SlideShare a Scribd company logo
1 of 162
GIZARTEEN ANTOLAMENDUA
GIZARTEAREN ANTOLAMENDUA. GIZARTE TALDEAK
1. Zer da bizikidetasuna?
 
Bizikidetasuna elkarrekin bizitzea da, gizakiari bizimodua ezinezkoa egiten zaio ondoan inor gabe.
2. Zeintzuk  osatzen dute lehen mailako taldeak?
 
Familia, lagun taldea, lankideak...
3. Zer dira ezkontzak?
 
Bi pertsonak elkartzeko erak dira.
4. Zer dira homosexualen arteko ezkontzak?
 
Gay eta lesbianen ezkontzak dira
5. Zer da monogamia?
 
Gizon batek eta emakume batek osatzen dutenean ezkondutako bikotea bakarrik.
6. Zer da poligamia?
 
Poligamia gizonezko batek eta emakumezko batek aldi berean senar edo emazte bat baino gehiago izatean datza.
7. Zer dira izatezko bikoteak?
 
Ofizialki ezkondu gabe bizi diren bikoteak dira.
8. Zer da familia ?
 
Ahaidetasun harremanak dituzten pertsonek osatzen duten taldea da familia.
9. Zenbat familia mota daude? Azaldu bakoitza
 
Lau familia mota daude gutxienez, familia nuklearra, familia zabala, guraso bakarreko familia eta berrosatutako familia.
Familia nuklearra, etxe berean gurasoak eta seme alabak bizitzen direnean. Familia zabala, etxe berean gurasoak, seme alabak eta beste senitartekoak ( aiton amonak, osaba izekoak...) bizitzen direnean.
Guraso bakarreko familia, arrazoi batengatik edo besterengatik taldearen buru bakarrik gurasoetariko bat duena. Berrosatutako familia, bigarren aldiz elkartuz sortzen denean, beraz helduetako bat aitaorde edo amaorde izango da.
10. Zer egin behar da gizartea errespetatzeko?
 
Bizi, besteei bizitzen utzi, elkarrekin bizi eta bizitzen lagundu
11. Zer da xenofobia?
 
Atzerriko gauzekiko gorrotoa edo aurkako jarrera.
GIZARTEAREN MAILAKETA  eta GIZARTE DESBERDINTASUNA
12. Zein gizarte mota bereiz daitezke, gizartearen mailaketari begiratuta? Azaldu bakoitza.
 
Gizarte esklabista, kasten gizartea eta gizarte klasista ( klase sozialetan oinarrituta)
Gizarte esklabista: Pertsona batzuk besteen jabe izaten dira. Kasteen gizartea: Pribilegio bereziak dituen giza taldea. Jaiotzen den gunearen arabera ondo ala txarto daude ikusita .
Gizarte klasista: Klase soziala, baliabide ekonomiko antzekoak dituzten eta antzeko bizimodua duten pertsonek. Hiru klase bereizten dira: - Goi mailakoa: Baliabide ekonomikoak kontrolatzen dutenak. - Erdi mailakoena: Prestatutako langile gehienak osatzen dute . - Behe mailakoenak : Prestakuntzarik gabeko langileak osatzen dute.
13. Zer da kasta?  Zer esan nahi du?
 
Pribilegio bereziak dituen giza taldea eta taldekoa ez den edonorekiko izaera berezia azpimarratzen duena.
LANAREN  BANAKETA TEKNIKOA ETA SOZIALA
14. Aipatu lanak  dituen  alderdi on batzuk:
 
Soldata, gure  gaitasunak garatzen laguntzen du, gizarte harremanak errazten ditu eta gure nortasuna defenditzen laguntzen du.
15. Zer da produktibitatea?
 
Edozein jarduera produktiboaren  (baliabide naturala,lana edo kapitala) emaitzaren adierazlea.
16. Zertarako dira sindikatuak?
 
Langileen eskubideak defendatzeko biltzen diren langileen elkarteak dira.
17. Zergatik oinarritzen da lan-sistema muntaia kateetan?
 
Horrekin produktibitatea bultzatu nahi dutelako.
18. Zeintzuk dira azken denboraldian agertu diren lan mota berriak?
 
Telelana, lan malgua, behin-behineko lanak eta ezkutuko lana.
19. Zertan datza kalitate kontrola?
 
Kalitate bermatzeko kontrol zorrotzean datza kalitate kontrola.
GIZARTEKO ALDAKETAK  ETA JARRIKORTASUNA
20. Zeintzuk izan dira azken 200 urteetako aldaketarik nabarmenenak? (6 dira)
 
-Nekazaritzan oinarritzen zen gizartea industrian oinarritzera pasatu da. -Matxismoa gutxitzen ari da. -Teknologian eta zientzian garapen handiak egon dira.
 
