izaera bateratua berresten duenez,
badirudi «Deustuko Unibertsitateko campuseko»
partaideak ere bagarela.
José Javier Pardo, SJ
Loiolaetxeko taldea
Esperientzian parte hartu duten ikasleen
hitzak
«Garatu dudan zerbitzua balioetan oinarritutako
ikaskuntza handia izan da, eta neure zentzu etikoa
garatzeko aukera ere eman dit. Gizarteko zenbait
giza talderen arazo batzuen inguruan sentsibilizatu
naiz, eta premia ekonomikoak, moralak edo
pertsonalak dituztela ikusi ahal izan dut. Ekintza
horrek funtsezko hiru zutabe orekatzen saiatzea
izan du helburu: bazterketari buruzko hausnarketa,
bidegabekerien salaketa eta, azkenik, etxean bertan
garatutako ekintza egoera txara horiek eraldatzen
ahalegintzeko.»
«… Oro har, esperientziari esker, hazi egin naiz
pertsona eta gizaki moduan, ikasgai honi esker
konturatu egin naizelako zeinen garrantzitsuak diren
partaidetza, hausnarketa eta elkartasuna. Nire iritziz,
landutako eta ikusitako guztiari esker, orain gehiago
hausnartzen dut gai bakoitzari buruz, eta, oro har,
kritikoagoa naiz zenbait faktoreri dagokienez.»
«Batez ere, erakundean eta klaseetan jende
zoragarria ezagutu dudala nabarmendu nahi nuke,
bere lana grina handiz bizi duen jendea, alegia.
Egunen batean, neure lan-arloan ere grina hori
izango dudalakoan nago.»
«Esperientzia polita izan da, bete-betean gozatu
dut bertan eta ikasturte-hasieran ikusten nituen
zailtasunak ez dira esperientziaren kalterako
izan. Neure burua, gure gizartea eta inguruko
desberdintasunak hobeto ezagutzen lagundu dit.»
«Ikasgai hau egindakoan eta zenbait hilabetez
Loiolaetxera joaten egon ostean, neure balioak zein
jarrerak erabat hobetu direla uste dut eta, ikasgai
horri esker, oso kontuan hartzen ez nituen gai askori
buruz ere hausnartu dudala. Ikasgelan landutako
tailerrei esker ez ezik, Loiolaetxea erakundean ikasi
dudan guztiari esker ere lortu dut hori guztia.»
7
Pastoraltza
Jesusen Konpainiako Unibertsitatea denez,
Deustuko Unibertsitateak honako hauxe du helburu:
«Unibertsitateko erkidegoan fides dimentsioa
sustatzea, suspertzea eta ospatzea, utilitas,
humanitas eta iustitiaren beste dimentsioekiko
harmoniapean, eta, horretarako, behar besteko
ekintza bereziak diseinatzea, garatzea eta
ebaluatzea.» (7.-8. «Esparru Agiria», UNIJES 2010).
Bi campusetako pastoral-taldeek pertsonei eta
taldeei laguntzen diegu haien giza hazkuntzan
nahiz hazkuntza kristauan, eta, horretarako,
Inazioren espiritualtasunean oinarritzen gara.
Espiritualtasuna sustatzen dugu, hau da, espiritua
lantzen dugu, kultura arteko nahiz erlijio arteko
elkarrizketarako lur onena delako eta biziaren
zentzua bilatzeko leku pribilegiatua ere badelako.
Itxaropen-iturria den erruki adimenduna bultzatu
nahi dugu, sentsibilizazioaren eta zerbitzu-
esperientzien bitartez. Eremuak sortu eta Jesusekiko
topaketa pertsonalerako aukerak eskaintzen ditugu,
baita kohesioa zein bizimodu bateratua sustatzen
dituzten pertsona arteko topaketa-uneak ere.
Era berean, Unibertsitateko erkidegoaren aldeko
ekintza pastoral zehatz bezain sakramentala ere
eskaintzen dugu une liturgiko eta akademiko
berezietako ospakizunen bidez: eukaristiako
sakramentuen ospakizuna, adiskidantza, ezkontza...
Horrez gain, zenbait tailerren bitartez eskainitako
prestakuntza ere hartu beharra dago kontuan.
8
Garate International, erlijio arteko eta kultura
arteko elkarrizketarako eremua, Deusto Campus
Fedea eskaintza pastoralaren barruan kokatutako
proiektua da, eta 2010-2011 ikasturtean jarri zen
abian, nazioarteko ikasleek azaldutako premiak
kontuan hartuta. Harrezkero, Gizarte eta Giza
Zientzien Fakultateko irakaslea den Donna Fernández
doktoreak koordinatu du.
Ekimenak bi helburu nagusi ditu:
■ Nazioarteko ikasleek berezkotzat hartzeko moduko
eremua sortzea, euren sinesmenak eta kulturak
jakitera emateko eta Unibertsitateko erkidegoaren
aniztasuna agerian jartzeko.
■ Haien egonaldian, nazioarteko ikasleei laguntasuna
ematea ikuspegi pertsonal nahiz erlijiosotik,
Deustuko Unibertsitatean integratzen eta haien
hazkuntza pertsonal zein soziala suspertzen
laguntzeko.
Lehenengo helburua lortzeko, ikasleek erlijio arteko
edota kultura arteko jarduerak garatzen dituzte
Deusto Campus Fedea Pastoral Zentroko Sailaren
laguntasunpean. Batetik, Unibertsitateko erkidegoak
badu beste errealitate, ohitura eta herrialde batzuk
ezagutzerik, eta bestetik, nazioarteko ikasleek euren
ohiturak zein sinesmenak partekatzen dituzte.
Hona hemen 2015-2016ko ikasturtean egindako sei
topaketen kronika laburra. Haien aurretik, argazki-
erakusketa ere egin zen Unibertsitateko sarreran.
Era berean, ikasturtea hasi baino lehen, proiektua
aurkezteko zenbait ekitaldi egin ziren Nazioarteko
Harremanetarako Sailarekin batera.
1. ekitaldia. Euskal Herriko Eguna
2015eko urriaren 16an, ostirala, Euskal Herriko
Eguna egin zen Deustuko Unibertsitatean. Beste
batzuetan ez bezala, Garate aretoan eta Paraninfoko
klaustroan garatu zen. Honako hauexek izan ziren
arduradunak: Euskal Filologiako 3. mailako ikasleak;
Hizkuntza Modernoetako ikasle bat, Ander Barón,
lagun batzuekin trikitixa jo zuena; eta Hizkuntza
Zentroko Sara Muniozguren, dantzetan lagundu
zuena. Ondoren, Euskal Herriari eta bertako ohiturei
buruzko aurkezpena proiektatu zen. Amaitutakoan,
emakumezko ikasle batek agurra dantzatu zuen, eta,
ondoren, lunch txikia eskaini zen. 50 lagunek-edo
parte hartu zuten ekitaldian.
2. ekitaldia. Eid al-Adha musulmanaren
ospakizuna
2015eko urriaren 25ean, ostirala, Eid al-Adha egin
zen, Islameko jai adierazgarrienetakoa, alegia.
Halaber, Pazko musulmana ere esaten zaio, eta
Mekara egindako urteko erromesaldiaren amaieran
egiten da. Jai horretan, Isaakek Abrahamen esku
jasandako sakrifizioa ospatzen da. Zenbait herrialde
musulmanetako ikasleek jai horren xehetasunak
azaldu zituzten, euren herrialdeetako ohiko
janaria prestatu zuten eta dantzen bidez alaitu
zuten topaketa. Era berean, emakumeek kultura
Garate International:
2015-2016 ikasturteko kronika
9
arabiarrean duten zeresana ere izan zuten hizpide.
Dantza tradizionalak eta zenbait kanta irakatsi
zizkieten bertaratutakoei. Honako hauexek izan
ziren une hunkigarrienak: Siriako gerrako biktimei
eskainitako minutu bateko eta ikasle egiptoarrak
aniztasunari eta, desberdintasun kulturalak eta
erlijiosoak egon arren, elkarrekiko errespetuak zein
elkarbizitzak duten garrantziari buruz eskainitako
hitzaldia. Parte-hartzaileen kopurua 90 inguru
lagunekoa izan zen tokikoak zein nazioartekoak
kontuan hartuta.
3. ekitaldia. Kultura arteko Gabonak
2015eko abenduaren 11n, ostirala, Gabonen kultura
arteko ospakizuna egin zen Deusto Campuseko
lokaletan. Gabonak herrialde katolikoetan (Mexiko,
Guatemala, Salvador eta Euskal Herria) eta herrialde
ortodoxoetan (Ukrainia eta Serbia) nola ospatu ohi
diren partekatzea zen ekitaldiaren xedea, Baita
herrialde bakoitzeko ohiko platerak dastatzea ere.
Ospakizunaren amaieran, piñata egon zen (Mexikoko
tradizioa) eta Gabonetako kantak abestu ziren
ukraineraz, serbieraz, espainieraz, ingelesez eta
euskaraz. 60 inguru lagun bertaratu ziren.
4. ekitaldia. Serbia: milioika iritzi
2016ko otsailaren 17an, ostirala, Serbiako eta Eliza
Ortodoxoko ospakizuna egin zen, «Milioiko iritzi»,
alegia. Doktoretzako Milica Matovic ikasleak egin
zuen aurkezpena, eta, bertan, bere herrialdeari,
ohiturei eta erlijio ortodoxoari buruzko aurkezpen
interesgarria eskaini zuen. Ostean, gehiengodun
ortodoxoko beste herrialde batzuekin ohituren arloan
dauden desberdintasunei buruzko solasaldia garatu
zen. 35 lagun-edo bertaratu ziren.
5. ekitaldia. Western Sahara
2016ko apirilaren 15ean, ostirala, Mendebaldeko
Saharako ikasleek euren kulturari eta Islamari
buruzko aurkezpena egin zuten. Topaketan, Saharako
herriaren ohiko gastronomia (tearen zeremonia,
cuscusa...) dastatzeko eta giza talde horren egoeraren
inguruan kontzientziatzeko aukera ere izan genuen.
Aurkezpenean, emakumeek Islameko erlijioan duten
zeresana eta beste gai interesgarri batzuk eduki
zituzten hizpide. Bertan, Deustuko Unibertsitateko
ikertzailea den María Lópezek ere parte hartu zuen.
90 lagun bertaratu ziren.
10
6. ekitaldia. International Friendship Meeting
2016ko maiatzaren 6an, ostirala, zenbait kulturaren
topaketa egin zen Unibertsitateko klaustroan.
Zenbatespenen arabera, 500 lagun-edo igaro ziren
handiak, eta, haietatik, 50 zeuden inplikatuta.
Honako estatu hauek egon ziren ordezkatuta:
■ Ekuador
■ Euskal Herria
■ Galizia
■ Guatemala
■ Honduras
■ Italia
■ Jordania
■ Kazajistan
■ Kurdistan
■ Mexiko
■ Moldavia
■ Palestina
■ Polonia
■ Mendebaldeko Sahara
■ Serbia
■ Tayikistan
■ Turkia
■ Tunisia
■ Ukrainia
■ Yemen
Euren kultura, sinesmen erlijiosoak, geografia
eta gastronomia jakitera emateko apaindutako
erakustokietan antolatu ziren. Unibertsitateko
erkidegoko kide askok bisitatu zituzten, eta
nazioarteko ikasleekin hitz egin zuten. Honako
hauexek hasiera eman zioten ekitaldiari:
Unibertsitateko Erkidegoko eta Izaera zein Misioko
errektoreordea, Aita Juan José Etxeberria, SJ;
Nazioarteko Harremanetako errektoreordea, Álvaro
de la Rica; eta kapilaua eta Deusto Campuseko
zuzendaria, Aita Pello Azpitarte, SJ. Horrez gain,
Unibertsitateko errektorea ere egon zen, Aita José
María Guibert, eta ekitaldiari eman zion amaiera.
Goiz osoan, hainbat jarduera egin ziren, eta honako
hauexek izan ziren nabarienak:
■ Moldaviako eta Euskal Herriko dantzak
■ Saharako, Tunisiako eta Unibertsitateko
Abesbatzaren kantak
■ Ikasle ukrainar batek irakurritako olerkia
■ Unibertsitateko Ikasketa Galiziarretako Katedrak
gonbidatutako Gasteizko Zentro Galiziarreko gaita
galiziarrak
■ Mexikoko piñata
Horrez gain, Deustuko Unibertsitatean egondako
eta euren herrialdeetara itzulitako zenbait ikaslek
bideo zirraragarria egin zuten Garate Internationalen
bizitako esperientziari buruz (https://www.youtube.
com/watch?v=QWlgdWfS3EQ), eta Moldaviako
ikasleen taldeak ekitaldi horren bideoa igo zuen
YouTubera.
Jardunaldiaren amaieran, bazkari solidarioa egin zen
Ekuadorko lurrikara zela eta.
Ondorioak…
Garate International proiektuan, lan partekatu
ugari egin beharra dago, ikasle parte-hartzaileen
artean nahiz beste pertsona askoren artean.
Eskerrik asko babes instituzionalengatik (errektorea,
errektoreordeak, Nazioarteko Proiektuak,
Nazioarteko Harremanak, CIDE, Turismo Saila,
Ikasketa Europarretako Saila, Euskal Irakaslegoa,
artapen-taldea, ikus-entzunezko taldea, Komunikazio
Bulegoa…), beste erakunde batzuen babesagatik
(Anartz Ormazaren zuzendaritzapeko dantza-taldea,
Galegoko Katedra eta Gasteizko Zentro Galiziarra),
Deusto Campuseko taldearen babesagatik eta bertan
parte hartu duten irakasle zein ikasleen babesagatik.
Horiei guztiei esker, adiskidetasunak bere horretan
dirau Unibertsitatean emandako urtetatik harago,
eta sorterrira itzuli arren oraindik gogoan gaituzten
ikasleen postak nahiz bisitaldiak dira horren
erakusgarri.
Donna Fernández
Garate Internationaleko koordinatzailea
11
Teologia
Teologia Fakultateko eta Zientzia Erlijiosoen
Institutuko irakasleok «fede informatua» jarri
nahi dugu fededunen esku, eta, era berean,
gizatiartzeko trebetasun pedagogikoak ere
garatu nahi ditugu Eskolako Hezkuntza Erlijiosoa
eman nahi dutenen artean. Gaur egun fededunei
zenbait ikuspegitatik sortzen zaizkien mugako
gaiei erantzun nahi diegu, eta, gai horien artean,
honako hauexek nabarmentzen dira: kristauen eta
fededunak diren eta ez diren beste batzuen arteko
elkarbizitza nahiz adostasuna/desadostasuna eta
zientziekin, kulturekin zein espiritualtasunekin
ezarritako elkarrizketa. Jaungoikoaren
Misteriora hurbildu eta horri buruz hausnartzen
dugunean horrek guztiorrek guganako eragina
duenez, azken hileotan programa berrituak
garatu ditugu, ikerketak egin ditugu, beste
ikertzaile batzuk zuzendu ditugu, artikuluak
zein liburuak argitaratu ditugu lankidetzapean,
hitzaldi espezializatuak eskaini ditugu eta goi-
mailako zabalkundea sustatu dugu. Funtsezko
metodologiari dagokionez, gure zerbitzuaren
ezaugarri bereizgarria da Biblia ezagutzea, bertako
mezua igortzea eta interpretatzea eta gero eta
adierazgarriagoak diren lengoaiak laburtzea
eta identifikatzea. Horretarako, Unibertsitateko
egikeraren inguruko jarrera kritiko bezain
bereizgarria eduki behar da honako arlo hauetan:
pluralismoa zein aniztasuna eta giza eskubideak,
oro har (eta emakumeenak, batez ere), zientzian,
etikan eta kulturan inspiratuta fededunen jarrera
informatu ahal izateko.
DeustoForumeko hitzaldia: «Emakumeak eta laikotza, erantzunkide Eliza Katolikoan?»
12
Diploma honek gure gizartean eta gure kultura
aniztasunean dagoen egitate erlijiosoaren
giltzarrietan sakondu eta nahi dutenen prestakuntza
osatu nahi du erlijioen nahiz kulturen zientzien
arloan. Hain zuzen ere, horri buruz hitz egin
dugu bertako ikasleetakoa den Javier Viañarekin.
Zuzenbideko doktorea da, eta, besteak beste, abokatu
ere lan egiten du merkataritzako eta nazioarteko
zuzenbideko zenbait arlotan.
Javier, ezer baino lehen, eskerrak eman nahi
dizkizut gure diploman bizi duzun esperientzia
guztiokin partekatzeko eduki duzun
eskuzabaltasunagatik.
Etengabeko prestakuntza ez da harritzekoa
irakaskuntzan ere dihardutenen artean, batez ere.
Oro har, esparru profesionalarekin lotuago dauden
arloetan garatzen da, eta zure kasuan?
Lizentziaturako edo graduko prestakuntza
amaitzean, gauza bakarra dugu argi, hau da, une
horretan bertan hasten dela ikaskuntzaren bidea.
Oro har, Unibertsitatean, ikasleek zenbait aukera
aurkitzen dituzte arlo pertsonal, profesional eta
prestakuntzakoan, eta haien bizitzako ibilbidean ere
izango dute eragina.
Hau da, Unibertsitateko graduko ikasketak
amaitzean inolako zalantzarik gabe lortutako
aberasgarritasun pertsonala ez ezik, beste ikuspegi
batzuk ere agertzen dira, eta (salbuespenak
salbuespen) ez ziren lehenago agertuko. Kezka berri
horiek, hain zuzen ere, titulatu berriaren espiritu
ikertzailea elikatzen dute, ordura arte ez zekielako
prestakuntzaren helburu izandako lan-jardueraren
garapen hutsa baino premia gehiago zeudela. Hain
zuzen ere, aurkitu berri dugun alderdi intelektual
horrek bultzatuko gaitu graduondoko ikasketak
egiten jarraitzera (masterra, doktoretza eta
ikerketan), eta, horri esker, aukeratutako jakintzaren
leizeetan sakondu ahal izango dugu. Unibertsitateko
«bigarren» hezkuntza-prozesu horretan —ez dute
ikasle guztiek egiten—, gizabanakoa zientzia
zorrotzaren arrazoi hutsean murgiltzen da,
norabide baterantz edo besterantz jo behar zuten
erabakitzeko orduan euren «adituek» (legelariek,
zuzenbidearen kasuan) kontuan hartutako
arrazoietan zein teorietan barruratzeko.
Hain zuzen ere, graduondoko «egoera» horretan
sortzen dira prestakuntzako lehenengo etapan
(«graduan») egiatzat jotakoaren inguruko zalantzak.
Etapa horretan, galdera ugari izango ditugu, eta,
gehienetan, kasuan kasuko adarreko proiektu edo
teoria huts bilakatuko dira.
Horren ondorioz, ez da larregi espezializatzen
prestakuntza arlo zehatza?
Hona iritsita, arazo larria aurkitzea da arruntena:
inplikazio handikoa izandako zientzian eskura dagoen
guztia ezagututakoan, ikerkideek eta lankideek
neurri handiagoan edo txikiagoan aitortutako ideia
berriak garatuta ere, nekez gainditu daitekeen «horma
garaia» agertzen da. Hona hemen zalantza: «nola
jarraitu hobetzen neure arloan», hondo-hondora
iritsitakoan?, gorenenera heldu naiz arlo honetan?,
ezer egin dezaket neure prestakuntza irauli eta
hobetzeko?
Hain zuzen ere, orain egiten ari naizen programari
dagokionez, horixe bera izan zen nire abiapuntua.
Nazioarteko merkataritzaren arloan dudan
esperientzia profesionalaren ondorioz, konturatu
egin nintzen gauzatzen nituen eragiketa askotako
lege-oinarriak sarritan oinarritzen zirela gizarte
horietako historian agertzen den funts erlijiosoaren
bidez bereganatutako irizpideetan. Hori dela eta,
hipotesi hau sortzen da: hain eguneroko gaia den
«erlijioa» aztertzean, argi berria azaldu daiteke
gehiago eta hobeto jakiteko dugun gogoan, eta,
aldi berean, nire jakintza-arloari ere ikuspegi berria
ematen dionez, erronka kilikagarria bezain atsegina
ere bada.
Erlijioen Zientzietako
Espezializazio Diploma
13
Zergatik diploma hau?
Nekez aurkituko dugu beste zientzia edo
pentsamendu bat beste azterketa eta ikerketa garai
batzuetatik igaro denari bila zebilen ikuspegi berri
hori emateko hain erabilgarria denik. Erlijioaren
azterketa gizabanakoak jakituriaren eta jakintzaren
arloan dituen premietara egokitzen da, erlijioa
bera «jainkotasunari» dagokionez banaka ditugun
pentsamenduaren eta kulturaren gauzapena baino
ez delako historia osoan. Hemen gauden azkenak
izanda ere, ez du esan nahi argienak garenik,
jakiteko eta epaitzeko datua guztiak ditugunak
garela baizik, besterik gabe. Gure harrokeriak berak
ere oharkabetu eta hondorarazi egin gaitzake
jakituriarako bidaian.
Ibilbide hori osatzeko, funtsezkoa da sistematizazioz,
objektibotasunez eta aniztasunez lagunduko dizuten
gidari onak edukitzea, baina, batez ere, gehienok
erlijioa, edozein erlijio omen denaren eta daukanaren
inguruko oinarrizko eta hasierako jakintzetatik
abiatzen garela kontuan hartuta.
Gaur egungo gizarteetan, oso ohikoa da erlijioaren
bidez gizarteratzea. Munduko edozein lekutan,
txikitatik, ohikoa da gizabanakoa erlijio batera
atxikita egotea eta sarbide moduan lantzea, harik eta
gizabanakoa bera erlijio horretan nolako etorkizuna
izango duen bere kabuz erabakitzeko gai den arte.
Halaber, ohikoa ere bada (nahiz eta gehienetan
hala ez gertatu) pertsonak haurtzaroan erlijioaren
inguruan jasotako atal horiek bakarrik ezagutzea,
erlijio horren izaera eta esangura azaltzen dituen
geroagoko eta goragoko prestakuntzara iritsi gabe
eta haren jatorriarekin zein historiarekin zerikusia
duen guztia ahaztuta.
Hain zuzen ere, horretan bertan erratzen dira
gehienak. Ahaztu egiten zaie milaka urteko erlijio
guztiek dutela gaur egungo kulturan oso sustraituta
dagoen filosofia eta, horren ondorioz, ezinezkoa dela
gaur egungo edozein zientzia (zehatzak edo sozialak)
ulertzea haien erro eta aurrekari soziologikoak,
kulturalak eta, nola ez, erlijiosoak ezagutu gabe.
Erlijioa kulturan sustraituta dagoenez, justifikatuta
dago herrien jokabidea desberdina izatea. Erlijio
bereko herriek, ordea, bide paraleloak egiten dituzte,
oso urrun badaude ere. Aitzitik, herri hurbilek bide
desberdinak egiten dituzte, euren erlijioa (eta kultura)
desberdina bada.
Arrazoi horiengatik eta beste arrazoi batzuengatik,
oso kontuan hartu beharra dago erlijioa, oro har,
lurrean bizi garen kultura desberdinon muina dela.
Oso zaila da profesional ona izatea, aukeratzen
dituzten bideetan pertsonak eta herriak zer aurrekari
erlijiosok motibatzen dituzten jakin gabe.
Beraz, esate baterako, Nazioarteko Zuzenbidearen
arloan (betidanik gehien ikertu dudana), funtsezkoa
da zuzenbide anglosaxoiaren eta Europako zuzenbide
kontinentalaren arteko desberdintasunak zein diren
ulertzea. Bi horien sustraia erabat erlijiosoa da,
adibidez, hogei mendetako inbasioek eta inperioen
galerek maneatu egin badute ere. Zuzenbide
germaniarra da (barbaroa), eta, bertan errege barbaro
asko kristau-kristauak ziren —kasu batzuetan,
ariotarrak—. Era berean, zuzenbide erromatarra ere
14
bada, nahiz eta azken horrek bere arauen arrazoiak
faktore erlijiosoetan edo jainkotiarretan bilatzen ez
zituen, mundu klasiko greziar-erromatarrean baizik.
Are gehiago dago, ekialde ertaineko eta ekialde
urruneko kulturetan zeresan handia duelako erlijioak.
Hori dela eta, erlijioa bera da euren zuzenbidea.
Adibide argiena Korana da, bizimodu musulmaneko
jarraibide erlijiosoak zein juridikoak zehazten
dituelako.
Mundu arabiarra ere ez da salbuespena. Berbera
gertatzen da Indian edo Txinan, baita bertako
herrialde orbitaletan ere. Erlijioak zuzenbide hinduan
ere badu eraginik; eta konfuzionismoak, zuzenbide
txinatarrean. Oro har, ez dago zuzenbide unibertsala
ulertzerik une honetara arte ekarri gaituzten erlijioa
eta historia ezagutu gabe. Gainera, filosofiarekin,
psikologiarekin, historiarekin..., gizarte-zientziekin
(ekonomia...) eta zientzia aratzekin eurekin ere
berbera gertatzen dela esaten ere ausartuko
nintzateke, esate baterako, argi eta garbi dagoelako
zientzia beste bide batzuetatik joango zela erlijioak
bidea mugatu ez balio. Esate baterako, nahikoa da
gogoratzea nigromantzia (etorkizunaren iragarpena,
gorpuen bidez) debekatuta zegoela Erdi Aroan eta, in
fine, medikuntzaren zientzia baldintzatu zuela.
Horri guztiorri buruz hitz egin eta ikasten da
Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultateak
ematen duen Erlijio Zientzietako Espezializazioko
Diploman.
Baduzu ibilbide hori aurkezterik?
Programa zenbait modulu kontzeptualetan dago
egituratuta, eta hasierakoa oinarrizkoa da: Egitate
erlijiosoaren hastapenak. Izan ere, analisi orokor
moduan, «begiak irekitzen dizkizu», Egitate Erlijiosoak
arrazoian, zientzian, gizartean eta kulturan bertan zer
esanahi duen azaltzen duelako hausnarketaren bidez.
Hortik aurrera, diplomaren edukia bi multzotan dago
banatuta.
Lehenengoan, bi korronte erlijioso handiak
jorratzen dira: batetik, Judu-kristautasuna zein bere
garapenak eta, bestetik, Islama nahiz ekialdeko
erlijioak. Beste ikasgai batzuk, ostera, zeharkakoak
dira; esate baterako, Liburu Santuen edo Ebanjelio
Apokrifoen edo Kristautasuna gaur egun ulertzen
dugun bezala formalizatu zuten Kontzilioen
azterketa. Hain zuzen ere, horiexek dira Judu-
kristautasunaren moduluko eduki deigarri edo
harrigarrienak.
Bigarren multzoan, zirkulua osatzen duten zenbait
modulu lantzen dira: Erlijioa, historia eta gizartea;
eta erlijioen psikologia, pedagogia eta etika.
Aurrekoarekin batera, didaktikaren, kulturaren,
ikerketaren eta jakintzaren arloko material ugaria
eskaintzen dutenez, nekez aurkitu daiteke beste
ikaskuntza batzuetan metatuta.
Programa honen bidez, zenbait arrazoi ikasi
daitezke, gaur egungo «negazionismo» erlijiosoa
edo erlijioaren inguruko «ohiturazko onespena»
gainditzeko. Diplomari esker, ikasleak badu erlijioak
eta jainkotasunak kulturan eta bizimodu garaikidean
duten zeresanari buruzko berezko ikuspegia eratzerik
eta angelu hobezina ezartzerik, XXI. mendean gizakia
dagoen moduan zergatik dagoen jakiteko.
Diploma hau egin ez banu, oraindik ere haren premia
izango nuke. Egin dudanean, guztia eta, horrez
gain, Teologia ikasten jarraitzeko adorea eduki dut.
Eskaintzen dizun ikuspegiak gaur egungo kultura
unibertsaleko «palko nagusian» jartzen zaitu. Egitate
erlijiosoa ulertu beharra dago, gaur egungo gizakiak
nolakoak diren ulertzeko.
Javier Viaña
Espezializazio Diplomako ikaslea
15
Tokiko eliza
Deustuko Unibertsitateak jakintzan aurrera egin
eta haren igorpena sustatu nahi du, metodologia
zein zehaztasun zientifikoa justiziaren aldeko
konpromisoarekin sakon-sakon lotutako
errealitatearen ikuspegi kristauarekin uztartzeko
asmoz. Bere izaera unibertsitario bezain kristauan
oinarrituta, oso-oso hurbil dago Euskal Elizatik,
eta ekarpen akademikoa zein egoera txarragoan
daudenekiko konpromisoa eskaintzen dizkio,
fedearen, arrazoiaren, kulturaren eta errealitate
sozialaren arteko etengabeko elkarrizketaren
ondorioz.
Besteak beste, nabarmendu beharra dago Bilboko
Elizbarrutiko apaizgaiek, erlijiosoek eta laikoek
Teologia Fakultatearen bidez jasotako prestakuntza
sustatzen duela, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoral
Institutuko Biurteko Filosofikoan lan egiten
duela, parrokietan bertan prestakuntza-jarduerak
egiten dituela eta fededunentzat garrantzitsuak
diren gaiei buruzko hitzaldiak antolatzen dituela.
Azken urteotan, Elizbarrutiko Irakasleen Eskola,
Begoñako Andra Mari, integratu da Deustuko
Unibertsitatean, eta, prestakuntzaren arlotik
harago, Unibertsitatea euskal elizbarrutietako
zenbait ekimen eta jardueratan inplikatzen da;
esate baterako, Arizmendiarrieta Fundazioa
sortzea, euskal kooperatibismoaren aitaren izena
zabaltzeko. Esparru sozialean, oso garrantzitsua da
Elizako zenbait GKErekin garatzen duen lankidetza.
Horretarako, zenbait titulaziotako praktikak
eta proiektuak egiten ditu, baina, batez ere,
Psikologiakoak, Gizarte Hezkuntzakoak eta Gizarte
Lanekoak.
16
Amaya eta Mavi Bilboko Elizbarrutiko Cáristaseko
Boluntarioen Saileko kideak dira. Aitorrek, ordea,
Deusto Campus-Elkartasuna suspertzen du Bilboko
campusean.
Aitor, Deusto Campus-Elkartasunak proiektu
askotan lan egiten du era guztietako erakundeekin.
Dena dela, zehatz-mehatz, 2015-2016 ikasturtean
elizbarrutiko zer erakunderekin lan egin du
Unibertsitateak?
Zenbait eratara lan egiten dugu elizbarrutiko
elizarekin. Inplikatutako lagunen eta jardueren
kopurua kontuan hartuta, Cáritasekin garatutako
lankidetza da nabariena. Edonola ere, Espetxeko
Pastoraleko Bidesari Elkartearekiko harremana
ere nabarmendu beharra dago, baita elizbarrutiko
bizitzarekin lotutako beste jarduera batzuen harrera
ere. Esate baterako, iaz, Homofobiaren aurkako
Nazioarteko Eguna dela eta, Unibertsitateak
Betaniako erkidegoari ireki zizkion ateak, eta
Bilboko zenbait erkidego kristauk egun horretarako
antolatutako jardueren egoitza izan zen.
Bi eratara lan egiten dugu Bidesari Elkartearekin:
batetik, Bidesarik askatasunaz gabetutako pertsonen
egoerari buruzko curriculumetik kanpoko prestakuntza
eskaintzen du, faktore juridikoak, psikologikoak eta
jarduketa-arlokoak kontuan hartuta; eta, bestetik,
batez ere, asteburuko jarduera ludikoetan oinarritutako
borondatezko lana sustatzen du.
Cáritasekin, batez ere adinekoen eta eskolako
laguntzaren arloetan oinarritutako borondatezko
lanaren bidez egindako partaidetza da handiena.
Ikasturtearen hasieratik, Cáritasek Borondatezko
Lanaren Azokan parte hartzen du, eta, ikasturtean
bertan, elkartasunerako jarduerak garatu nahi
dituzten ikasleak bertako programetako batean
inplikatzen dira. Migrazioei dagokienez, Cáritasekin
dugun partaidetzak Cáritasek berak eskainitako
prestakuntza eta sentsibilizazioa bideratzea
dauka helburu; esate baterako, etorkinei buruzko
aurreiritziak eta estereotipoak desagerraraztea
xede duen «argi ibili! no te encalles» estrategia. Era
berean, Cáritasekin eta beste erakunde batzuekin ere
eskaintzen da bidezko merkataritzari eta kontsumo
arduratsuari buruzko prestakuntza.
Sektore sozialean, beraz, Cáritasekin lan egiten
duzue gehien, elizbarrutiko erakundeen artean. Zuon
ikuspegitik, Amaya, zer ekarpen ditu Cáritasen eta
UDren arteko koordinazio horrek?
Deustuko Unibertsitatea eta Cáritas Bizkaia Eliza
Katolikoko bi instituzio dira. Balioak partekatzen
dituzte, baina, horrez gain, gizartearentzako
zerbitzuarekin eta bidezkoagoa zein solidarioagoa
den munduaren sustapenean daude konprometituta.
Hori dela eta, badira zenbait urte Unibertsitateko
ikasleen partaidetza koordinatzen dutela Cáritasek
Bizkaian garatzen dituen proiektuetan.
Koordinazio hori aukera aparta da, Unibertsitateko
ikasleek parte hartu dezaten eta gizaki guztien eta,
batez ere, Bizkaiko gizartean egoera txarragoan
daudenen ongizate, erabateko garapen eta
justiziarekiko konpromisotik herritartasuna zein
profesionaltasuna garatu ditzaten.
Bi erakundeek elkarrekin lan egiten dute, gizarte
demokratiko eta solidarioan bizitzeko beharrezkoak
diren trebetasunen inguruko prestakuntza eman
behar dela uste dutelako. Horrela, ikasleei eurei
aukera paregabea eskaintzen diete, protagonistak
izateko, erkidegoarekin konprometitzeko, arakatzeko,
gizartearen premien inguruan sentsibilizatzeko,
bertako arazoak antzemateko eta egoera hobetzen
laguntzeko.
Aitor, Unibertsitatean bertan, borondatezko lana
ez ezik, beste era bateko lankidetzak ere garatzen
dituzue Cáritasekin. Nolakoak dira?
Hurbiltasun instituzionala handia denez (baita
pertsonena eta balioena ere), nabarmendu beharra
Deustuko Unibertsitatearen (UD) lankidetza Euskal
Elizako jarduera sozialetan. Amaya Ruizi, Mavi Laisecari
eta Aitor Arbaizari egindako elkarrizketa
17
dago duela urte askotatik arlo akademikoko eta
ikerketako zenbait jarduera iraunkor ere egiten direla
Cáritasen laguntzaz. Gradu Amaierako Praktikak
eta Lanak dira horren adierazgarri, baina, batez
ere, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatekoak eta
Psikologia eta Hezkuntza Fakultatekoak. Halaber,
ikasgaia ere badugu Balioetan Oinarritutako Giza
Prestakuntzako Moduluan, Gizarte Partaidetza, alegia.
Ikaskuntza-zerbitzuaren metodologiaren bidez egiten
da, eta zati bat Cáritasen lankidetzapean garatzen da.
2. mailako ikasleek aukeratu dezakete.
Mavi, Cáritasetik, nola balioesten dituzue
esperientziaren eta ikaskuntzaren arloko truke horiek?
Nire ustez, errealitate sozialarekin harremanetan
egoteko esperientziari esker, zentzua eta esanahia
ematen dizkiote Unibertsitateko ikasketek eskaintzen
dizkieten ikasgaietan ikasten dutenari. Horrez
gain, ikaskuntza horiek lotzeko aukera ere badute,
benetako egoera zehatza aitortzeko eta aurre
egiteko. Horri esker, jakintzaren benetako inplikazioak
bizitzeko eta lan-ibilbidean eskatutakotik harago
joateko abagunea ere badute.
Bestetik, Unibertsitateak ikaskuntzarako eta garapen
profesionalerako eskaintzen dien prozesutik, ikasleek
bermatu egiten dute euren ikasketekin, jarrerekin
eta balioekin lotutako trebetasunak garatuko
dituztela eta, horren bidez, Cáritaseko proiektuetako
parte-hartzaileekin hartu duten konpromisoa
kalitate profesionalekoa eta giza kalitatekoa
izango dela. Gainera, borondatezko lanaren
muinean dauden balioek, hau da, doakotasunak,
elkartasunak, senidetasunak edo justizia sozialarekiko
konpromisoak, bertako ekintza-lerroen bidez
Cáritasekin lan egiten duten giza taldeen egoerak
hobetzen dituzte.
Zein da horrelako ekimenetan parte hartzen dutenen
profila, Aitor? Nolako prestakuntza eduki behar dute?
Zertan «hazten dira»?
Profilak jardueraren araberakoak dira. Borondatezko
lana egiteko, konpromisoa hartu beharra dago
ikasturte osoan garatzen delako. Ikasle boluntarioen
profila lehenengo mailetan dagoen pertsonarena
da. Praktiketako ikasleen profila, ordea, 3. edo
4. graduan dagoen pertsonarena da. Praktika
horiek prestakuntza-arlokoak dira, eta erakunde
hartzaileak laguntasun handia ematen die. Edonola
ere, elkartasuna balioetsi eta esku hartzeko
gaitasuna eduki beharra dago. Sentsibilitate hori
prestakuntzako jardueretan parte hartzen dutenen
ezaugarria ere bada, unean unekoak izan arren.
Ikasleen balio pertsonalen artean, doakotasuna
nabarmenduko nuke.
