1. Gauzak hautematea
Zentzumenak Garuna
Informazioa jaso Esanahia eman ezagutzen
dugunaren arabera
Informazioa bidali
Zer da hau?
2. Garunaren eskemak
Gure garunak badaki laranja bat dela, (kasu honetan begien
laguntzaz) lehenago laranja bat ikusi duelako eta badakielako nolakoa
den, hau da, esperientziaren bidez lotzen du laranja errealitatearekin.
Adibidea
3. Ume bat lehenengo aldiz txakur bat ikusten duenean, bere aitak guau
izena ipiniko dio. Handik aurrera, umeak txakur bat ikusten duen
bakoitzean guau hitza errepikatuko du. Baina bere bizitzan lehenengo
aldiz katu bat ikusten duenean zer esango ote du? Guau hitza
errepikatuko du, ezaguna egiten zaiolako. Orduan, aitak zuzendu eta
miau esango dio. Aurrerantzean umeak txakurra eta katua bereizi
egingo ditu, bien arteko ezberdintasunak ezagutzen dituelako.
Nola hautematen dugu jendea?
Pertsona bat ezagutzen dugunean, nahitaez aurreiritzi bat sortzen
dugu, batez ere arraza ezberdinekoa bada. Hona hemen aurreiritzi
hori sorrarazten duten faktoreak:
• Norberaren esperientzia.
• Inguruko usteak: ideologia
4. Hautematea
Prozesu psikologikoa da, informazioa zentzumenekin hartzen
dugunetik, garunean esanahia ematen zaionera arte irauten duena.
• Subjektiboa.
• Norberaren esperientzian oinarritzen da.
• Kulturak eta inguruneko jendeak baldintzatzen du.
(Aurreiritziak)
• Emozioek baldintzatzen dute.
Asier Pérez