-Askatasunarekin, berdintasunarekin eta partaidetza demokratikoarekin lotutako ideiak zabaltzen ari da. -Kulturek haien arteko harremanak estutu dituzte. -Munduko ekonomia globalizatu egin da.
21. Zer da faxismoa?
 
Mussolinik 1919an Italian sortutako mugimendu politikoa da. Jokabidea autoritarioa, bortitza eta diktatoriala, indarrez zerbait inposatzen duena.
22. Zergatik ez dator mundu guztia munduak aurrera egin duenarekin bat? Zergatik deitu diote xx.mendeari “mende beldurgarria
 
Gerra handien ondorioz, milioika pertsona hil direlako, pobrezia izugarri handitu delako, tirania asko izan direlako eta ingurumena hondatu egin dugulako gertatu da hori.
KULTUR ANIZTASUNA
23. Zer esan nahi du kultur aniztasuna?
 
Kultur asko daudela; guztien berri izateaz gain, errespetatu eta ulertu egin behar dugula.
24. Beste kultura baten aurrean zer jarrera hartzen dira?
 
Beste kultura baten aurrean har daitezken jarrerak era askotarikoak dira, etnozentrismoa eta kultur artekotasuna horren bi adibide dira.
25. Zer da etnozentrismoa?
 
Etnos (arraza) hitzetik dator, eta gainerako kulturak gure kulturaren ikuspegitik aztertzeari deritzo, horrela, jeneralean geure kultura hobetzat, logikoagotzat hartzea adierazten du.
26. Zenbat modutara ager daiteke etnozentrismoa?
 
Etnozentrismoa hainbat modutara ager daiteke: xenofobia (atzerritarrenganako gorrotoa), arrazakeria (gainerako talde etnikoak beheragoko mailatzat hartzea) eta aporofobia (pobreenganako gorrotoa).
27. Zerk dakar kultur globalizazioa?
Merkatua mundu osora zabaltzeak, hau da, globalizazio ekonomikoak dakar kultur globalizazioa.
28. Noiz errespetatu behar dira kultur tradizioak?
 
Kultur tradizioak errespetatu eta zaindu egin behar ditugu, hauek errespetagarriak direnean, hau da, pertsonen funtsezko eskubideak urratzen ez dituztenean
29. Elkarrizketa jator baterako kultur balio nagusiak zeintzuk dira?
 
- Giza eskubideen errespetua. - Askatasuna, berdintasuna, elkartasuna eta antzeko balioa estimatzea. - Guztiok lekuan dugun kultura askotariko bat sortzearen alde dauden pertsonen artean, jarrera irekia izatea eta elkarrizketa bultzatzea
EUROPAR GIZARTEAREN EZAUGARRI NAGUSIAK
30. Europar batua lortzeko ze mespretxu eta fobia gainditu behar da?
 
Arrazakeria eta xenofobia.
31.  Zergatik etortzen dira etorkinak Europara?(aipatu bi arrazoi )
 
Bere herrialdeko ekonomia eta politikaren erruz.
32. Europar Batua eraiki ahal izateko, zer behar da?
 
Legearen aurrean bereizketarik egin gabe, guztion berdintasuna lortzea, naiz eta guztiok dugun desberdina izateko eskubidea.
33. Zenbat etorkin etorri dira Europara eta zein herritakoak dira?
 
Europara 20 milioi etorkin etorri dira Afrikatik, Turkiatik, Asiatik eta Latinoamerikatik.
34. Zer da nahitaezkoa Europa batua lortzeko eta arrazakeria eta xenofobia saihesteko?
 
Nahitaezkoa da kulturen arteko hezkuntza.
ESPAINIAR ESTATUKO GIZARTEA
35. Zeintzuk dira Espainiar estatuko gizartearen ezaugarriak?
 
Kultur aniztasuna du ezaugarri , hainbat hizkuntza eta ohitura dituzten pertsonak bizi dira eta hainbat erkidego edo giza talde osatzen dituzte.
36. Zeintzuk dira Espainiako alderdi sozio-ekonomikoak?
 
- Espainia NATO erakunde militarrean sartuta dago eta EB-ko kidea da. - 41 milioi biztanle ditu, 1.700.000 atzerritarrak dira. - Errenta 15.000$ da. - Bizi-itxaropena 80 urtekoa da. - Munduko herrialde industrializatuenen taldean sartzen da.
37. Espainian zein kultura daude eta zein erlijio? (besteak beste)
 
*Mendebaleko kristau kultura da nagusi bertan. *Gehienak katolikoak dira eta zenbait protestante eta musulman daude. *Gutxiengo kulturalak: ijitoak eta etorkinak
38. Espainiar estatuko gizarteak kultur ezaugarri bat du?Zein da?
 