Borondatezko lan guztietarako eduki beharra
dago prestakuntza. Prestakuntza hori lan egiteko
aukeratutako elkarteek eskaintzen dute, eta,
batzuetan, haien egoitzetan garatzen da; eta, beste
batzuetan, Unibertsitatean bertan. Hori dela eta,
Euskadiko errealitatearen aztertzen hazten dira
ikasleak: gure egoera soziala zein den benetan
jakitea. Gurekin lan egiten duten erakundeek
euskal errealitatearen gaur egungo mapa lantzen
dute askotan, analisi kritikoa egiten dute eta
lehentasunezko begirada eskaintzen diete txiroenei.
18
Parte hartzen dutenentzat, erronka handia da
astero denbora-tartea zehaztea gainerakoei
laguntzeko. Jarduera asko dituzte, eta, gainera,
gazteak direnean, badirudi askoz zailagoa
dela konpromisoa hartzea. Hala ere, horrelako
esperientzietan parte hartzen dutenek adierazi
bezala, ez da gogorra, atsegina baizik: giza loturak
sortu eta emandakoa baino askoz gehiago jasotzen
dutela uste dute.
Zer nabarmenduko zenuke Cáritasek Unibertsitateko
ikasleei eskaintzen dien guztian, Amaya?
Cáritasek ekintzarako, prestakuntzarako, lan-
talderako eta partaidetzarako eremuak eskaintzen
dizkie ikasleei, haien prestakuntzaren eta giza
kalitatearen bidez proiektu bakoitzaren helburuak
lortu ahal izateko. Horrez gain, unibertsitarioen
inguruko errealitatea modu kritikoan begiratzeko
eta aztertzeko aukera ere badauka ikuspegi kristau
eta erkidetik, ingurune hurbilenean desberdintasuna
prebenitzeko, eguneroko bizimodua garatzen
duteneko leku edo auzoen sendotasun eta eraginean
inplikatzeko, gizartearen eraldaketarako prozesuetako
kidetza sustatzeko eta erkidegoko pertsona
erreferenteekin loturak sortzeko. Haien artean, hain
zuzen ere, Cáritaseko boluntarioak nabarmendu
behar dira. Lotura horri esker, gainera, erreferentziako
erkidegoarekiko erantzukizun eta lidergorako
trebetasunen ikaskuntza suspertzen da, baita bertako
inplikazioa ere.
Cáritasek bidegabekerien inguruko sentsibilizazioaren
eta salaketaren aldeko apustua ere egiten duenez,
Unibertsitateko ikasleak bete-betean inplikatzen
dira, eta euren bizi-aukerei, kontsumitzeko moduari
eta gizartean parte hartzeko erari buruz hausnartzen
dute. Era berean, lekukoak eta lekukotasuna ere
badira ingurukoentzat eta erreferentziako taldeentzat
(familia, adiskideak, ikaskideak).
Zein da ikasleen ekarpena, Aitor?
Hona hemen edozein ikasleren ekarpena: ilusioa,
beste batzuekin partekatutako lana, denbora...
Hartzaileentzat oso garrantzitsua da gazteen gogo
eta ilusio hori igartzea.
Maila instituzionalean, boluntario gazteen ekarpena
da Unibertsitateak egin nahi duena. Beste erakunde
batzuetako boluntarioak nagusiagoak dira.
Unibertsitatean, geure gizarteko gazte asko ditugu.
Gazteen artean borondatezko lana sustatuz gero,
baliteke helduaroan ere jarraitzea.
Mavi, nola hartzen du elizbarrutiko elizak lankidetza
hori?
Elizaren, erkidego kristauen eta fededun bakoitzaren
xedea ebanjelizatzea, Berriona igortzea da. Xede hori
hiru dimentsiotan zehazten da: zabalkundea (Hitza,
katekesia…), ospakizuna (liturgia, otoitza) eta karitatea
(txiroentzako zerbitzua). Karitatearen zerbitzua,
beraz, ebanjelizaziorako tresna da, eta zerbitzu
horretan inplikatutako pertsonak ebanjelizaziorako
eragile bihurtzen dira euren bizi-lekukotasunaren
eta konpromisoaren bitartez. Cáritasen bizi eta
hausnartzen duten esperientzia erakundetik harago
partekatzen denez, galderak sortzen dira ezagutzen
dutenen artean eta gizartean bertan, oro har.
Cáritasen, ilusioz bizi dugu ikasle gazteen
lankidetza, baina, erantzukizun handiz ere bai: haien
partaidetzaren bidez lagundu nahi diegu bazterketa-
egoerekin inplikatzea eta bertara hurbiltzea
Jaungoikoarekin elkartzeko leku pribilegiatuak direla
konturatzen. Esperientzia eraldatzailea izatea izan
behar dugu helburu. Txirotasunarekin edukitako
topaketa erabakigarria izan behar da norberaren
bizitzarako.
Aitor, nola bizi du Deustuk?
Nire ustez, ikasleentzako aukera eta Elizarentzako
zerbitzua da. Ikasleentzat oso garrantzitsua da Tokiko
Elizak pertsonenganako hurbilketan nahiz jarduketan
garatzen duen lana balioestea, agian ezagutzen ez
duten Elizaren alde hori ikusi dezaketelako horrela.
Alde horretatik, Elizari eskainitako zerbitzua da.
Bestetik, borondatezko lanean jarduera zehatzak
lehenesten badira ere, pertsona eraldatu egiten da
apurka-apurka. Oso zaila da gazteen prestakuntza
erabatekoa bezain eraldatzailea izatea esperientzia
solidariorik eduki ez badute, eta Cáritasek nahiz beste
erakunde batzuek aukera hori eskaintzen digute.
19
erronka sozialak
Gizarte-erantzukizuna
Eliza erkidegoa
Unibertsitatearen
gizarte-
erantzukizunerako
proiektuko erronkei aurre egiteko
20
Bakea eta adiskidantza
Deustuko Unibertsitateak indarkeriaz adierazten
diren gatazka sozialak jorratzen lagundu nahi du
ikuspegi etikotik. Pertsonen eta taldeen arteko
elkarbizitzan gatazkak berezkoak badira ere,
neurri handiagoan edo txikiagoan eratzaileak/
suntsitzaileak eta barneratzaileak/baztertzaileak
diren moduetara kudeatu daitezke. Gure
ustez, ezin da eta ez da indarkeria gatazkak
konpontzeko erabili behar. Beraz, behar besteko
prozesu sozialak, politikoak eta hezkuntzakoak
sendotu nahi ditugu, indarkeria zilegi izan ez
dadin eta giza eskubideen nagusitasunean
oinarritutako kulturak eratzeko. Euskadiko
oraintsuko indarkeria-historia kontuan hartuta,
gure interes eta kezka berezia da horri aurre
egitea eta, horretarako, geure ingurunean bertan
hastea eta gure kezkaren helburu nagusia
indarkeriako biktimak izatea.
Bilkura isila Deustun, Pariseko atentatuengatik.
21
Ahotsak proiektua
Ahotsak proiektua 2014ko urtarrilaren 8an hiru
unibertsitatek (Deustuko Unibertsitatea, UPV/EHU eta
Mondragon Unibertsitatea) Eusko Jaurlaritzarekin sinatu
zuten esparru-hitzarmenaren barruan dago kokatuta.
Hitzarmen horrek, hain zuzen ere, hiru unibertsitateek
Euskadiko 2013-2016ko Bake eta Elkarbizitza Planean
egin beharreko ekarpen partekatua diseinatzea,
garatzea eta betearaztea zeukan helburu.
Horretarako, euskal unibertsitateek Eusko
Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza Zuzendaritzarekin
hitzartu zuten honako xede hau zeukan proiektua
diseinatzea:
1) Ibilbide egingarria eta proposamen praktikoa
azaltzea, bakerako eta elkarbizitzarako hezkuntza
Unibertsitatearen arloan txertatzeko.
2) Hiru unibertsitateetarako esperientzia eredugarri
bana proposatzea.
Ahotsak proiektuak Unibertsitateko ikasleen artean
honako gai hauei buruzko hausnarketa sustatzeko
prozesua bultzatzea proposatu zuen: terrorismoa,
indarkeria, giza eskubideen urraketak eta Euskadiko
bakearen eraketa. Horretarako, era guztietako ikus-
entzunezko materialak erabili zituen esperientzia
kolektibo horren inguruko ahots anitzen erakusgarri.
Unibertsitate bakoitzak bere ordezkariak izendatu
zituen, proiektua kudeatuko zuen unibertsitate arteko
taldea osatu zezaten. Deustuko Unibertsitateak
taldearen lidergoa hartu zuen bere gain, Unibertsitate
honetako lau irakaslek osatutako oinarrizko lan-
taldearen bitartez.
2016ko urtarrilerako, proiektuak bazituen hautatuta
ikus-entzunezko 12 baliabide eta haien gidaliburuak.
Aldi berean, Unibertsitate bakoitzak ere ikasleen zati
batekin zituen eginda esperientzia eredugarriak.
Hautatutako baliabideak
Guztira, hurrengo dokumental edo filmak hautatu
dira. hona hemen hautaketarako erabili diren
irizpideak: giza eskubideen errespetuaren sustapena,
ikuspegien aniztasuna, gertatutako urraketak eta,
azkenik, materialen gaurkotasuna.
■ Al final del túnel - Bakerantza
■ El perdón
■ El reencuentro
■ Glencree
■ Hablan los ojos
■ Reconciliación
■ Lasa eta Zabala
■ Mujeres en construcción
■ Perseguidos
■ Yoyes
■ El valor de la autocrítica
■ ¿Por quién no doblan las campanas?
Proiektuaren esparru pedagogikoa
Ahotsak proiektuan bildutako materialaren egitura
ez da tematikoa, eta ez da inolako hurrenkera
zehatzean erabili behar. Era berean, oso-osorik ere
ez da erabili behar. Materialean, ikus-entzunezko
12 baliabide daude, eta hamarkadetan jasandako
indarkeriaren inguruko gaiak, faktoreak eta uneak
jorratzen dira bertan, baita Euskadiko elkarbizitza
berrirako gaur egungo prozesukoak ere. Hautaketa
horretan, lehentasunezkoa izan da gai horien
inguruko ikuspegi anitzen lagina agertzea, betiere,
ikuspegi horiek pertsona guztien duintasunerako
eta giza eskubideen babeserako oinarrizko
printzipioak errespetatzen badituzte.
22
Hezkuntza-helburuak
Ahotsak Unibertsitate Arteko Proiektuak honako
hezkuntza-helburu hauek proposatzen ditu:
a. Behar den moduko prozesua bultzatzea, honako gai
hauei buruzko hausnarketa sustatzeko: terrorismoa,
indarkeria, giza eskubideen urraketak eta bakearen
eraketa.
b. Esperientzia kolektibo horren inguruko ahots
anitzak ordezkatzea eta aitortzea.
c. Azken hamarkadotan gure herrialdean jazotako
guztiaren azterketa kritikoa sustatzea.
d. Euskadiko errealitateko testuingurua zehaztu
duten gertaeren bertsio desberdinei buruzko
elkarrizketa suspertzea eta, horretarako, horren
lekukotasuna ematen duten pasarteen, ekintzen
eta esperientzien oroimena lehenestea.
e. Euskal gazteek giza eskubideekin duten
konpromisoa indartzea.
Ikus-entzunezkoei buruz eztabaidatzeko gidaliburuen
egitura eta oinarrizko kontzeptuak
Eztabaidarako gidaliburu bana proposatzen da
ikus-entzunezkoetarako. Azalpen-fitxan, ikus-
entzunezkoaren laburpena egin eta oinarrizko
informazioa ematen da. Horrez gain, bertan
jorratutako funtsezko gaiak eta kontzeptuak ere
zehazten dira; esate baterako, giza eskubideak,
gatazka, indarkeria, nazionalismoa, terrorismoa,
biktima, biktimarioa, biktimizazioa, sufrimendua,
konponketarako topaketak, adiskidantza, barkamena,
elkarbizitzaren normalizazioa, indarkeriaren
normalizazioa eta justifikazioa, indarkeriaren
desligitimizazioa). Ondoren, zenbait galdera
proposatzen dira, ikasleen hausnarketa eta haien
arteko eztabaida orientatzeko.
Ikus-entzunezkoa ikusi aurretiko galderek ikasleek
bertan jorratutako funtsezko gai edo kontzeptuei
buruz dakartzaten jakintza zein kontzepzioak abian
jartzea eta gizarteratzea daukate helburu. Ikus-
entzunezkoen osteko galderek, ordea, ikasleei
lagundu nahi diete gai eta kontzeptu horiei buruzko
ulerkuntza kritikoan sakontzen. Batzuetan, gainera,
oso labaingarriak diren zenbait gai alderatzea ere
badute xede.
Galdera batzuek kontzeptuak argitu nahi dituzte,
funtsezko gaiak ulertzeko eta norberaren iritzia
mugiarazteko. Beste galdera batzuek, ostera,
hausnarketa eta elkarrizketa kritikoak suspertu nahi
dituzte, proiektuaren helburu orokorrak kontuan
hartuta.
Gidaliburuotan proposatutako galderez gain,
ikastaro edo jardueretako testuinguruak horretarako
aukera emanez gero, oso egokia ere bada ikasleek
nolabaiteko lan analitiko edota sortzaileren bat
egitea, euren hausnarketak zein diren, nolako
ulerkuntza lortu duten eta haien ideiak nola
eraldatu diren azaltzeko, hala badagokio. Ariketa
hori oso lagungarria izan ohi da ikaskuntza
sendotzeko.
Hiru unibertsitateetan egindako esperientzia
eredugarriaren emaitzak
Esperientzia eredugarriko parte-hartzaileen
ezaugarriak
Guztira, 11 taldek parte hartu zuten esperientzia
eredugarrian. Taldeak ez ziren inolako
ordezkagarritasun-irizpideren arabera hautatu. Zazpi
taldek euskaraz lan egin zuten; eta 4k, gaztelaniaz.
Bat edo bi klasetan garatu zuten esperientzia.
Esperientzia gehienak Gipuzkoan egin zirenez, 10
parte-hartzailetatik ia-ia 8 lurralde horretakoak dira.
Esperientzian parte hartu zuten gehienak 18-23
urtekoak dira, eta graduko unibertsitate-ikasketetako
maila guztietakoak dira, lehenengo mailatik
laugarrenera, alegia. Ikasketa batzuetan emakumeak
nagusi direnez, 10 parte-hartzailetatik 8 emakumeak
dira.
Parte-hartzaileek esperientziaren inguruan
egindako balioespena
Esperientzia eredugarrian parte hartu zuten ikasleek
balioespenerako inkestari erantzun zioten, eta,
bertan, proiektuaren helburu bakoitzarekin zeukaten
adostasun-mailaren inguruko puntuak eman
behar zituzten. Halaber, bi galdera ireki ere egiten
zitzaizkien, euren ondorio nagusiak zein ziren azaldu
zezaten.
23
Parte-hartzaileen balioespen orokorra oso ona
izan da. 10 ikasle parte-hartzailetatik bederatzi
gogobeteta daude esperientziarekin. Era berean,
saioak zuzendu zituzten irakasleek ere oso
gogobeteta daude jardueraren garapenarekin nahiz
emaitzekin.
Galde sortako galdera irekien erantzunetan,
antzeman egiten da jarduerak ikasle gehienei
lagundu diela 20 urteko gazteentzat oraintsukoak
ez diren egitateei buruz hausnartzen. Batez ere,
biktimen egoera giza ikuspegitik jorratzen duten ikus-
entzunezko baliabideak izan dira hunkigarrienak.
«Beste modu batera ikusten lagundu dit»
«Gorrotoak ez du zentzurik, epe luzean suntsitzeko
ez bada»
«Gertatutakoa ez ahaztea oinarri modura hartuz,
aurrera begiratzea, egindakoak ez errepikatzeko»
«Horri buruz hitz egitean eta mahai gainean
jartzean, ez da gertatutakoari buruzko ikuspegi
desitxuraturik sortzen, eta etorkizuneko
belaunaldiek badute zer jazo zen eta bertan
zeudenek nola bizi izan zuten jakiterik»
Proiektuaren helburu zehatzagoak balioesteko
orduan, honako hauexek izan ziren puntu gehien
lortu zituzten aldagaiak: Euskadiko oraintsuko
historiako indarkeriari buruz hitz egiteko aukera
izatea eta gaiari buruzko iritzi desberdinak entzun
ahal izatea.
Ikasleek nabarmentzen dutenez, esperientzia horri
esker, gertatutakoari buruzko ikuspegi aberatsagoa
dute, eta iraganaren irakurketa kritikoa egiteko
beharrezkoak diren zenbait elementu ulertzen dituzte
hobeto:
«Ezagutzen nituen aurretik kasu batzuk, baina kasu
konkretuak bata bestearen aurrean ikusteak asko
laguntzen du»
«ETAko kideak izandakoak damututa ez zeudela
uste nuen»
«Hobeto ulertu dut biktimaren kontzeptua»
«ETAko kideen postura holakoa izatea ez nuen
espero»
«Gatazkaren alde ezberdinak ezagutzen nituen
baina orain modu zabalagoan ezagutu ditut»
Parte-hartzaileen esanetan ere, esperientzia
baliotsua izan da, pentsamendu kritikoa zein
antzeko trebetasun generikoak sendotzeko
eta elkarrizketarako zein pertsonen arteko
komunikaziorako gaitasuna hobetzeko.
Parte-hartzaileen lekukotasunek egiaztatu egiten
dute hautatutako ikus-entzunezko baliabideak
eta elkarrizketarako erabilitako gidaliburuak
oso lagungarriak izan direla, ikasleen ikuspegia
zabaltzeko eta beste era batera pentsatu edo bizi-
esperientzia desberdinak dituztenekiko enpatia
adierazteko.
«Besteen jarrera ulertzeko esfortzua egitera
bultzatzen du»
«Elkarrizketa oso ona da, euskal gizartearen
zauriak ixten saiatzeko orduan»
«Nire ideiek edo pentsamenduek ikuspegi
orokorrago bat dute»
«Modu zabal eta irekiago batean ikusten ditut
gauzak»
«Hau ikusita, esan dezaket ez dudala nire ideia edo
pentsamendua aldatuko edo beste modu batera
ikusiko, baina bai bestelako jarrerak errespetu
handiagoz ikusi eta ulertzera bultzatu nauela
esango nuke»
Azkenik, 10 parte-hartzailetatik 8k jarduerak giza
eskubideen balioa hobeto ulertzen lagundu diela uste
dute.
Arakatutako lekukotasunetan, gizakien duintasunaren
errespetua eta funtsezko eskubideen edozein
urraketaren larritasuna nabarmentzen dira.
«Biziak balio handia du, edozein herrialdek edo
banderak baino handiagoa»
«Errespetuan oinarritutako elkarbizitza bat sortu
behar dugu»
«Etiketak alde batera utzi eta pertsona
osotasunean hartu behar dela ohartu naiz»
«Gutxieneko eskubide batzuk errespetatzea
beharrezkoa dela iruditzen zait»
«Batez ere, konturatu egin behar dira hiltzea ez
dagoela justifikatutako inolako egoeran. Beraz,
terroristak berriro gizarteratzeko prozesuan
sinestea ulergarria den arren, ezin izango da inoiz
defendatu egin zutena»
«Ekintza txarrak txarrak direla beti biktima edozein
dela ere»
24
Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Herriko unibertsitateen arteko lankidetza-hitzarmenaren sinadura.
Balioespen orokorra
Unibertsitate arteko taldeak proiektuari buruz egin
duen balioespen orokorra oso ona da, helburuak eta
emaitzak uste bezala bete dira-eta.
Euskal unibertsitateek bakerako eta giza
eskubideetarako hezkuntzan egin duten ekarpen
zehatza, hau da, Ahotsak, unibertsitateek
curriculumeko zein curriculumetik kanpoko jardueren,
ikerketa-jardueren eta jakintzaren igorpenaren bidez
elkarbizitzan bertan egindako ekarpenaren esparru
zabalenean ulertu beharra dago.
Ahotsak hiru unibertsitateen lehenengo esperientzia
bateratua da, eta honako gai hauei buruzko
hausnarketa kritikoa ohiko irakaskuntza-jardueretan
txertatzeko moduak arakatzea dauka helburu:
terrorismoa, indarkeria, giza eskubideen urraketa eta
Euskadiko bakearen eraketa.
Esperientziaren emaitza moduan, Ahotsak proiektua
irakasleentzako baliabide funtzional bezain ezargarria
da, baina, horrez gain, ikasleen balioespen ona eta
eragina egiaztatzen dituen lehenengo esperientzia
eredugarria izan da.
Ahotsak abiapuntu ona da, helburu horiek batera
lan egiten jarraitzeko. Batez ere, proiektuak aukera
interesgarriak eskaintzen ditu etorkizunari begira,
baliabidea oso-osorik ezartzen jarraitzeko eta
dokumental berrien bidez osatzeko.
Ángela Bermúdez, Juan Ignacio Pagola,
Xabier Riezu eta Iker Usón
Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea
25
Bidezkoagoa, solidarioagoa eta gizatiarragoa
den munduaren eraketaren alde lan egiten duen
instituzioa denez, Deustuko Unibertsitateak
erantzukizun berezia dauka emakumeen eta
gizonen berdintasunerako eskubidea egia
bihurtzeko orduan.
Jesusen Konpainian, 1995ean 34. Kongregazio
Orokorra egin zenetik onartu zen botere-
desberdintasunak eta emakumeen zein gizonen
arteko harremanen inguruko desberdintasunak
xedearen beraren «betearazpenean gainditu»
beharreko «bidegabekerietakoa» zirela.
Nazioarteko, estatuko eta tokiko era guztietako
konpromisoak daude genero-berdintasunarekin.
Bertan, Unibertsitateko zereginean zein
kudeaketan ezarri beharreko zenbait neurri eta
ekintza eskaini eta eskatzen direnez, geure gain
hartu edo sakondu egin nahi ditugu, gizartearen
premia zein aurreikuspenetarako erantzun
hobearen bila.
Balioak eta jakitatea igortzen dituen erakundea
garenez, generoaren ikuspegia integratu nahi dugu
erakundeko prozesu guztietan, irakaskuntzan,
ikerketan eta transferentzian. Gainera, kudeaketaren
baldintzak ere hobetu nahi ditugu, bertan eguneroko
bizimodua garatzen delako Unibertsitatea den lan-
eremu eta elkarbizitza-gunearen barruan.
Berdintasunerako Plan Zuzentzailean,
Berdintasunerako Zuzendaritzako ekintza-lerroak
azaltzen dira. Erakunde horrek, hain zuzen ere,
Unibertsitatean bertan emakumeen eta gizonen
berdintasuna sustatzeko egiturak koordinatzen
ditu, benetako berdintasunaren lorpenerako
politikak abian jartzeko prozesua sustatzen
du eta bereizkeriazko jokabideen prebentzioa
bultzatzen du Unibertsitateko jarduera osoan,
Unibertsitateko bertako estrategia globala kontuan
hartuta. Neurri horien artean, Berdintasunerako
Batzorde Paritarioa Deustuko Unibertsitateko
Berdintasunerako Plan berrian ari da lanean.
Emakumeen eta gizonen
arteko berdintasuna
«Aitatasun positiboak, aitatasun eraldatzaileak: gizonak, emakumeak, ume zaintza, lana eta boterea. Akordioak lortzeko nortasunak eraikitzen» jardunaldia
26
2016ko lehenengo seihilekoan, Berdintasunerako
Batzorde Paritarioari Berdintasunaren Diagnostikoa
aurkeztu zitzaion. Agiri hori ad hoc talde batek egin
zuen aurretiazko ikasturteetan, 2014. urtean amaitu
zen (agiria Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizunaren
webgunean dago eskuragarri) eta lan-egitura
horretan onartu beharra zegoen. Onartutakoan,
diagnostikoa gizarteratzen eman zuten seihilekoaren
gaineratikoa. Diagnostikoa gizarteratzean,
diagnostikoaren emaitzak, plan zuzentzaile berria eta
berdintasunerako egiturak (batzordeak) eman ziren
jakitera, baina, horrez gain, aurretiaz lortutako datuak
erkatu eta kualitatiboagoa zen informazio erabilgarria
arakatu zen, Deustuko Unibertsitateko (UD)
Berdintasunerako etorkizuneko Plana diseinatzeko.
Horretarako, saioak egin ziren bi campusetan, eta,
bertan, 11 informazio eta erkapen bilera garatu ziren
guztira: bi Unibertsitateko erkidego osoarentzat izan
ziren, eta UDko Zuzendari eta Agintarien Kontseiluak
parte hartu zuen bertan. Beste saio bat egin zen
ikasleen Ganberarentzat (Loiola Foroan), baita
campusetako langile-taldeentzako saio bereziak eta
lau zentrotako Fakultate Kontseiluekiko bilerak ere.
Hona hemen Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunaren Diagnostiko Instituzionaleko datu
nabarienetakoak.
Oro har esan dezakegu gizonak (%42) baino
emakume gehiago daudela (%58) —2013ko datuak—.
Parekotasuna administrazioko eta zerbitzuetako
langileen artean hausten da, emakumeak nagusi dira-
eta.
Talde orokorrak 2013 / Colectivos generales 2013
%100
%80
%60
%40
%20
%0
Hombre
Gizonezkoak
Mujer
Emakumezkoak
%0
%100
%28
%72
%52
%48 %48
%52
%42
%58
Becario FPI
Bekadunak
Prestakuntzan P.D.I.
Irakasle-Ikertzaileak
P.A.S.
AZL
Total general
Guztira orokorra
P.I.
Ikertzaileak
Irakasle ikertzaileen artean (II), emakumeen agerpena
handiagoa da «doktore laguntzaileen» artean eta
titularitateetan. Gizonek, ordea, agerpen handiagoa
dute «doktore kontratatuen» artean eta katedretan.
Irakasle-ikertzaileak 2013 / PDI 2013
%120
%100
%80
%60
%40
%20
%0
Hombre
Gizonezkoak
Mujer
Emakumezkoak
Laguntzaile
Doktorea irakaslea
%52
%48
%43
%57
%51 %49
%27
%73
%62
%38
Catedrático/a
Katedraduna
Titular
Titularra
Doctor/a
Doktorea
Ayudante
Doctor/a
Licenciado
Lizentziaduna
Profesor/a
Irakaslea
Profesor/a
Irakaslea
Profesor/a
escuela
Eskolako
Licenciado
Lizentziaduna
%79
%21
%100
%35
%65
Ordainsari-mailan, ordainsari-tarte txikiena
emakumeena da; eta ordainsari-tarte handiena,
gizonena. UDko langile gehienen ordainsari-tartea
25.000-35.000 eurokoa da (gizonen %36 ia-ia eta
emakumeen %35,6).
Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren
Diagnostiko Instituzionala gizarteratzeko prozesua
27
Ordainsari tartea
Intervalo retributivo
Gizonezkoak
Hombre
Emakumezkoak
Mujer
–25.000€ 12,1% 26,6%
25.000-35.000 35,9% 35,6%
35.000-45.000 15,2% 13,5%
45.000-55.000 8,5% 6,8%
55.000-65.000 13,5% 10,3%
65.000 o más/ edo
gehiago
14,8% 7,3%
Total / Guztira 100% 100%
Botere-egituretan ere, gizonak dira nagusi,
aztertutako azken urterako, hau da, 2013rako
diagnostikoko datuen arabera. Gizonen ordezkaritza
%87koa zen Gobernu Kontseiluan; %77koa,
Zuzendaritza Kontseiluan; eta %67koa, Kontseilu
Akademikoan. Era berean, administrazioko eta
zerbitzuetako langileen (AZL) burutzak aztertzen
baditugu, sektore horretan emakumeak nagusi diren
arren (%72), zuzendaritzak gizonen esku daudela esan
beharra dago (%61).
Horrez gain, beste datu bi ere aipatu behar ditugu
labur-labur: lanaldia murrizteko eskabideen
%100 emakumeek egiten dituzte, eta tutoretzako
eginkizunak emakumeek eurek garatzen dituzte batez
ere. Urteen joan-etorrian, gero eta emakume gehiago
daude arlo horretan, baina proportzio hori ez dator
bat emakumeek eta gizonek irakasle ikertzaileen
artean duten banaketarekin.
Ikasleei dagokienez, emakumeen eta gizonen
proportzioa %60/%40 ingurukoa da, hurrenez hurren,
nahiz eta banaketa hori nabarmen aldatu fakultateen
arabera.
Matrikulatutako ikasleen banaketa / Distribución
alumnado matriculado
%80
%70
%60
%50
%40
%30
%20
%10
%0
Hombre
Gizonezkoak
Mujer
Emakumezkoak
Giza zientziakDerecho
Zuzenbidea
Psicología y
Educación
Psikologia eta
Hezkuntza
DBS
CCSSHH
Gizarte eta
Ingeniería
Ingeniaritza
Teología
Teologia
UTAP
GUTA
%42
%58
%22
%78
%48
%52
%28
%72
%76
%24
49%
%51
%45
%54
Ikusten denez, emakumeak nagusi dira Psikologia eta
Hezkuntza Fakultatean eta Gizarte eta Giza Zientzien
Fakultatean. Ingeniaritza Fakultatean, ordea, joera
hori aldatu egiten da, bertako ikasleen %76 gizonak
dira-eta. Bestetik, Zuzenbidea eta Deusto Business
School (DBS) parekotasun handieneko zentroak dira
bertako ikasleen osaketari begira.
Ikasleen artean, gizonak baino emakume gehiago
badaude ere, aztertutako urteetan gizonen
ordezkaritza nagusi da Ordezkarien Ganberan.
Egiaztatu egiten da emakume ikasleek gizon ikasleek
baino beka gehiago eskatzen dituztela. Beken
zuzkiduran, bi kasu zehatz dira harrigarriak: Unesco
Katedrako bekak eta Sylff bekak, emakumeek gizonek
baino gehiago eskatu badituzte ere, esleipena erabat
parekoa delako, nahiz eta esleipenerako irizpidea ez
den. 2009-2014ko epealdian, Unesco Katedrarako 111
eskabideak kontuan hartuta, emakumeen eskabideen
kopurua %82koa izan zen, emakumeei esleitutako
%51ren aldean.
Ikerketari dagokionez, 2013an, Eusko Jaurlaritzak
aitortutako 23 taldeetatik, 12 emakumeek zuzentzen
zituzten, eta, kalifikazio goreneko 6 taldeetatik,
emakumeak 4tan ziren ikertzaile nagusiak. Edonola
ere, deialdi lehiakorretako finantziaziopeko
proiektuak kontuan hartuta, bertako zuzendarien %65
gizonak zirela esan beharra dago.
28
Presentzia tesien zuzendaritzan / Presencia en dirección de
tesis
%100
%90
%80
%70
%60
%50
%40
%30
%20
%10
%0
Hombre
Gizonezkoak
Mujer
Emakumezkoak
2009-2010 2010-2011 2011-2012 2012-2013
%88
%12
%81
%19
%79
%21
%78
%22
Era berean, tesien zuzendaritzan gizon doktoreen
agerpena handiagoa denez, Unibertsitatean irakasle
doktoreen artean dagoen proportzioa hausten da.
Diagnostikoari buruzko laburpentxo hau amaitzeko,
Unibertsitatearen proiekzio sozialari buruzko
pare bat datu aitatuko ditugu. Unibertsitateak
berak ekoitzitako albisteen kopuruari erreparatuz
gero, nabarmendu beharra dago gehienetako
protagonistak gizonak (%67,8) zirela, termino
orokorretan nahiz fakultate gehienetan. Halaber,
protagonismo handiko proiekzio soziala ere
antzeman da DBSn.
Berrietan agertzen den pertsona kopurua / Número de
personas que aparecen en las noticias
400
350
300
250
200
150
100
50
0
Hombre
Gizonezkoak
Mujer
Emakumezkoak
DBS
Derecho
Zuzenbidea
Psicología y
Educación
Psikologia eta
Hezkuntza
CCSSHH
Gizarte eta
Giza zientziakIng.
DeustoTech
Teología
Teologia
UD
DU
220
50
89
37
55
38 43 39
78 81
1 1
377
179
Azkenik, aipatu egin beharra dago Deusto Forumen,
2013ra arte antolatutako 25 zikloetan, hitzaldia
emateko gonbidatutakoen %90 gizonak izan zirela.
Datu horiek, diagnostikoan azaldutako beste
datu asko eta diagnostikoa gizarteratzean modu
kualitatiboan arakatutako datuak oinarri moduan
erabiliko dira, Deustuko Unibertsitateko Emakumeen
eta Gizonen Berdintasunerako etorkizuneko Plana
diseinatzeko orduan.
David Lamíquiz, Luz Maceira eta María Silvestre
Berdintasun Saileko talde sustatzailea (UGE)
Lan-saioak eta Berdintasunaren Diagnostikoaren aurkezpena, Donostiako campusean.
29
Erlijio arteko eta kultura arteko
elkarrizketa
Deustuko Unibertsitatean uste dugunez,
pertsona guztien duintasuna benetan
aitortzeko, ezinbestekoa da haien arteko
aldeak ontzat hartzea. Nortasun kultural eta
erlijiosoengatik gero eta banatuago dagoen
munduan, Inazioren tradizioaren arabera
desberdinen arteko elkarrizketa sustatu eta
suspertu egin behar dugu, gizarte anitzak
sortzeko eta, bertan, pertsona guztiek baldintza
berberak dituzten herritarrak direla sentitzeko.
Erlijio arteko elkarrizketan egin dezakegun
ekarpena oso berezia izan daiteke gure
nortasun katolikoaren kontzepzio ireki, kritiko
eta integratzailetik. Besteak beste, politika
publikoen diseinua sustatzen saiatzen gara,
bereizkeriarako mekanismoak desagerrarazteko
eta mekanismo horien inguruko kontzientzia
soziala eratzeko, baita aurreiritziak,
estereotipoak eta banaketa elikatzen dituzten
diskurtso demagogiko bezain populistek
elkarbizitzari begira dituzten arriskuen
ingurukoa ere.
30
Deustuko Unibertsitateak (UD), Unibertsitatearen
gizarte-erantzukizunerako proiektuaren esparruan,
zenbait jarduketa-arlo lehenetsi ditu, eta, haien
barruan, gure tokiko inguruneko eta ingurune
globaleko zenbait erronka antzeman dira. Erronka
horietako batek lotura berezia dauka aniztasun
erlijiosoaren kudeaketa onarekin: aniztasunean
oinarrituta eratzen diren gizarte inklusiboak
bultzatzeko erronka.
Orain dela zenbait urtetatik, UDk ekintza batzuk
jarri ditu abian zentzu horretan, eta haietako
batzuk Jesusen Konpainiako eragile sozialen
lankidetzapean garatu ditu. Pedro Arrupe Giza
Eskubideen Institutuak eta Ignacio Ellacuría
Fundazio Sozialak 2008. urteaz geroztik garatzen
dituzte aniztasun erlijiosoaren kudeaketa
publikoaren inguruko zenbait ekimen. Ekintza
horiek ikerketa-proiektuetan gauzatu dira, gure
inguruneko gutxiengodun erlijioen errealitatea
ezagutzeko. Era berean, gai nabariagoak ere landu
dira aniztasun erlijiosoaren kudeaketa publikoari
begira, administrazio publikoko funtzionarioentzako
prestakuntza-ekintzak bultzatu dira arlo horretan,
aholkularitza eman zaie instituzio publikoei eta,
horrez gain, mintegiak, biltzarrak zein jardunaldiak
antolatu dira, arlo akademikoan eta zabalkundearen
nahiz sentsibilizazioaren arloan.
Alde horretatik, 2015eko urtean garatutako
ekintzetako bat nabarmendu nahi dugu, kudeaketa
publikoari begira daukan helburuagatik garrantzi
berezia daukalako: erlijio arteko elkarbizitzarako
politika publikoen arloko gomendioen txostena
egitea.
2015eko martxoan, Eusko Jaurlaritzako Bake eta
Elkarbizitza Idazkaritzak, bertako Giza Eskubideen
Zuzendaritzaren bidez, Ignacio Ellacuría Fundazio
Sozialari eta Deustuko Unibertsitateko Giza
Eskubideen Institutuari eskatu zien erlijio arteko
elkarbizitzarako politika publikoen arloko
gomendioen txostena egiteko. Eskaera hori Urkullu
lehendakariak eta Euskadin finkatutako fedeetako
ordezkariek egindako topaketaren esparruan
azaldu zen, hain zuzen ere. Bertan, gainera, honako
adierazpen instituzional hau ere egin zen: «Kultura
arteko eta erlijio arteko elkarbizitza, gizarte anitz,
integratu eta integratzailean».
Eskaera horren arabera, adituen taldea sortu behar
zen, txosten hori egiteko. Honako hauexek ziren
adituen talde horretako kideak: Adoración Castro
Jover, Amelia Barquín López, José Luis Villacorta
Núñez, Miguel González Martín, Saioa Bilbao Urkidi,
Eduardo J. Ruiz Vieytez eta Gorka Urrutia Asua. Talde
horrek garatutako lanean, elkarrizketa eta solasa
ere ezarri behar ziren euskal gizarteko sentsibilitate
erlijioso desberdinekin. Hartara, taldean bertan
egindako lanaz gain, zenbait harreman ere ezarri
behar ziren Euskadin erro nabariaz finkatutako
eta aitortutako ia-ia fede guztietako ordezkariekin
(Eliza Katolikoa, kristau ebanjelikoak, musulmanak,
mormoiak, Jehovaren lekukoak eta kristau
ortodoxoak).
Lan horren emaitza moduan, adituen taldeak
«Euskadiko aniztasun erlijiosoaren kudeaketa onari
buruzko txostena» agiria egin zuen, eta Euskadiko
