1. Erroa: hitzari oinarrizko esanahi lexikoa ematen dion morfema da. Hitz funtzional batean
erro bat dugunean erro hau funtzionala izan daiteke.
Eratorpenezko morfema: erroari lotuta, erroaren esanahi lexikoa aldatzen duena, eta,
gehienetan, kategoria ere bai. Aurrizkiek aldiz, oro har ez dute kategoria aldatzen.
Flexiozko morfema: erroari edo eratorpenezko atzizki bati lotuta, ez ditu ez esanahi
lexikoa ez kategoria lexikoa aldatzen, baizik eta informazio gramatiakala ematen du.
Eratorpenezko eta flexiozko aurrizkiak: erroaren aurrean jartzen direnak.
Eratorpenezko eta flexiozko atzizkiak: erroaren atzean jartzen direnak. Atzizki bat baino
gehiago egon daitezke hitz batean.
Eratorpenezko eta flexiozko artizkiak: hitz baten barruan geratzen direnak, batez ere
erro baten barruan sartzen direnean.