Bai, kultur aniztasuna.
39. Zeren bidez banatzen dira Espainiaren lurraldeak?
 
Autonomia erkidegoen bidez.
40. Emakumeen bizi-itxaropena zenbatekoa da?Eta gizonezkoa?
 
*80 urte emakumeek *75 urte gizonek
41. Nondik daude sakabanatuta ijitoak? Non dute jatorria ?  Noiz iritsi ziren iberiar penintsulara  ?
 
Europako lurraldeetan daude sakabanatuta. Indian dute jatorria, naiz teoria batzuk Egipton zela esan. Errege-erregina katolikoaren garaian iritsi ziren iberiar penintsulara.
42. Ijitoen herrialdeetan ezaugarri batzuk daude. Aipatu hiru:
 
- Familiari errespetu handia diote, behintzat erakunde gorena den neurrian. - Ijitoentzat askatasuna da pertsonen berezko ezaugarria. - Ijitoen legea errespetatu behar dute, batez ere emandako hitza betetzea.
43. Aipatu lau hizkuntza hitz egiten direnak Espainiar estatuan, toki desberdinetan.
 
Gaztelania, euskara, katalana, galegoa...
EUSKAL GIZARTEA
44.  Zeri deitzen zaio euskalkia?
 
Euskal Herrian zehar euskara hitz egiteko modu asko daude adibidez  Gernikako  euskara eta Tolosakoa ez da berdina euskara hitz egiteko modu bakoitzari euskalkia deritzo.
45. Zer esan nahi du gizarte elebiduna?
 
Hizkuntza bat baino gehiago aldi berean eta elkarrekin harremanetan dituen gizartea. Adibidez Euskal Herria eta Katalunia.
46. Zeintzuk dira gure kulturaren osagaiak?
 
Gure kulturaren osagai bakarra ez da  euskara. Mitoak, musika, jaiak.... ere dira gure kulturaren parte.
47. Nola banatzen da Euskal Herria?
 
Estatu eta autonomia-erkidego ugaritan, baina kulturaren eta hizkuntzaren ikuspegitik kultura zehatza du.
48. Euskarak zeri eman dio izena?
 
Euskarak Euskal Herriari eta guri, euskaldunei eman digu izena. Euskal Herria, euskara  duen herria esan nahi du.
49. Euskaraz aparte ze hizkuntza gehiago hitz egiten dira Euskal Herrian?
 
Gehien bat Gaztelania eta frantsesa.

More Related Content

Similar to Gizartearen antolamendua

Mario Zubiagaren Aurkezpena
Mario Zubiagaren AurkezpenaMario Zubiagaren Aurkezpena
Mario Zubiagaren AurkezpenaJoxe
 
Hezkidetza
HezkidetzaHezkidetza
HezkidetzaJosin
 
Ezkerraberri aldizkaria artikulua final version 22 april2016
Ezkerraberri aldizkaria artikulua final version 22 april2016Ezkerraberri aldizkaria artikulua final version 22 april2016
Ezkerraberri aldizkaria artikulua final version 22 april2016Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Gizarteen antolaketa politikoa
Gizarteen antolaketa politikoaGizarteen antolaketa politikoa
Gizarteen antolaketa politikoamungia14
 
Antropologia kulturala
Antropologia kulturalaAntropologia kulturala
Antropologia kulturalalilyfilo
 
Zer dakigu kulturaz
Zer dakigu kulturazZer dakigu kulturaz
Zer dakigu kulturazIñaki Arana
 
Andoni Eizagirre Kulturgintza Bir Pentsatzen
Andoni Eizagirre Kulturgintza Bir PentsatzenAndoni Eizagirre Kulturgintza Bir Pentsatzen
Andoni Eizagirre Kulturgintza Bir PentsatzenJoxe
 
Ekt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaEkt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaekthuhezi
 
Ideologiak (1).pdf
Ideologiak (1).pdfIdeologiak (1).pdf
Ideologiak (1).pdfAritz24
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Irekia - EJGV
 
aurreeginzurrumurruari-gida.pdf
aurreeginzurrumurruari-gida.pdfaurreeginzurrumurruari-gida.pdf
aurreeginzurrumurruari-gida.pdfIrekia - EJGV
 