fede erlijiosoen arazo nagusiak zein diren azaltzen
zen bertan. Agiria zenbait ataletan egituratuta
dago. Lehenengo eta behin, proposamenaren
gidaria den aniztasunaren kudeaketa-ereduarekin
lotutako faktoreak jorratzen dira. Bigarrenez, euskal
errealitate sozial eta erlijiosotik proposatzen diren
eskubideak, premiak eta eskaerak zehazten dira.
Azkenik, premiak zein eskaerak aztertu ondoren,
zenbait proposamen zehatz eskaintzen dira eskubide
horiekin lotutako gai gehienak kudeatzeko. Hona
hemen txostenean azaldutako premia handieneko
proposamenak:
■ Erakunde erlijiosoen erregistroaren zerrenda
egitea, EAEn finkatuta dauden fede guztietako
erreferentziako lagunak nor diren jakiteko.
■ Fede erlijiosoen ezarpenaren mapa soziologikoa
edukitzea.
Euskadiko aniztasun erlijiosoaren kudeaketa onari
buruzko txostena
31
■ EAEko udalerri guztietan estaldura globala duen
Gurtza Zentroei buruzko Legea egitea eta eremu
edo ekipamendu publikoak erabiltzeko protokolo
orokorrak sortzea, tratu-berdintasuna bermatzeko.
Txosteneko eranskinean, lege-aurreproiektua
proposatzen da, erlijio-askatasunerako
eskubidearen erabilera sustatzeko.
Era berean, hezkuntza, osasun, lan eta gizarte arloko
gomendioak ere azaltzen dira. Arlo honetan garatzeko
gomendio eta proposamen zehatzak ez ezik,
aniztasun erlijiosoaren kudeaketa publikorako zenbait
agiri erabilgarri ere eskaintzen dira agirian bertan.
Txostena 2016ko martxoaren 2an aurkeztu zen
Deustuko Unibertsitateak aniztasun erlijiosoari
eta elkarbizitzari buruz antolatutako eta Urkullu
lehendakariaren burutzapean garatutako
jardunaldietan. Ekitaldi horretan, administrazio
publikoko zenbait mailatako ordezkariak, EAEn
finkatutako fedeetako ordezkariak, erakunde sozialak,
oro har, eta arlo akademikoko pertsonak egon ziren.
Txostena aurkeztu ostean, bertan egondako zenbait
eragile txosteneko gomendio batzuk ezartzen eta
proposatutako ekintza batzuk sustatzen hasi ziren
euren arloetan.
Txostenaren aurkezpenarekin batera bultzatutako
ekimen horietako batean ere, zeresan handia izan du
UDk, eta, bertan, nabarmendu dezakegu herritarren
partaidetzarako mahaia sortu dela Donostiako
fedeetako ordezkariekin. DSS2016 Europako
Hiriburuaren esparruan sortutako eta Bakearen
Itsasargitik bultzatutako ekimen hori Baitara baita
proiektuaren barruan ere badago kokatuta, eta, 2016.
urtean ere, fede anitzeko zentroaren sorrera izan du
aztergai.
Gorka Urrutia Asua
Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria
Lehendakaria Erlijio aniztasunari eta elkarbizitzari buruzko I. jardunaldian, Deustun
32
Giza mugikortasuna:
migrazioak eta babesa
Migrazioen fenomenoak migratzeko erabakia
hartzen duten (edo etxetik nahitaez alde egin
behar duten) pertsonak jartzen ditu egoera
zaurgarri bezain bidegabeen eraginpean. Era
askotako arrazoiengatik migratzen dute, baina,
edonola ere, egoera horren erronkak konplexuak
dira, eta zenbait arlotan ematen dira. Gainera,
honako honexekin dute zerikusia: nola aurre
egin migrazioa sorrarazten duten arrazoiei, nola
eskaini arreta zuzena nahitaez lekualdatu behar
izan direnei, nolako harrera eman asiloa eskatu
dutenei, nola integratu harrerako gizarteetan
eta nola kudeatu immigrazioa, besteak beste.
Horrelako ekintza asko, hain zuzen ere, estatuek
eurek nazioartean hartutako konpromisoak
dira, pertsona horien eskubideak bermatu ahal
izateko.
Jesusen Konpainiarentzat, errealitate hori bere
lehentasun apostolikoetakoa da, eta, alde
horretatik, Deustuko Unibertsitatearentzat
ere bai. Arlo horretan garatutako ekimenen
artean, honako hauexekin lotutako jarduerak
nabarmentzen dira: irakaskuntza (orokorra
eta zehatza), ekintza-eragina, ikerkuntza eta
sentsibilizazioa.
Klinika Juridikoko parte-hartzaileen barne prestakuntza
33
Urteak joan, urteak etorri, gazteok argi eta garbi
daukagu hondamendi bidegabe bezain saihesgarrien
inguruko kontzientzia hazten den neurrian are premia
handiagoa dugula uste duguna adierazteko eta haien
inguruko jarrera hartzeko.
Ikasgeletan, justizia eta itxaropena darizkien
hitzak, legeak eta aginduak entzuten orduak eta
orduak eman ostean, sarritan Zuzenbideko ikasleok
zailtasunak dauzkagu komunikabideetan ikusten
dugun guztiari sendotasunez aurre egiteko, berriro
ere errealitatera gakartzalako nahitaez. Errealitate
hori ondorio ezin larriagoko zentzugabekeria
globalaren erakusgarri da benetan.
Errealitate horren aurrean, «grosso modo» bi
jarrera daudela esan genezake. Lehenengoak, eta,
zoritxarrez, ohikoenak, etsipenaren eta berehalako
pasibotasunarekin dauka zerikusia. Bihotza eta
enpatiarako gaitasuna eduki arren, jende gehienak
zergatik ez du ezer egiten? Argudio gustukoenak
antzekoak bezain lauak dira: «ezin dugu ezer egin,
mundua basatia da», «sufrimendua egongo da beti,
eta ezin izango dugu aldatu».
Beste batzuok, gutxienok, zorionez gero eta gehiago
bagara ere, hausnartu egiten dugu, eta gure enpatia
emozionalaren zein pentsamendu arrazionalaren
arteko lotura lortzen dugu, baina, ez, adierazpenerako
bakarrik diren otoitzen bitartez, galderen bidez baizik.
Puntu horretan, lehenengo eta behin, «oraindik
ere zergatik gertatzen da hori?» galdetzen diogu
geure buruari; eta, ondoren, «zer egingo dugu hori
ekiditeko?».
Hona iritsita, barruko haserretik kanpoko
konpromisora garamatzan txinparta, argia behar
dugu, agian. Txinparta hori Deustuko Unibertsitateko
Loiola Klinika Juridikoa da, hau da, Zuzenbide
Fakultatearekin lotutako irakasleek aurten abian
jarritako proiektua. Horrelako proiektuek, ordea,
badute ibilbiderik eta aitorpenik Espainiako eta
Iberoamerikako beste unibertsitate batzuetan,
eta ageri-ageriko eraginak izan dituzte landutako
arloetan.
Ekimen hau zenbait mailatako etorkizuneko
hamabost bat legelariren eskutik hasi zen,
besteak beste, hirugarren mailako ikasleak eta
abokatutzako masterra prestatzen ari diren beste
batzuk kontuan hartuta. Zerbitzua eman nahi zuten
gazteak inplikatzeko orduan, erabilera anitzeko
proiektua eskaintzea izan zen ideia orokorra, hau
da, espediente akademikoan aitortzeko moduko
praktiken garapenarekin lotzean edukiko zituen
faktore formalak eta juridikoak lantzea eta faktore
etikoagoak, solidarioagoak eta moralagoak jorratzea,
besteak beste. Hots, gure gizartean eragina duten
arazoak ikuspegi juridikotik aztertzea, egunez egun
arazo horiei aurre egiteko modu profesionalean lan
egiten duten elkarteen lankidetzapean.
Halaber, oso garrantzitsua ere izan zen proiektu
eredugarri horrek zertan lan egingo zuen jakitea.
Hona hemen erantzuna: Klinika Juridikoak CEARekin
batera lan egingo zuen (Errefuxiatuei Laguntzeko
Batzorde Espainiarra-Euskadi). Inolako zalantzarik
gabe, errefuxiatuen krisia ezin premiazkoagoa da,
bere dimentsioagatik eta baliabide zein aukera gehien
dituzten herrialdeen erantzun arduragabeagatik.
Bestetik, egoera horren azpian dagoen konplexutasun
juridikoa ere hartu behar zen kontuan, Nazioarteko
Zuzenbidea eta Zuzenbide Administratiboa daudelako
inplikatuta, besteak beste.
Faktore asko izan ziren kideen interesa eta
konpromisoa sustatu zituztenak: legearen zein
historiaren arloko kontraesanak eta horien ondorioz
gure gizartean sortutako egoera ezin latzagoak:
jendaurrean, gizarteak gehiegitan ematen die bizkarra
zaurgarriegiak diren pertsonei, eta gizarteak ezertxo
ere egin gabe begiratzen die bertako ordezkari
demokratikoek inoiz ez bezalako tragedia ikaragarrien
aurrean azaldutako axolagabekeriari, ia-ia 4 milioi
siriar biziraupenaren bila dabiltzanean etsipenaren
etsipenez.
Loiola Klinika Juridikoa. Zuzenbide Fakultatean ikasketa-
zerbitzuari eta justizia sozialarekiko konpromisoari
begira sortu berri den esperientziaren kronika
34
Proiektuaren hasieran, CEAReko langile prestatuek
prestakuntza-saioak eman zizkiguten, asilorako
eskubidearen, atzerritartasunerako eskubidearen eta,
azkenik, Euskadin benetako egoera sozial zaurgarrian
daudenek dituzten eskubideen faktore nagusiak
zein diren azaltzeko. Aukera paregabea izan zen,
zuzen-zuzenean eta errealitate juridiko horietako
eragileen eskutik Zuzenbideko graduan ematen
ez diren gaiak ezagutzeko. Ezohiko abagunea izan
genuen, behar besteko oinarriak geureganatzeko
eta, ondoren, haien bidez lan egiteko, babesteko eta
CEAReko kideengandik ikasten jarraitzeko, une oro
arreta, pazientzia eta profesionaltasun handiz tratatu
gintuztela kontuan hartuta.
Garatutako zeregin nagusien artean, nabarmendu
beharko genuke azterketa zabala egin dela LANBIDEk
barne-mailan DBE baimentzeko darabiltzan irizpideei
buruz. Laguntza aitzindaria da, autonomia-mailan
garatu da eta, azken batean gizarteratzea eta
txirotasun-mailak murriztea dauka helburu. Bere
lege-oinarria eta bertan ezarri beharreko araudiak
sakon aztertu genituenez, geure iritzia eratu eta
aurretiaz ezarritako ideiak gainditu ahal izan
genituen.
Bestetik, zenbait idazki egiteko laguntza ere eman
genuen, laguntza horien larregizko etendurarekin
lotutako prozesuetarako. Hori dela eta, arlo juridiko
eta prozesaleko jakintza berriak eskuratu ahal izan
genituen.
Azkenik, poliziaren komisarian bertan asilo-
eskatzaileei eskabide-prozesuan laguntzea izan
zen gure zerbitzu-zeregin solidarioena (bertan,
elkarrizketa luzea egin genien, eta eskabidearen
inguruabarrei buruzko galdera askori erantzun behar
zieten). Horri esker, pertsona horiek zekartzaten
historia eta zauri ikaragarriak ezagutu eta modu
emozionalean hurbildu ahal izan ginen, ahal genuen
neurrian haiek lasaitu eta polizia-giroko ageriko
etsaitasunari garrantzia kendu nahian. Inolako
zalantzarik gabe, esperientzia hori hunkigarriena izan
da kideentzat, eta gure konpromiso soziala nahiz uste
sendo morala gehien indartu dituena, pertsona horiek
gure adiskideak, bikotekideak, gurasoak edo gu geure
ere izan gintezkeela ikustean.
2015-2016ko ikasturtean egindako esperientzia
eredugarri horren ostean, Loiola Klinika Juridikoa
beste lan eta jarduketa arlo batzuetan lan egiten ere
hasi da. Alde horretatik, 2016-2017ko ikasturtean,
justizia sozialeko esperientziak garatzen ari da beste
erakunde sozial batzuekin. Cáritas-Bizkaiarekin,
aholkularitza juridikorako lana garatzen ari gara
atzerritartasuneko taldearekin eta Gizarteratzea
Bermatzeko Errentako taldearekin. Cáritaseko talde
juridiko sendo horietatik ikastea da helburua eta
erakundera Euskadin gizarteratzeko prozesu eta
dinamiketarako laguntza eske hurbiltzen diren
etorkin atzerritarrei laguntza juridikoa ematea.
Halaber, Cáritaseko boluntarioen prestakuntza
juridikorako prozesuak ere garatzen ari dira,
Zuzenbide Fakultateko ikasleen bidez. Horrez
gain, irrati-saioetan ere ari gara parte hartzen,
Klinika Juridikoan garatzen ari den lana zabaltzeko
asmoz. Bestetik, Jesusen Konpainiako beste bi
erakunderekin ere ari gara lanean: Ellacuría
Fundazioa eta Alboan GKE. Ellacuría Fundazioarekin,
atzerriko etorkinei laguntasuna, aholkularitza
juridikoa eta prestakuntza emateko ari gara lanean,
gizarteratzeko eta lanerako prozesuekin zerikusia
daukaten dinamiketan. Alboan erakundearekin,
inplikazio juridikoa daukagu Gatazkarik gabeko
Teknologiarako proiektuan. Alboan erakundeak
garatutako kanpaina da, eta mugikorrek, tabletek
eta ordenagailuek modu globalean garatzen diren
gerrekin eta, batez ere, Kongoko Errepublika
Demokratikoko gerrarekin daukaten lotura jakitera
ematea dauka helburu. Azkenik, Oblatas Leiho
Zabalik proiektuarekin ere lan egiten dugu, eta,
bertan, aholkularitza juridikoa ematen dugu
esplotazio sexualerako sareen presioagatik egoera
larrian dauden pertsonen trafikoko emakume
biktimei buruzko proiektu zabalagoaren esparruan.
Eskerrak eman nahi dizkiegu erakunde laguntzaile
guztiei —CEAR-Euskadi, Cáritas Bizkaia, Ellacuría
Fundazioa, Alboan eta Oblatas Leiho Zabalik— eta
proiektuan inplikatu diren Zuzenbide Fakultateko
irakasleei, aukera aparta eskaini digutelako zenbait
errealitatetara gehiago hurbiltzeko eta hobeto
ulertzeko. Hain zuzen ere, oso urrun daudela
dirudien arren, gugandik hurbi-hurbil daude, baita
gugan ere, gezurra esango genukeelako esango ez
bagenu hementxe jarraitzen dugula gure arbasoren
batek barrabaskeriatik ihes egitea lortu zuelako eta
gizatasunean babestu zelako, duintasunaren opari
ukaezina eskaini nahian. Geure baitan begiratzen ikasi
behar dugu, gainerakoei hobeto begiratzen ikasteko
eta laguntzeko.
Loiola Klinika Juridikoa
Zuzenbide Fakultatea
35
Ingurumenaren iraunkortasuna
Ingurumenaren narriadura azkarragatik sortutako
erronkei eta zenbait giza taldetan dituen ondorio
kaltegarriei erantzuteko asmoz, Deustuko
Unibertsitateak jakintzaren eta berrikuntza sozial
zein teknologikoaren kultura eta hedapena sortzen
dituen gunea izan nahi du, baita gizartearentzako
erreferentea ere. Hori dela eta, funtsezko zeregina
eduki behar du pertsonek euren ingurunearekin
daukaten harremana hobetzeko moduko
jokabideen sustapenean. Horretarako, jarduketa
eredugarriak jarri behar ditu abian, baliabideen
erabileran iraunkortasunerantz eta justiziarantz
aurrera egin ahal izateko.
Gure erantzunak hiru ezaugarriok edukitzea
nahi dugu: unibertsitario-unibertsitarioa
izatea, Jesusen Konpainiarekin dugun loturan
inspiratuta egotea eta, zentzu berean lan
eginda, behar besteko sinergiak sortzea beste
talde eta erakunde batzuekin. Horretarako,
ezinbestekoa da Unibertsitateko erkidego
osoaren eta Deustuko Unibertsitateko
jarduerekin lotutako instituzio zein enpresen
lankidetza lortzea, baina, batez ere, ekintza
horiek ingurumenarekiko eragin zuzena
dutenean.
36
Deustuko Unibertsitatea klima-aldaketaren ondorioei
aurre egiteko erronkari erantzuteko egindako
konpromiso eta ahaleginagatik saritutako 40
enpresetakoa izan da. Negutegi-efektuko gasen
igorpenak mugatzea lehentasunezko helburu duen
programan parte hartu ostean, 2016ko martxoaren
14an, bere ahaleginaren eta konpromisoaren
aitorpena jaso zuen Bilboko udaletxeko areto
arabiarrean.
Olatz Ukarri egin diogu elkarrizketa. Ingeniaritza
Fakultateko irakaslea da, baita Unibertsitatearen
gizarte-erantzukizunerako proiektuko ingurumen-
iraunkortasunaren saileko arduraduna ere.
Olatz, nola sortu da Unibertsitatean karbono-
aztarnaren kalkulurako programan parte hartzeko
kezka?
Deustuko Unibertsitateak 2011-2012ko ikasturtetik
kalkulatzen du bere aztarna ekologikoa. DeustoTech
Energyren ekimena izan zen (Unibertsitateko
ikertaldea da, eta energiaren sektoreko enpresen
gaur egungo nahiz etorkizuneko premiei eman nahi
die erantzuna), eta Unibertsitateko Azpiegituren
Sailaren laguntzaz jarri zen abian. Bertan, hain zuzen
ere, lehenengo aztarna ekologiko hori kalkulatzeko
datu guztiak biltzen hasi ziren. Geroago, 2014-
2015eko ikasturtean, «Bilborako karbono urriko
estrategiarantz, 2015» programan parte hartzeko
aukera izan genuen. Izan ere, Bilboko Udalak garatu
zuen, enpresek euren karbono-aztarna kalkulatu
zezaten.
Badago aztarna ekologikoaren eta karbono-
aztarnaren arteko alderik, baina, batez ere, emaitzak
nola ematen diren kontuan hartuta. Bietan, egiten
ditugun jarduerek ingurumenean daukaten eragina
kalkulatzea da xedea, baina, batek negutegi-efektuko
gasen baliokide bihurtzen du, eta, bestean, aztarna
ekologikoaren bila gabiltzanean, ingurumenaren
gaineko eragin hori lurrak bertako baliabideak
biziberritzeko eta konpentsaziorako zer beharko
genukeen ikusteko daukan ahalmen ekologikoarekin
lotzea da helburua.
Bilboko Udaleko programan parte hartu dugula esan
duzu. Bilboko campusean bakarrik egin duzuela esan
nahi du horrek edo Donostian ere egin duzue?
Bilbon baino ez dugu «Bilborako karbono urriko
estrategiarantz, 2015» programan parte hartu. Hala
ere, Unibertsitateak azken bost urteotan aztarna
ekologikoaren inguruan egindako kalkuluan, bi
campusok parte hartzen dugu. Hori dela eta, nahiz
eta Bilbon jasotako aitorpenak campus honekin baino
ez daukan zerikusirik, ingurumenarekiko konpromisoa
Unibertsitatearena da, Donostian nahiz Bilbon.
Esperientzia bera izango dugu hizpide. Oso garestia
da aztarna ekologikoa kalkulatzea? Zer baliabide
erabili behar izan dira? Nola inplikatu dira pertsonak,
baliabide ekonomikoak, denbora...?
Gauza guztietan bezala, prozesua garatu behar
izan da, eta ahaleginaren murrizketa da horren
adierazgarri. Gero eta hobeto egiten dugun arren,
lehenengo urteak zailak izan ziren benetan, daturik
ez geneukalako: Unibertsitatean ez ziren kontsumo
gehienak erregistratzen. Fakturetan adierazitakoa
(gasa, elektrizitatea…) eskuragarri bazegoen ere,
beste datu batzuk behar genituen; esate baterako,
zenbat paper kontsumitzen genuen edo nolako
hondakinak sortzen genituen. Datuok arakatzeko,
jende askoren laguntza jaso behar izan dugu datuak
erregistratzeko eta haien berri edukitzeko.
Uste bezalakoak izan dira emaitzak?
Oso zaila da galdera horri erantzutea, urtero datu
gehiago ditugunez, are zorrotzagoak garelako geure
neurketak eta kalkuluak egiteko orduan. Gutxi
gorabehera, maila berberetan gaude, baina oraindik
ezin dugu esan gure jardueraren eragina benetan
murrizten ari garenik. Ageriko egonkortasuna
engainagarria da, lehen baino datu gehiago
Iraunkortasunaren eta ingurumenaren alde hartutako
konpromisoagatik saritua
37
balioesten ari garelako. Urteen joan-etorrian, jokabide
hoberanzko benetako bilakaera ikusteko gai izango
garelakoan gaude.
Eragina kalkulatutakoan, zein dira hurrengo urratsak?
Eragina kalkulatzea lehenengo urratsa da.
Kalkulatutakoan, beraz, hobetzea izan beharko
litzateke garrantzitsuena, jakina: hau da,
ingurumenean daukagun eragina gutxitzea, gure
igorpen-gune nagusiak non dauden ebaluatzea
edo zer jarduera diren kaltegarrienak gure eragina
txikitzen duten alternatibak bilatu ahal izateko.
Horretarako, gutxiago kontsumitzeko gai izan
behar gara, gure jokabideagatik eta Unibertsitatean
jarritako instalazio berriak ingurumena bera gehiago
errespetatzen dutelako (energia berriztagarrien
erabilera, eraginkortasun handiko ekipamenduen
instalazioa, uraren kontsumoa murrizteko sistemak…).
Esate baterako, luminariak aldatu dira aurten…
Garatu diren ekintzetakoa izan da, eta, era berean,
zenbait txorrota ere aldatu dira, irekitzean ur
gutxiago irten dadin. Horrez gain, zenbait fatxada
ere zaharberritu dira, isolamendua hobetzeko
eta berokuntzan edo aire girotuan gutxiago
gastatzeko. Bestetik, Euskadiko geotermiako
instalazio handienetakoa dago Unibertsitatean, eta,
aurreikuspenen arabera, handiagotu egingo da.
Apurka-apurka, norabide horretan ari gara lanean
Unibertsitatean. Dena dela, inolako eraginik ez
sortzea izango litzateke onena. Hori, ordea, oso urrun
dago oraindik.
Lehen esan duzunez, eragina murriztu ez ezik,
konpentsatu ere egin daiteke. Nola egiten da hori?
Zenbait proiektu daude, eta badago bertan
inbertitzerik; esate baterako, zuhaitz jakin batzuk
landatzea, gure CO2 igorpenak konpentsatzeko.
Erakundeek ez ezik, guk geuk ere kalkulatu dezakegu
ingurumenean daukagun eragina eta konpentsatzen
edo murrizten ahalegindu?
Bai, guztiok badugu eguneroko jardueretan zenbat
baliabide kontsumitzen ditugun kalkulatzerik:
energiaren erabilera, uraren kontsumoa, sortzen
ditugun hondakinen kopurua edo garraioaren
erabilera. Gure aztarna ekologikoa zein den jakinez
Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto; Izaera eta Misioko errektoreordea, Juan José Etxeberria; eta Olatz Ukar ikertzailea, sari-banaketan.
38
gero, gizarte iraunkorrerantz joateko zer aldatu
dezakegun ere jakin ahal izango dugu.
Zer laguntza nabarmenduko zenituzke proiektu
honetan?
Proiektuan sinetsi eta sustatzen hasi ziren lehenengo
pertsonak: DeustoTech Energy eta Mikel García,
besteak beste. Hain zuzen ere, bete-betean lan
egin zutenetakoa izan zen. Nola ez, datu guztiak
erregistratu eta jakitera eman behar izan dituen
artapen-taldea. Benetako lana egin dutenak izan dira.
Zein da zure ametsa?
Unibertsitate honetan, gure eragina ahalik eta
txikiena izatea, benetan. Inolako eraginik gabeko
eraikinak edukiko bagenitu, gainera, zoragarria
izango litzateke. Beharbada, erakustaldirako
campusa ere izan gintezke (teknologia berrietarako
saiakuntza moduan erabili gaitzakete), gure jarduerak
ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izango
lukeela kontuan hartuta.
Berehalako etorkizunerako erronkarik?
Asmo handiko plana proposatzea, gure eragina modu
nabarian murriztu ahal izateko.
Nolako garrantzia dauka ikasleen sentsibilizazioak?
Oso garrantzitsua da, baina ikasleena ez ezik,
Unibertsitateko erkidego osoarena ere bai.
Beharrezkoa denean berogailuak edo argiak
itzaltzen dituen eraikin adimenduna eraiki dezakegu,
baina bertako erabiltzaileok horren inguruko
sentsibilitaterik ez badugu, neurri tekniko horiek
blokeatzeko sistemak egongo dira beti.
Ikasleei dagokienez, Unibertsitateak gizartearekin
daukan konpromisoaren osagaia da haiek
sentsibilizatzea. Euren egunez egunekoan, egresatuek
ingurumenaren gaineko sentsibilitaterik badute,
euren etorkizuneko lanetan ere ezarriko dute.
Zein da gainditu beharreko zailtasun nagusia?
Oso zaila da lehentasunak ezartzea: une honetan zer
arlori emango diegun lehentasun handiena, sakonago
garatu ahal izateko.
Ingurumena zaindu nahi duten guztientzako aholkua
Lehenengo eta behin, informazioa lortzea.
Horretarako, Nekazaritza, Arrantza, elikadura
eta Ingurumen Ministerioaren webgunean
sartu besterik ez dago, bertan karbono-aztarna
kalkulatzeko kalkulagailuak daudelako: (http://
www.mapama.gob.es/es/cambio-climatico/temas/
mitigacion-politicas-y-medidas/caluladoras.aspx).
Era berean, gizabanako bakoitzak sortzen duen
eragina balioesteko kalkulagailuak ere badaude
(http://calculator.carbonfootprint.com/calculator.
aspx?lang=es). Ondoren, zer hobetu dezakegun
jakin eta haietako batekin hartu dezakegu
konpromisoa.
39
Inklusioa eta irisgarritasuna
Bere Gizarte Erantzukizunerako Politikaren barruan,
gizartearentzako zerbitzua izateko tradizioari
eutsita eta nortasun jesuita duela kontuan
hartuta, Deustuko Unibertsitateak (UD) ekintza
instituzionalak, curriculumekoak, curriculumetik
kanpokoak eta ikerketa-ekintzak bultzatu
behar ditu, Deustuko Unibertsitatean bertan
inklusiorako prozesuen ezarpena bultzatzeko,
ikasle zein langile guztien partaidetza sozial zein
akademikoa suspertzeko, haien aldeak balioesteko,
irakaskuntzako zein ikaskuntzako prozesuen
kalitatea handitzeko eta diseinu nahiz irisgarritasun
unibertsalerantz aurrera egiteko.
Arlo horretako ekintzari begira, Inklusio eta
Irisgarritasunerako Plana garatu beharra dago
UDren Gizarte Erantzukizunerako Proiektu
Estrategikoaren esparruan. Izan ere, 2015-
2016ko ikasturtean, behar besteko jarduketak
ezarri ditu, Deustuko Unibertsitatean bertan
inklusiorako prozesuak sustatzeko. Hartara,
hezkuntza-premiak dituzten ikasleen
partaidetza eta ikaskuntza bultzatu dira,
guztientzako diseinua eta irisgarritasun
unibertsala hobetu dira, UDren irudi sozial
inklusiboa proiektatu eta agerian jarri da,
aliantzak ezarri dira desgaituen inklusioaren
arloan erreferenteak diren sare zein
erakundeekin eta UDko zentroak nahiz taldeek
gai inklusiboei eta irisgarritasunaren inguruko
gaiei buruz garatzen dituzten ikerlanak zein
transferentzia bultzatu dira.
UDko Gizarte Ekintza eta Inklusiorako Zerbitzuak,
Hezkuntza Premiak dituzten Ikasleentzako Arreta
programaren bidez, neurri zehatzak sustatzen ditu,
hezkuntza-premiak dituztenen integrazioa eta benetako
aukera-berdintasuna bultzatzeko. Horrez gain, ekintza
egokiak ere jartzen ditu abian, goi-mailako hezkuntzara
baldintza berberetan iritsi daitezen eta Unibertsitateko
erkidegoan bertan gizarteratu daitezen.
Gure iritziz, hezkuntza-premiak honako hauexekin
daude lotuta: entzuteko edota ikusteko desgaitasuna,
desgaitasun fisiko edota organikoa, desgaitasun
intelektuala, osasun mentaleko arazoak eta aldi
baterako ezintasuna (hausturak, ebakuntzak,
errehabilitazioa...), eragin zuzena dutelako haien
ikasketetan edo lan akademikoetan.
2015-2016ko ekitaldian, 44 ikasle erregistratu ziren
programan, 54 curriculum-egokitzapen egin genituen
eta 22 irakasleri eman genien aholkularitza.
Hona hemen erabiltzaileen gogobetetasunari buruzko
inkestan bildutako zenbait datu, baita irakasleen zein
irakasleen lekukotasunak ere.
Hezkuntza Premiak dituzten Ikasleentzako Arreta
40
Datuak
Zer sistemaren bidez izan duzu programaren berri?
60
50
40
30
20
10
0
Fakultatea TutoreaMatrikula Beste batzuk
Jasotako babesak
Informazio eta orientazio akademikoa
Beka eta laguntzei buruzko informazioa
Curriculum-egokitzapenak azterketetan,
ikasgelan, altzarietan
Laguntzako produktuak
Lanerako orientazioa
0 20 40 60 80 100 120
Euren esperientzia balioesten…
Tutorea / Irakaslea
Nire lehenengo urtea izan da TDAH daukan ikasle baten
tutore moduan, eta erronka handia izan da, ez nituelako
ezagutzen ez Gizarte Ekintza eta Inklusiorako Zerbitzua
ez horrelako ikasleek jaso ditzaketen laguntzak.
Hasieran, zaila izan zen, beldurrez nengoen-eta. Gero,
ordea, baliabideak eta ikasle desgaituen arretarako
zerbitzu espezializatua daudela jakitean, lasaiago
geratu nintzen. Hasieratik, jakinarazi egin zidaten
ikasle horren tutorea izango nintzela, zer diagnostiko
zeukan eta nolako egokitzapenak behar zituen, eta
zerbitzuaren laguntza izan nuen irakasleei nolako
egokitzapenak egin behar zituzten azaltzeko.
Esperientziak pertsona moduan eta lanbide-arloan
hobetzen lagundu dit, asko ikasi dudalako eta ikara
zein estereotipo ugari hautsi ditudalako.
Tutorea / Irakaslea
Urteak daramatzat hezkuntza-premiak dituzten
ikasleen tutorea izaten (desgaitasun fisikoa, entzuteko
desgaitasuna, ikasteko zailtasunak, nahasmenduak...),
eta ez dut inoiz inolako arazorik izan. Ondo baino
hobeto ezagutzen dut Hezkuntza Premiak dituzten
Ikasleen Arretarako Programa, baita bertako
arduraduna ere.
Egiaztatu egin ahal izan dut oso aberasgarria dela
ikasgela berean era guztietako ikasleak egotea,
ikaskideentzat nahiz irakasleentzat.
41
Horrez gain, UDn, zorionekoak gara, badirelako
zenbait urte desgaitasunarekin eta inklusioarekin
zerikusia duen edozein gairi buruzko informazioa
eta orientazioa ematen dituen zerbitzua daukagula.
Irakasleek ikasleen desigaitasunaren arabera egin
beharreko egokitzapenei buruzko gidaliburuak
dituzte.
Nire ustez, eragozpen bakarra dago zerbitzu horretan,
barne-mailan baliabide horiei buruzko informazio
gutxi dagoelako: irakasle gehienek ez dakite baliabide
horiek eskuragarri daudela, harik eta horrelako
ezaugarriak dituen ikasleren bat eduki arte.
Niretzat interesgarria izango litzateke tutoreak gai
horien inguruan prestatzea, nahiz eta norberaren
borondatea ere garrantzizkoa izan.
Ikaslea
Ikusteko desigatasuna duen ikaslea naiz, eta
nire lehenengo ikasturtea da. Gizarte Ekintza
eta Inklusiorako Zerbitzuan eman nuen izena,
bekei buruzko informazioa eta ikasgelarako zein
azterketetarako egokitzapen batzuk behar nituelako.
UDko matrikula egin nuenean, inork ez zidan esan
zerbitzu hori zegoenik. Izan ere, ikasturtea hasitakoan,
irakasle batek esan zidan gizarte-langilearenera joan
behar nintzela nire egoera zein zen azaltzeko.
Berarekin harremanetan jarri nintzenean, den-dena
oso erraza izan zen: elkarrizketa eduki genuen, nire
desgaitasunari buruzko agiri guztiak eman nizkion eta
nire eskubidea ziren egokitzapenei buruzko txostena
prestatu zuen. Egokitzapen horiek Batxilergoan eduki
nituen bezalakoak izan ziren. Gizarte-langileak nire
tutorearekin hitz egin zuen, eta ikasturteko irakasle
guztiei eman zien informazio hori. Horrez gain, eskatu
nitzakeen bekei buruzko informazioa ere eman zidan.
Lasaitu handia izan zen, UD Unibertsitate pribatua
denez, ez nekielako ondo laguntza horiek jasoko
nituen.
Niretzat, erraz-erraza eta beharrezkoa izan da dena,
ikasgelan nahiz Unibertsitatean bertan. Oso eroso
nago, integratzen lagundu didatenei esker.
Ikaslea
Zenbait urte daramatzat Gizarte Ekintza eta
Inklusiorako Zerbitzuaren laguntza jasotzen, orain
3. mailan nago-eta. Desgaitasun fisikoa daukadanez,
egokitzapenak behar ditut azterketetan zein
altzarietan.
Unibertsitate publikoan eta pribatuan ikasi nezakeen,
baina argi eta garbi neukan Deustun ikasi nahi nuela.
Hori dela eta, gizarte-langilearekin geratu nintzen
aurretiaz, Deustuk zer aukera eskaintzen zizkidan
jakiteko.
Gizarte-langileak UDk eskaintzen zizkidan bekei,
hobariei eta egokitzapenei buruzko informazioa eman
zidan. Egokitzapenak hain osoak eta pertsonalizatuak
zirenez, argi eta garbi eduki nuen.
Nire desgaitasunagatik, denbora gehiago behar dut
azterketak egiteko, altzari bereziak eduki behar ditut
eta aldez aurretik eman behar dizkidate apunteak,
sarritan ospitaleratu behar naizenez klaseak galtzen
ditudalako.
Hasiera-hasieratik, oso babestuta egon naiz, zabal-
zabal hitz egin ahal izan dut neure egoerari buruz
eta, Gizarte Ekintza eta Inklusiorako Zerbitzuaren
erantzuna ez ezik, zorte handia ere izan dut neure
tutoreekin.
Laburbilduta, nire esperientzia paregabea izan denez,
Unibertsitatean bertan masterra egiteko asmoa
daukat.
42
Justizia soziala eta berdintasuna
Guretzat, ondasun sozialen berdintasunezko
banaketa lortzeko agindu etikoa da justizia
soziala, horrela pertsona guztien duintasuna eta
kohesio soziala ziurtatzen direlako. Gure ustez,
banakako ekintzaren eta instituzio publiko zein
erakunde sozialen ekintzaren gidaria izan behar
da justizia soziala bilatzea. Kasu guztietan,
interes pribatuari barik ondasun erkideari eman
behar zaio lehentasuna, eta, horretarako, honako
hauxe sustatu behar da:
■ Aberastasuna birbanatzeko mekanismo
eraginkorrak, gutxieneko baldintza
materialak bermatuta egon daitezen
eta pertsona guztiek euren oinarrizko
askatasunak erabiltzeko aukera izan
dezaten (Giza Eskubideetan adierazitakoak).
■ Desberdintasuna aitortzeko dinamika
sozialak, erkidego politikoaren loturak
indartzen dituzten bidegabekeria
ez-materialen konponbiderako eta
integraziorako ahalmena hedatzeko.
■ Jarduera erkidegoko testuinguruetan parte
hartzeko aukerak, banakako garapena
eta duintasun erkidegoaren aitorpenean
oinarritutako erkidego politikoaren
garapena suspertzeko.
Idatz-zati honetan, honako ekintza hauekin
lotutako Deustuko Unibertsitateko jarduketak
azaltzen dira: elkartasuna, borondatezko
lana, ekonomia solidarioa, txirotasunaren
eta desberdintasunaren aurkako borroka eta
garapenerako lankidetza, besteak beste.
«Nazioarteko migrazioa, integrazioa eta justizia soziala» konferentzia, Europako INTEGRIM proiektukoa
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura

