5. Gure garunak badaki laranja bat dela, (kasu
honetan begien laguntzaz) lehenago laranja bat
ikusi duelako eta badakielako nolakoa den, hau
da, esperientziaren bidez lotzen du laranja
errealitatearekin.
7. Adibidea
Ume bat lehenengo aldiz txakur bat ikusten
duenean, bere aitak guau izena ipiniko dio. Handik
aurrera, umeak txakur bat ikusten duen bakoitza
guau hitza errepikatuko du. Baina bere bizitzan
lehenengo aldiz katu bat ikusten duenenan zer
esango ote du? Guau hitza errepikatuko du,
ezaguna egiten zaiolako. Orduan, aitak zuzendu eta
miau esango dio. Aurrerantzean umeak txakurra eta
katua bereizi egingo ditu, bien eskema
ezberdintasunak ezagutzen dituelako.
8. Jendea hautematea
Pertsona bat ezagutzen dugunean, nahitaez
aurreiritzi bat sortzen dugu, batez ere arraza
ezberdinekoa bada. Hona hemen aurreiritzi hori
sorrarazten duten faktoreak:
• Norberaren esperientzia.
• Inguruko usteak: ideologia
10. Hautematea
Prozesu psikologikoa da, informazioa
zentzumenekin hartzen dugunetik, garunean
esanahia ematen zaionera arte irauten duena.
• Subjektiboa.
• Norberaren esperientzian oinarritzen da.
• Kulturak eta inguruneko jendeak baldintzatzen
du. (Aurreiritziak)
• Emozioek baldintzatzen dute.