Immigrazioa Euskal herrian
Immigrazioa Euskal herrianImmigrazioa Euskal herrian
Immigrazioa Euskal herrianjhasna
 
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakMemoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakIrekia - EJGV
 
Jone Eta Noelia2
Jone Eta Noelia2Jone Eta Noelia2
Jone Eta Noelia2maisua
 
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakSorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakJoxe
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2Joxe
 

Similar to Gizartearen antolamendua (20)

Mario Zubiagaren Aurkezpena
Mario Zubiagaren AurkezpenaMario Zubiagaren Aurkezpena
Mario Zubiagaren Aurkezpena
 
Hezkidetza
HezkidetzaHezkidetza
Hezkidetza
 
Ezkerraberri aldizkaria artikulua final version 22 april2016
Ezkerraberri aldizkaria artikulua final version 22 april2016Ezkerraberri aldizkaria artikulua final version 22 april2016
Ezkerraberri aldizkaria artikulua final version 22 april2016
 
Gizarteen antolaketa politikoa
Gizarteen antolaketa politikoaGizarteen antolaketa politikoa
Gizarteen antolaketa politikoa
 
Antropologia kulturala
Antropologia kulturalaAntropologia kulturala
Antropologia kulturala
 
Zer dakigu kulturaz
Zer dakigu kulturazZer dakigu kulturaz
Zer dakigu kulturaz
 
Guía de coeducación euskera
Guía de coeducación euskeraGuía de coeducación euskera
Guía de coeducación euskera
 
Andoni Eizagirre Kulturgintza Bir Pentsatzen
Andoni Eizagirre Kulturgintza Bir PentsatzenAndoni Eizagirre Kulturgintza Bir Pentsatzen
Andoni Eizagirre Kulturgintza Bir Pentsatzen
 
Ekt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaEkt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena lorea
 
Ideologiak (1).pdf
Ideologiak (1).pdfIdeologiak (1).pdf
Ideologiak (1).pdf
 
EMARAUN
EMARAUNEMARAUN
EMARAUN
 
Memoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarteMemoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarte
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
 
aurreeginzurrumurruari-gida.pdf
aurreeginzurrumurruari-gida.pdfaurreeginzurrumurruari-gida.pdf
aurreeginzurrumurruari-gida.pdf
 
Immigrazioa Euskal herrian
Immigrazioa Euskal herrianImmigrazioa Euskal herrian
Immigrazioa Euskal herrian
 
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakMemoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
 
eboluzioa
eboluzioaeboluzioa
eboluzioa
 
Jone Eta Noelia2
Jone Eta Noelia2Jone Eta Noelia2
Jone Eta Noelia2
 
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakSorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
 

More from Andoni Goiriena

More from Andoni Goiriena (14)

Ondare erandion
Ondare erandionOndare erandion
Ondare erandion
 
Ni zurekin i(ra)kasle
Ni zurekin  i(ra)kasleNi zurekin  i(ra)kasle
Ni zurekin i(ra)kasle
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Mundua eta kontinenteak mutuak
Mundua eta kontinenteak mutuakMundua eta kontinenteak mutuak
Mundua eta kontinenteak mutuak
 
Espainia autonomiak, probintziak eta euskalherria mutuak
Espainia autonomiak, probintziak eta euskalherria mutuakEspainia autonomiak, probintziak eta euskalherria mutuak
Espainia autonomiak, probintziak eta euskalherria mutuak
 
Erdi Aroko Ibilbideak
Erdi Aroko IbilbideakErdi Aroko Ibilbideak
Erdi Aroko Ibilbideak
 
E! Busa Aurkezpena
E! Busa AurkezpenaE! Busa Aurkezpena
E! Busa Aurkezpena
 
E! Busa Aurkezpena
E! Busa AurkezpenaE! Busa Aurkezpena
E! Busa Aurkezpena
 
A Gripearen Negozioa 1
A Gripearen Negozioa 1A Gripearen Negozioa 1
A Gripearen Negozioa 1
 
A Gripearen Negozioa 1
A Gripearen Negozioa 1A Gripearen Negozioa 1
A Gripearen Negozioa 1
 
ARO MODERNOA
ARO MODERNOAARO MODERNOA
ARO MODERNOA
 
Monarkiaren Susperraldia
Monarkiaren SusperraldiaMonarkiaren Susperraldia
Monarkiaren Susperraldia
 
Erdi Aroa galderen jarraipena
Erdi Aroa galderen jarraipenaErdi Aroa galderen jarraipena
Erdi Aroa galderen jarraipena
 
Mulheres
MulheresMulheres
Mulheres
 

Gizartearen antolamendua