More Related Content

Similar to Deusto giza balioen zerbitzura

Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaimendez012
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Mantxo Txaman
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaainaraa28
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Irekia - EJGV
 
Abusu sarean
Abusu sarean Abusu sarean
Abusu sarean Erika Csr
 
Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)erikaewan
 
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.GomezLandaida
 
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUAainhoa_errasti
 
Ppt B Uzirriborroa
Ppt B UzirriborroaPpt B Uzirriborroa
Ppt B Uzirriborroagotzonqv
 
Escuelas eficaces e inclusivas
Escuelas eficaces e inclusivasEscuelas eficaces e inclusivas
Escuelas eficaces e inclusivasLiiide
 
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_etxiotxio
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor EzkutuaHezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor EzkutuaLaiene Molina
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpenaHezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpenaLaiene Molina
 

Similar to Deusto giza balioen zerbitzura (20)

Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Komunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoaKomunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoa
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutua
 
Ba dozak 13 urte!
Ba dozak 13 urte! Ba dozak 13 urte!
Ba dozak 13 urte!
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
 
Deusto Covid-19 Bekak
Deusto Covid-19 BekakDeusto Covid-19 Bekak
Deusto Covid-19 Bekak
 
Abusu sarean
Abusu sarean Abusu sarean
Abusu sarean
 
Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)
 
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
 
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA
 
Ppt B Uzirriborroa
Ppt B UzirriborroaPpt B Uzirriborroa
Ppt B Uzirriborroa
 
Escuelas eficaces e inclusivas
Escuelas eficaces e inclusivasEscuelas eficaces e inclusivas
Escuelas eficaces e inclusivas
 
ALTXOR EZKUTUA
ALTXOR EZKUTUAALTXOR EZKUTUA
ALTXOR EZKUTUA
 
Etwinning
EtwinningEtwinning
Etwinning
 
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor EzkutuaHezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor Ezkutua
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpenaHezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
 
Jardunaldi Pedagogikoak 2009
 Jardunaldi Pedagogikoak 2009 Jardunaldi Pedagogikoak 2009
Jardunaldi Pedagogikoak 2009
 
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnakGizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
 

More from Universidad de Deusto - Deustuko Unibertsitatea - University of Deusto

More from Universidad de Deusto - Deustuko Unibertsitatea - University of Deusto (20)

Deusto Ingeniería 24 (Año 2023)
Deusto Ingeniería 24 (Año 2023)Deusto Ingeniería 24 (Año 2023)
Deusto Ingeniería 24 (Año 2023)
 
Revista Deusto Núm. 150 / Año 2022
 Revista Deusto Núm. 150 / Año 2022  Revista Deusto Núm. 150 / Año 2022
Revista Deusto Núm. 150 / Año 2022
 
Deusto Ingeniería 23 (Año 2022)
Deusto Ingeniería 23 (Año 2022) Deusto Ingeniería 23 (Año 2022)
Deusto Ingeniería 23 (Año 2022)
 
Revista Deusto Núm. 149 / Año 2022
Revista Deusto Núm. 149 / Año 2022Revista Deusto Núm. 149 / Año 2022
Revista Deusto Núm. 149 / Año 2022
 
Universidad de Deusto - Anuario / Urtekaria / Yearbook 2022
Universidad de Deusto - Anuario / Urtekaria / Yearbook 2022Universidad de Deusto - Anuario / Urtekaria / Yearbook 2022
Universidad de Deusto - Anuario / Urtekaria / Yearbook 2022
 
Revista Deusto Núm. 147 / Año 2021
Revista Deusto Núm. 147 / Año 2021Revista Deusto Núm. 147 / Año 2021
Revista Deusto Núm. 147 / Año 2021
 
Guía para la comunidad educativa: Entornos interactivos para la inclusión en ...
Guía para la comunidad educativa: Entornos interactivos para la inclusión en ...Guía para la comunidad educativa: Entornos interactivos para la inclusión en ...
Guía para la comunidad educativa: Entornos interactivos para la inclusión en ...
 
Deusto Ingeniería 22 (Año 2021)
Deusto Ingeniería 22 (Año 2021)Deusto Ingeniería 22 (Año 2021)
Deusto Ingeniería 22 (Año 2021)
 
INTER-ACT: Grupos Interactivos
INTER-ACT: Grupos InteractivosINTER-ACT: Grupos Interactivos
INTER-ACT: Grupos Interactivos
 
INTER-ACT: Tertulias Literarias Dialógicas
INTER-ACT: Tertulias Literarias DialógicasINTER-ACT: Tertulias Literarias Dialógicas
INTER-ACT: Tertulias Literarias Dialógicas
 
Entornos Interactivos de Aprendizaje: impactos positivos
Entornos Interactivos de Aprendizaje: impactos positivosEntornos Interactivos de Aprendizaje: impactos positivos
Entornos Interactivos de Aprendizaje: impactos positivos
 
Entornos Interactivos de Aprendizaje: estrategias de implementación
Entornos Interactivos de Aprendizaje: estrategias de implementaciónEntornos Interactivos de Aprendizaje: estrategias de implementación
Entornos Interactivos de Aprendizaje: estrategias de implementación
 
Revista Deusto Núm. 146 / Año 2021
 Revista Deusto Núm. 146 / Año 2021 Revista Deusto Núm. 146 / Año 2021
Revista Deusto Núm. 146 / Año 2021
 
Universidad de Deusto - Anuario / Urtekaria / Yearbook 2021
Universidad de Deusto - Anuario / Urtekaria / Yearbook 2021Universidad de Deusto - Anuario / Urtekaria / Yearbook 2021
Universidad de Deusto - Anuario / Urtekaria / Yearbook 2021
 
Deusto Ingeniería 21 (Año 2020)
 Deusto Ingeniería 21 (Año 2020) Deusto Ingeniería 21 (Año 2020)
Deusto Ingeniería 21 (Año 2020)
 
Revista Deusto Núm. 144 / Año 2020
Revista Deusto Núm. 144 / Año 2020Revista Deusto Núm. 144 / Año 2020
Revista Deusto Núm. 144 / Año 2020
 
REFEREE: Real valuE oF EneRgy EfficiEncy
REFEREE: Real valuE oF EneRgy EfficiEncyREFEREE: Real valuE oF EneRgy EfficiEncy
REFEREE: Real valuE oF EneRgy EfficiEncy
 
MICAT: Multiple Impacts CAlculation Tool
MICAT: Multiple Impacts CAlculation ToolMICAT: Multiple Impacts CAlculation Tool
MICAT: Multiple Impacts CAlculation Tool
 
WHY: Climbing the causality ladder to understand and project the energy deman...
WHY: Climbing the causality ladder to understand and project the energy deman...WHY: Climbing the causality ladder to understand and project the energy deman...
WHY: Climbing the causality ladder to understand and project the energy deman...
 
