SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
Download to read offline
ARENEREN UDAKO OPORRAK PORT AVENTURAN
Baziren behin, aitona-amona batzuk bere bilobarekin baserrian bizi zirenak. Aitonak, Aitor
izena zuen eta 56 urte zituen. Bilobak Arene izena zuen, 12 urte zituen eta amonak berriz,
Ane izena zuen eta 54 urte zituen. Aitorrek, asko maite zuen bere biloba, bere gurasoak
istripu batean hil egin baitziren eta hirurak elkarrekin bizi ziren.
Arene oso ongi ibiltzen zen bere aitonarekin baserrian eta animaliekin jolasten baina,
batzuetan ikastolako lanak egin, edo ikasi egin behar zuenez, ezin zuen beti animaliekin
jolastu eta lanak egin behar izaten zituen. Egun batean, oraindik ikastolan zegoela, Aitor
Areneri itxaroten ari zen ikastolatik ea noiz ateratzen zen, berri on bat eman behar ziolako.
Baina berri on hori ez zen hain ona Arenerentzako. Hamar minutu pasa ondoren, Arene
ikastolatik bueltan zen, aitonaren baserrian:
- Kaixo aitona, zer dago gaur bazkaltzeko? - galdetu zion Arenek aitonari
- Kaixo Arene, gaur lentejak daude. - Erantzun zion aitonak.
- Aupa! Aupa! Lentejak daude gaur - hasi zen Arene bere pozarekin buila egiten
- Eseri eta berri on bat emango dizut - esan zuen aitonak
Arenek beti zioen, aitonaren eta amonaren lentejak gustuko zituela eta horregatik jarri zen
pozez algaraka. Arene mahaian eseri, amonak lentejak atera zizkion platerera, eta aitonak
esan zuen:
- Arene, nahi al duzu berri ona esatea?
- Bai!! - erantzun zion Arenek irrikaz.
Aitonak bazekien Areneri asko gustatzen zitzaizkiola berri onak, baina berri on horrek
Areneri pixka bat triste jarriko zuela bazekien, eta ez zekien nola esan. Orduan hala esan zion
aitonak Areneri:
- Arene, jada esateko momentua dela uste dut…
- Esan, aitona! - erantzun zion Arenek
- Ba… - hasi zen hizketan aitona -, jada bihar ikastolako azken eguna da eta amonak eta
biok pentsatu dugu Port Aventurara joatea uda osoa han pasatzeko. Lagunak egin
ditzakezu han, eta baita beraiekin jolastu ere. Badakigu hotel horrek ez dizkizula
oroitzapen onak ekartzen, baina zure amona eta biok saiatu gara zuretzako hotelik
onena erresebratzen, eta huraxe izanda aurkitu dugun hotelik hoberena.
Aitonak berria eman zuenean, Arene erdi-negarrez hasi zen:
- Baina aitona, niri hotel horrek gurasoak istripua eduki zuteneko oroitzapenak
gogoratzen dizkit, ez dut nahi hotel horretan egon! - esan zuen Arenek negarrez -
Gau hartan, Arenek ezin izan zuen lo hartu, oso triste baitzegoen. Ezin zion oporretan
pentsatzeari utzi. Esnatzeko garaia zenean Arenek lo hartu zuen:
- Arene, Arene, esnatu! Jada 9:30ak dira eta ikastola 9:00etan hasten da. Berandu
helduko zara ikastolara ez bazara orain esnatzen - hasi zitzaion aitona builaka,
esnatzeko bultza eginez.
Aitona saiatu zen Arene esnatzen, baina ez zuen lortu eta ondorioz, ez zen ikastolara joan
egun hartan. Hurrengo egunean, Port Aventurara joan ziren, eta nahiz eta Areneri ez gustatu
leku hura, hara iritsitakoan, Areneren adineko neska eta mutil pila bat zeuden han. Arene
harrituta gelditu zen, ez baitzuen uste hainbeste neska-mutil egongo zirenik han. Arenek uste
zuen hotel hura gizon eta emakume zaharragoentzat zela, baina ez zen horrela; edozein
adineko pertsonentzako zen.
- Aitona, lagun batzuk egin nahi ditut; joan al naiteke kalera? - galdetu zuen Anek
irrikaz.
- Noski baietz - esan zuen aitonak, irribarre batekin aurpegian.
Aitona eta amona Arene bere lagun berriekin zegoen bitartean elkarri hitz egiten hasi ziren:
- Aix, Aitor… ikusi al duzu nola gustatu zaion Port Aventura Areneri? - hasi zen
hizketan amona
- Bai, bai… noski ikusi dudala! Gainera irribarre handi bat zeraman aurpegian -
erantzun zion aitonak zoriontsu.
***
Areneren oporrak, ematen dutenez izugarriak izan dira. Asko gozatu zuen eta ikastolara
bueltan, poz handi batekin joan zen. Handik aurrera denak pozik eta bakean bizi izan ziren
urte askoan.
Cami Ciorei, DBH1. maila