NEW TRENDS IN ENERGY DEMAND MODELING
NEW TRENDS IN ENERGY DEMAND MODELINGNEW TRENDS IN ENERGY DEMAND MODELING
NEW TRENDS IN ENERGY DEMAND MODELING
 

Deusto giza balioen zerbitzura

  • 2. DEUSTO, balioak eta konpromisoa Elizako erkidegoarekin 3 Inguruko instituzio jesuitak 4 Pastoraltza 7 Teologia 11 Tokiko Eliza 15 Unibertsitatearen gizarte-erantzukizunerako proiektuko erronkei aurre egiteko 19 Bakea eta adiskidantza 20 Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna 25 Erlijio arteko eta kultura arteko elkarrizketa 29 Giza mugikortasuna: migrazioak eta babesa 32 Ingurumenaren iraunkortasuna 35 Inklusioa eta irisgarritasuna 39 Justizia soziala eta berdintasuna 42 Kultura demokratikoa eta giza eskubideak 46 Osasuna 50 beste erronka sozial batzuei erantzun nahian 53 Etika 54 Euskal kultura 57 Familia 61 Zahartzea eta adinekoak 65 Aurkibidea
  • 3. 1 Gure testuinguru global bezain aldagarri honetan, Unibertsitateak erantzukizun handia dauka: gizartean inplikatzea eta bertan antzemandako eta zehatz- mehatz aztertutako arazoei kalitateko erantzunak eskaintzea. Era berean, pertsonak prestatzea ere bada bere erantzukizuna, euren ikasketak amaitzen dituztenean gizatasun handiagoa izan dezaten hitzaren zentzu zabalenean, eta, nahita, bidezkoagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa den munduaren eraketan konprometitu daitezen. Unibertsitate jesuita denez, Deustuko Unibertsitateak erantzun unibertsitarioa eskaini nahi die gure garaiko erronkei, egiaren aldeko maitasunez eta egoera txarragoan daudenenganako sentsibilitatez beteta. Hartara, zerbitzua eta konpromisoa nabarmentzen dira Deustuko 2018ko Plan Estrategikoan. Zerbitzua, unibertsitateko testuinguruan, ikasleei eta gizarteari erabateko ardura eskaintzea da, jakintza, transferentzia, balioei buruzko prestakuntza eta lanbide- trebakuntza bitarteko direla. Konpromisoa besteekiko betebeharra da, lankidetzarako espazio berriei ateak zabaltzea; eta, gure kasuan, konnotazio etikoa ere bai, pertsonek elkar harturik lan egiteko. 2015-2016ko ikasturteko jardueren artean, zenbait arlo esanguratsu agertzen dira, eta UDk zerbitzuarekin konprometitutako xede hori garatzen du, jakintza bera pertsonen bizitza duindu eta bete- betean garatzen laguntzen dien guztiaren mesedetan erabiltzeko. Arlo bakoitzean aurkeztutako ekimenak egindako jardueren lagina baino ez dira, baina euren ugaritasun zein desberdintasunean, mosaiko handiko piezak balira bezala, mihiztatu egiten dira honako ezaugarri hauek dituen Unibertsitatearen irudia erakusteko: bere zeregina harrizko hormetatik harago doanez, gizarte osora (baina, batez ere, euskal gizartera), Elizako erkidegora eta, zehatz-mehatz, nola edo hala gurekin harremanetan jartzen diren pertsona guztiengana iristen da. Sarrera José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorea
  • 4. 2 Hurrengo orrialdeak ez dira memoria, esperientzien mosaikoa baizik, eta aukera paregabea eskaintzen digute, Unibertsitateko lana orientatzen duten balioetara hurbiltzeko eta oso esperientzia eta jarduera zehatzetan nola gauzatzen diren jakiteko, kontakizun, txosten, kronika, elkarrizketa eta lekukotasun moduan Deustuko Unibertsitateak egunez egun garatutako zerbitzu-proiektuaren erakusgarri direlako. Amesten dugun etorkizuna egunez egun eratzen dugun proiektuan marrazten da.
  • 6. 4 Inguruko instituzio jesuitak Jesusen Konpainiako Unibertsitatea denez, Deustuko Unibertsitatearen ustez, bere misioari begira ezinbestekoa da sarean lan egitea, gaur egungo gizarteak mundu globalizatuan dituen arazoei baliabide gehiagoz eta irismen handiagoz aurre egin ahal izateko. 1995. urtean 34. Kongregazio Orokorrean adierazi bezala, konpainian bertan nahitaezkoa da sarean lan egitea: «eskura ditugun aukera guztiei onura handiagoa ateratzeko (…) elkarrekiko laguntzaren eta partekatutako informazioaren, plangintzaren eta ebaluazioaren bitartez» (21. dekretua, 14. zk.). Egikera hori, hain zuzen ere, 36. Kongregazio Orokorrean berretsi berri da (2. dekretua, 8.-9. zk.). «Fedeari darion justizia» sustatzeko asmoz, Konpainiaren xedeak Unibertsitatean bertan arazoak zehaztasunez eta sakon-sakon jorratzeko esparrua aurkitzen duenez, badago jakintza egoera txarragoan daudenen zerbitzura jartzerik. Bestetik, errealitate sozialarekin lotura handiagoa duten lanek behar besteko aukera eskaintzen diete ikasleei, irakasleei, ikertzaileei eta Unibertsitatearekin lotutako beste pertsona batzuei, errealitatearekin berarekin esperientzia zuzena eduki dezaten eta, horren ondorioz, eraldaketa sozialaren aldeko konpromiso pertsonala eta analisia suspertu ditzaten. Hartara, beste instituzio jesuita batzuekin garatutako lankidetza irakaskuntzaren arlora hedatzen da honako jarduera hauen bidez, besteak beste: ikaskuntza-zerbitzua, praktikak, graduaren amaierako lanen (GAL) eta masterraren amaierako lanen (MAL) prestaketa, ikerketa (doktoretzako tesiak, proiektuak, analisi zehatzak) eta proiekzio soziala (hitzaldien zikloak eta eraginerako kanpainak). Urtebetetzeak aitzakia aparta dira topaketa eta elkarrekiko aitorpena ospatzeko.
  • 7. 5 Badira zenbait ikasturte Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusak eta Loiolaetxeak egindakoa dela Gipuzkoako Plataforma Apostolikoaren sektore arteko lankidetzetakoa. Loiolaetxea lau jesuitak eta zortzi laikok osatutako erkidegoa da, eta beste pertsona batzuekin partekatzen dituzte etxea nahiz bizitza. Gehienek espetxeko esperientzia bizi zian dute, eta gizarteratzeko bide berrien bila dabiltza. Errealitate horretara hurbiltzeko, honako hauxe garatzen du Unibertsitateak: Gizarte Lanaren titulazioko curriculumeko praktikak, gizarte- zerbitzuetako politikei eta jarduketei buruzko aholkularitzarako proiektuak, ikaskuntza-zerbitzuaren inguruko ikasgaiak, borondatezko lana... Esperientzia ezin aberasgarriagoa da giza mailan. Bertan, hain zuzen ere, guztiak etxean daudela sentitzen dute, eta gainerakoei laguntzen diete hazten. Loiolaetxeko taldeak eta zenbait parte-hartzailek euren esperientziari buruz hitz egin digute. Ikaskuntzaren eta zerbitzuaren esperientzia Loiolaetxearen ikuspegitik. Parte hartzeko eta gizarteratzeko topaketa Loiolaetxea abegi-erkidegoa denez, geure etxean jendea hartzea beti-beti da pribilegioa printzipioz, aukera berria delako bestearen harreran hazkuntza pertsonal eta erkidea dagoela dioen egia sentitzeko. Kasu honetan, Balioetan Oinarritutako Giza Prestakuntzako Moduluko ikasleak Deustuko Unibertsitateko ikaskuntza-zerbitzuaren modalitatean hartzea «familiako» norbait hartzea bezalakoa da, hasteko kezka berbera dugulako: pertsonen zerbitzurako prestakuntza eta gizartea eraldatzeko eta gizartea bera balio zein ideal erkideen bitartez hobetzeko interesa. Printzipio orokor horretan oinarrituta, zenbait ekarpen jasotzen ditugu proiektuan. Dena dela, aberasgarritasuna bi norabidekoa dela aitortu beharra dago, bi giza taldeontzat aberasgarria delako eta, ñabardurak ñabardura, faktore berberak direlako batzuon eta besteon aberasgarri: guztiok ematen dugu zerbitzua, guztiok ikasten dugu. Lehenengo eta behin, zerbitzua bera eskertzekoa da beti, hau da, ohiko baliabideen bitartez edo hainbateko arduraldiaz egin ezin genitzakeen jarduerak garatzeko laguntza. Dimentsio hori zerbitzuaren alderdi zehatzena da, eta, bertan, Unibertsitateko prestakuntzan bereganatzen ari diren gaitasun eta trebetasun kritiko zein teknikoak eskaintzen dizkigute. Urteotan, kontabilitate analitikoa, sistema informatikoak, espediente sozialak eta kasu judizialen erregistroak hobetu ditugu, eta bete-betean lan egin dugu, ingurunearen ezagutza eta jarduketatik gure laguntasuna jasotzen dutenen hizkuntza-gaitasunak eta, batez ere, euskararen arlokoak hobetzeko. Egia esan, garatzen dituzten jarduera asko zuzenekoak eta laguntasunekoak dira eta ez jarduketa tekniko hutsekoak. Hala ere, funtsezko eta oinarrizko ekarpenak dira, gure ikuspegia eguneroko jarduera normalizatuak gure inklusio-esperientziaren osagaitzat hartzen dituen bizi-erkidegoa izatea dela kontuan hartuta. Hori dela eta, bigarrenez, ikasleek harreman berrietarako eremuak eskaintzen dizkiete Loiolaetxean lagundutako pertsonei, beste aukera batzuk eduki ditzaten eta batzuetan oso ezagunak ez diren esperientzien berri izan dezaten, atzerritarrak nahiz Unibertsitatera iritsi ez diren prestakuntza-prozesudun pertsonak izan. Harreman horiek oso balioetsiak dira elkargune eta kalitateko topaketetarako gune moduan. Gizarteratzean hazteko prozesuan, nola edo hala, ikasleek prozesupeko pertsonak integratuta eta pertsona moduan balioetsita sentitzen direneko gizarte- eremua zabaltzen dute. Deustuko ikasleen eskutik, Loiolaetxeko erkidegoa zabaldu egiten da, eta gure izaera berresten da, baita abegi-erkidego moduan daukagun xedea ere. Loiolaetxea
  • 8. 6 Harremanok irekitzean, pertsona guztientzako, hau da, proiektuko parte-hartzaileentzako eta ikasleentzako hazkuntza trukatzen denez, ikaskuntza-erkidego sentitzen gara elkarrekin. Guztiok elkarri laguntzen diogu zerbitzuan, baita prestakuntza-prozesuan ere. Alde horretatik, gure iritziz, metodologiari esker, ez da zerbitzua proiektuan ematen eta ikaskuntza ikasgelara, Unibertsitatera itzultzean. Zerbitzua eta ikaskuntza aldi berean ematen dira, eta guk geuk ere laguntzen dugu prozesu horretan. Hirugarren faktore hori oso garrantzitsua da, Loiolaetxean gurekin bizi diren pertsonak errazago gizarteratzeko orduan oso egokia delako guztiok erkidegoa eta gizartea eratzen ari garela sentitzea. Errealitate desberdinekin topo egiten dugunean eta besteak nahiz haien errealitate kulturala eta bizimodua nolakoak diren azaltzen laguntzen diguten elkarrizketa-guneetan gaudenean, aniztasunaren onarpenean hazten gara, eta gainerakoekiko irekiera dugu aberasgarri. Ikasleek beste nazionalitate, kultura eta erlijio bateko jendea ezagutu eta giza esperientziaren aberastasunaren berri izango dute. Gizarteratzeko orduan gure laguntza jasotzen dutenek, ordea, gure garaiko gazteen prestakuntza-kezkak, gustuak eta interesak ezagutu eta etorkizuneko gizartean sinesten lagunduko dieten balioak aurkituko dituzten eurengan. Hori dela eta, Jesusen Konpainiako obra moduan ere, Loiolaetxearen ustez, esperientzia horrek gure izaera bateratua berresten duenez, badirudi «Deustuko Unibertsitateko campuseko» partaideak ere bagarela. José Javier Pardo, SJ Loiolaetxeko taldea Esperientzian parte hartu duten ikasleen hitzak «Garatu dudan zerbitzua balioetan oinarritutako ikaskuntza handia izan da, eta neure zentzu etikoa garatzeko aukera ere eman dit. Gizarteko zenbait giza talderen arazo batzuen inguruan sentsibilizatu naiz, eta premia ekonomikoak, moralak edo pertsonalak dituztela ikusi ahal izan dut. Ekintza horrek funtsezko hiru zutabe orekatzen saiatzea izan du helburu: bazterketari buruzko hausnarketa, bidegabekerien salaketa eta, azkenik, etxean bertan garatutako ekintza egoera txara horiek eraldatzen ahalegintzeko.» «… Oro har, esperientziari esker, hazi egin naiz pertsona eta gizaki moduan, ikasgai honi esker konturatu egin naizelako zeinen garrantzitsuak diren partaidetza, hausnarketa eta elkartasuna. Nire iritziz, landutako eta ikusitako guztiari esker, orain gehiago hausnartzen dut gai bakoitzari buruz, eta, oro har, kritikoagoa naiz zenbait faktoreri dagokienez.» «Batez ere, erakundean eta klaseetan jende zoragarria ezagutu dudala nabarmendu nahi nuke, bere lana grina handiz bizi duen jendea, alegia. Egunen batean, neure lan-arloan ere grina hori izango dudalakoan nago.» «Esperientzia polita izan da, bete-betean gozatu dut bertan eta ikasturte-hasieran ikusten nituen zailtasunak ez dira esperientziaren kalterako izan. Neure burua, gure gizartea eta inguruko desberdintasunak hobeto ezagutzen lagundu dit.» «Ikasgai hau egindakoan eta zenbait hilabetez Loiolaetxera joaten egon ostean, neure balioak zein jarrerak erabat hobetu direla uste dut eta, ikasgai horri esker, oso kontuan hartzen ez nituen gai askori buruz ere hausnartu dudala. Ikasgelan landutako tailerrei esker ez ezik, Loiolaetxea erakundean ikasi dudan guztiari esker ere lortu dut hori guztia.»
  • 9. 7 Pastoraltza Jesusen Konpainiako Unibertsitatea denez, Deustuko Unibertsitateak honako hauxe du helburu: «Unibertsitateko erkidegoan fides dimentsioa sustatzea, suspertzea eta ospatzea, utilitas, humanitas eta iustitiaren beste dimentsioekiko harmoniapean, eta, horretarako, behar besteko ekintza bereziak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea.» (7.-8. «Esparru Agiria», UNIJES 2010). Bi campusetako pastoral-taldeek pertsonei eta taldeei laguntzen diegu haien giza hazkuntzan nahiz hazkuntza kristauan, eta, horretarako, Inazioren espiritualtasunean oinarritzen gara. Espiritualtasuna sustatzen dugu, hau da, espiritua lantzen dugu, kultura arteko nahiz erlijio arteko elkarrizketarako lur onena delako eta biziaren zentzua bilatzeko leku pribilegiatua ere badelako. Itxaropen-iturria den erruki adimenduna bultzatu nahi dugu, sentsibilizazioaren eta zerbitzu- esperientzien bitartez. Eremuak sortu eta Jesusekiko topaketa pertsonalerako aukerak eskaintzen ditugu, baita kohesioa zein bizimodu bateratua sustatzen dituzten pertsona arteko topaketa-uneak ere. Era berean, Unibertsitateko erkidegoaren aldeko ekintza pastoral zehatz bezain sakramentala ere eskaintzen dugu une liturgiko eta akademiko berezietako ospakizunen bidez: eukaristiako sakramentuen ospakizuna, adiskidantza, ezkontza... Horrez gain, zenbait tailerren bitartez eskainitako prestakuntza ere hartu beharra dago kontuan.
  • 10. 8 Garate International, erlijio arteko eta kultura arteko elkarrizketarako eremua, Deusto Campus Fedea eskaintza pastoralaren barruan kokatutako proiektua da, eta 2010-2011 ikasturtean jarri zen abian, nazioarteko ikasleek azaldutako premiak kontuan hartuta. Harrezkero, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea den Donna Fernández doktoreak koordinatu du. Ekimenak bi helburu nagusi ditu: ■ Nazioarteko ikasleek berezkotzat hartzeko moduko eremua sortzea, euren sinesmenak eta kulturak jakitera emateko eta Unibertsitateko erkidegoaren aniztasuna agerian jartzeko. ■ Haien egonaldian, nazioarteko ikasleei laguntasuna ematea ikuspegi pertsonal nahiz erlijiosotik, Deustuko Unibertsitatean integratzen eta haien hazkuntza pertsonal zein soziala suspertzen laguntzeko. Lehenengo helburua lortzeko, ikasleek erlijio arteko edota kultura arteko jarduerak garatzen dituzte Deusto Campus Fedea Pastoral Zentroko Sailaren laguntasunpean. Batetik, Unibertsitateko erkidegoak badu beste errealitate, ohitura eta herrialde batzuk ezagutzerik, eta bestetik, nazioarteko ikasleek euren ohiturak zein sinesmenak partekatzen dituzte. Hona hemen 2015-2016ko ikasturtean egindako sei topaketen kronika laburra. Haien aurretik, argazki- erakusketa ere egin zen Unibertsitateko sarreran. Era berean, ikasturtea hasi baino lehen, proiektua aurkezteko zenbait ekitaldi egin ziren Nazioarteko Harremanetarako Sailarekin batera. 1. ekitaldia. Euskal Herriko Eguna 2015eko urriaren 16an, ostirala, Euskal Herriko Eguna egin zen Deustuko Unibertsitatean. Beste batzuetan ez bezala, Garate aretoan eta Paraninfoko klaustroan garatu zen. Honako hauexek izan ziren arduradunak: Euskal Filologiako 3. mailako ikasleak; Hizkuntza Modernoetako ikasle bat, Ander Barón, lagun batzuekin trikitixa jo zuena; eta Hizkuntza Zentroko Sara Muniozguren, dantzetan lagundu zuena. Ondoren, Euskal Herriari eta bertako ohiturei buruzko aurkezpena proiektatu zen. Amaitutakoan, emakumezko ikasle batek agurra dantzatu zuen, eta, ondoren, lunch txikia eskaini zen. 50 lagunek-edo parte hartu zuten ekitaldian. 2. ekitaldia. Eid al-Adha musulmanaren ospakizuna 2015eko urriaren 25ean, ostirala, Eid al-Adha egin zen, Islameko jai adierazgarrienetakoa, alegia. Halaber, Pazko musulmana ere esaten zaio, eta Mekara egindako urteko erromesaldiaren amaieran egiten da. Jai horretan, Isaakek Abrahamen esku jasandako sakrifizioa ospatzen da. Zenbait herrialde musulmanetako ikasleek jai horren xehetasunak azaldu zituzten, euren herrialdeetako ohiko janaria prestatu zuten eta dantzen bidez alaitu zuten topaketa. Era berean, emakumeek kultura Garate International: 2015-2016 ikasturteko kronika
  • 11. 9 arabiarrean duten zeresana ere izan zuten hizpide. Dantza tradizionalak eta zenbait kanta irakatsi zizkieten bertaratutakoei. Honako hauexek izan ziren une hunkigarrienak: Siriako gerrako biktimei eskainitako minutu bateko eta ikasle egiptoarrak aniztasunari eta, desberdintasun kulturalak eta erlijiosoak egon arren, elkarrekiko errespetuak zein elkarbizitzak duten garrantziari buruz eskainitako hitzaldia. Parte-hartzaileen kopurua 90 inguru lagunekoa izan zen tokikoak zein nazioartekoak kontuan hartuta. 3. ekitaldia. Kultura arteko Gabonak 2015eko abenduaren 11n, ostirala, Gabonen kultura arteko ospakizuna egin zen Deusto Campuseko lokaletan. Gabonak herrialde katolikoetan (Mexiko, Guatemala, Salvador eta Euskal Herria) eta herrialde ortodoxoetan (Ukrainia eta Serbia) nola ospatu ohi diren partekatzea zen ekitaldiaren xedea, Baita herrialde bakoitzeko ohiko platerak dastatzea ere. Ospakizunaren amaieran, piñata egon zen (Mexikoko tradizioa) eta Gabonetako kantak abestu ziren ukraineraz, serbieraz, espainieraz, ingelesez eta euskaraz. 60 inguru lagun bertaratu ziren. 4. ekitaldia. Serbia: milioika iritzi 2016ko otsailaren 17an, ostirala, Serbiako eta Eliza Ortodoxoko ospakizuna egin zen, «Milioiko iritzi», alegia. Doktoretzako Milica Matovic ikasleak egin zuen aurkezpena, eta, bertan, bere herrialdeari, ohiturei eta erlijio ortodoxoari buruzko aurkezpen interesgarria eskaini zuen. Ostean, gehiengodun ortodoxoko beste herrialde batzuekin ohituren arloan dauden desberdintasunei buruzko solasaldia garatu zen. 35 lagun-edo bertaratu ziren. 5. ekitaldia. Western Sahara 2016ko apirilaren 15ean, ostirala, Mendebaldeko Saharako ikasleek euren kulturari eta Islamari buruzko aurkezpena egin zuten. Topaketan, Saharako herriaren ohiko gastronomia (tearen zeremonia, cuscusa...) dastatzeko eta giza talde horren egoeraren inguruan kontzientziatzeko aukera ere izan genuen. Aurkezpenean, emakumeek Islameko erlijioan duten zeresana eta beste gai interesgarri batzuk eduki zituzten hizpide. Bertan, Deustuko Unibertsitateko ikertzailea den María Lópezek ere parte hartu zuen. 90 lagun bertaratu ziren.
  • 12. 10 6. ekitaldia. International Friendship Meeting 2016ko maiatzaren 6an, ostirala, zenbait kulturaren topaketa egin zen Unibertsitateko klaustroan. Zenbatespenen arabera, 500 lagun-edo igaro ziren handiak, eta, haietatik, 50 zeuden inplikatuta. Honako estatu hauek egon ziren ordezkatuta: ■ Ekuador ■ Euskal Herria ■ Galizia ■ Guatemala ■ Honduras ■ Italia ■ Jordania ■ Kazajistan ■ Kurdistan ■ Mexiko ■ Moldavia ■ Palestina ■ Polonia ■ Mendebaldeko Sahara ■ Serbia ■ Tayikistan ■ Turkia ■ Tunisia ■ Ukrainia ■ Yemen Euren kultura, sinesmen erlijiosoak, geografia eta gastronomia jakitera emateko apaindutako erakustokietan antolatu ziren. Unibertsitateko erkidegoko kide askok bisitatu zituzten, eta nazioarteko ikasleekin hitz egin zuten. Honako hauexek hasiera eman zioten ekitaldiari: Unibertsitateko Erkidegoko eta Izaera zein Misioko errektoreordea, Aita Juan José Etxeberria, SJ; Nazioarteko Harremanetako errektoreordea, Álvaro de la Rica; eta kapilaua eta Deusto Campuseko zuzendaria, Aita Pello Azpitarte, SJ. Horrez gain, Unibertsitateko errektorea ere egon zen, Aita José María Guibert, eta ekitaldiari eman zion amaiera. Goiz osoan, hainbat jarduera egin ziren, eta honako hauexek izan ziren nabarienak: ■ Moldaviako eta Euskal Herriko dantzak ■ Saharako, Tunisiako eta Unibertsitateko Abesbatzaren kantak ■ Ikasle ukrainar batek irakurritako olerkia ■ Unibertsitateko Ikasketa Galiziarretako Katedrak gonbidatutako Gasteizko Zentro Galiziarreko gaita galiziarrak ■ Mexikoko piñata Horrez gain, Deustuko Unibertsitatean egondako eta euren herrialdeetara itzulitako zenbait ikaslek bideo zirraragarria egin zuten Garate Internationalen bizitako esperientziari buruz (https://www.youtube. com/watch?v=QWlgdWfS3EQ), eta Moldaviako ikasleen taldeak ekitaldi horren bideoa igo zuen YouTubera. Jardunaldiaren amaieran, bazkari solidarioa egin zen Ekuadorko lurrikara zela eta. Ondorioak… Garate International proiektuan, lan partekatu ugari egin beharra dago, ikasle parte-hartzaileen artean nahiz beste pertsona askoren artean. Eskerrik asko babes instituzionalengatik (errektorea, errektoreordeak, Nazioarteko Proiektuak, Nazioarteko Harremanak, CIDE, Turismo Saila, Ikasketa Europarretako Saila, Euskal Irakaslegoa, artapen-taldea, ikus-entzunezko taldea, Komunikazio Bulegoa…), beste erakunde batzuen babesagatik (Anartz Ormazaren zuzendaritzapeko dantza-taldea, Galegoko Katedra eta Gasteizko Zentro Galiziarra), Deusto Campuseko taldearen babesagatik eta bertan parte hartu duten irakasle zein ikasleen babesagatik. Horiei guztiei esker, adiskidetasunak bere horretan dirau Unibertsitatean emandako urtetatik harago, eta sorterrira itzuli arren oraindik gogoan gaituzten ikasleen postak nahiz bisitaldiak dira horren erakusgarri. Donna Fernández Garate Internationaleko koordinatzailea
  • 13. 11 Teologia Teologia Fakultateko eta Zientzia Erlijiosoen Institutuko irakasleok «fede informatua» jarri nahi dugu fededunen esku, eta, era berean, gizatiartzeko trebetasun pedagogikoak ere garatu nahi ditugu Eskolako Hezkuntza Erlijiosoa eman nahi dutenen artean. Gaur egun fededunei zenbait ikuspegitatik sortzen zaizkien mugako gaiei erantzun nahi diegu, eta, gai horien artean, honako hauexek nabarmentzen dira: kristauen eta fededunak diren eta ez diren beste batzuen arteko elkarbizitza nahiz adostasuna/desadostasuna eta zientziekin, kulturekin zein espiritualtasunekin ezarritako elkarrizketa. Jaungoikoaren Misteriora hurbildu eta horri buruz hausnartzen dugunean horrek guztiorrek guganako eragina duenez, azken hileotan programa berrituak garatu ditugu, ikerketak egin ditugu, beste ikertzaile batzuk zuzendu ditugu, artikuluak zein liburuak argitaratu ditugu lankidetzapean, hitzaldi espezializatuak eskaini ditugu eta goi- mailako zabalkundea sustatu dugu. Funtsezko metodologiari dagokionez, gure zerbitzuaren ezaugarri bereizgarria da Biblia ezagutzea, bertako mezua igortzea eta interpretatzea eta gero eta adierazgarriagoak diren lengoaiak laburtzea eta identifikatzea. Horretarako, Unibertsitateko egikeraren inguruko jarrera kritiko bezain bereizgarria eduki behar da honako arlo hauetan: pluralismoa zein aniztasuna eta giza eskubideak, oro har (eta emakumeenak, batez ere), zientzian, etikan eta kulturan inspiratuta fededunen jarrera informatu ahal izateko. DeustoForumeko hitzaldia: «Emakumeak eta laikotza, erantzunkide Eliza Katolikoan?»
  • 14. 12 Diploma honek gure gizartean eta gure kultura aniztasunean dagoen egitate erlijiosoaren giltzarrietan sakondu eta nahi dutenen prestakuntza osatu nahi du erlijioen nahiz kulturen zientzien arloan. Hain zuzen ere, horri buruz hitz egin dugu bertako ikasleetakoa den Javier Viañarekin. Zuzenbideko doktorea da, eta, besteak beste, abokatu ere lan egiten du merkataritzako eta nazioarteko zuzenbideko zenbait arlotan. Javier, ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizut gure diploman bizi duzun esperientzia guztiokin partekatzeko eduki duzun eskuzabaltasunagatik. Etengabeko prestakuntza ez da harritzekoa irakaskuntzan ere dihardutenen artean, batez ere. Oro har, esparru profesionalarekin lotuago dauden arloetan garatzen da, eta zure kasuan? Lizentziaturako edo graduko prestakuntza amaitzean, gauza bakarra dugu argi, hau da, une horretan bertan hasten dela ikaskuntzaren bidea. Oro har, Unibertsitatean, ikasleek zenbait aukera aurkitzen dituzte arlo pertsonal, profesional eta prestakuntzakoan, eta haien bizitzako ibilbidean ere izango dute eragina. Hau da, Unibertsitateko graduko ikasketak amaitzean inolako zalantzarik gabe lortutako aberasgarritasun pertsonala ez ezik, beste ikuspegi batzuk ere agertzen dira, eta (salbuespenak salbuespen) ez ziren lehenago agertuko. Kezka berri horiek, hain zuzen ere, titulatu berriaren espiritu ikertzailea elikatzen dute, ordura arte ez zekielako prestakuntzaren helburu izandako lan-jardueraren garapen hutsa baino premia gehiago zeudela. Hain zuzen ere, aurkitu berri dugun alderdi intelektual horrek bultzatuko gaitu graduondoko ikasketak egiten jarraitzera (masterra, doktoretza eta ikerketan), eta, horri esker, aukeratutako jakintzaren leizeetan sakondu ahal izango dugu. Unibertsitateko «bigarren» hezkuntza-prozesu horretan —ez dute ikasle guztiek egiten—, gizabanakoa zientzia zorrotzaren arrazoi hutsean murgiltzen da, norabide baterantz edo besterantz jo behar zuten erabakitzeko orduan euren «adituek» (legelariek, zuzenbidearen kasuan) kontuan hartutako arrazoietan zein teorietan barruratzeko. Hain zuzen ere, graduondoko «egoera» horretan sortzen dira prestakuntzako lehenengo etapan («graduan») egiatzat jotakoaren inguruko zalantzak. Etapa horretan, galdera ugari izango ditugu, eta, gehienetan, kasuan kasuko adarreko proiektu edo teoria huts bilakatuko dira. Horren ondorioz, ez da larregi espezializatzen prestakuntza arlo zehatza? Hona iritsita, arazo larria aurkitzea da arruntena: inplikazio handikoa izandako zientzian eskura dagoen guztia ezagututakoan, ikerkideek eta lankideek neurri handiagoan edo txikiagoan aitortutako ideia berriak garatuta ere, nekez gainditu daitekeen «horma garaia» agertzen da. Hona hemen zalantza: «nola jarraitu hobetzen neure arloan», hondo-hondora iritsitakoan?, gorenenera heldu naiz arlo honetan?, ezer egin dezaket neure prestakuntza irauli eta hobetzeko? Hain zuzen ere, orain egiten ari naizen programari dagokionez, horixe bera izan zen nire abiapuntua. Nazioarteko merkataritzaren arloan dudan esperientzia profesionalaren ondorioz, konturatu egin nintzen gauzatzen nituen eragiketa askotako lege-oinarriak sarritan oinarritzen zirela gizarte horietako historian agertzen den funts erlijiosoaren bidez bereganatutako irizpideetan. Hori dela eta, hipotesi hau sortzen da: hain eguneroko gaia den «erlijioa» aztertzean, argi berria azaldu daiteke gehiago eta hobeto jakiteko dugun gogoan, eta, aldi berean, nire jakintza-arloari ere ikuspegi berria ematen dionez, erronka kilikagarria bezain atsegina ere bada. Erlijioen Zientzietako Espezializazio Diploma
  • 15. 13 Zergatik diploma hau? Nekez aurkituko dugu beste zientzia edo pentsamendu bat beste azterketa eta ikerketa garai batzuetatik igaro denari bila zebilen ikuspegi berri hori emateko hain erabilgarria denik. Erlijioaren azterketa gizabanakoak jakituriaren eta jakintzaren arloan dituen premietara egokitzen da, erlijioa bera «jainkotasunari» dagokionez banaka ditugun pentsamenduaren eta kulturaren gauzapena baino ez delako historia osoan. Hemen gauden azkenak izanda ere, ez du esan nahi argienak garenik, jakiteko eta epaitzeko datua guztiak ditugunak garela baizik, besterik gabe. Gure harrokeriak berak ere oharkabetu eta hondorarazi egin gaitzake jakituriarako bidaian. Ibilbide hori osatzeko, funtsezkoa da sistematizazioz, objektibotasunez eta aniztasunez lagunduko dizuten gidari onak edukitzea, baina, batez ere, gehienok erlijioa, edozein erlijio omen denaren eta daukanaren inguruko oinarrizko eta hasierako jakintzetatik abiatzen garela kontuan hartuta. Gaur egungo gizarteetan, oso ohikoa da erlijioaren bidez gizarteratzea. Munduko edozein lekutan, txikitatik, ohikoa da gizabanakoa erlijio batera atxikita egotea eta sarbide moduan lantzea, harik eta gizabanakoa bera erlijio horretan nolako etorkizuna izango duen bere kabuz erabakitzeko gai den arte. Halaber, ohikoa ere bada (nahiz eta gehienetan hala ez gertatu) pertsonak haurtzaroan erlijioaren inguruan jasotako atal horiek bakarrik ezagutzea, erlijio horren izaera eta esangura azaltzen dituen geroagoko eta goragoko prestakuntzara iritsi gabe eta haren jatorriarekin zein historiarekin zerikusia duen guztia ahaztuta. Hain zuzen ere, horretan bertan erratzen dira gehienak. Ahaztu egiten zaie milaka urteko erlijio guztiek dutela gaur egungo kulturan oso sustraituta dagoen filosofia eta, horren ondorioz, ezinezkoa dela gaur egungo edozein zientzia (zehatzak edo sozialak) ulertzea haien erro eta aurrekari soziologikoak, kulturalak eta, nola ez, erlijiosoak ezagutu gabe. Erlijioa kulturan sustraituta dagoenez, justifikatuta dago herrien jokabidea desberdina izatea. Erlijio bereko herriek, ordea, bide paraleloak egiten dituzte, oso urrun badaude ere. Aitzitik, herri hurbilek bide desberdinak egiten dituzte, euren erlijioa (eta kultura) desberdina bada. Arrazoi horiengatik eta beste arrazoi batzuengatik, oso kontuan hartu beharra dago erlijioa, oro har, lurrean bizi garen kultura desberdinon muina dela. Oso zaila da profesional ona izatea, aukeratzen dituzten bideetan pertsonak eta herriak zer aurrekari erlijiosok motibatzen dituzten jakin gabe. Beraz, esate baterako, Nazioarteko Zuzenbidearen arloan (betidanik gehien ikertu dudana), funtsezkoa da zuzenbide anglosaxoiaren eta Europako zuzenbide kontinentalaren arteko desberdintasunak zein diren ulertzea. Bi horien sustraia erabat erlijiosoa da, adibidez, hogei mendetako inbasioek eta inperioen galerek maneatu egin badute ere. Zuzenbide germaniarra da (barbaroa), eta, bertan errege barbaro asko kristau-kristauak ziren —kasu batzuetan, ariotarrak—. Era berean, zuzenbide erromatarra ere
  • 16. 14 bada, nahiz eta azken horrek bere arauen arrazoiak faktore erlijiosoetan edo jainkotiarretan bilatzen ez zituen, mundu klasiko greziar-erromatarrean baizik. Are gehiago dago, ekialde ertaineko eta ekialde urruneko kulturetan zeresan handia duelako erlijioak. Hori dela eta, erlijioa bera da euren zuzenbidea. Adibide argiena Korana da, bizimodu musulmaneko jarraibide erlijiosoak zein juridikoak zehazten dituelako. Mundu arabiarra ere ez da salbuespena. Berbera gertatzen da Indian edo Txinan, baita bertako herrialde orbitaletan ere. Erlijioak zuzenbide hinduan ere badu eraginik; eta konfuzionismoak, zuzenbide txinatarrean. Oro har, ez dago zuzenbide unibertsala ulertzerik une honetara arte ekarri gaituzten erlijioa eta historia ezagutu gabe. Gainera, filosofiarekin, psikologiarekin, historiarekin..., gizarte-zientziekin (ekonomia...) eta zientzia aratzekin eurekin ere berbera gertatzen dela esaten ere ausartuko nintzateke, esate baterako, argi eta garbi dagoelako zientzia beste bide batzuetatik joango zela erlijioak bidea mugatu ez balio. Esate baterako, nahikoa da gogoratzea nigromantzia (etorkizunaren iragarpena, gorpuen bidez) debekatuta zegoela Erdi Aroan eta, in fine, medikuntzaren zientzia baldintzatu zuela. Horri guztiorri buruz hitz egin eta ikasten da Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultateak ematen duen Erlijio Zientzietako Espezializazioko Diploman. Baduzu ibilbide hori aurkezterik? Programa zenbait modulu kontzeptualetan dago egituratuta, eta hasierakoa oinarrizkoa da: Egitate erlijiosoaren hastapenak. Izan ere, analisi orokor moduan, «begiak irekitzen dizkizu», Egitate Erlijiosoak arrazoian, zientzian, gizartean eta kulturan bertan zer esanahi duen azaltzen duelako hausnarketaren bidez. Hortik aurrera, diplomaren edukia bi multzotan dago banatuta. Lehenengoan, bi korronte erlijioso handiak jorratzen dira: batetik, Judu-kristautasuna zein bere garapenak eta, bestetik, Islama nahiz ekialdeko erlijioak. Beste ikasgai batzuk, ostera, zeharkakoak dira; esate baterako, Liburu Santuen edo Ebanjelio Apokrifoen edo Kristautasuna gaur egun ulertzen dugun bezala formalizatu zuten Kontzilioen azterketa. Hain zuzen ere, horiexek dira Judu- kristautasunaren moduluko eduki deigarri edo harrigarrienak. Bigarren multzoan, zirkulua osatzen duten zenbait modulu lantzen dira: Erlijioa, historia eta gizartea; eta erlijioen psikologia, pedagogia eta etika. Aurrekoarekin batera, didaktikaren, kulturaren, ikerketaren eta jakintzaren arloko material ugaria eskaintzen dutenez, nekez aurkitu daiteke beste ikaskuntza batzuetan metatuta. Programa honen bidez, zenbait arrazoi ikasi daitezke, gaur egungo «negazionismo» erlijiosoa edo erlijioaren inguruko «ohiturazko onespena» gainditzeko. Diplomari esker, ikasleak badu erlijioak eta jainkotasunak kulturan eta bizimodu garaikidean duten zeresanari buruzko berezko ikuspegia eratzerik eta angelu hobezina ezartzerik, XXI. mendean gizakia dagoen moduan zergatik dagoen jakiteko. Diploma hau egin ez banu, oraindik ere haren premia izango nuke. Egin dudanean, guztia eta, horrez gain, Teologia ikasten jarraitzeko adorea eduki dut. Eskaintzen dizun ikuspegiak gaur egungo kultura unibertsaleko «palko nagusian» jartzen zaitu. Egitate erlijiosoa ulertu beharra dago, gaur egungo gizakiak nolakoak diren ulertzeko. Javier Viaña Espezializazio Diplomako ikaslea
  • 17. 15 Tokiko eliza Deustuko Unibertsitateak jakintzan aurrera egin eta haren igorpena sustatu nahi du, metodologia zein zehaztasun zientifikoa justiziaren aldeko konpromisoarekin sakon-sakon lotutako errealitatearen ikuspegi kristauarekin uztartzeko asmoz. Bere izaera unibertsitario bezain kristauan oinarrituta, oso-oso hurbil dago Euskal Elizatik, eta ekarpen akademikoa zein egoera txarragoan daudenekiko konpromisoa eskaintzen dizkio, fedearen, arrazoiaren, kulturaren eta errealitate sozialaren arteko etengabeko elkarrizketaren ondorioz. Besteak beste, nabarmendu beharra dago Bilboko Elizbarrutiko apaizgaiek, erlijiosoek eta laikoek Teologia Fakultatearen bidez jasotako prestakuntza sustatzen duela, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoral Institutuko Biurteko Filosofikoan lan egiten duela, parrokietan bertan prestakuntza-jarduerak egiten dituela eta fededunentzat garrantzitsuak diren gaiei buruzko hitzaldiak antolatzen dituela. Azken urteotan, Elizbarrutiko Irakasleen Eskola, Begoñako Andra Mari, integratu da Deustuko Unibertsitatean, eta, prestakuntzaren arlotik harago, Unibertsitatea euskal elizbarrutietako zenbait ekimen eta jardueratan inplikatzen da; esate baterako, Arizmendiarrieta Fundazioa sortzea, euskal kooperatibismoaren aitaren izena zabaltzeko. Esparru sozialean, oso garrantzitsua da Elizako zenbait GKErekin garatzen duen lankidetza. Horretarako, zenbait titulaziotako praktikak eta proiektuak egiten ditu, baina, batez ere, Psikologiakoak, Gizarte Hezkuntzakoak eta Gizarte Lanekoak.
  • 18. 16 Amaya eta Mavi Bilboko Elizbarrutiko Cáristaseko Boluntarioen Saileko kideak dira. Aitorrek, ordea, Deusto Campus-Elkartasuna suspertzen du Bilboko campusean. Aitor, Deusto Campus-Elkartasunak proiektu askotan lan egiten du era guztietako erakundeekin. Dena dela, zehatz-mehatz, 2015-2016 ikasturtean elizbarrutiko zer erakunderekin lan egin du Unibertsitateak? Zenbait eratara lan egiten dugu elizbarrutiko elizarekin. Inplikatutako lagunen eta jardueren kopurua kontuan hartuta, Cáritasekin garatutako lankidetza da nabariena. Edonola ere, Espetxeko Pastoraleko Bidesari Elkartearekiko harremana ere nabarmendu beharra dago, baita elizbarrutiko bizitzarekin lotutako beste jarduera batzuen harrera ere. Esate baterako, iaz, Homofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Unibertsitateak Betaniako erkidegoari ireki zizkion ateak, eta Bilboko zenbait erkidego kristauk egun horretarako antolatutako jardueren egoitza izan zen. Bi eratara lan egiten dugu Bidesari Elkartearekin: batetik, Bidesarik askatasunaz gabetutako pertsonen egoerari buruzko curriculumetik kanpoko prestakuntza eskaintzen du, faktore juridikoak, psikologikoak eta jarduketa-arlokoak kontuan hartuta; eta, bestetik, batez ere, asteburuko jarduera ludikoetan oinarritutako borondatezko lana sustatzen du. Cáritasekin, batez ere adinekoen eta eskolako laguntzaren arloetan oinarritutako borondatezko lanaren bidez egindako partaidetza da handiena. Ikasturtearen hasieratik, Cáritasek Borondatezko Lanaren Azokan parte hartzen du, eta, ikasturtean bertan, elkartasunerako jarduerak garatu nahi dituzten ikasleak bertako programetako batean inplikatzen dira. Migrazioei dagokienez, Cáritasekin dugun partaidetzak Cáritasek berak eskainitako prestakuntza eta sentsibilizazioa bideratzea dauka helburu; esate baterako, etorkinei buruzko aurreiritziak eta estereotipoak desagerraraztea xede duen «argi ibili! no te encalles» estrategia. Era berean, Cáritasekin eta beste erakunde batzuekin ere eskaintzen da bidezko merkataritzari eta kontsumo arduratsuari buruzko prestakuntza. Sektore sozialean, beraz, Cáritasekin lan egiten duzue gehien, elizbarrutiko erakundeen artean. Zuon ikuspegitik, Amaya, zer ekarpen ditu Cáritasen eta UDren arteko koordinazio horrek? Deustuko Unibertsitatea eta Cáritas Bizkaia Eliza Katolikoko bi instituzio dira. Balioak partekatzen dituzte, baina, horrez gain, gizartearentzako zerbitzuarekin eta bidezkoagoa zein solidarioagoa den munduaren sustapenean daude konprometituta. Hori dela eta, badira zenbait urte Unibertsitateko ikasleen partaidetza koordinatzen dutela Cáritasek Bizkaian garatzen dituen proiektuetan. Koordinazio hori aukera aparta da, Unibertsitateko ikasleek parte hartu dezaten eta gizaki guztien eta, batez ere, Bizkaiko gizartean egoera txarragoan daudenen ongizate, erabateko garapen eta justiziarekiko konpromisotik herritartasuna zein profesionaltasuna garatu ditzaten. Bi erakundeek elkarrekin lan egiten dute, gizarte demokratiko eta solidarioan bizitzeko beharrezkoak diren trebetasunen inguruko prestakuntza eman behar dela uste dutelako. Horrela, ikasleei eurei aukera paregabea eskaintzen diete, protagonistak izateko, erkidegoarekin konprometitzeko, arakatzeko, gizartearen premien inguruan sentsibilizatzeko, bertako arazoak antzemateko eta egoera hobetzen laguntzeko. Aitor, Unibertsitatean bertan, borondatezko lana ez ezik, beste era bateko lankidetzak ere garatzen dituzue Cáritasekin. Nolakoak dira? Hurbiltasun instituzionala handia denez (baita pertsonena eta balioena ere), nabarmendu beharra Deustuko Unibertsitatearen (UD) lankidetza Euskal Elizako jarduera sozialetan. Amaya Ruizi, Mavi Laisecari eta Aitor Arbaizari egindako elkarrizketa
  • 19. 17 dago duela urte askotatik arlo akademikoko eta ikerketako zenbait jarduera iraunkor ere egiten direla Cáritasen laguntzaz. Gradu Amaierako Praktikak eta Lanak dira horren adierazgarri, baina, batez ere, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatekoak eta Psikologia eta Hezkuntza Fakultatekoak. Halaber, ikasgaia ere badugu Balioetan Oinarritutako Giza Prestakuntzako Moduluan, Gizarte Partaidetza, alegia. Ikaskuntza-zerbitzuaren metodologiaren bidez egiten da, eta zati bat Cáritasen lankidetzapean garatzen da. 2. mailako ikasleek aukeratu dezakete. Mavi, Cáritasetik, nola balioesten dituzue esperientziaren eta ikaskuntzaren arloko truke horiek? Nire ustez, errealitate sozialarekin harremanetan egoteko esperientziari esker, zentzua eta esanahia ematen dizkiote Unibertsitateko ikasketek eskaintzen dizkieten ikasgaietan ikasten dutenari. Horrez gain, ikaskuntza horiek lotzeko aukera ere badute, benetako egoera zehatza aitortzeko eta aurre egiteko. Horri esker, jakintzaren benetako inplikazioak bizitzeko eta lan-ibilbidean eskatutakotik harago joateko abagunea ere badute. Bestetik, Unibertsitateak ikaskuntzarako eta garapen profesionalerako eskaintzen dien prozesutik, ikasleek bermatu egiten dute euren ikasketekin, jarrerekin eta balioekin lotutako trebetasunak garatuko dituztela eta, horren bidez, Cáritaseko proiektuetako parte-hartzaileekin hartu duten konpromisoa kalitate profesionalekoa eta giza kalitatekoa izango dela. Gainera, borondatezko lanaren muinean dauden balioek, hau da, doakotasunak, elkartasunak, senidetasunak edo justizia sozialarekiko konpromisoak, bertako ekintza-lerroen bidez Cáritasekin lan egiten duten giza taldeen egoerak hobetzen dituzte. Zein da horrelako ekimenetan parte hartzen dutenen profila, Aitor? Nolako prestakuntza eduki behar dute? Zertan «hazten dira»? Profilak jardueraren araberakoak dira. Borondatezko lana egiteko, konpromisoa hartu beharra dago ikasturte osoan garatzen delako. Ikasle boluntarioen profila lehenengo mailetan dagoen pertsonarena da. Praktiketako ikasleen profila, ordea, 3. edo 4. graduan dagoen pertsonarena da. Praktika horiek prestakuntza-arlokoak dira, eta erakunde hartzaileak laguntasun handia ematen die. Edonola ere, elkartasuna balioetsi eta esku hartzeko gaitasuna eduki beharra dago. Sentsibilitate hori prestakuntzako jardueretan parte hartzen dutenen ezaugarria ere bada, unean unekoak izan arren. Ikasleen balio pertsonalen artean, doakotasuna nabarmenduko nuke. Borondatezko lan guztietarako eduki beharra dago prestakuntza. Prestakuntza hori lan egiteko aukeratutako elkarteek eskaintzen dute, eta, batzuetan, haien egoitzetan garatzen da; eta, beste batzuetan, Unibertsitatean bertan. Hori dela eta, Euskadiko errealitatearen aztertzen hazten dira ikasleak: gure egoera soziala zein den benetan jakitea. Gurekin lan egiten duten erakundeek euskal errealitatearen gaur egungo mapa lantzen dute askotan, analisi kritikoa egiten dute eta lehentasunezko begirada eskaintzen diete txiroenei.
  • 20. 18 Parte hartzen dutenentzat, erronka handia da astero denbora-tartea zehaztea gainerakoei laguntzeko. Jarduera asko dituzte, eta, gainera, gazteak direnean, badirudi askoz zailagoa dela konpromisoa hartzea. Hala ere, horrelako esperientzietan parte hartzen dutenek adierazi bezala, ez da gogorra, atsegina baizik: giza loturak sortu eta emandakoa baino askoz gehiago jasotzen dutela uste dute. Zer nabarmenduko zenuke Cáritasek Unibertsitateko ikasleei eskaintzen dien guztian, Amaya? Cáritasek ekintzarako, prestakuntzarako, lan- talderako eta partaidetzarako eremuak eskaintzen dizkie ikasleei, haien prestakuntzaren eta giza kalitatearen bidez proiektu bakoitzaren helburuak lortu ahal izateko. Horrez gain, unibertsitarioen inguruko errealitatea modu kritikoan begiratzeko eta aztertzeko aukera ere badauka ikuspegi kristau eta erkidetik, ingurune hurbilenean desberdintasuna prebenitzeko, eguneroko bizimodua garatzen duteneko leku edo auzoen sendotasun eta eraginean inplikatzeko, gizartearen eraldaketarako prozesuetako kidetza sustatzeko eta erkidegoko pertsona erreferenteekin loturak sortzeko. Haien artean, hain zuzen ere, Cáritaseko boluntarioak nabarmendu behar dira. Lotura horri esker, gainera, erreferentziako erkidegoarekiko erantzukizun eta lidergorako trebetasunen ikaskuntza suspertzen da, baita bertako inplikazioa ere. Cáritasek bidegabekerien inguruko sentsibilizazioaren eta salaketaren aldeko apustua ere egiten duenez, Unibertsitateko ikasleak bete-betean inplikatzen dira, eta euren bizi-aukerei, kontsumitzeko moduari eta gizartean parte hartzeko erari buruz hausnartzen dute. Era berean, lekukoak eta lekukotasuna ere badira ingurukoentzat eta erreferentziako taldeentzat (familia, adiskideak, ikaskideak). Zein da ikasleen ekarpena, Aitor? Hona hemen edozein ikasleren ekarpena: ilusioa, beste batzuekin partekatutako lana, denbora... Hartzaileentzat oso garrantzitsua da gazteen gogo eta ilusio hori igartzea. Maila instituzionalean, boluntario gazteen ekarpena da Unibertsitateak egin nahi duena. Beste erakunde batzuetako boluntarioak nagusiagoak dira. Unibertsitatean, geure gizarteko gazte asko ditugu. Gazteen artean borondatezko lana sustatuz gero, baliteke helduaroan ere jarraitzea. Mavi, nola hartzen du elizbarrutiko elizak lankidetza hori? Elizaren, erkidego kristauen eta fededun bakoitzaren xedea ebanjelizatzea, Berriona igortzea da. Xede hori hiru dimentsiotan zehazten da: zabalkundea (Hitza, katekesia…), ospakizuna (liturgia, otoitza) eta karitatea (txiroentzako zerbitzua). Karitatearen zerbitzua, beraz, ebanjelizaziorako tresna da, eta zerbitzu horretan inplikatutako pertsonak ebanjelizaziorako eragile bihurtzen dira euren bizi-lekukotasunaren eta konpromisoaren bitartez. Cáritasen bizi eta hausnartzen duten esperientzia erakundetik harago partekatzen denez, galderak sortzen dira ezagutzen dutenen artean eta gizartean bertan, oro har. Cáritasen, ilusioz bizi dugu ikasle gazteen lankidetza, baina, erantzukizun handiz ere bai: haien partaidetzaren bidez lagundu nahi diegu bazterketa- egoerekin inplikatzea eta bertara hurbiltzea Jaungoikoarekin elkartzeko leku pribilegiatuak direla konturatzen. Esperientzia eraldatzailea izatea izan behar dugu helburu. Txirotasunarekin edukitako topaketa erabakigarria izan behar da norberaren bizitzarako. Aitor, nola bizi du Deustuk? Nire ustez, ikasleentzako aukera eta Elizarentzako zerbitzua da. Ikasleentzat oso garrantzitsua da Tokiko Elizak pertsonenganako hurbilketan nahiz jarduketan garatzen duen lana balioestea, agian ezagutzen ez duten Elizaren alde hori ikusi dezaketelako horrela. Alde horretatik, Elizari eskainitako zerbitzua da. Bestetik, borondatezko lanean jarduera zehatzak lehenesten badira ere, pertsona eraldatu egiten da apurka-apurka. Oso zaila da gazteen prestakuntza erabatekoa bezain eraldatzailea izatea esperientzia solidariorik eduki ez badute, eta Cáritasek nahiz beste erakunde batzuek aukera hori eskaintzen digute.
  • 22. 20 Bakea eta adiskidantza Deustuko Unibertsitateak indarkeriaz adierazten diren gatazka sozialak jorratzen lagundu nahi du ikuspegi etikotik. Pertsonen eta taldeen arteko elkarbizitzan gatazkak berezkoak badira ere, neurri handiagoan edo txikiagoan eratzaileak/ suntsitzaileak eta barneratzaileak/baztertzaileak diren moduetara kudeatu daitezke. Gure ustez, ezin da eta ez da indarkeria gatazkak konpontzeko erabili behar. Beraz, behar besteko prozesu sozialak, politikoak eta hezkuntzakoak sendotu nahi ditugu, indarkeria zilegi izan ez dadin eta giza eskubideen nagusitasunean oinarritutako kulturak eratzeko. Euskadiko oraintsuko indarkeria-historia kontuan hartuta, gure interes eta kezka berezia da horri aurre egitea eta, horretarako, geure ingurunean bertan hastea eta gure kezkaren helburu nagusia indarkeriako biktimak izatea. Bilkura isila Deustun, Pariseko atentatuengatik.
  • 23. 21 Ahotsak proiektua Ahotsak proiektua 2014ko urtarrilaren 8an hiru unibertsitatek (Deustuko Unibertsitatea, UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitatea) Eusko Jaurlaritzarekin sinatu zuten esparru-hitzarmenaren barruan dago kokatuta. Hitzarmen horrek, hain zuzen ere, hiru unibertsitateek Euskadiko 2013-2016ko Bake eta Elkarbizitza Planean egin beharreko ekarpen partekatua diseinatzea, garatzea eta betearaztea zeukan helburu. Horretarako, euskal unibertsitateek Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza Zuzendaritzarekin hitzartu zuten honako xede hau zeukan proiektua diseinatzea: 1) Ibilbide egingarria eta proposamen praktikoa azaltzea, bakerako eta elkarbizitzarako hezkuntza Unibertsitatearen arloan txertatzeko. 2) Hiru unibertsitateetarako esperientzia eredugarri bana proposatzea. Ahotsak proiektuak Unibertsitateko ikasleen artean honako gai hauei buruzko hausnarketa sustatzeko prozesua bultzatzea proposatu zuen: terrorismoa, indarkeria, giza eskubideen urraketak eta Euskadiko bakearen eraketa. Horretarako, era guztietako ikus- entzunezko materialak erabili zituen esperientzia kolektibo horren inguruko ahots anitzen erakusgarri. Unibertsitate bakoitzak bere ordezkariak izendatu zituen, proiektua kudeatuko zuen unibertsitate arteko taldea osatu zezaten. Deustuko Unibertsitateak taldearen lidergoa hartu zuen bere gain, Unibertsitate honetako lau irakaslek osatutako oinarrizko lan- taldearen bitartez. 2016ko urtarrilerako, proiektuak bazituen hautatuta ikus-entzunezko 12 baliabide eta haien gidaliburuak. Aldi berean, Unibertsitate bakoitzak ere ikasleen zati batekin zituen eginda esperientzia eredugarriak. Hautatutako baliabideak Guztira, hurrengo dokumental edo filmak hautatu dira. hona hemen hautaketarako erabili diren irizpideak: giza eskubideen errespetuaren sustapena, ikuspegien aniztasuna, gertatutako urraketak eta, azkenik, materialen gaurkotasuna. ■ Al final del túnel - Bakerantza ■ El perdón ■ El reencuentro ■ Glencree ■ Hablan los ojos ■ Reconciliación ■ Lasa eta Zabala ■ Mujeres en construcción ■ Perseguidos ■ Yoyes ■ El valor de la autocrítica ■ ¿Por quién no doblan las campanas? Proiektuaren esparru pedagogikoa Ahotsak proiektuan bildutako materialaren egitura ez da tematikoa, eta ez da inolako hurrenkera zehatzean erabili behar. Era berean, oso-osorik ere ez da erabili behar. Materialean, ikus-entzunezko 12 baliabide daude, eta hamarkadetan jasandako indarkeriaren inguruko gaiak, faktoreak eta uneak jorratzen dira bertan, baita Euskadiko elkarbizitza berrirako gaur egungo prozesukoak ere. Hautaketa horretan, lehentasunezkoa izan da gai horien inguruko ikuspegi anitzen lagina agertzea, betiere, ikuspegi horiek pertsona guztien duintasunerako eta giza eskubideen babeserako oinarrizko printzipioak errespetatzen badituzte.