More Related Content

Similar to Areneren udako oporrak

Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakabestipolitak
 
Sei hartz eta ile horia
Sei hartz eta ile horiaSei hartz eta ile horia
Sei hartz eta ile horiaLuis Ezeiza HLHI
 
Txutxumutxuka urtarrila
Txutxumutxuka urtarrilaTxutxumutxuka urtarrila
Txutxumutxuka urtarrilamegakotilak6a
 
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila onaKontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila onamegakotilak6a
 

Similar to Areneren udako oporrak (9)

Ipuina eider
Ipuina eiderIpuina eider
Ipuina eider
 
Ipuina
Ipuina Ipuina
Ipuina
 
Ipuina eider
Ipuina eiderIpuina eider
Ipuina eider
 
211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
 
Urtebetetze eguna
Urtebetetze egunaUrtebetetze eguna
Urtebetetze eguna
 
Sei hartz eta ile horia
Sei hartz eta ile horiaSei hartz eta ile horia
Sei hartz eta ile horia
 
Txutxumutxuka urtarrila
Txutxumutxuka urtarrilaTxutxumutxuka urtarrila
Txutxumutxuka urtarrila
 
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila onaKontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
 

More from BizitxokoAndramendi

More from BizitxokoAndramendi (12)

Alzehimerra.pdf .pdf
Alzehimerra.pdf .pdfAlzehimerra.pdf .pdf
Alzehimerra.pdf .pdf
 
Mundu bat, hainbat errealitate.pdf
Mundu bat, hainbat errealitate.pdfMundu bat, hainbat errealitate.pdf
Mundu bat, hainbat errealitate.pdf
 
Zure bizitzako beste une bat gaindituta.pdf
Zure bizitzako beste une bat gaindituta.pdfZure bizitzako beste une bat gaindituta.pdf
Zure bizitzako beste une bat gaindituta.pdf
 
Moñin.pdf
Moñin.pdfMoñin.pdf
Moñin.pdf
 
Maddi eta heriotza.pdf
Maddi eta heriotza.pdfMaddi eta heriotza.pdf
Maddi eta heriotza.pdf
 
Ipuin bat bestearen barruan.pdf
Ipuin bat bestearen barruan.pdfIpuin bat bestearen barruan.pdf
Ipuin bat bestearen barruan.pdf
 
Inperfektua.pdf
Inperfektua.pdfInperfektua.pdf
Inperfektua.pdf
 
Gehiengoaren isiltasuna.pdf
Gehiengoaren isiltasuna.pdfGehiengoaren isiltasuna.pdf
Gehiengoaren isiltasuna.pdf
 
Etorkizuneko egunerokoa.pdf
Etorkizuneko egunerokoa.pdfEtorkizuneko egunerokoa.pdf
Etorkizuneko egunerokoa.pdf
 