  • 24. 22 Hezkuntza-helburuak Ahotsak Unibertsitate Arteko Proiektuak honako hezkuntza-helburu hauek proposatzen ditu: a. Behar den moduko prozesua bultzatzea, honako gai hauei buruzko hausnarketa sustatzeko: terrorismoa, indarkeria, giza eskubideen urraketak eta bakearen eraketa. b. Esperientzia kolektibo horren inguruko ahots anitzak ordezkatzea eta aitortzea. c. Azken hamarkadotan gure herrialdean jazotako guztiaren azterketa kritikoa sustatzea. d. Euskadiko errealitateko testuingurua zehaztu duten gertaeren bertsio desberdinei buruzko elkarrizketa suspertzea eta, horretarako, horren lekukotasuna ematen duten pasarteen, ekintzen eta esperientzien oroimena lehenestea. e. Euskal gazteek giza eskubideekin duten konpromisoa indartzea. Ikus-entzunezkoei buruz eztabaidatzeko gidaliburuen egitura eta oinarrizko kontzeptuak Eztabaidarako gidaliburu bana proposatzen da ikus-entzunezkoetarako. Azalpen-fitxan, ikus- entzunezkoaren laburpena egin eta oinarrizko informazioa ematen da. Horrez gain, bertan jorratutako funtsezko gaiak eta kontzeptuak ere zehazten dira; esate baterako, giza eskubideak, gatazka, indarkeria, nazionalismoa, terrorismoa, biktima, biktimarioa, biktimizazioa, sufrimendua, konponketarako topaketak, adiskidantza, barkamena, elkarbizitzaren normalizazioa, indarkeriaren normalizazioa eta justifikazioa, indarkeriaren desligitimizazioa). Ondoren, zenbait galdera proposatzen dira, ikasleen hausnarketa eta haien arteko eztabaida orientatzeko. Ikus-entzunezkoa ikusi aurretiko galderek ikasleek bertan jorratutako funtsezko gai edo kontzeptuei buruz dakartzaten jakintza zein kontzepzioak abian jartzea eta gizarteratzea daukate helburu. Ikus- entzunezkoen osteko galderek, ordea, ikasleei lagundu nahi diete gai eta kontzeptu horiei buruzko ulerkuntza kritikoan sakontzen. Batzuetan, gainera, oso labaingarriak diren zenbait gai alderatzea ere badute xede. Galdera batzuek kontzeptuak argitu nahi dituzte, funtsezko gaiak ulertzeko eta norberaren iritzia mugiarazteko. Beste galdera batzuek, ostera, hausnarketa eta elkarrizketa kritikoak suspertu nahi dituzte, proiektuaren helburu orokorrak kontuan hartuta. Gidaliburuotan proposatutako galderez gain, ikastaro edo jardueretako testuinguruak horretarako aukera emanez gero, oso egokia ere bada ikasleek nolabaiteko lan analitiko edota sortzaileren bat egitea, euren hausnarketak zein diren, nolako ulerkuntza lortu duten eta haien ideiak nola eraldatu diren azaltzeko, hala badagokio. Ariketa hori oso lagungarria izan ohi da ikaskuntza sendotzeko. Hiru unibertsitateetan egindako esperientzia eredugarriaren emaitzak Esperientzia eredugarriko parte-hartzaileen ezaugarriak Guztira, 11 taldek parte hartu zuten esperientzia eredugarrian. Taldeak ez ziren inolako ordezkagarritasun-irizpideren arabera hautatu. Zazpi taldek euskaraz lan egin zuten; eta 4k, gaztelaniaz. Bat edo bi klasetan garatu zuten esperientzia. Esperientzia gehienak Gipuzkoan egin zirenez, 10 parte-hartzailetatik ia-ia 8 lurralde horretakoak dira. Esperientzian parte hartu zuten gehienak 18-23 urtekoak dira, eta graduko unibertsitate-ikasketetako maila guztietakoak dira, lehenengo mailatik laugarrenera, alegia. Ikasketa batzuetan emakumeak nagusi direnez, 10 parte-hartzailetatik 8 emakumeak dira. Parte-hartzaileek esperientziaren inguruan egindako balioespena Esperientzia eredugarrian parte hartu zuten ikasleek balioespenerako inkestari erantzun zioten, eta, bertan, proiektuaren helburu bakoitzarekin zeukaten adostasun-mailaren inguruko puntuak eman behar zituzten. Halaber, bi galdera ireki ere egiten zitzaizkien, euren ondorio nagusiak zein ziren azaldu zezaten.
  • 25. 23 Parte-hartzaileen balioespen orokorra oso ona izan da. 10 ikasle parte-hartzailetatik bederatzi gogobeteta daude esperientziarekin. Era berean, saioak zuzendu zituzten irakasleek ere oso gogobeteta daude jardueraren garapenarekin nahiz emaitzekin. Galde sortako galdera irekien erantzunetan, antzeman egiten da jarduerak ikasle gehienei lagundu diela 20 urteko gazteentzat oraintsukoak ez diren egitateei buruz hausnartzen. Batez ere, biktimen egoera giza ikuspegitik jorratzen duten ikus- entzunezko baliabideak izan dira hunkigarrienak. «Beste modu batera ikusten lagundu dit» «Gorrotoak ez du zentzurik, epe luzean suntsitzeko ez bada» «Gertatutakoa ez ahaztea oinarri modura hartuz, aurrera begiratzea, egindakoak ez errepikatzeko» «Horri buruz hitz egitean eta mahai gainean jartzean, ez da gertatutakoari buruzko ikuspegi desitxuraturik sortzen, eta etorkizuneko belaunaldiek badute zer jazo zen eta bertan zeudenek nola bizi izan zuten jakiterik» Proiektuaren helburu zehatzagoak balioesteko orduan, honako hauexek izan ziren puntu gehien lortu zituzten aldagaiak: Euskadiko oraintsuko historiako indarkeriari buruz hitz egiteko aukera izatea eta gaiari buruzko iritzi desberdinak entzun ahal izatea. Ikasleek nabarmentzen dutenez, esperientzia horri esker, gertatutakoari buruzko ikuspegi aberatsagoa dute, eta iraganaren irakurketa kritikoa egiteko beharrezkoak diren zenbait elementu ulertzen dituzte hobeto: «Ezagutzen nituen aurretik kasu batzuk, baina kasu konkretuak bata bestearen aurrean ikusteak asko laguntzen du» «ETAko kideak izandakoak damututa ez zeudela uste nuen» «Hobeto ulertu dut biktimaren kontzeptua» «ETAko kideen postura holakoa izatea ez nuen espero» «Gatazkaren alde ezberdinak ezagutzen nituen baina orain modu zabalagoan ezagutu ditut» Parte-hartzaileen esanetan ere, esperientzia baliotsua izan da, pentsamendu kritikoa zein antzeko trebetasun generikoak sendotzeko eta elkarrizketarako zein pertsonen arteko komunikaziorako gaitasuna hobetzeko. Parte-hartzaileen lekukotasunek egiaztatu egiten dute hautatutako ikus-entzunezko baliabideak eta elkarrizketarako erabilitako gidaliburuak oso lagungarriak izan direla, ikasleen ikuspegia zabaltzeko eta beste era batera pentsatu edo bizi- esperientzia desberdinak dituztenekiko enpatia adierazteko. «Besteen jarrera ulertzeko esfortzua egitera bultzatzen du» «Elkarrizketa oso ona da, euskal gizartearen zauriak ixten saiatzeko orduan» «Nire ideiek edo pentsamenduek ikuspegi orokorrago bat dute» «Modu zabal eta irekiago batean ikusten ditut gauzak» «Hau ikusita, esan dezaket ez dudala nire ideia edo pentsamendua aldatuko edo beste modu batera ikusiko, baina bai bestelako jarrerak errespetu handiagoz ikusi eta ulertzera bultzatu nauela esango nuke» Azkenik, 10 parte-hartzailetatik 8k jarduerak giza eskubideen balioa hobeto ulertzen lagundu diela uste dute. Arakatutako lekukotasunetan, gizakien duintasunaren errespetua eta funtsezko eskubideen edozein urraketaren larritasuna nabarmentzen dira. «Biziak balio handia du, edozein herrialdek edo banderak baino handiagoa» «Errespetuan oinarritutako elkarbizitza bat sortu behar dugu» «Etiketak alde batera utzi eta pertsona osotasunean hartu behar dela ohartu naiz» «Gutxieneko eskubide batzuk errespetatzea beharrezkoa dela iruditzen zait» «Batez ere, konturatu egin behar dira hiltzea ez dagoela justifikatutako inolako egoeran. Beraz, terroristak berriro gizarteratzeko prozesuan sinestea ulergarria den arren, ezin izango da inoiz defendatu egin zutena» «Ekintza txarrak txarrak direla beti biktima edozein dela ere»
  • 26. 24 Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Herriko unibertsitateen arteko lankidetza-hitzarmenaren sinadura. Balioespen orokorra Unibertsitate arteko taldeak proiektuari buruz egin duen balioespen orokorra oso ona da, helburuak eta emaitzak uste bezala bete dira-eta. Euskal unibertsitateek bakerako eta giza eskubideetarako hezkuntzan egin duten ekarpen zehatza, hau da, Ahotsak, unibertsitateek curriculumeko zein curriculumetik kanpoko jardueren, ikerketa-jardueren eta jakintzaren igorpenaren bidez elkarbizitzan bertan egindako ekarpenaren esparru zabalenean ulertu beharra dago. Ahotsak hiru unibertsitateen lehenengo esperientzia bateratua da, eta honako gai hauei buruzko hausnarketa kritikoa ohiko irakaskuntza-jardueretan txertatzeko moduak arakatzea dauka helburu: terrorismoa, indarkeria, giza eskubideen urraketa eta Euskadiko bakearen eraketa. Esperientziaren emaitza moduan, Ahotsak proiektua irakasleentzako baliabide funtzional bezain ezargarria da, baina, horrez gain, ikasleen balioespen ona eta eragina egiaztatzen dituen lehenengo esperientzia eredugarria izan da. Ahotsak abiapuntu ona da, helburu horiek batera lan egiten jarraitzeko. Batez ere, proiektuak aukera interesgarriak eskaintzen ditu etorkizunari begira, baliabidea oso-osorik ezartzen jarraitzeko eta dokumental berrien bidez osatzeko. Ángela Bermúdez, Juan Ignacio Pagola, Xabier Riezu eta Iker Usón Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea
  • 27. 25 Bidezkoagoa, solidarioagoa eta gizatiarragoa den munduaren eraketaren alde lan egiten duen instituzioa denez, Deustuko Unibertsitateak erantzukizun berezia dauka emakumeen eta gizonen berdintasunerako eskubidea egia bihurtzeko orduan. Jesusen Konpainian, 1995ean 34. Kongregazio Orokorra egin zenetik onartu zen botere- desberdintasunak eta emakumeen zein gizonen arteko harremanen inguruko desberdintasunak xedearen beraren «betearazpenean gainditu» beharreko «bidegabekerietakoa» zirela. Nazioarteko, estatuko eta tokiko era guztietako konpromisoak daude genero-berdintasunarekin. Bertan, Unibertsitateko zereginean zein kudeaketan ezarri beharreko zenbait neurri eta ekintza eskaini eta eskatzen direnez, geure gain hartu edo sakondu egin nahi ditugu, gizartearen premia zein aurreikuspenetarako erantzun hobearen bila. Balioak eta jakitatea igortzen dituen erakundea garenez, generoaren ikuspegia integratu nahi dugu erakundeko prozesu guztietan, irakaskuntzan, ikerketan eta transferentzian. Gainera, kudeaketaren baldintzak ere hobetu nahi ditugu, bertan eguneroko bizimodua garatzen delako Unibertsitatea den lan- eremu eta elkarbizitza-gunearen barruan. Berdintasunerako Plan Zuzentzailean, Berdintasunerako Zuzendaritzako ekintza-lerroak azaltzen dira. Erakunde horrek, hain zuzen ere, Unibertsitatean bertan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko egiturak koordinatzen ditu, benetako berdintasunaren lorpenerako politikak abian jartzeko prozesua sustatzen du eta bereizkeriazko jokabideen prebentzioa bultzatzen du Unibertsitateko jarduera osoan, Unibertsitateko bertako estrategia globala kontuan hartuta. Neurri horien artean, Berdintasunerako Batzorde Paritarioa Deustuko Unibertsitateko Berdintasunerako Plan berrian ari da lanean. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna «Aitatasun positiboak, aitatasun eraldatzaileak: gizonak, emakumeak, ume zaintza, lana eta boterea. Akordioak lortzeko nortasunak eraikitzen» jardunaldia
  • 28. 26 2016ko lehenengo seihilekoan, Berdintasunerako Batzorde Paritarioari Berdintasunaren Diagnostikoa aurkeztu zitzaion. Agiri hori ad hoc talde batek egin zuen aurretiazko ikasturteetan, 2014. urtean amaitu zen (agiria Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizunaren webgunean dago eskuragarri) eta lan-egitura horretan onartu beharra zegoen. Onartutakoan, diagnostikoa gizarteratzen eman zuten seihilekoaren gaineratikoa. Diagnostikoa gizarteratzean, diagnostikoaren emaitzak, plan zuzentzaile berria eta berdintasunerako egiturak (batzordeak) eman ziren jakitera, baina, horrez gain, aurretiaz lortutako datuak erkatu eta kualitatiboagoa zen informazio erabilgarria arakatu zen, Deustuko Unibertsitateko (UD) Berdintasunerako etorkizuneko Plana diseinatzeko. Horretarako, saioak egin ziren bi campusetan, eta, bertan, 11 informazio eta erkapen bilera garatu ziren guztira: bi Unibertsitateko erkidego osoarentzat izan ziren, eta UDko Zuzendari eta Agintarien Kontseiluak parte hartu zuen bertan. Beste saio bat egin zen ikasleen Ganberarentzat (Loiola Foroan), baita campusetako langile-taldeentzako saio bereziak eta lau zentrotako Fakultate Kontseiluekiko bilerak ere. Hona hemen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Diagnostiko Instituzionaleko datu nabarienetakoak. Oro har esan dezakegu gizonak (%42) baino emakume gehiago daudela (%58) —2013ko datuak—. Parekotasuna administrazioko eta zerbitzuetako langileen artean hausten da, emakumeak nagusi dira- eta. Talde orokorrak 2013 / Colectivos generales 2013 %100 %80 %60 %40 %20 %0 Hombre Gizonezkoak Mujer Emakumezkoak %0 %100 %28 %72 %52 %48 %48 %52 %42 %58 Becario FPI Bekadunak Prestakuntzan P.D.I. Irakasle-Ikertzaileak P.A.S. AZL Total general Guztira orokorra P.I. Ikertzaileak Irakasle ikertzaileen artean (II), emakumeen agerpena handiagoa da «doktore laguntzaileen» artean eta titularitateetan. Gizonek, ordea, agerpen handiagoa dute «doktore kontratatuen» artean eta katedretan. Irakasle-ikertzaileak 2013 / PDI 2013 %120 %100 %80 %60 %40 %20 %0 Hombre Gizonezkoak Mujer Emakumezkoak Laguntzaile Doktorea irakaslea %52 %48 %43 %57 %51 %49 %27 %73 %62 %38 Catedrático/a Katedraduna Titular Titularra Doctor/a Doktorea Ayudante Doctor/a Licenciado Lizentziaduna Profesor/a Irakaslea Profesor/a Irakaslea Profesor/a escuela Eskolako Licenciado Lizentziaduna %79 %21 %100 %35 %65 Ordainsari-mailan, ordainsari-tarte txikiena emakumeena da; eta ordainsari-tarte handiena, gizonena. UDko langile gehienen ordainsari-tartea 25.000-35.000 eurokoa da (gizonen %36 ia-ia eta emakumeen %35,6). Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren Diagnostiko Instituzionala gizarteratzeko prozesua
  • 29. 27 Ordainsari tartea Intervalo retributivo Gizonezkoak Hombre Emakumezkoak Mujer –25.000€ 12,1% 26,6% 25.000-35.000 35,9% 35,6% 35.000-45.000 15,2% 13,5% 45.000-55.000 8,5% 6,8% 55.000-65.000 13,5% 10,3% 65.000 o más/ edo gehiago 14,8% 7,3% Total / Guztira 100% 100% Botere-egituretan ere, gizonak dira nagusi, aztertutako azken urterako, hau da, 2013rako diagnostikoko datuen arabera. Gizonen ordezkaritza %87koa zen Gobernu Kontseiluan; %77koa, Zuzendaritza Kontseiluan; eta %67koa, Kontseilu Akademikoan. Era berean, administrazioko eta zerbitzuetako langileen (AZL) burutzak aztertzen baditugu, sektore horretan emakumeak nagusi diren arren (%72), zuzendaritzak gizonen esku daudela esan beharra dago (%61). Horrez gain, beste datu bi ere aipatu behar ditugu labur-labur: lanaldia murrizteko eskabideen %100 emakumeek egiten dituzte, eta tutoretzako eginkizunak emakumeek eurek garatzen dituzte batez ere. Urteen joan-etorrian, gero eta emakume gehiago daude arlo horretan, baina proportzio hori ez dator bat emakumeek eta gizonek irakasle ikertzaileen artean duten banaketarekin. Ikasleei dagokienez, emakumeen eta gizonen proportzioa %60/%40 ingurukoa da, hurrenez hurren, nahiz eta banaketa hori nabarmen aldatu fakultateen arabera. Matrikulatutako ikasleen banaketa / Distribución alumnado matriculado %80 %70 %60 %50 %40 %30 %20 %10 %0 Hombre Gizonezkoak Mujer Emakumezkoak Giza zientziakDerecho Zuzenbidea Psicología y Educación Psikologia eta Hezkuntza DBS CCSSHH Gizarte eta Ingeniería Ingeniaritza Teología Teologia UTAP GUTA %42 %58 %22 %78 %48 %52 %28 %72 %76 %24 49% %51 %45 %54 Ikusten denez, emakumeak nagusi dira Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean. Ingeniaritza Fakultatean, ordea, joera hori aldatu egiten da, bertako ikasleen %76 gizonak dira-eta. Bestetik, Zuzenbidea eta Deusto Business School (DBS) parekotasun handieneko zentroak dira bertako ikasleen osaketari begira. Ikasleen artean, gizonak baino emakume gehiago badaude ere, aztertutako urteetan gizonen ordezkaritza nagusi da Ordezkarien Ganberan. Egiaztatu egiten da emakume ikasleek gizon ikasleek baino beka gehiago eskatzen dituztela. Beken zuzkiduran, bi kasu zehatz dira harrigarriak: Unesco Katedrako bekak eta Sylff bekak, emakumeek gizonek baino gehiago eskatu badituzte ere, esleipena erabat parekoa delako, nahiz eta esleipenerako irizpidea ez den. 2009-2014ko epealdian, Unesco Katedrarako 111 eskabideak kontuan hartuta, emakumeen eskabideen kopurua %82koa izan zen, emakumeei esleitutako %51ren aldean. Ikerketari dagokionez, 2013an, Eusko Jaurlaritzak aitortutako 23 taldeetatik, 12 emakumeek zuzentzen zituzten, eta, kalifikazio goreneko 6 taldeetatik, emakumeak 4tan ziren ikertzaile nagusiak. Edonola ere, deialdi lehiakorretako finantziaziopeko proiektuak kontuan hartuta, bertako zuzendarien %65 gizonak zirela esan beharra dago.
  • 30. 28 Presentzia tesien zuzendaritzan / Presencia en dirección de tesis %100 %90 %80 %70 %60 %50 %40 %30 %20 %10 %0 Hombre Gizonezkoak Mujer Emakumezkoak 2009-2010 2010-2011 2011-2012 2012-2013 %88 %12 %81 %19 %79 %21 %78 %22 Era berean, tesien zuzendaritzan gizon doktoreen agerpena handiagoa denez, Unibertsitatean irakasle doktoreen artean dagoen proportzioa hausten da. Diagnostikoari buruzko laburpentxo hau amaitzeko, Unibertsitatearen proiekzio sozialari buruzko pare bat datu aitatuko ditugu. Unibertsitateak berak ekoitzitako albisteen kopuruari erreparatuz gero, nabarmendu beharra dago gehienetako protagonistak gizonak (%67,8) zirela, termino orokorretan nahiz fakultate gehienetan. Halaber, protagonismo handiko proiekzio soziala ere antzeman da DBSn. Berrietan agertzen den pertsona kopurua / Número de personas que aparecen en las noticias 400 350 300 250 200 150 100 50 0 Hombre Gizonezkoak Mujer Emakumezkoak DBS Derecho Zuzenbidea Psicología y Educación Psikologia eta Hezkuntza CCSSHH Gizarte eta Giza zientziakIng. DeustoTech Teología Teologia UD DU 220 50 89 37 55 38 43 39 78 81 1 1 377 179 Azkenik, aipatu egin beharra dago Deusto Forumen, 2013ra arte antolatutako 25 zikloetan, hitzaldia emateko gonbidatutakoen %90 gizonak izan zirela. Datu horiek, diagnostikoan azaldutako beste datu asko eta diagnostikoa gizarteratzean modu kualitatiboan arakatutako datuak oinarri moduan erabiliko dira, Deustuko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako etorkizuneko Plana diseinatzeko orduan. David Lamíquiz, Luz Maceira eta María Silvestre Berdintasun Saileko talde sustatzailea (UGE) Lan-saioak eta Berdintasunaren Diagnostikoaren aurkezpena, Donostiako campusean.
  • 31. 29 Erlijio arteko eta kultura arteko elkarrizketa Deustuko Unibertsitatean uste dugunez, pertsona guztien duintasuna benetan aitortzeko, ezinbestekoa da haien arteko aldeak ontzat hartzea. Nortasun kultural eta erlijiosoengatik gero eta banatuago dagoen munduan, Inazioren tradizioaren arabera desberdinen arteko elkarrizketa sustatu eta suspertu egin behar dugu, gizarte anitzak sortzeko eta, bertan, pertsona guztiek baldintza berberak dituzten herritarrak direla sentitzeko. Erlijio arteko elkarrizketan egin dezakegun ekarpena oso berezia izan daiteke gure nortasun katolikoaren kontzepzio ireki, kritiko eta integratzailetik. Besteak beste, politika publikoen diseinua sustatzen saiatzen gara, bereizkeriarako mekanismoak desagerrarazteko eta mekanismo horien inguruko kontzientzia soziala eratzeko, baita aurreiritziak, estereotipoak eta banaketa elikatzen dituzten diskurtso demagogiko bezain populistek elkarbizitzari begira dituzten arriskuen ingurukoa ere.
  • 32. 30 Deustuko Unibertsitateak (UD), Unibertsitatearen gizarte-erantzukizunerako proiektuaren esparruan, zenbait jarduketa-arlo lehenetsi ditu, eta, haien barruan, gure tokiko inguruneko eta ingurune globaleko zenbait erronka antzeman dira. Erronka horietako batek lotura berezia dauka aniztasun erlijiosoaren kudeaketa onarekin: aniztasunean oinarrituta eratzen diren gizarte inklusiboak bultzatzeko erronka. Orain dela zenbait urtetatik, UDk ekintza batzuk jarri ditu abian zentzu horretan, eta haietako batzuk Jesusen Konpainiako eragile sozialen lankidetzapean garatu ditu. Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak eta Ignacio Ellacuría Fundazio Sozialak 2008. urteaz geroztik garatzen dituzte aniztasun erlijiosoaren kudeaketa publikoaren inguruko zenbait ekimen. Ekintza horiek ikerketa-proiektuetan gauzatu dira, gure inguruneko gutxiengodun erlijioen errealitatea ezagutzeko. Era berean, gai nabariagoak ere landu dira aniztasun erlijiosoaren kudeaketa publikoari begira, administrazio publikoko funtzionarioentzako prestakuntza-ekintzak bultzatu dira arlo horretan, aholkularitza eman zaie instituzio publikoei eta, horrez gain, mintegiak, biltzarrak zein jardunaldiak antolatu dira, arlo akademikoan eta zabalkundearen nahiz sentsibilizazioaren arloan. Alde horretatik, 2015eko urtean garatutako ekintzetako bat nabarmendu nahi dugu, kudeaketa publikoari begira daukan helburuagatik garrantzi berezia daukalako: erlijio arteko elkarbizitzarako politika publikoen arloko gomendioen txostena egitea. 2015eko martxoan, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza Idazkaritzak, bertako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bidez, Ignacio Ellacuría Fundazio Sozialari eta Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuari eskatu zien erlijio arteko elkarbizitzarako politika publikoen arloko gomendioen txostena egiteko. Eskaera hori Urkullu lehendakariak eta Euskadin finkatutako fedeetako ordezkariek egindako topaketaren esparruan azaldu zen, hain zuzen ere. Bertan, gainera, honako adierazpen instituzional hau ere egin zen: «Kultura arteko eta erlijio arteko elkarbizitza, gizarte anitz, integratu eta integratzailean». Eskaera horren arabera, adituen taldea sortu behar zen, txosten hori egiteko. Honako hauexek ziren adituen talde horretako kideak: Adoración Castro Jover, Amelia Barquín López, José Luis Villacorta Núñez, Miguel González Martín, Saioa Bilbao Urkidi, Eduardo J. Ruiz Vieytez eta Gorka Urrutia Asua. Talde horrek garatutako lanean, elkarrizketa eta solasa ere ezarri behar ziren euskal gizarteko sentsibilitate erlijioso desberdinekin. Hartara, taldean bertan egindako lanaz gain, zenbait harreman ere ezarri behar ziren Euskadin erro nabariaz finkatutako eta aitortutako ia-ia fede guztietako ordezkariekin (Eliza Katolikoa, kristau ebanjelikoak, musulmanak, mormoiak, Jehovaren lekukoak eta kristau ortodoxoak). Lan horren emaitza moduan, adituen taldeak «Euskadiko aniztasun erlijiosoaren kudeaketa onari buruzko txostena» agiria egin zuen, eta Euskadiko fede erlijiosoen arazo nagusiak zein diren azaltzen zen bertan. Agiria zenbait ataletan egituratuta dago. Lehenengo eta behin, proposamenaren gidaria den aniztasunaren kudeaketa-ereduarekin lotutako faktoreak jorratzen dira. Bigarrenez, euskal errealitate sozial eta erlijiosotik proposatzen diren eskubideak, premiak eta eskaerak zehazten dira. Azkenik, premiak zein eskaerak aztertu ondoren, zenbait proposamen zehatz eskaintzen dira eskubide horiekin lotutako gai gehienak kudeatzeko. Hona hemen txostenean azaldutako premia handieneko proposamenak: ■ Erakunde erlijiosoen erregistroaren zerrenda egitea, EAEn finkatuta dauden fede guztietako erreferentziako lagunak nor diren jakiteko. ■ Fede erlijiosoen ezarpenaren mapa soziologikoa edukitzea. Euskadiko aniztasun erlijiosoaren kudeaketa onari buruzko txostena
  • 33. 31 ■ EAEko udalerri guztietan estaldura globala duen Gurtza Zentroei buruzko Legea egitea eta eremu edo ekipamendu publikoak erabiltzeko protokolo orokorrak sortzea, tratu-berdintasuna bermatzeko. Txosteneko eranskinean, lege-aurreproiektua proposatzen da, erlijio-askatasunerako eskubidearen erabilera sustatzeko. Era berean, hezkuntza, osasun, lan eta gizarte arloko gomendioak ere azaltzen dira. Arlo honetan garatzeko gomendio eta proposamen zehatzak ez ezik, aniztasun erlijiosoaren kudeaketa publikorako zenbait agiri erabilgarri ere eskaintzen dira agirian bertan. Txostena 2016ko martxoaren 2an aurkeztu zen Deustuko Unibertsitateak aniztasun erlijiosoari eta elkarbizitzari buruz antolatutako eta Urkullu lehendakariaren burutzapean garatutako jardunaldietan. Ekitaldi horretan, administrazio publikoko zenbait mailatako ordezkariak, EAEn finkatutako fedeetako ordezkariak, erakunde sozialak, oro har, eta arlo akademikoko pertsonak egon ziren. Txostena aurkeztu ostean, bertan egondako zenbait eragile txosteneko gomendio batzuk ezartzen eta proposatutako ekintza batzuk sustatzen hasi ziren euren arloetan. Txostenaren aurkezpenarekin batera bultzatutako ekimen horietako batean ere, zeresan handia izan du UDk, eta, bertan, nabarmendu dezakegu herritarren partaidetzarako mahaia sortu dela Donostiako fedeetako ordezkariekin. DSS2016 Europako Hiriburuaren esparruan sortutako eta Bakearen Itsasargitik bultzatutako ekimen hori Baitara baita proiektuaren barruan ere badago kokatuta, eta, 2016. urtean ere, fede anitzeko zentroaren sorrera izan du aztergai. Gorka Urrutia Asua Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria Lehendakaria Erlijio aniztasunari eta elkarbizitzari buruzko I. jardunaldian, Deustun
  • 34. 32 Giza mugikortasuna: migrazioak eta babesa Migrazioen fenomenoak migratzeko erabakia hartzen duten (edo etxetik nahitaez alde egin behar duten) pertsonak jartzen ditu egoera zaurgarri bezain bidegabeen eraginpean. Era askotako arrazoiengatik migratzen dute, baina, edonola ere, egoera horren erronkak konplexuak dira, eta zenbait arlotan ematen dira. Gainera, honako honexekin dute zerikusia: nola aurre egin migrazioa sorrarazten duten arrazoiei, nola eskaini arreta zuzena nahitaez lekualdatu behar izan direnei, nolako harrera eman asiloa eskatu dutenei, nola integratu harrerako gizarteetan eta nola kudeatu immigrazioa, besteak beste. Horrelako ekintza asko, hain zuzen ere, estatuek eurek nazioartean hartutako konpromisoak dira, pertsona horien eskubideak bermatu ahal izateko. Jesusen Konpainiarentzat, errealitate hori bere lehentasun apostolikoetakoa da, eta, alde horretatik, Deustuko Unibertsitatearentzat ere bai. Arlo horretan garatutako ekimenen artean, honako hauexekin lotutako jarduerak nabarmentzen dira: irakaskuntza (orokorra eta zehatza), ekintza-eragina, ikerkuntza eta sentsibilizazioa. Klinika Juridikoko parte-hartzaileen barne prestakuntza
  • 35. 33 Urteak joan, urteak etorri, gazteok argi eta garbi daukagu hondamendi bidegabe bezain saihesgarrien inguruko kontzientzia hazten den neurrian are premia handiagoa dugula uste duguna adierazteko eta haien inguruko jarrera hartzeko. Ikasgeletan, justizia eta itxaropena darizkien hitzak, legeak eta aginduak entzuten orduak eta orduak eman ostean, sarritan Zuzenbideko ikasleok zailtasunak dauzkagu komunikabideetan ikusten dugun guztiari sendotasunez aurre egiteko, berriro ere errealitatera gakartzalako nahitaez. Errealitate hori ondorio ezin larriagoko zentzugabekeria globalaren erakusgarri da benetan. Errealitate horren aurrean, «grosso modo» bi jarrera daudela esan genezake. Lehenengoak, eta, zoritxarrez, ohikoenak, etsipenaren eta berehalako pasibotasunarekin dauka zerikusia. Bihotza eta enpatiarako gaitasuna eduki arren, jende gehienak zergatik ez du ezer egiten? Argudio gustukoenak antzekoak bezain lauak dira: «ezin dugu ezer egin, mundua basatia da», «sufrimendua egongo da beti, eta ezin izango dugu aldatu». Beste batzuok, gutxienok, zorionez gero eta gehiago bagara ere, hausnartu egiten dugu, eta gure enpatia emozionalaren zein pentsamendu arrazionalaren arteko lotura lortzen dugu, baina, ez, adierazpenerako bakarrik diren otoitzen bitartez, galderen bidez baizik. Puntu horretan, lehenengo eta behin, «oraindik ere zergatik gertatzen da hori?» galdetzen diogu geure buruari; eta, ondoren, «zer egingo dugu hori ekiditeko?». Hona iritsita, barruko haserretik kanpoko konpromisora garamatzan txinparta, argia behar dugu, agian. Txinparta hori Deustuko Unibertsitateko Loiola Klinika Juridikoa da, hau da, Zuzenbide Fakultatearekin lotutako irakasleek aurten abian jarritako proiektua. Horrelako proiektuek, ordea, badute ibilbiderik eta aitorpenik Espainiako eta Iberoamerikako beste unibertsitate batzuetan, eta ageri-ageriko eraginak izan dituzte landutako arloetan. Ekimen hau zenbait mailatako etorkizuneko hamabost bat legelariren eskutik hasi zen, besteak beste, hirugarren mailako ikasleak eta abokatutzako masterra prestatzen ari diren beste batzuk kontuan hartuta. Zerbitzua eman nahi zuten gazteak inplikatzeko orduan, erabilera anitzeko proiektua eskaintzea izan zen ideia orokorra, hau da, espediente akademikoan aitortzeko moduko praktiken garapenarekin lotzean edukiko zituen faktore formalak eta juridikoak lantzea eta faktore etikoagoak, solidarioagoak eta moralagoak jorratzea, besteak beste. Hots, gure gizartean eragina duten arazoak ikuspegi juridikotik aztertzea, egunez egun arazo horiei aurre egiteko modu profesionalean lan egiten duten elkarteen lankidetzapean. Halaber, oso garrantzitsua ere izan zen proiektu eredugarri horrek zertan lan egingo zuen jakitea. Hona hemen erantzuna: Klinika Juridikoak CEARekin batera lan egingo zuen (Errefuxiatuei Laguntzeko Batzorde Espainiarra-Euskadi). Inolako zalantzarik gabe, errefuxiatuen krisia ezin premiazkoagoa da, bere dimentsioagatik eta baliabide zein aukera gehien dituzten herrialdeen erantzun arduragabeagatik. Bestetik, egoera horren azpian dagoen konplexutasun juridikoa ere hartu behar zen kontuan, Nazioarteko Zuzenbidea eta Zuzenbide Administratiboa daudelako inplikatuta, besteak beste. Faktore asko izan ziren kideen interesa eta konpromisoa sustatu zituztenak: legearen zein historiaren arloko kontraesanak eta horien ondorioz gure gizartean sortutako egoera ezin latzagoak: jendaurrean, gizarteak gehiegitan ematen die bizkarra zaurgarriegiak diren pertsonei, eta gizarteak ezertxo ere egin gabe begiratzen die bertako ordezkari demokratikoek inoiz ez bezalako tragedia ikaragarrien aurrean azaldutako axolagabekeriari, ia-ia 4 milioi siriar biziraupenaren bila dabiltzanean etsipenaren etsipenez. Loiola Klinika Juridikoa. Zuzenbide Fakultatean ikasketa- zerbitzuari eta justizia sozialarekiko konpromisoari begira sortu berri den esperientziaren kronika
  • 36. 34 Proiektuaren hasieran, CEAReko langile prestatuek prestakuntza-saioak eman zizkiguten, asilorako eskubidearen, atzerritartasunerako eskubidearen eta, azkenik, Euskadin benetako egoera sozial zaurgarrian daudenek dituzten eskubideen faktore nagusiak zein diren azaltzeko. Aukera paregabea izan zen, zuzen-zuzenean eta errealitate juridiko horietako eragileen eskutik Zuzenbideko graduan ematen ez diren gaiak ezagutzeko. Ezohiko abagunea izan genuen, behar besteko oinarriak geureganatzeko eta, ondoren, haien bidez lan egiteko, babesteko eta CEAReko kideengandik ikasten jarraitzeko, une oro arreta, pazientzia eta profesionaltasun handiz tratatu gintuztela kontuan hartuta. Garatutako zeregin nagusien artean, nabarmendu beharko genuke azterketa zabala egin dela LANBIDEk barne-mailan DBE baimentzeko darabiltzan irizpideei buruz. Laguntza aitzindaria da, autonomia-mailan garatu da eta, azken batean gizarteratzea eta txirotasun-mailak murriztea dauka helburu. Bere lege-oinarria eta bertan ezarri beharreko araudiak sakon aztertu genituenez, geure iritzia eratu eta aurretiaz ezarritako ideiak gainditu ahal izan genituen. Bestetik, zenbait idazki egiteko laguntza ere eman genuen, laguntza horien larregizko etendurarekin lotutako prozesuetarako. Hori dela eta, arlo juridiko eta prozesaleko jakintza berriak eskuratu ahal izan genituen. Azkenik, poliziaren komisarian bertan asilo- eskatzaileei eskabide-prozesuan laguntzea izan zen gure zerbitzu-zeregin solidarioena (bertan, elkarrizketa luzea egin genien, eta eskabidearen inguruabarrei buruzko galdera askori erantzun behar zieten). Horri esker, pertsona horiek zekartzaten historia eta zauri ikaragarriak ezagutu eta modu emozionalean hurbildu ahal izan ginen, ahal genuen neurrian haiek lasaitu eta polizia-giroko ageriko etsaitasunari garrantzia kendu nahian. Inolako zalantzarik gabe, esperientzia hori hunkigarriena izan da kideentzat, eta gure konpromiso soziala nahiz uste sendo morala gehien indartu dituena, pertsona horiek gure adiskideak, bikotekideak, gurasoak edo gu geure ere izan gintezkeela ikustean. 2015-2016ko ikasturtean egindako esperientzia eredugarri horren ostean, Loiola Klinika Juridikoa beste lan eta jarduketa arlo batzuetan lan egiten ere hasi da. Alde horretatik, 2016-2017ko ikasturtean, justizia sozialeko esperientziak garatzen ari da beste erakunde sozial batzuekin. Cáritas-Bizkaiarekin, aholkularitza juridikorako lana garatzen ari gara atzerritartasuneko taldearekin eta Gizarteratzea Bermatzeko Errentako taldearekin. Cáritaseko talde juridiko sendo horietatik ikastea da helburua eta erakundera Euskadin gizarteratzeko prozesu eta dinamiketarako laguntza eske hurbiltzen diren etorkin atzerritarrei laguntza juridikoa ematea. Halaber, Cáritaseko boluntarioen prestakuntza juridikorako prozesuak ere garatzen ari dira, Zuzenbide Fakultateko ikasleen bidez. Horrez gain, irrati-saioetan ere ari gara parte hartzen, Klinika Juridikoan garatzen ari den lana zabaltzeko asmoz. Bestetik, Jesusen Konpainiako beste bi erakunderekin ere ari gara lanean: Ellacuría Fundazioa eta Alboan GKE. Ellacuría Fundazioarekin, atzerriko etorkinei laguntasuna, aholkularitza juridikoa eta prestakuntza emateko ari gara lanean, gizarteratzeko eta lanerako prozesuekin zerikusia daukaten dinamiketan. Alboan erakundearekin, inplikazio juridikoa daukagu Gatazkarik gabeko Teknologiarako proiektuan. Alboan erakundeak garatutako kanpaina da, eta mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek modu globalean garatzen diren gerrekin eta, batez ere, Kongoko Errepublika Demokratikoko gerrarekin daukaten lotura jakitera ematea dauka helburu. Azkenik, Oblatas Leiho Zabalik proiektuarekin ere lan egiten dugu, eta, bertan, aholkularitza juridikoa ematen dugu esplotazio sexualerako sareen presioagatik egoera larrian dauden pertsonen trafikoko emakume biktimei buruzko proiektu zabalagoaren esparruan. Eskerrak eman nahi dizkiegu erakunde laguntzaile guztiei —CEAR-Euskadi, Cáritas Bizkaia, Ellacuría Fundazioa, Alboan eta Oblatas Leiho Zabalik— eta proiektuan inplikatu diren Zuzenbide Fakultateko irakasleei, aukera aparta eskaini digutelako zenbait errealitatetara gehiago hurbiltzeko eta hobeto ulertzeko. Hain zuzen ere, oso urrun daudela dirudien arren, gugandik hurbi-hurbil daude, baita gugan ere, gezurra esango genukeelako esango ez bagenu hementxe jarraitzen dugula gure arbasoren batek barrabaskeriatik ihes egitea lortu zuelako eta gizatasunean babestu zelako, duintasunaren opari ukaezina eskaini nahian. Geure baitan begiratzen ikasi behar dugu, gainerakoei hobeto begiratzen ikasteko eta laguntzeko. Loiola Klinika Juridikoa Zuzenbide Fakultatea
  • 37. 35 Ingurumenaren iraunkortasuna Ingurumenaren narriadura azkarragatik sortutako erronkei eta zenbait giza taldetan dituen ondorio kaltegarriei erantzuteko asmoz, Deustuko Unibertsitateak jakintzaren eta berrikuntza sozial zein teknologikoaren kultura eta hedapena sortzen dituen gunea izan nahi du, baita gizartearentzako erreferentea ere. Hori dela eta, funtsezko zeregina eduki behar du pertsonek euren ingurunearekin daukaten harremana hobetzeko moduko jokabideen sustapenean. Horretarako, jarduketa eredugarriak jarri behar ditu abian, baliabideen erabileran iraunkortasunerantz eta justiziarantz aurrera egin ahal izateko. Gure erantzunak hiru ezaugarriok edukitzea nahi dugu: unibertsitario-unibertsitarioa izatea, Jesusen Konpainiarekin dugun loturan inspiratuta egotea eta, zentzu berean lan eginda, behar besteko sinergiak sortzea beste talde eta erakunde batzuekin. Horretarako, ezinbestekoa da Unibertsitateko erkidego osoaren eta Deustuko Unibertsitateko jarduerekin lotutako instituzio zein enpresen lankidetza lortzea, baina, batez ere, ekintza horiek ingurumenarekiko eragin zuzena dutenean.
  • 38. 36 Deustuko Unibertsitatea klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko erronkari erantzuteko egindako konpromiso eta ahaleginagatik saritutako 40 enpresetakoa izan da. Negutegi-efektuko gasen igorpenak mugatzea lehentasunezko helburu duen programan parte hartu ostean, 2016ko martxoaren 14an, bere ahaleginaren eta konpromisoaren aitorpena jaso zuen Bilboko udaletxeko areto arabiarrean. Olatz Ukarri egin diogu elkarrizketa. Ingeniaritza Fakultateko irakaslea da, baita Unibertsitatearen gizarte-erantzukizunerako proiektuko ingurumen- iraunkortasunaren saileko arduraduna ere. Olatz, nola sortu da Unibertsitatean karbono- aztarnaren kalkulurako programan parte hartzeko kezka? Deustuko Unibertsitateak 2011-2012ko ikasturtetik kalkulatzen du bere aztarna ekologikoa. DeustoTech Energyren ekimena izan zen (Unibertsitateko ikertaldea da, eta energiaren sektoreko enpresen gaur egungo nahiz etorkizuneko premiei eman nahi die erantzuna), eta Unibertsitateko Azpiegituren Sailaren laguntzaz jarri zen abian. Bertan, hain zuzen ere, lehenengo aztarna ekologiko hori kalkulatzeko datu guztiak biltzen hasi ziren. Geroago, 2014- 2015eko ikasturtean, «Bilborako karbono urriko estrategiarantz, 2015» programan parte hartzeko aukera izan genuen. Izan ere, Bilboko Udalak garatu zuen, enpresek euren karbono-aztarna kalkulatu zezaten. Badago aztarna ekologikoaren eta karbono- aztarnaren arteko alderik, baina, batez ere, emaitzak nola ematen diren kontuan hartuta. Bietan, egiten ditugun jarduerek ingurumenean daukaten eragina kalkulatzea da xedea, baina, batek negutegi-efektuko gasen baliokide bihurtzen du, eta, bestean, aztarna ekologikoaren bila gabiltzanean, ingurumenaren gaineko eragin hori lurrak bertako baliabideak biziberritzeko eta konpentsaziorako zer beharko genukeen ikusteko daukan ahalmen ekologikoarekin lotzea da helburua. Bilboko Udaleko programan parte hartu dugula esan duzu. Bilboko campusean bakarrik egin duzuela esan nahi du horrek edo Donostian ere egin duzue? Bilbon baino ez dugu «Bilborako karbono urriko estrategiarantz, 2015» programan parte hartu. Hala ere, Unibertsitateak azken bost urteotan aztarna ekologikoaren inguruan egindako kalkuluan, bi campusok parte hartzen dugu. Hori dela eta, nahiz eta Bilbon jasotako aitorpenak campus honekin baino ez daukan zerikusirik, ingurumenarekiko konpromisoa Unibertsitatearena da, Donostian nahiz Bilbon. Esperientzia bera izango dugu hizpide. Oso garestia da aztarna ekologikoa kalkulatzea? Zer baliabide erabili behar izan dira? Nola inplikatu dira pertsonak, baliabide ekonomikoak, denbora...? Gauza guztietan bezala, prozesua garatu behar izan da, eta ahaleginaren murrizketa da horren adierazgarri. Gero eta hobeto egiten dugun arren, lehenengo urteak zailak izan ziren benetan, daturik ez geneukalako: Unibertsitatean ez ziren kontsumo gehienak erregistratzen. Fakturetan adierazitakoa (gasa, elektrizitatea…) eskuragarri bazegoen ere, beste datu batzuk behar genituen; esate baterako, zenbat paper kontsumitzen genuen edo nolako hondakinak sortzen genituen. Datuok arakatzeko, jende askoren laguntza jaso behar izan dugu datuak erregistratzeko eta haien berri edukitzeko. Uste bezalakoak izan dira emaitzak? Oso zaila da galdera horri erantzutea, urtero datu gehiago ditugunez, are zorrotzagoak garelako geure neurketak eta kalkuluak egiteko orduan. Gutxi gorabehera, maila berberetan gaude, baina oraindik ezin dugu esan gure jardueraren eragina benetan murrizten ari garenik. Ageriko egonkortasuna engainagarria da, lehen baino datu gehiago Iraunkortasunaren eta ingurumenaren alde hartutako konpromisoagatik saritua
  • 39. 37 balioesten ari garelako. Urteen joan-etorrian, jokabide hoberanzko benetako bilakaera ikusteko gai izango garelakoan gaude. Eragina kalkulatutakoan, zein dira hurrengo urratsak? Eragina kalkulatzea lehenengo urratsa da. Kalkulatutakoan, beraz, hobetzea izan beharko litzateke garrantzitsuena, jakina: hau da, ingurumenean daukagun eragina gutxitzea, gure igorpen-gune nagusiak non dauden ebaluatzea edo zer jarduera diren kaltegarrienak gure eragina txikitzen duten alternatibak bilatu ahal izateko. Horretarako, gutxiago kontsumitzeko gai izan behar gara, gure jokabideagatik eta Unibertsitatean jarritako instalazio berriak ingurumena bera gehiago errespetatzen dutelako (energia berriztagarrien erabilera, eraginkortasun handiko ekipamenduen instalazioa, uraren kontsumoa murrizteko sistemak…). Esate baterako, luminariak aldatu dira aurten… Garatu diren ekintzetakoa izan da, eta, era berean, zenbait txorrota ere aldatu dira, irekitzean ur gutxiago irten dadin. Horrez gain, zenbait fatxada ere zaharberritu dira, isolamendua hobetzeko eta berokuntzan edo aire girotuan gutxiago gastatzeko. Bestetik, Euskadiko geotermiako instalazio handienetakoa dago Unibertsitatean, eta, aurreikuspenen arabera, handiagotu egingo da. Apurka-apurka, norabide horretan ari gara lanean Unibertsitatean. Dena dela, inolako eraginik ez sortzea izango litzateke onena. Hori, ordea, oso urrun dago oraindik. Lehen esan duzunez, eragina murriztu ez ezik, konpentsatu ere egin daiteke. Nola egiten da hori? Zenbait proiektu daude, eta badago bertan inbertitzerik; esate baterako, zuhaitz jakin batzuk landatzea, gure CO2 igorpenak konpentsatzeko. Erakundeek ez ezik, guk geuk ere kalkulatu dezakegu ingurumenean daukagun eragina eta konpentsatzen edo murrizten ahalegindu? Bai, guztiok badugu eguneroko jardueretan zenbat baliabide kontsumitzen ditugun kalkulatzerik: energiaren erabilera, uraren kontsumoa, sortzen ditugun hondakinen kopurua edo garraioaren erabilera. Gure aztarna ekologikoa zein den jakinez Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto; Izaera eta Misioko errektoreordea, Juan José Etxeberria; eta Olatz Ukar ikertzailea, sari-banaketan.
  • 40. 38 gero, gizarte iraunkorrerantz joateko zer aldatu dezakegun ere jakin ahal izango dugu. Zer laguntza nabarmenduko zenituzke proiektu honetan? Proiektuan sinetsi eta sustatzen hasi ziren lehenengo pertsonak: DeustoTech Energy eta Mikel García, besteak beste. Hain zuzen ere, bete-betean lan egin zutenetakoa izan zen. Nola ez, datu guztiak erregistratu eta jakitera eman behar izan dituen artapen-taldea. Benetako lana egin dutenak izan dira. Zein da zure ametsa? Unibertsitate honetan, gure eragina ahalik eta txikiena izatea, benetan. Inolako eraginik gabeko eraikinak edukiko bagenitu, gainera, zoragarria izango litzateke. Beharbada, erakustaldirako campusa ere izan gintezke (teknologia berrietarako saiakuntza moduan erabili gaitzakete), gure jarduerak ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izango lukeela kontuan hartuta. Berehalako etorkizunerako erronkarik? Asmo handiko plana proposatzea, gure eragina modu nabarian murriztu ahal izateko. Nolako garrantzia dauka ikasleen sentsibilizazioak? Oso garrantzitsua da, baina ikasleena ez ezik, Unibertsitateko erkidego osoarena ere bai. Beharrezkoa denean berogailuak edo argiak itzaltzen dituen eraikin adimenduna eraiki dezakegu, baina bertako erabiltzaileok horren inguruko sentsibilitaterik ez badugu, neurri tekniko horiek blokeatzeko sistemak egongo dira beti. Ikasleei dagokienez, Unibertsitateak gizartearekin daukan konpromisoaren osagaia da haiek sentsibilizatzea. Euren egunez egunekoan, egresatuek ingurumenaren gaineko sentsibilitaterik badute, euren etorkizuneko lanetan ere ezarriko dute. Zein da gainditu beharreko zailtasun nagusia? Oso zaila da lehentasunak ezartzea: une honetan zer arlori emango diegun lehentasun handiena, sakonago garatu ahal izateko. Ingurumena zaindu nahi duten guztientzako aholkua Lehenengo eta behin, informazioa lortzea. Horretarako, Nekazaritza, Arrantza, elikadura eta Ingurumen Ministerioaren webgunean sartu besterik ez dago, bertan karbono-aztarna kalkulatzeko kalkulagailuak daudelako: (http:// www.mapama.gob.es/es/cambio-climatico/temas/ mitigacion-politicas-y-medidas/caluladoras.aspx). Era berean, gizabanako bakoitzak sortzen duen eragina balioesteko kalkulagailuak ere badaude (http://calculator.carbonfootprint.com/calculator. aspx?lang=es). Ondoren, zer hobetu dezakegun jakin eta haietako batekin hartu dezakegu konpromisoa.
  • 41. 39 Inklusioa eta irisgarritasuna Bere Gizarte Erantzukizunerako Politikaren barruan, gizartearentzako zerbitzua izateko tradizioari eutsita eta nortasun jesuita duela kontuan hartuta, Deustuko Unibertsitateak (UD) ekintza instituzionalak, curriculumekoak, curriculumetik kanpokoak eta ikerketa-ekintzak bultzatu behar ditu, Deustuko Unibertsitatean bertan inklusiorako prozesuen ezarpena bultzatzeko, ikasle zein langile guztien partaidetza sozial zein akademikoa suspertzeko, haien aldeak balioesteko, irakaskuntzako zein ikaskuntzako prozesuen kalitatea handitzeko eta diseinu nahiz irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egiteko. Arlo horretako ekintzari begira, Inklusio eta Irisgarritasunerako Plana garatu beharra dago UDren Gizarte Erantzukizunerako Proiektu Estrategikoaren esparruan. Izan ere, 2015- 2016ko ikasturtean, behar besteko jarduketak ezarri ditu, Deustuko Unibertsitatean bertan inklusiorako prozesuak sustatzeko. Hartara, hezkuntza-premiak dituzten ikasleen partaidetza eta ikaskuntza bultzatu dira, guztientzako diseinua eta irisgarritasun unibertsala hobetu dira, UDren irudi sozial inklusiboa proiektatu eta agerian jarri da, aliantzak ezarri dira desgaituen inklusioaren arloan erreferenteak diren sare zein erakundeekin eta UDko zentroak nahiz taldeek gai inklusiboei eta irisgarritasunaren inguruko gaiei buruz garatzen dituzten ikerlanak zein transferentzia bultzatu dira. UDko Gizarte Ekintza eta Inklusiorako Zerbitzuak, Hezkuntza Premiak dituzten Ikasleentzako Arreta programaren bidez, neurri zehatzak sustatzen ditu, hezkuntza-premiak dituztenen integrazioa eta benetako aukera-berdintasuna bultzatzeko. Horrez gain, ekintza egokiak ere jartzen ditu abian, goi-mailako hezkuntzara baldintza berberetan iritsi daitezen eta Unibertsitateko erkidegoan bertan gizarteratu daitezen. Gure iritziz, hezkuntza-premiak honako hauexekin daude lotuta: entzuteko edota ikusteko desgaitasuna, desgaitasun fisiko edota organikoa, desgaitasun intelektuala, osasun mentaleko arazoak eta aldi baterako ezintasuna (hausturak, ebakuntzak, errehabilitazioa...), eragin zuzena dutelako haien ikasketetan edo lan akademikoetan. 2015-2016ko ekitaldian, 44 ikasle erregistratu ziren programan, 54 curriculum-egokitzapen egin genituen eta 22 irakasleri eman genien aholkularitza. Hona hemen erabiltzaileen gogobetetasunari buruzko inkestan bildutako zenbait datu, baita irakasleen zein irakasleen lekukotasunak ere. Hezkuntza Premiak dituzten Ikasleentzako Arreta
  • 42. 40 Datuak Zer sistemaren bidez izan duzu programaren berri? 60 50 40 30 20 10 0 Fakultatea TutoreaMatrikula Beste batzuk Jasotako babesak Informazio eta orientazio akademikoa Beka eta laguntzei buruzko informazioa Curriculum-egokitzapenak azterketetan, ikasgelan, altzarietan Laguntzako produktuak Lanerako orientazioa 0 20 40 60 80 100 120 Euren esperientzia balioesten… Tutorea / Irakaslea Nire lehenengo urtea izan da TDAH daukan ikasle baten tutore moduan, eta erronka handia izan da, ez nituelako ezagutzen ez Gizarte Ekintza eta Inklusiorako Zerbitzua ez horrelako ikasleek jaso ditzaketen laguntzak. Hasieran, zaila izan zen, beldurrez nengoen-eta. Gero, ordea, baliabideak eta ikasle desgaituen arretarako zerbitzu espezializatua daudela jakitean, lasaiago geratu nintzen. Hasieratik, jakinarazi egin zidaten ikasle horren tutorea izango nintzela, zer diagnostiko zeukan eta nolako egokitzapenak behar zituen, eta zerbitzuaren laguntza izan nuen irakasleei nolako egokitzapenak egin behar zituzten azaltzeko. Esperientziak pertsona moduan eta lanbide-arloan hobetzen lagundu dit, asko ikasi dudalako eta ikara zein estereotipo ugari hautsi ditudalako. Tutorea / Irakaslea Urteak daramatzat hezkuntza-premiak dituzten ikasleen tutorea izaten (desgaitasun fisikoa, entzuteko desgaitasuna, ikasteko zailtasunak, nahasmenduak...), eta ez dut inoiz inolako arazorik izan. Ondo baino hobeto ezagutzen dut Hezkuntza Premiak dituzten Ikasleen Arretarako Programa, baita bertako arduraduna ere. Egiaztatu egin ahal izan dut oso aberasgarria dela ikasgela berean era guztietako ikasleak egotea, ikaskideentzat nahiz irakasleentzat.
  • 43. 41 Horrez gain, UDn, zorionekoak gara, badirelako zenbait urte desgaitasunarekin eta inklusioarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko informazioa eta orientazioa ematen dituen zerbitzua daukagula. Irakasleek ikasleen desigaitasunaren arabera egin beharreko egokitzapenei buruzko gidaliburuak dituzte. Nire ustez, eragozpen bakarra dago zerbitzu horretan, barne-mailan baliabide horiei buruzko informazio gutxi dagoelako: irakasle gehienek ez dakite baliabide horiek eskuragarri daudela, harik eta horrelako ezaugarriak dituen ikasleren bat eduki arte. Niretzat interesgarria izango litzateke tutoreak gai horien inguruan prestatzea, nahiz eta norberaren borondatea ere garrantzizkoa izan. Ikaslea Ikusteko desigatasuna duen ikaslea naiz, eta nire lehenengo ikasturtea da. Gizarte Ekintza eta Inklusiorako Zerbitzuan eman nuen izena, bekei buruzko informazioa eta ikasgelarako zein azterketetarako egokitzapen batzuk behar nituelako. UDko matrikula egin nuenean, inork ez zidan esan zerbitzu hori zegoenik. Izan ere, ikasturtea hasitakoan, irakasle batek esan zidan gizarte-langilearenera joan behar nintzela nire egoera zein zen azaltzeko. Berarekin harremanetan jarri nintzenean, den-dena oso erraza izan zen: elkarrizketa eduki genuen, nire desgaitasunari buruzko agiri guztiak eman nizkion eta nire eskubidea ziren egokitzapenei buruzko txostena prestatu zuen. Egokitzapen horiek Batxilergoan eduki nituen bezalakoak izan ziren. Gizarte-langileak nire tutorearekin hitz egin zuen, eta ikasturteko irakasle guztiei eman zien informazio hori. Horrez gain, eskatu nitzakeen bekei buruzko informazioa ere eman zidan. Lasaitu handia izan zen, UD Unibertsitate pribatua denez, ez nekielako ondo laguntza horiek jasoko nituen. Niretzat, erraz-erraza eta beharrezkoa izan da dena, ikasgelan nahiz Unibertsitatean bertan. Oso eroso nago, integratzen lagundu didatenei esker. Ikaslea Zenbait urte daramatzat Gizarte Ekintza eta Inklusiorako Zerbitzuaren laguntza jasotzen, orain 3. mailan nago-eta. Desgaitasun fisikoa daukadanez, egokitzapenak behar ditut azterketetan zein altzarietan. Unibertsitate publikoan eta pribatuan ikasi nezakeen, baina argi eta garbi neukan Deustun ikasi nahi nuela. Hori dela eta, gizarte-langilearekin geratu nintzen aurretiaz, Deustuk zer aukera eskaintzen zizkidan jakiteko. Gizarte-langileak UDk eskaintzen zizkidan bekei, hobariei eta egokitzapenei buruzko informazioa eman zidan. Egokitzapenak hain osoak eta pertsonalizatuak zirenez, argi eta garbi eduki nuen. Nire desgaitasunagatik, denbora gehiago behar dut azterketak egiteko, altzari bereziak eduki behar ditut eta aldez aurretik eman behar dizkidate apunteak, sarritan ospitaleratu behar naizenez klaseak galtzen ditudalako. Hasiera-hasieratik, oso babestuta egon naiz, zabal- zabal hitz egin ahal izan dut neure egoerari buruz eta, Gizarte Ekintza eta Inklusiorako Zerbitzuaren erantzuna ez ezik, zorte handia ere izan dut neure tutoreekin. Laburbilduta, nire esperientzia paregabea izan denez, Unibertsitatean bertan masterra egiteko asmoa daukat.
  • 44. 42 Justizia soziala eta berdintasuna Guretzat, ondasun sozialen berdintasunezko banaketa lortzeko agindu etikoa da justizia soziala, horrela pertsona guztien duintasuna eta kohesio soziala ziurtatzen direlako. Gure ustez, banakako ekintzaren eta instituzio publiko zein erakunde sozialen ekintzaren gidaria izan behar da justizia soziala bilatzea. Kasu guztietan, interes pribatuari barik ondasun erkideari eman behar zaio lehentasuna, eta, horretarako, honako hauxe sustatu behar da: ■ Aberastasuna birbanatzeko mekanismo eraginkorrak, gutxieneko baldintza materialak bermatuta egon daitezen eta pertsona guztiek euren oinarrizko askatasunak erabiltzeko aukera izan dezaten (Giza Eskubideetan adierazitakoak). ■ Desberdintasuna aitortzeko dinamika sozialak, erkidego politikoaren loturak indartzen dituzten bidegabekeria ez-materialen konponbiderako eta integraziorako ahalmena hedatzeko. ■ Jarduera erkidegoko testuinguruetan parte hartzeko aukerak, banakako garapena eta duintasun erkidegoaren aitorpenean oinarritutako erkidego politikoaren garapena suspertzeko. Idatz-zati honetan, honako ekintza hauekin lotutako Deustuko Unibertsitateko jarduketak azaltzen dira: elkartasuna, borondatezko lana, ekonomia solidarioa, txirotasunaren eta desberdintasunaren aurkako borroka eta garapenerako lankidetza, besteak beste. «Nazioarteko migrazioa, integrazioa eta justizia soziala» konferentzia, Europako INTEGRIM proiektukoa