Aurrerakuntza_.pdf
Aurrerakuntza_.pdfAurrerakuntza_.pdf
Aurrerakuntza_.pdf
 
Arriskua!.pdf
Arriskua!.pdfArriskua!.pdf
Arriskua!.pdf
 
Arrano txita.pdf
Arrano txita.pdfArrano txita.pdf
Arrano txita.pdf
 

Areneren udako oporrak

  • 1. ARENEREN UDAKO OPORRAK PORT AVENTURAN Baziren behin, aitona-amona batzuk bere bilobarekin baserrian bizi zirenak. Aitonak, Aitor izena zuen eta 56 urte zituen. Bilobak Arene izena zuen, 12 urte zituen eta amonak berriz, Ane izena zuen eta 54 urte zituen. Aitorrek, asko maite zuen bere biloba, bere gurasoak istripu batean hil egin baitziren eta hirurak elkarrekin bizi ziren. Arene oso ongi ibiltzen zen bere aitonarekin baserrian eta animaliekin jolasten baina, batzuetan ikastolako lanak egin, edo ikasi egin behar zuenez, ezin zuen beti animaliekin jolastu eta lanak egin behar izaten zituen. Egun batean, oraindik ikastolan zegoela, Aitor Areneri itxaroten ari zen ikastolatik ea noiz ateratzen zen, berri on bat eman behar ziolako. Baina berri on hori ez zen hain ona Arenerentzako. Hamar minutu pasa ondoren, Arene ikastolatik bueltan zen, aitonaren baserrian: - Kaixo aitona, zer dago gaur bazkaltzeko? - galdetu zion Arenek aitonari - Kaixo Arene, gaur lentejak daude. - Erantzun zion aitonak. - Aupa! Aupa! Lentejak daude gaur - hasi zen Arene bere pozarekin buila egiten - Eseri eta berri on bat emango dizut - esan zuen aitonak Arenek beti zioen, aitonaren eta amonaren lentejak gustuko zituela eta horregatik jarri zen pozez algaraka. Arene mahaian eseri, amonak lentejak atera zizkion platerera, eta aitonak esan zuen: - Arene, nahi al duzu berri ona esatea? - Bai!! - erantzun zion Arenek irrikaz. Aitonak bazekien Areneri asko gustatzen zitzaizkiola berri onak, baina berri on horrek Areneri pixka bat triste jarriko zuela bazekien, eta ez zekien nola esan. Orduan hala esan zion aitonak Areneri: - Arene, jada esateko momentua dela uste dut… - Esan, aitona! - erantzun zion Arenek
  • 2. - Ba… - hasi zen hizketan aitona -, jada bihar ikastolako azken eguna da eta amonak eta biok pentsatu dugu Port Aventurara joatea uda osoa han pasatzeko. Lagunak egin ditzakezu han, eta baita beraiekin jolastu ere. Badakigu hotel horrek ez dizkizula oroitzapen onak ekartzen, baina zure amona eta biok saiatu gara zuretzako hotelik onena erresebratzen, eta huraxe izanda aurkitu dugun hotelik hoberena. Aitonak berria eman zuenean, Arene erdi-negarrez hasi zen: - Baina aitona, niri hotel horrek gurasoak istripua eduki zuteneko oroitzapenak gogoratzen dizkit, ez dut nahi hotel horretan egon! - esan zuen Arenek negarrez - Gau hartan, Arenek ezin izan zuen lo hartu, oso triste baitzegoen. Ezin zion oporretan pentsatzeari utzi. Esnatzeko garaia zenean Arenek lo hartu zuen: - Arene, Arene, esnatu! Jada 9:30ak dira eta ikastola 9:00etan hasten da. Berandu helduko zara ikastolara ez bazara orain esnatzen - hasi zitzaion aitona builaka, esnatzeko bultza eginez. Aitona saiatu zen Arene esnatzen, baina ez zuen lortu eta ondorioz, ez zen ikastolara joan egun hartan. Hurrengo egunean, Port Aventurara joan ziren, eta nahiz eta Areneri ez gustatu leku hura, hara iritsitakoan, Areneren adineko neska eta mutil pila bat zeuden han. Arene harrituta gelditu zen, ez baitzuen uste hainbeste neska-mutil egongo zirenik han. Arenek uste zuen hotel hura gizon eta emakume zaharragoentzat zela, baina ez zen horrela; edozein adineko pertsonentzako zen. - Aitona, lagun batzuk egin nahi ditut; joan al naiteke kalera? - galdetu zuen Anek irrikaz. - Noski baietz - esan zuen aitonak, irribarre batekin aurpegian. Aitona eta amona Arene bere lagun berriekin zegoen bitartean elkarri hitz egiten hasi ziren: - Aix, Aitor… ikusi al duzu nola gustatu zaion Port Aventura Areneri? - hasi zen hizketan amona
  • 3. - Bai, bai… noski ikusi dudala! Gainera irribarre handi bat zeraman aurpegian - erantzun zion aitonak zoriontsu. *** Areneren oporrak, ematen dutenez izugarriak izan dira. Asko gozatu zuen eta ikastolara bueltan, poz handi batekin joan zen. Handik aurrera denak pozik eta bakean bizi izan ziren urte askoan. Cami Ciorei, DBH1. maila